5.Jolasak:
PRESTAKUNTZA
BEHAR DUTEN JOLASAK
·
Zein da
nire familia?
·
Dortoka
·
Antzerkia: txanogorritxu
·
Gometxekin muralak egiten
·
Nik …
marrazten badut, zuk zer marraztuko duzu?
·
Altxorraren
bila
·
Hartz
goxo-goxoak
·
Sugea
·
Musikaren erritmoa margotuz
·
Airatze kooperatiboa
·
Ipuinetako pertsonaia
berriak
·
Lau urtaroak
·
Marrazoak
·
Sorpresa oparia
·
Lanbideak
·
Armiarma sarea
·
Historia kooperatiboa
PRESTAKUNTZARIK GABEKO
JOLASAK
·
Barre egiteko terapia
·
Telefono
hautsia
·
Ilunpeko besarkadak
·
Besarkada musikalak
·
Tximeletak
·
Lata bete sardina
·
Arrainak eta arrantzaleak
·
Txingoma jauzilaria
·
Esku eta ipurdi dantza
PRESTAKUNTZA
BEHAR DUTEN JOLASAK
Zein da nire
familia?
|
|
Iturria
|
Garaigordobil, M.
(1992).
|
Helburuak
|
Orokorrak:
-
Komunikatzea.
-
Talde
barnean kohesioa izatea.
-
Kooperazioan
aritzea.
Garapen afektiboari loturikoak:
-
Animalien
soinuak igorriz eta antzezpena eginez eskuratzen den plazera.
-
Besteekin
elkartzeak sortzen duen plazera.
Garapen sozialari loturikoak:
-
Entzumen
aktiborako ohitura.
-
Kooperazioa:
animalien familiak osatzea.
-
Talde
barneko kohesioa: taldeko kide izateko sentimenduak.
Adimen garapenari loturikoak:
-
Arreta.
Garapen psikomotorrari loturikoak:
-
Funtzio
psikomotorrak lantzea: koordinazio dinamiko orokorra, gorputz adierazpena
entzumen bidez hautematea, espazioan orientatzea.
|
Haurraren adina
|
5 urtetik aurrera.
|
Partaide kopurua
|
Talde handia
|
Materiala
|
-
Animalien
irudiak dituzten txartelak (eranskinak).
-
Begiak
estaltzeko zapiak.
|
Deskribapena
|
Lehendabizi
txarteletan dauden hiruzpalau animalien irudiak erakutsiko ditu helduak eta
bakoitzaren izena eta soinua azalduko die haurrei (txakurra, katua, behia,
txerria, ardia, igela,…) Saiakera
ezberdinak egingo dituzte haur guztiek soinuak bereizten dituzten arte. Haur bakoitzari paper
bana emango zaio, paper honetan
animalia baten irudia egongo delarik.
Haurrei begiak tapatuko zaizkie eta bakoitzak soilik bere animaliaren
hotsa eginez, bere kideak aurkitu beharko ditu. Familiako kideren bat
aurkitzean eskutik heldu eta kide guztiak aurkitu arte jarraitu beharko dute.
|
Jolasa praktikan jarri ondoren, talde
hausnarketa
|
Jolas hau nahiko zaila izan da
haurrentzat eta batzuek helduen
laguntza behar izan dute familiako beste kideak aurkitzeko. Hori dela eta
egin daitekeen moldaeretako bat hau izango litzateke: animalia bakoitzak
gelako izkina batetan “etxea” edukitzea eta hara joan behar izatea, bertan
begiak estali gabe dituen ikaskide batek soinuaren bidez deitzen dien
bitartean. Begiak estali gabe ere egin daiteke jolasa: haur bakoitzak
egokitutako animalia antzeztuz gelan zehar.
|
Jolasaren marrazkia
|
|
Dortoka
|
|
Iturria
|
Garaigordobil, M. (1992).
|
Helburuak
|
Orokorrak:
·
Komunikatzea.
·
Laguntzea.
·
Konfiantza
izatea.
Garapen afektiboa:
·
Emozioak
kontrolatzea eta segurtasunik ezarekin eta beldurrarekin lotutako
sentimenduak kontrolatzea.
·
Beste
gizaki batzuen egoera emozionalekiko enpatiarako gaitasuna garatzea.
Garapen soziala:
·
Laguntza
harremanak bultzatzea: ikasgelatik mugitzeko, oztopoekin talka egin gabe.
·
Gainerakoenganako
konfiantza handitzea.
Adimen garapena:
·
Sinbolisazioa.
·
Arreta
mantentzea.
Garapen psikomotorra:
·
Ikusmenezko
erreferentziarik gabe espazioan orientatzea.
|
Haurraren adina
|
5-6 urte
|
Partaide kopurua
|
Talde handian, gero talde txikitan
banatu behar dira: 6-7 pertsonako taldeak.
|
Materiala
|
-
Manta edo izara (edo
antzeko materiala).
|
Deskribapena
|
Talde handia, 6-7 pertsonako
azpitaldeetan banatzen da. Taldekideak katuka ezartzen dira dortokaren
oskolaren azpian (manta edo izara izango litzakeena); eta talde guztia mugitu
behar da dortokaren buruan dagoen pertsonak esaten duen arabera (taldekide batek
burua mantatik kanpo eraman behar du). Taldeak lortu behar duena da, espazio
guztitik mugitzea era kohesionatu batean eta norabide berean.
*Dortokaren buruaren rola hartzen
duena aldatuz joango da, baina sesio desberdinetan; sesio bakoitzean aldaketa
askorik eman ez daitezen.
*Jolasa era desberdinetan plantea
daiteke, irudikatu beharreko gorputzak aldatuz, hala nola, elefanteak,
zizareak, irudi geometrikoak eta abar irudikatuz.
|
Jolasa praktikan jarri ondoren, talde
hausnarketa
|
Jolasa pixka bat korapilatsua izan
zen. Lau urteko haurrekin burutu genuen eta beharbada egokiagoa izango
litzateke kurtso bukaeran planteatzea edo hurrengo kurtsoetan.
Gainera batzuk izara azpian sartzeko
orduan beldurra sentitu zuten.
|
Jolasaren marrazkia
|
|
Antzerkia: txanogorritxu
|
|
Iturria
|
Guk asmatua.
|
Helburuak
|
Orokorrak:
·
Komunikatzea.
·
Talde
barnean kohesioa izatea.
·
Kooperazioan
aritzea.
·
Sormen
dramatikoa lantzea.
Garapen afektiboa:
·
Dramatizazioaren
bitartez, emozioak adieraztea.
·
Onespen
sentimendua: jokalari bakoitzak garrantzi handiko rola dauka eta rol guztiak
ezinbestekoak dira jolasa egiteko.
Garapen soziala:
·
Ahozko
komunikazioa lantzea: entzumen aktiborako eta erabakiak hartzeko ohiturak.
·
Kooperazioan
aritzea ipuin bat antzeztean.
·
Talde
barneko kohesioa lantzea: taldeko kide izateko sentimenduak.
Adimen garapena:
·
Sormen
dramatikoa lantzea: originaltasuna, adierazkortasuna, lotura eta fantasia.
·
Sinbolizazioa.
·
Arreta
lantzea.
Garapen psikomotorra:
·
Funtzio
psikomotorrak lantzea: koordinazio dinamiko orokorra, gorputz eskema …
|
Haurren adina
|
4,5 eta 6 urte.
|
Partaide kopurua
|
5 edo 6 pertsona (6 baldin badira bat
narratzailea izan daiteke, 5 badira narratzailearena andereñoak edo maisuak
egingo du).
|
Materiala
|
-
Pertsonai guztien
mozorroa.
-
Espazio nahiko handia: amaren,
amonaren etxea eta basoa desberdindu daitezen.
-
Akuarelak.
-
Guraizeak.
-
Pegamentua.
-
Pinotxo papera.
|
Deskribapena
|
Antzerkia egitea egun edo aste batzuen
prestaketa darama. Izan ere, antzerkia era honetara planteatuko dugu:
Haurrek beraiek prestatu behar dute
eszenatokia, hau da, basoa, ama eta amonaren etxeak. Etxeak egiteko kartoizko
kutxa bat erabiliko dugu. Kartoizko kutxa zabaldu eta bertan teilatua eta
atea margotu eta leihoak egingo dizkiogu. Leihoetan loreak eta gortinak jarri
ditzakegu (andereño edo maisuaren laguntzarekin). Basoa egiteko berriz, paper
marroia erabiliko dugu, mendiak eta zuhaitzak egiteko, eta koloretako pinotxo
papera hostoak egiteko.
Mozorroak eskolatik hartuko ditugu.
Antzerkia antzezteko, irakaslearen
laguntzarekin lehenengo egunetan antzerkia antzezten joango dira eta
gutxika-gutxika eta egunak pasa ahala, errepikapena dela eta, gidoia ikasiko
dute, azkenean buruz jakin arte.
Egun bakoitzean 5eko edo 6ko talde
desberdinak egingo dituzte klaseko edo taldeko haur guztiek antzerkia egin
dezaten.
Antzerkia egiten den bakoitzean,
pertsonai guztiak nola egin duten baloratuko dute ikuslegoan dauden haurrak
eta nola hobetu dezaketen esango diete.
|
Jolasa praktikan jarri ondoren, talde
hausnarketa
|
Prestaketan haur guztiak gustura hartu
zuten parte. Eta antzerkia egiterako orduan denek nahi zuten ehiztaria izan,
hori dela eta batzuetan haserretu egiten ziren eta ez zuten nahi izaten
antzerkia egin. Hala ere oso nabaria izan zen lehenengo egunetik azkeneko
egunerarte izan zuten hobekuntza.
|
Jolasaren argazkia
|
|
Gometxekin muralak egiten
|
|
Iturria
|
Guk asmatua.
|
Helburuak
|
Orokorra:
·
Komunikazioa
lantzea.
·
Kooperazioa
sustatzea.
·
Kohesioa
bultzatzea
Garapen afektiboa:
·
Onespen
sentimendua sustatzea: jokalari guztien rolak dira ezinbestekoak jolasa
egiteko.
Garapen soziala:
·
Kooperazioa
sustatzea, denon artean adostuz burutu beharreko lana.
·
Ahozko
komunikazioa bultzatzea erabakiak hartzeko.
Adimen garapena:
·
Sormen
plastiko-eraikitzailea bultzatzea.
Garapen psikomotorra:
·
Psikomotrizitate
final lantzea.
|
Haurren adina
|
4,5 eta 6 urte.
|
Partaideen kopurua
|
Nahi dugun ume kopurua.
|
Materiala
|
-
Gometxak (komenigarria da
gometxak forma eta kolore desberdinetakoak izatea).
-
Koloretako kartulinak.
|
Deskribapena
|
Taldetan banatuko ditugu umeak, talde
kopuruaren arabera. Gometxa kopuru desberdinak behar ditugu (5 talde badaude
5 gometxa mota desberdin).
Taldeak egiteko haurrei gometxak
kopetan jarri, eta behin denak gometxak dituztela, gometxa berdinak dituzten
umeak elkartu beharko dira taldeak osatuz.
Taldeak osatutakoan talde bakoitzari
kolore desberdineko kartulinak banatu eta mural bat egin behar dute gometxa
desberdinekin. Amaitzean gelan zintzilikatuko dira lanak denek ikus ditzaten.
|
Jolasa praktikan jarri ondoren, talde
hausnarketa
|
Ondo irten zen jolasa arazorik gabe.
|
Jolasaren marrazkia
|
|
Nik … marrazten badut, zuk zer marraztuko duzu?
|
|
Iturria
|
Garaigordobil,
M., Fagoaga, J.M. (2006).
|
Helburuak
|
Orokorra:
·
Kooperazioa
sustatzea.
·
Komunikazioa
lantzea.
·
Sormena
lantzea.
·
Kohesioa
izatea.
Garapen afektiboa:
·
Marrazkiaren
eta margoaren bitartez emozioak, esperientziak eta fantasiak adieraztea.
·
Onespen
sentimenduak garatzea: jokalari bakoitzak betetzen duen rola ezinbestekoa da
jolasaren helburua lortzeko.
Garapen soziala:
·
Kooperazioa
sustatzea: denon artean azken emaitza lortzeko.
Adimen garapena:
·
Atentzioa
jartzea eta bereganatzea.
·
Sormen
grafiko-figuratiboa lantzea: originaltasuna, adierazkortasuna.
Garapen psikomotorra:
·
Psikomotrizitate
fina lantzea: ikusmena eta mugimendua koordinatzea.
|
Haurren adina
|
5 urtetik aurrera.
|
Partaideen kopurua
|
Nahi adina haur, luzapenaren arabera.
|
Materiala
|
-
Margoak/
Errotulagailuak/ Tenperak.
-
Papera
edo kartulina handia.
|
Deskribapena
|
Papera paretan jarrita dagoela, haurrak horren haurrean jartzen dira
borobil erdia osatuz. Lurrean margoak edo errotulagailuak jarriko dira.
Jolasa hasten da haur bat ateratzen denean paperaren aurrera marrazki bat
egitera, esaterako eguzki bat. Ondoren esaten dio besteei "Nik eguzkia
marrazten badut, zuk zer marraztuko duzu?". Orduan, beste ikasle bat
ateratzen da erdira beste zerbait egitera. Eta marrazkia egitean galdera
berdina egiten die ikaskideei. Horrela, guztiak behin gutxienez atera arte
eta marrazkia nahiko osatua egon arte. Adin txikikoekin komeni da ateratzeko
ordena jarrita dauden modua edo ilera bat jarraitzea, osterantzean, guztiek
batera nahiko dute atera.
|
Jolasa praktikan jarri ondoren, talde
hausnarketa
|
Jolas hau oso ondo atera zen. Txandak errespetatzen zituzten haurrek,
irakasleak esaten zuelako nork atera behar zuen. Marrazki polita egin zuten
guztien artean, baina bukaerako haurrek ez zekitenez zer egin, aurreko
norbaitek egindako berdina errepikatu zuten edota irakasleak ideia batzuk
eman zizkien. Bestalde, gustura aritu ziren eta irakasleari ere ideia ona
izan zela iruditu zitzaionez, hainbat egunetan paretan utzi zuten marrazkia.
Gainera, irakasleak egunen batean jolasa errepikatuko zuela ziurtatu zigun.
|
Jolasaren argazkia
|
|
Altxorraren bila
|
|
Iturria
|
Garaigordobil, M. (1992).
|
Helburuak
|
Orokorra:
·
Kooperazioan
aritzea, guztiek helburu berdina baitute.
·
Komunikazioa.
·
Sormena.
Garapen afektiboa:
·
Onespen
sentimendua barneratzea.
Garapen soziala:
·
Kooperazioan
aritzea guztiak duten helburua lortzeko (altxorra).
·
Talde
barneko kohesioa sustatzea taldeko kide sentimenduak garatuz.
Adimen garapena:
·
Sinbolizazioa.
·
Ordena
ezartzea.
·
Logika
lantzea.
|
Haurren adina
|
5 urtetik aurrera.
|
Partaideen kopurua
|
Talde handia, bi taldetan banaturik.
|
Materiala
|
-
Mezuak
edo pistak (eranskina).
-
Altxorrak.
|
Deskribapena
|
Irakasleak bi altxor ezkutatzen ditu eta hainbat pista jartzen ditu
horiek aurkitu ahal izateko. Bi talde egiten dira, eta bakoitza bere
altxorrarengana eramango dituen pisten hasieran kokatzen da. Taldeko guztien
artean pistak asmatu eta jarraitu behar dituzte altxorra topatu ahal izateko.
Lehenengo taldeak altxorra aurkitzean, oparia banatzen du taldekideen artean
(taldeko partaide bakoitzarentzat objektu bat egon behar du edota
guztientzako opari orokorra). Ondoren, beste taldea aurkitu behar dute eta horien
altxorra aurkitzen lagundu beharko diete. Altxor bezala, gozokiak,
jostailuak, puxikak... jar daitezke. Jolas hau bai eskola barruan, baita
kanpoan ere (jolastokian, hondartzan, mendian...) egin daiteke.
|
Jolasa praktikan jarri ondoren, talde
hausnarketa
|
Batzuk aurretik ezagutzen zuten jolas hau aisialdiko
elkarteetan egina zutelako. Beraz, errazago egin zitzaigun azalpenak ematea.
Jolasa burutzeko bi talde egin genituenez, irakaslea batekin eta gu
bestearekin egon ginen altxorra bilatzen zuten bitartean. Honi esker, talde
bakoitzak ondo jarraitu zuen, behar izan zuenean helduaren laguntza izanez.
Uste dugu irakaslea bakarrik egongo balitz, zaila egingo zitzaiola bi taldeak
ongi antolatzea. Altxorra aurkitu zutenean, haur guztiek saria poz handiz
jaso zuten.
OHARRA: jolastuko
duten haurrak txikiak badira, pista moduan esaldiak edota asmakizunak jarri
ordez, marrazki edo argazkiak jarriko dira. Hauetan, leku desberdinak
agertuko dira (armairua, komuna, zuhaitza, jangela …) eta marrazki hauek
izango dira altxorra bilatzen lagunduko dieten pistak, alegia, marrazkian
komuna agertzen bada, esan nahiko du komunera joan beharko dutela hurrengo
pistaren bila, eta bertan, beste marrazki bat topatuko dutela. Horrela,
oparia aurkitu arte.
|
Jolasaren argazkia
|
|
Hartz goxo-goxoak
|
|
Iturria
|
Robins, D., Sanders, M. eta Crocker, K.
|
Helburuak
|
Orokorrak:
·
Kooperazioan
aritzen ikastea.
·
Partekatzea.
Garapen afektiboa:
·
Norberaren
eta ingurukoen trebetasuna ikustea.
·
Onespen
sentimendua garatzea.
Garapen soziala:
·
Kooperazioan
aritzea: partaide guztien lana beharrezkoa da lana burutzeko.
Garapen psikomotorrak:
·
Psikomotorra
fina lantzea.
|
Haurren adina
|
5 urtetik aurrera.
|
Partaideen kopurua
|
Talde handia, baina azpitalde txikiagotan banatzea komeni da.
|
Materiala
|
-
Azukrea.
-
Margarina.
-
Siropa.
-
Irina.
-
Jengibrea.
-
Moldeak.
-
Labea.
-
Arrabolak.
|
Deskribapena
|
Jolas hau hartz itxurako gailetak egitean datza. Beraz,
haurrak talde txikietan biltzea komeni da, talde bakoitzari funtzio desberdin
bat emanez. Esate baterako, batzuk masa egin, besteek moldeak erabiliz
gailetari itxura eman, besteek gailetak apaindu … Horrela, guztien artean
egingo dituzte gailetak eta komunikazioa erabiliko dute taldekoen artean
gauzak adosteko. Hala ere, helduak kontu handiz ibili beharko du guztia
behatzen, eta arriskutsuak diren elementuak (labea adibidez) berak erabili.
Jarraitu beharreko pausoak honako hauek izango dira:
1. Lehendabizi, orea/masa ongi nahastu eskuekin.
2. Ondoren, irinez beteriko mahai baten gainean orea
zapaldu arrabol batekin 1,5cm inguruko lodiera lortu arte.
3. Honen atzetik, moldearen laguntzaz, masari itxura eman
behar zaio.
4. Labean sartu (180º C-tan 10-15 minutu inguru).
5. Hozten utzi.
6. Gailetak apaindu, glacé azukrea erabiliz.
7. Guztion artean gailetak jan.
|
Jolasa praktikan jarri ondoren, talde
hausnarketa
|
Jolas hau praktikan jartzean nahiko “kaosa” izan zen. Izan ere, ume asko
egoteaz gain gauza asko zeuden egiteko eta ezinezkoa zen guztia kontrolatzea.
Izan ere, detaile txiki asko hartu behar ziren kontuan eta askotan behar
zuten helduaren laguntza. Beraz, asko kostatu zitzaigun gailetak egitea.
Jasotzerako orduan ere, dena zikina zegoenez, denbora asko behar izan genuen.
Hala ere, gailetak hartz formakoak atera ez ziren arren, egin eta jan
genituen. Izugarri gustatu zitzaien jarduera.
|
Jolasaren argazkia
|
|
Sugea
|
|
Iturria
|
Garaigordobil, M (1992).
|
Helburuak
|
Orokorrak:
·
Koordinazioa
taldeko haurren artean.
·
Kooperazioan
aritzea.
·
Komunikazioa.
Garapen soziala:
·
Adiskideen
arteko gorputz elkarrekintza.
·
Kooperazioa.
·
Talde
barneko kohesioa: taldeko kide izateko sentimendua garatzea.
Adimen garapena:
·
Sinbolizazioa.
Funtzio psikomotorrak:
·
Koordinazio
dinamiko orokorra: oreka mantentzea eta mugimenduen koordinazioa.
|
Haurren adina
|
5 urtetik aurrea
|
Partaideen kopurua
|
4-6 haurreko taldeak
|
Materiala
|
-
Koltxonetak
-
Mantak
|
Deskribapena
|
Haurrak lurrean etzaten dira, buruz behera, eta aurrean duten haurrari
orkatilatik heltzen diote, 4-6 kideko sugeak osatuz. Hala ere, hasieran
komeni da haur gutxiagoko sugeak osatzea errazago egiteko eta ikasteko. Sugea
lurretik mugitzen denez, haurrak arrastaka ibiliko dira. Ondoren, haurrek ondo
egiten dutenean, pixka bat zailago jartzearren, sugeak mendiak igoko ditu
(koltxoneta batzuk jarri eta gainetik pasatu), tunelak pasako ditu (manta
bidez eginak)...
|
Jolasa praktikan jarri ondoren, talde
hausnarketa
|
Jolasa nola egin behar zen ondo ulertu zuten arren, haurrak azkar eta
bakoitza bere erara mugitzen hasi ziren. Beraz, segituan askatzen ziren. Esan
genien poliki-poliki eta guztiek batera egitea zela helburua. Ondoren, kasu
eginez, poliki mugitzen hasi ziren eta askoz hobeto ateratzen zen, momentu
solte batzuetan bakarrik askatuz norbait.
|
Jolasaren argazkia
|
|
Musikaren erritmoa margotuz
|
|
Iturria
|
Garaigordobil,
M., Fagoaga, J.M. (2006).
|
Helburuak
|
Orokorra:
·
Komunikatzea.
·
Emozioak
adieraztea.
·
Sormen
grafiko figuratiboa lantzea.
Garapen afektiboari loturikoak
·
Margoaren
bitartez emozioak adieraztea: adierazpena eta nork bere burua finkatzeko
gaitasuna.
Garapen sozialari loturikoak:
·
Ahozkoa
ez den komunikazioa lantzea.
Adimen garapenari loturikoak:
·
Sormen
grafiko-figuratiboa: originaltasuna, adierazkortasuna sustatzea.
Garapen psikomotorrari loturikoak:
·
Funtzio
psikomotorrak lantzea: koordinazio dinamiko orokorra, erreflexuak, ikusmen
bidez hautematea, espazioan orientatzea, norabidea ezagutzea.
|
Haurren adina
|
5 urtetik Aurrera
|
Partaideen kopurua
|
Talde handia edo txikia.
|
Materiala
|
-
Kartulina.
-
Margoak
.
-
Zapiak.
-
Musika.
|
Deskribapena
|
Musika pieza bat
jarriko da eta taldeka musika horrek sortzen dizkien sentimenduak marraztu
beharko dituzte. Adibidez, musikak tristura sortzen badie kolore ilunak
erabil ditzakete eta alaitasuna sortzen badie kolore argiak… horretarako, talde
bakoitzak margoak eta kartulina izango ditu. Ondoren
erakusketa moduko bat egingo da marrazki guztiekin eta taldekideekin sortu
zaizkien sentimenduez arituko dira hitz egiten.
|
Jolasa praktikan jarri ondoren, talde
hausnarketa
|
Jolasa ondo irten zen eta gustura
aritu ziren. Sentimenduez hitz egitean ere eroso sentitu zirela adierazi
zuten.
|
Jolasaren argazkia
|
|
Airatze
kooperatiboa
|
|
Iturria
|
Garaigordobil, M. (2005).
|
Helburuak
|
Orokorrak:
1. Talde barnean kohesioa izatea.
2. Kooperazioan aritzea.
Garapen
sozialari loturikoak:
·
Kooperazioa:
helburu bat lortzeko, mugimendua koordinatzea.
·
Talde
barneko kohesioa; taldeko kide izateko sentimenduak.
Adimen
garapenari loturikoak:
·
Sinbolizazioa.
·
Arreta.
Garapen
psikomotorrari loturikoak:
-
Funtzio
psikomotorrak lantzea: ikusmenaren
bidez espazioa hautematea, mugimendua kontrolatzea.
|
Haurren
adina
|
4
urtetik aurrera.
|
Partaideen
kopurua
|
7-8
jokalari edo gehiago.
|
Materiala
|
-
Tapaki edo manta bat.
-
Pilota bat, talde
bakoitzeko.
|
Deskribapena
|
Zazpi
edo zortzi jokalariz edo gehiagoz osatutako taldeak egin beharko dira.
Jokalari guztiak manta edo oihal zati gogor baten inguruan jarriko dira.
Manta edo tapakiaren ertzei heldu, eta matxinsaltoaren rola beteko duen
pilota bat jarriko dute erdian. Jolasaren ardatza da matxinsaltoa mugiaraztea,
denon artean pilota aireztatuta eta ahalegina egin beharko dute pilota
lurrera eror ez dadin. Berotze lanetan, taldeak airera bota dezake pilota,
gero berriz ere mantarekin hartzeko. Bestela, pilota arrastaka eraman
dezakete mantaren ertzetatik. Ondoren, talde batek pilota bota dezake, eta
besteak jaso. Gero, talde horrek aurrekoari bota diezaioke pilota. Talde
batek gorantz, bertikalean bota dezake pilota; toki horretatik berehala
kendu, eta beste taldea jar daiteke azpian, mantarekin pilota jasotzeko.
Bestela, talde bakoitzari bere pilota eman diezaiokegu, eta aldi berean batak
besteari bota diezaioke, norberak bere manta edo tapakiarekin hartzeko.
Horretarako, aldez aurretik hitzartu beharko da keinu, soinu edo agindu
jakinen bat. Taldeak erronka zaleak badira, bi edo pilota gehiago airean
mantentzen saia daitezke.
|
Jolasa
praktikan jarri ondoren, talde hausnarketa
|
Airatze
kooperatiboak maila desberdinak ditu eta jokua praktikara eraman aurretik
irakasleari komentatu genion. Bion artean, jolasarekin hasterako, erabaki
genuen 5 urteko haurrak ez direla gai joku horretako hainbat gauza burutzeko,
adibidez, talde batek pilota goruntz bota eta beste batek jaso aurrekoaren
lekua jarriz. Beraz, guk praktikan soilik hasierako zatia jarri genuen,
alegia, talde bakoitza bere pilota eta mantarekin aritu zen. Honi dagokionez,
hasiera batean pilota lurrera behin baino gehiagotan erortzen zitzaien arren,
azkenerako praktika hartu zuten eta gehiago irauten zuen pilotak manta
gainean.
|
Jolasaren
argazkia
|
|
Ipuinetako
pertsonaia berriak.
|
|
Iturria
|
Garaigordobil, M. (2005).
|
Helburuak
|
Orokorrak:
1. Komunikatzea.
2. Kooperazioan aritzea.
3. Sormen plastiko-eraikitzailea lantzea.
Garapen
sozialari loturikoak:
-
Ahozko
komunikazioa: entzumen aktiborako eta erabakiak hartzeko ohiturak.
-
Kooperazioa:
material grafikoen bitartez, ipuinetako pertsonaia berri bat asmatzea.
-
Talde
barneko kohesioa: taldeko kide izateko sentimenduak.
Adimen
garapenari loturikoak:
-
Sormen
plastiko- eraikitzailea: etorria, malgutasuna, originaltasuna, lotura,
fantasia, lantzea.
-
Ingurunea
eraldatzeko gaitasuna.
-
Sinbolizazioa.
-
Hizkuntza:
adierazpena eta ulermena.
Garapen psikomotorrari loturikoak:
-
Funtzio
psikomotorrak: mugimendua eta ikusmena koordinatzea, ikusmen bidez hautematea
…
|
Haurren
adina
|
5 urtetik
aurrera.
|
Partaideen
kopurua
|
Talde
txikia edo handia (4-5eko azpitaldetan banatua)
|
Materiala
|
-
Ipuinetako hainbat
pertsonaiari buruzko material grafikoa ( argazkiak, marrazkiak …).
-
DIN A-3 folio bat taldeko.
-
Lekeda bat (talde
bakoitzeko).
-
Guraizeak (jokalari
bakoitzarentzako).
|
Deskribapena
|
Haur
guztiak laupabost kidetako taldetan banatu beharko dira. Talde bakoitzari
honako material hau emango zaio: ipuinetako hainbat pertsonaiaren argazkiak
eta marrazkiak, DIN A-3 paper zuri zati bat, guraize pare bat (taldeko kide
bakoitzarentzat) eta lekeda. Jolasaren ardatza da taldean, koordinazioan,
ipuinetako pertsonaia berri bat asmatzea. Horretarako, talde bakoitzeko
kideek gehien gustatzen zaizkien argazkiak aukeratu beharko dituzte. Ondoren,
gorputzeko atal guztiak moztuko dizkiete: belarriak, begiak, besoak …
pertsonaia guztien gorputz atal dezente eskuratu ostean, paperean itsasten
hasiko dira, eta beraiek asmatutako berri bat osatuko dute. Azkenik, talde
guztiak bilduko dira. Osatutako pertsonaiak horman itsatsi, eta sortutako
pertsonaia horien gaineko azalpenak eman beharko dituzte.
|
Jolasa
praktikan jarri ondoren, talde hausnarketa
|
Hasieran,
jolasa azaldu genienean, ez zuten ulertu. Baina hau gertatu zitekeela
pentsatzen genuenez, aurretik guk bat egin genuen adibide bezala. Hau ikusi
zutenean, ulertu zuten zer egin behar zuten eta lanean hasteko gogoa jarri
zitzaien. Hasi zirenean, hainbat desadostasun sortu ziren talde barruan ez
zirelako ados jartzen zein zati aukeratu. Baina irakaslearen eta gure
parte-hartzeari esker, azaldu genien denen artean hitz egin behar zutela. Aukera
bazegoela bakoitzak pertsonaiaren zatitxo bat aukeratzeko eta guztien artean
bat sortzeko zati guztiak elkartuz, pertsonaia berri bat osatzeko. Azkenean,
nahiko ondo atera zela iruditzen zaigu. Haurrak oso gustura gelditu ziren
egindako lanarekin eta haur batzuk beraien gurasoak ekarri zituzten lana
erakusteko.
|
Jolasaren
argazkia
|
|
Lau
urtaroak
|
|
Iturria
|
Garaigordobil, M. (2005).
|
Helburuak
|
Orokorrak:
1. Komunikatzea.
2. Talde barnean kohesioa izatea.
3. Kooperazioan aritzea.
4. Sormen dramatikoa lantzea.
Garapen
afektiboari loturikoak:
-
Onespen
sentimenduak: jokalari bakoitzak garrantzi handiko rola dauka, eta rol
guztiak ezinbestekoak dira jolasa egiteko.
Garapen
sozialari loturikoak:
-
Ahozko
komunikazioa eta ahozkoa ez den komunikazioa: entzumen aktiborako eta
erabakiak hartzeko ohiturak.
-
Kooperazioa:
istorio bat asmatu eta antzeztea.
-
Talde
barneko kohesioa: taldeko kide izateko sentimenduak.
-
Garapen
morala, norbere bulkaden kontrola: rola antzeztea eta beste rol batzuekin
koordinatzea.
Adimen
garapenari loturikoak:
-
Hizkuntza:
adierazpena eta ulermena.
-
Sinbolizazioa.
-
Arreta.
-
Memoria.
Garapen
psikomotorrari loturikoak:
-
Funtzio
psikomotorrak: materialak sortzeko eta antzezpena gauzatzeko mugimenduak
koordinatzeko eta egiturak hautemateko hainbat funtzio.
|
Haurren
adina
|
5
urtetik aurrera.
|
Partaideen
kopurua
|
Talde
txikia edo handia (lau taldetan banatuak).
|
Materiala
|
-
Jolas
dramatikorako kaxa
-
Objektuak
eraikitzeko materiala gordetzen den kaxa.
|
Deskribapena
|
Lehenik eta behin, jokalari guztiak lau taldetan
banatu beharko dira. Talde bakoitzari urtaro bat egokituko
zaio: udaberria, uda, udazkena eta negua. Talde bakoitzak zozketan
egokitutako urtaroaren antzezpena prestatu beharko du. Lehenengo, komunikazio
prozesu baten bitartez, taldeek erabaki beharko dute zein pertsona, objektu
edo natur elementu aukeratuko dituzten urtaro horretarako. Aukeratutako
elementuak erreferentziatzat hartuta, urtaroko hainbat egoera antolatu
beharko dituzte: ekintza jakinak egiten ari diren pertsonaiak, etxeko
jarduerak, kaleko jarduerak, parkeko jarduerak, dendetako jarduerak,
animalien jarduerak … antzeztuko diren egoerak, pertsonaien jarrerak …
erabaki, eta guztia prestatu ostean, antzezpenerako behar diren materiala
prestatuko dute (horma- irudiak, mozorroak …). Txandaka, talde bakoitzak
prestatutako egoera antzeztuko du.
|
Jolasa
praktikan jarri ondoren, talde hausnarketa
|
Jolas
hau praktikan jartzerako orduan, haurrek irakaslearen laguntza behar izan
zuten antzerkia prestatzeko, ez zekitelako oso ondo bakoitzak zer egin.
Paperak banatzerakoan ere hainbat eztabaida sortu ziren, denek berdina egin
nahi zutelako. Hau konpontzeko, berriro ere beste zozketa bat egin genuen
bakoitzak zer paper beteko zuen jakiteko. Prest zegoenean, besteen aurrean
egin zuten taldez talde, eta antzerkiak ez ziren oso ondo atera, ez zeudelako
ondo antolatuta eta gainera, bakoitzak nahi zuena egiten zuen. Baina hala
ere, primeran pasa zuten eta barre mordoa egin genuen denok.
|
Jolasaren
argazkia
|
|
Marrazoak
|
|
Iturria
|
Garaigordobil, M.
(2005).
|
Helburuak
|
Orokorrak:
-
Talde
barnean kohesioa izatea.
-
Kooperazioan
aritzea.
Garapen afektiboari loturikoak:
·
Ikara
eta beldur sentimenduak kontrolatzea.
·
Onespen
sentimenduak garatzea: jokalari bakoitzak garrantzi handiko rola dauka eta
rol guztiak ezinbestekoak dira jolasteko.
Garapen sozialari loturikoak:
·
Taldekideen
arteko norabide anitzeko harremana eta harreman adiskidetsua garatzea.
Adimen garapenari loturikoak:
·
Sinbolizazioa.
·
Arreta.
Garapen psikomotorrari loturikoak:
·
Funtzio
psikomotorrak lantzea: mugimendu bidez adieraztea, koordinazioa dinamiko
orokorra, gorputz eskema, erreflexuak, mugimenduen azkartasuna, espazioan
orientatzea.
|
Haurren adina
|
4 urtetik aurrera.
|
Partaideen kopurua
|
Talde txikia edo handia.
|
Materiala
|
-
CDa erreproduzitzeko
musika aparatua edo ordenagailua.
-
Itsasoaren hotsa duen
zinta.
|
Deskribapena
|
Jarduera egiteko itsasoaren hotsa entzuten den musika pieza bat jarriko dugu.
Lauzpabost jokalari aukeratuko dira marrazoak izateko eta gainontzekoak
hirunaka jarriko dira. Hirukote bakoitzak kaiola bat osatu beharko du: bi
jokalari bata bestearen parean jarriko dira eskuak emanda eta hirugarrenak
urpekari rola beteko du kaiolaren barnean jarriz. Musika entzuten den
bitartean kaiolak itxita egongo dira eta urpekariak seguru egongo dira
marrazoek ezin izango dituztelako harrapatu. Musika geratzen denean, ordea,
kaiolak ireki egingo dira eta urpekariek beren kaioletatik atera beharko dute
beste kaiola huts batzuetara joateko. Bien bitartean, marrazoak urpekariak
harrapatzen saiatuko dira. Marrazoren batek urpekari bat harrapatzen badu
rolak aldatuko dituzte. Hiruzpalau saio egin ondoren rolak aldatuzko dituzte
jokalari guztiek hiru rolak ( kaiolak, urpekariak eta marrazoak) bete arteko
behar adina saio egingo dira.
|
Jolasa praktikan jarri ondoren, talde
hausnarketa
|
Jolas hau praktikan jartzean konturatu
gara arauak ez dituztela guztiz ongi barneratu. Jolasa hastean eta musika
geratzean urpekariak korrika hasi dira gelatik kaioletan sartzen saiatu gabe.
Hori dela eta berriro ere azaldu ditugu eta froga antzeko bat egin dugu.
Beraz garrantzitsua izango da rol bakoitzak duen egitekoa ondo azaldu eta
adibideak egitea ongi uler dezaten. Honez gain, hiru saio egin ditugu eta
zaila izan da guztiek rol guztiak egiten zituztela ziurtatzea. Beraz helduak adi egon beharko du,
gehienetan kaiola izatea oso gustuko ez dutelako eta askok behin eta berriz
errepikatu nahi dutelako marrazo edo urpekari rola.
Jokalari kopuruen arabera marrazo
kopurua erabaki beharko da. Beste kaiola bat urpekariarekin osatzeko adina
haur ez badaude ( bi soberan adibidez) kaiolak hiru jokalarirekin osa
daitezke. Honez gain, jartzen den musikak itsasoaren soinua ez
badu ere, egokia izan daitekeen beste musikaren bat ere jar daiteke.
|
Jolasaren argazkia
|
|
Sorpresa oparia
|
|
Iturria
|
Garaigordobil, M.
(2005).
|
Helburuak
|
Orokorrak:
·
Talde
barnean kohesioa izatea.
·
Partekatzea.
Garapen afektiboari loturikoak:
·
Opariekin
lotutako sentimendu positiboak ezagutzea eta aintzat hartzea.
Garapen sozialari loturikoak:
·
Jokaera prosoziala izatea:
partekatzea.
·
Talde
barneko kohesioa: taldeko kide izateko sentimenduak.
Adimen garapenarekin loturikoak:
·
Ezkutuko
opari batekin lotutako irudimena lantzea.
|
Haurren adina
|
4 urtetik aurrera.
|
Partaideen kopurua
|
Talde handia.
|
Materiala
|
-
CDa
erreproduzitzeko musika aparatua edo ordenagailua.
-
Hainbat
tamainatako hamar bat kaxa ( bata bestearen
barnean sartzeko modukoak).
-
Opariak
biltzeko papera.
-
Azken
oparia: gozokiak, puxikak, txokolatea,…
|
Deskribapena
|
Jolasean hasi aurretik, pertsona
helduak pakete handi bat prestatu behar du. Barnean, kaxa txikiagoak handien
barruan sartu behar dira kaxa bakoitza oparitarako paperarekin bildu ostean.
Txikienaren barnean opari bat sartu beharko da, denen artean partekatzeko
modukoa ( gozokiak, puxikak, margoak, txokolatea, …). Haurrak biribili batean
eseriko dira eta azalduko zaie kaxaren barnean sorpresa oparia dutela.
Paketea musika entzuten den bitartean soilik mugituko da eskurik esku
(eskuinetara, adibidez). Musika geratzean eskuetan duen haurrak paketea
desegiten hasi beharko du, harik eta musika jotzen hasten den arte. Orduan,
berriro hasiko dira paketea mugitzen. Azkeneko kaxa irekitzen duen jokalariak
taldeko kide guztien artean banatu beharko du oparia.
|
Jolasa praktikan jarri ondoren, talde
hausnarketa
|
Jolas saioa amaitzeko burutu dugun
jolasa izan da. Haurrak urduri zeuden, kaxa ikusi bezain laster irekitzeko
irrikatan. Kaxa eskuz esku pasa behar zela jakin arren, batzuk beraien esku
artean denbora gehiegi eduki dute, musika gelditzeko prest. Hori ekiditeko,
helduak gogorarazi behar die musika gelditzeko oparia etengabe mugimenduan
egon behar duela. Garrantzitsua da kontrolatzea musika noiz geratzen den,
guztiek parte har dezaten oparia irekitzen.
Jokoaren luzera, kaxa kopuruen araberako izango da beraz guztiek parte
hartzeko adina kaxa jarriko dira ( edo oparia irekitzeko denbora aldatu ).
Interesgarria litzateke oparia taldekide bakoitzari banatu baino (gozoki
bana, puxika bana,...) haurrek konpartitzeko moduko zerbait izango balitz;
ikasgelarako borragomak, margo berriak, plastilina, ...
|
Jolasaren argazkia
|
|
Lanbideak
|
|
Iturria
|
Garaigordobil, M.
(2005).
|
Helburuak
|
Orokorrak:
-
Komunikatzea.
-
Talde
barnean kohesioa izatea.
-
Emozioak
adieraztea.
-
Sormen
dramatikoa lantzea.
Garapen afektiboari loturikoak:
-
Antzezpen
lana eginez emozioak eta nortasuna adieraztea eta sortzen duen plazeraz
jabetzea.
-
Onespen
sentimenduak: jokalari bakoitzak garrantzi handiko rola dauka eta rol guztiak
ezinbestekoak dira jolasa egiteko.
Garapen sozialari loturikoak:
-
Ahozkoa
eta ahozkoa ez den komunikazioa: entzumen aktiborako eta erabakiak hartzeko
ohitura.
-
Talde
barneko kohesioa izatea: taldeko kide izateko sentimenduak sortzea.
Adimen garapenari loturikoak:
-
Sormen
dramatikoa lantzea: originaltasuna, adierazkortasuna.
-
Bizitza
soziala eta hainbat rol sozial ezagutzea.
-
Sinbolizazioa:
gorputz keinuaren bitartez informazioa kodetzea eta gorputzaren bitartez
igorritako mezuak deskodetzea.
-
Arreta
lantzea.
|
Haurren adina
|
4 urtetik aurrera.
|
Partaideen kopurua
|
Talde handia eda txikia (azpitaldetan
banatua).
|
Materiala
|
Lanbideen irudiak
dituzten txartelak (eranskina).
|
Deskribapena
|
Ikasleak bost kideko taldetan banatuko
dira. Talde bakoitzari lanbide baten irudia duen txartel bat banatuko zaio:
kale- garbitzailea, marrazkilaria, pailazoa, okina, polizia, abeslaria,
albaitaria, telefonista, harakina, haginlaria, zapataria, sukaldaria …
Taldekideek beraien lanbidea nola aurkeztu erabakiko dute taldekide guztien
artean hitz eginez. Talde bakoitzak bere lanbidea aurkeztuko du mimikaren
bitartez eta beste taldeek asmatu egin beharko dute zer lanbide ari diren
antzezten. Amaieran, denbora izanez gero, gehien gustatzen zaien lanbidearen
marrazki bat elkarlanean egin dezatela eskatuko zaie.
Oharrak: komenigarria litzateke
helduak talde guztiei lanean hasi aurretik egokitutako lanbidearen ekintza
nabarmenenak azaltzea eta talde guztiei laguntza ematea. Honez gain,
txikienekin lanbide errazak aukeratu behar dira, eguneroko bizitzan ikusten
dituztenak. Eztabaidarako galderak ere erraztu beharko zaizkie.
|
Jolasa praktikan jarri ondoren, talde
hausnarketa
|
Asko gustatu zaie jolasa eta gogotsu
ibili dira. Lau taldetan banatu dira eta poltsa batetik atera dituzte
txartelak barruan zeudenak ikusi gabe. Zapataria, sukaldaria, abeslaria eta
okina suertatu zaizkie eta orokorrean nahiko argi eduki dituzten
antzezpenerako ideiak. Mimika bidez bakarrik egin behar zela argi eduki
arren, baten batek konturatu gabe soinuak egin ditu. Okinaren lanbidea
adibidez, asko kostatu zaie asmatzea beraz kontuan izan beharko da haurrek
ezagutzen dituzten lanbideak ipintzea eta adinaren edo taldearen arabera egokitzea. Bestalde, posible litzateke
asmatzeko zailagoak diren lanbideetan soinuak egiten uztea.
|
Jolasaren argazkia
|
|
Armiarma sarea
|
|
Iturria
|
Guk
asmatua.
|
Helburuak
|
Orokorrak:
-
Komunikatzea.
-
Talde
barnean kohesioa izatea.
-
Kooperazioa.
Garapen afektiboari loturikoak:
-
Onespen
sentimendua garatzea: jokalari guztiak ezinbestekoak dira jolasa egiteko.
Garapen sozialari loturikoak:
-
Kooperazioa:
armiarma sarea desegiteko.
-
Talde
barneko kohesioa garatzea: taldeko kide izateko sentimenduak.
Garapen psikomotorra:
-
Funtzio
psikomotorrak garatzea: mugimendua kontrolatzea.
|
Haurren adina
|
4 urtetik aurrera.
|
Partaideen kopurua
|
Talde handia.
|
Materiala
|
-
Artilea
|
Deskribapena
|
Denak zirkulu baten jarriko dira, pertsona
batek artilezko mutur bat eutsiko du. Honek bere izena esango du. Gero artilea beste pertsona bati botako dio (baina muturra eutsita, artilea esekita
geratzen delarik). Hurrengoak operazio berdina errepikatuko du. Denak artilea
jaso dutenean, honek armiarma sarearen itxura izango du. Korapiloa askatzeko era alderantzikatuan egingo
da, artilea pasatu dion pertsonari
bueltatuko zaio bere izena esan ondoren.
|
Jolasa praktikan jarri ondoren, talde
hausnarketa
|
Jolas honek izan duen zailtasuna
armiarma sarea desegiterakoan biltzeko geratzen den artilea izan da. Haur
askok ez zekiten eta bildu gabe hurrengoari pasatzean korapiloren bat egin
dute. Hori dela eta helduaren esku hartzea zenbaitetan beharrezkoa izango da
( beste haurrek ezingo dutelako lagundu esku artean artilea izango dutelako).
Egin daitekeen moldaeretako bat izenen
ordez datu ezberdinak ematea litzateke (zaletasunak, adibidez); besteek
bueltatzean gogoratu eta errepikatu egin beharko dituzte.
|
Jolasaren argazkia
|
|
Historia kooperatiboa
|
|
Iturria
|
Garaigordobil,
M., Fagoaga, J.M. (2006).
|
Helburuak
|
Orokorrak:
·
Komunikatzea.
·
Kooperazioa.
·
Ahozko
sormena.
Garapen afektiboari loturikoak
·
Fantasien
irudikapena, esperientzian elaborazioa, desioen expresioa…
·
Jokalari
bakoitzak paper garrantzitsu bat du jolasean.
Garapen sozialari loturikoak:
·
Ahozko
komunikazioa.
·
Kooperazioa.
·
Talde
kohesioa.
Adimen garapenari loturikoak:
·
Ahozko
sormena: flexibilitatea, originaltasuna, konektibitatea, fantasia.
·
Lengoaia:
espresioa eta ulermena.
·
Arreta.
·
Memoria
auditiboa.
Garapen psikomotorrari loturikoak:
-
Funtzio
psikomotorrak: estrukturazio tenporala.
|
Haurren adina
|
5 urtetik aurrera.
|
Partaideen kopurua
|
Talde handia.
|
Materiala
|
-
Arbela.
-
Klariona.
|
Deskribapena
|
Jolas honen helburua historia bat
bat-batean sortzea da, ezaguna den historia bat kontatu gabe. Horretarako,
irakasleak arbelean pare bat marrazki egingo ditu eta haur bati esango dio
marrazki horietatik abiatuz historia bat hasteko. Pixka bat kontatu duenean,
beste bati esango dio jarraitzeko eta zailtasunak baditu, marrazki gehiago
egingo zaizkio arbelean laguntzeko, eta horrela historia oso bat sortu arte.
|
Jolasa praktikan jarri ondoren, talde
hausnarketa
|
Jokoa praktikam jartzerakoan haur
batzuk ez zuten parte handirik hartzen lotsa zela eta. Eta azkenean istorioak
ez zuen koherentziarik batek esan eta besteak kontatzen zuenarekin.
|
Jolasaren argazkia
|
|
PRESTAKUNTZARIK GABEKO
JOLASAK
Barre egiteko terapia
|
|
Iturria
|
Guk asmatua.
|
Helburuak
|
Orokorrak:
·
Kooperazioa
sustatzea.
·
Emozioak
adieraztea.
·
Besteekin
komunikatzea.
Garapen afektiboa:
·
Onespen
sentimendua: jokalari bakoitzak garrantzi handiko rola dauka eta rol guztiak
ezinbestekoak dira jolasa egiteko.
·
Taldekideekin
komunikatzeko beste aukerak esperimentatzea.
Garapen soziala:
·
Ahozkoa
ez den komunikazioa lantzea.
·
Talde
barneko kohesioa: taldeko kide izateko sentimenduak.
·
Gaineraganako
konfiantza sortzea.
|
Haurren adina
|
4 urtetik aurrera.
|
Partaideen kopurua
|
Talde handian (taldea handiegia bada zatitu
-12 haur inguru-).
|
Materiala
|
|
Deskribapena
|
Lehenengo eta behin irakasle edo haur
bat lurrean etzan egiten da. Ostean umeak poliki-poliki etzaten joan behar
dira beraien burua aurrekoaren sabelean ezarriz (lortzen bada borobil batean
geratzea hobeagoa izango litzateke, bestela irakaslea izango litzateke beste
baten sabelaren gainean bere burua jartzen ez duena).
Behin denak jarrita daudela
lehenengoak “ja” esan behar du, ondoren hurrengoak, gero hurrengoak eta
horrela hurrenez hurren. Behin denak egitean “ja ja”, “ja ja ja”… eta momentu
baten sabelak gora eta behera egiten dutenez bat barreka hasten denean
besteak ere barreka hasiko dira.
|
Jolasa praktikan jarri ondoren, talde
hausnarketa
|
Jolas oso dibertigarria izan zen eta
momentu oso polita bizi izan zuten.
|
Jolasaren argazkia
|
|
Telefono hautsia
|
|
Iturria
|
Guk asmatua.
|
Helburuak
|
Orokorrak:
·
Komunikazioa
lantzea.
·
Kooperazioan
aritzea.
Garapen afektiboa:
·
Onespen
sentimendua sustatzea: jokalari guztien rolak dira ezinbestekoak jolasa
egiteko.
Garapen soziala:
·
Ahozko
komunikazioa lantzea: entzumen aktiborako ohiturak.
·
Kooperazioa
lantzea: txandak errespetatzen ikastea.
Adimen garapena:
·
Hizkuntza:
adierazpena eta ulermena garatzea.
·
Arreta
jartzea.
|
Haurren adina
|
4 urtetik aurrera.
|
Partaideen kopurua
|
Nahi adina haur (gutxienez 4-5).
|
Materiala
|
|
Deskribapena
|
Haur guztiak bata bestearen ondoan kokatzen dira (zutik edo eserita)
ilera edo borobil bat osatuz. Ondoren, irakasle edo helduak lehenengoari
esaldi bat esaten dio besteek ez entzuteko moduan. Honek, hurrengoari esan
behar dio belarrira entzun duen esaldia. Eta horrela, azkeneko haurrarengana
iritsi arte. Haur honek denek entzuteko moduan esango du berari esandako
esaldia guztiak ikusteko zenbat aldatu den hasieratik, algarak sortuz. Nahi bezainbeste
aldiz egin daiteke jolas hau, baina lehenengo eta azkeneko haurrak aldatuz
joanez. Esaldia helduak asmatu beharrean haurrak berak ere asmatu dezake
aurrerago.
|
Jolasa praktikan jarri ondoren, talde
hausnarketa
|
Lehengo aldian, haurrak bata bestearen ondoan jarrita egin genuen, eta
konturatu ginen asko kostatzen zitzaiela geldirik mantentzea. Gainera,
ondokoak besteari esaldia esaten zuen bitartean ingurukoek ere belarria
jartzeko eta entzuteko aprobetxatzen zuten. Ondorioz, bururatu zitzaigun
haurren arteko tartea handitzea. Horrela, hitz egin behar zuenak
ondokoarengana hurbiltzen zen belarrira esan beharrekoa esateko eta besteek
ez zuten entzuten. Osterantzean, oso ondo pasatu zuten guztiek jolas hau
egiten, dibertigarria izan zen, oso gutxitan iristen baitzen bukaerara
hasieran esandako esaldia.
|
Jolasaren argazkia
|
|
Ilunpeko besarkadak
|
|
Iturria
|
Garaigordobil, M.
(2005).
|
Helburuak
|
Orokorrak:
·
Talde
barnean kohesioa izatea.
·
Enpatia
lantzea.
·
Laguntzea.
·
Emozioak
adieraztea.
Garapen afektiboari loturikoak
·
Sentimendu
positiboekin eta adiskidetasunean oinarritutako sentimenduekin lotutako
emozioak adieraztea.
·
Segurtasunik
ezarekin eta beldurrarekin lotutako emozioak kontrolatzea.
·
Beste
gizaki batzuen egoera emozionalekiko enpatiarako gaitasuna.
Garapen sozialari loturikoak:
·
Ahozkoa
ez den komunikazioa lantzea: gorputza elkarrekintza positibo eta
adiskidetsua.
·
Talde
barneko kohesioa izatea: taldeko kide izateko sentimenduak garatzea.
·
Laguntzarako
jarrerak sustatzea.
Adimen garapenari loturikoak:
·
Sinbolizazioa.
·
Arreta.
Garapen psikomotorrari loturikoak:
·
Funtzio
psikomotorrak lantzea: koordinazio
dinamiko orokorra, erreflexuak, ikusmen bidez hautematea, espazioan
orientatzea, norabidea ezagutzea.
|
Haurren adina
|
5 urtetik aurrea.
|
Partaideen kopurua
|
Talde handia edo txikia ( binaka).
|
Materiala
|
Behar izanez gero, begiak estaltzeko
arropa edo zapiak, baina begiak itxita egin daiteke.
|
Deskribapena
|
Bikoteka egiteko jolasa da. Taldea
binaka jarri ondoren, irakasleak bikote bat edo bi aukeratu beharko ditu eta
begiak estaliko dizkie. Ondoren, ume hauek gelan zehar barreiatuko ditu eta
bakoitzak bere bikotea aurkitu eta maitasunez betetako besarkada eman beharko
die elkarri. Horretarako, gainontzekoek hotza edo beroa oihukatuko dute gertu
edo urrun daudenaren arabera. Zailtasuna izango da jolasean ari direnek ez
dutela jakingo beraientzako hala besteentzako esaten ari diren. Bikote batek
elkar besarkatzea lortzen badu, gainontzekoek txalo egin beharko dute eta
beste bi bikote aterako dira jolastera.
|
Jolasa praktikan jarri ondoren, talde
hausnarketa
|
Jokua praktikan jartzerakoan,
konturatu ginen zaila egiten zitzaiela bi bikote momentu berean jolasten ari
zirela jokoa betetzea; beraz aldaketa txiki bat egin behar izan genuen eta
bikoteak binaka irten beharrean bikote bakarra jolastu zuen. Hala ere
batzuetan irakasleak laguntza txikia eman behar zien.
|
Jolasaren argazkia
|
|
Besarkada musikalak
|
|
Iturria
|
Garaigordobil,
M., Fagoaga, J.M. (2006).
|
Helburuak
|
Orokorrak:
·
Komunikatzea.
·
Talde
kohesioa.
·
Emozioen
espresioa azaltzea.
Garapen afektiboari loturikoak
·
Musikaren
bidez tentsioak deskargatzea.
·
Autokontzeptua
eta autoestimua lantzea.
Garapen sozialari loturikoak:
·
Ahozkoa
ez den komunikazioa; gorputzezko hartu-emana, positiboa eta lagun giroan
ematen dena.
Adimen garapenari loturikoak:
·
Atentzioa.
Garapen psikomotorrari loturikoak:
-
Funtzio
psikomotorrak lantzea: koordinazio
dinamiko orokorra, erritmoa, pertzepzioa auditiboa.
|
Haurren adina
|
5 urtetik aurrera.
|
Partaideen kopurua
|
Talde handia (Bikoteka egiteko jolasa
da)
|
Materiala
|
|
Deskribapena
|
Abesti bat abesten den bitartean eta
umeak dantzan hasten dira libreki ikasgelan. Irakasleak abesteari uzten
dionean, ume bakoitzak ondoan duen laguna besarkatu beharko du. Ume guztiak
besarkatuta daudenean, berriro abesten hasiko da eta umeak libre geratzen
direla berriro errepikatzen da eta zortzi edo hamar aldiz. Helburua izango da
ahalik eta ikaskide gehien besarkatzea.
|
Jolasa praktikan jarri ondoren, talde
hausnarketa
|
Jolasa dibertigarria iruditu zitzaien,
baina askotan ondokoa besarkatu beharrean beti lagun berdinengana jotzen
zuten. Gainera azkenean aztoratu samar agertu ziren.
|
Jolasaren argazkia
|
|
Tximeletak
|
|
Iturria
|
Garaigordobil,
M., Fagoaga, J.M. (2006).
|
Helburuak
|
Orokorrak:
1. Taldeko kohesioa.
2. Kooperazioa.
Garapen
afektiboari loturikoak:
-
Onarpen
sentimenduak: jokalari bakoitzaren papera beharrezkoa da jokoa aurrera
eramateko.
Garapen
sozialari loturikoak:
-
Taldeen
arteko kohesioa: onespen sentimendua.
Adimen
garapenari loturikoak:
-
Sinbolizazioa.
Garapen
psikomotorrari loturikoak:
-
funtzio
psikomotorrak: talde dinamikaren koordinazioa, abiadura nozioa, norabide
nozioa …
|
Haurren
adina
|
4
urtetik aurrera.
|
Partaideen
kopurua
|
Talde
txiki edo handia.
|
Materiala
|
|
Deskribapena
|
Jolasa
bi ikaskideren gorputzekin tximeleta bat osatzean datza. Horretarako ikasleak
biko taldetan zatituko dira. Bikote bakoitzak besotik helduko dio besteari
eta aske geratzen zaien besoarekin hegoak balira bezala egingo dute. Ikasleen
mugimenduak koordinatuta joan behar dute gelan zehar, tximeleta bat bakarra
balitz bezala. Nahi izanez gero musika jarriko da, natura errepresentatuko
lukeena eta tximeletak hegan ariko balira bezala ibili behar dute espazioan
zehar.
|
Jolasa
praktikan jarri ondoren, talde hausnarketa
|
Jolasa
lehenengoan ulertu zuten arren, bikotea helduta joaten zenez, askotan
trabatzen ziren elkarrekin. Gainera, bikote gehienek mugimenduak ez zituzten
koordinatzen, bakoitzak bere modura mugitzen baitzuen aske zeukan besoa.
|
Jolasaren
argazkia
|
|
Lata
bete sardina.
|
|
Iturria
|
Guk asmatua.
|
Helburuak
|
Orokorrak:
·
Talde
barnean kohesio izatea.
·
Kooperazioan
aritzea.
·
Komunikatzea.
Garapen
afektiboa:
·
Onespen
sentimendua: jokalari bakoitzak garrantzi handiko rola dauka eta rol guztiak ezinbestekoak
dira jolasa egiteko.
Garapen
soziala:
·
Antolatzeko
gaitasuna garatzea, hainbat laguneko taldeak sortzean.
Adimen
garapena:
·
Sinbolizazioa.
·
Komunikazioa
taldeak sortzerako orduan.
|
Haurren
adina
|
4
urtetik Aurrera
|
Partaideen
kopurua
|
Talde
osoa
|
Materiala
|
|
Deskribapena
|
Haurrak
sardinak izango dira eta irakasleak ezer esaten ez duen bitartean,
jolas-eremuan ibiliko dira arineketan, libreki. Irakasleak nahi duenean,
zenbaki bat esango du, adibidez, “5eko sardina latak” eta ikasleak,
irakaslearen aginduari jarraituz, lurrean luze etzango dira 5 sardinako
taldeak edo latak osatuz. Baina denak
ez dira berdin etzango, hau da, latan bezala kokatzeko, burua alboko
ikaskidearen oinen parean jarriko dute.
Ondoren, taldeak desegingo dituzte eta berriro ere ikasgelan zehar
ibiliko dira arineketan. Irakasleak
uste duenean, beste zenbaki bat esango du ozen eta kopuru horretako latak
osatuko dituzte. Amaitzeko, gelakide guztiek batera, lata bete sardina
osatuko dute.
Oharra: jarduera bera egin daiteke, baina
poto bat oliba balira bezala. Ikasleak, etzan beharrean, ordea, kuzkurtu
egingo dira oliba-itzura izateko.
|
Jolasa
praktikan jarri ondoren, talde hausnarketa
|
Nahiz
eta zer egin behar zuten ulertu, etzaterako orduan buru guztiak alde berdian
jartzeko ohitura zuten. Honetaz gain, kopuruari dagokionez, zenbaki txikiekin
ondo egiten zuten, baina handiekin gehiago kostatzen zitzaien. Hala ere, oso
gustura aritu ziren jolasean eta behin eta berriz errepikatu nahi izan zuten.
|
Jolasaren
argazkia
|
|
Arrainak eta arrantzaleak
|
|
Iturria
|
Garaigordobil, M.
(2005).
|
Helburuak
|
Orokorrak:
·
Talde
barnean kohesioa izatea.
·
Kooperazioan
aritzea.
Garapen afektiboari loturikoak:
·
Onespen
sentimenduak garatzea: jokalari bakoitzak garrantzi handiko rola dauka eta
rol guztiak ezinbestekoak dira jolasteko.
Garapen sozialari loturikoak:
·
Kooperazioan
aritzea: arrantzale sarea egitea eta arrainak harrapatzea.
·
Talde
barneko kohesioa izatea: taldeko kide izateko sentimenduak garatzea.
Adimen garapenari loturikoak:
·
Sinbolizazioa.
·
Arreta.
Garapen psikomotorrari loturikoak:
·
Funtzio
psikomotorrak lantzea: koordinazio
dinamiko orokorra, erreflexuak, ikusmen bidez hautematea, espazioan orientatzea,
norabidea ezagutzea.
|
Haurren adina
|
4 urtetik Aurrera
|
Partaideen kopurua
|
Talde handia
|
Materiala
|
|
Deskribapena
|
Taldetik lau jokalari aukeratuko dira
arrantzaleak izan daitezen (ausazko joko baten bidez egin daiteke).
Gainontzekoak berriz, arrainak izango dira. Lau arrantzaleak elkarri emango
diote eskua sare moduko bat osatuz eta arrainak harrapatzeari ekingo diote.
Iskinetan dauden arrantzaleek bakarrik harrapatu ahal izango dituzte
arrainak, beti ere gainontzeko arrantzaleek osatutako sareaz baliatuz.
Harrapatzen duten arraina arrantzale bihurtuko da, beraz sarea geroz eta
handiagoa bihurtuz joango da. Jokalari guztiak arrantzale bilakatzean
amaituko da jolasa. Ondoren, beste bizpahiru jolas saio egin daitezke.
|
Jolasa praktikan jarri ondoren, talde
hausnarketa
|
Jolasa ongi atera da. Haur batzuk
ezaguna zutenez, arauak azaltzen lagundu dute. Hala ere, ez dira konturatu ia
jolasa amaitu den arte, guztion artean harrapatu beharreko arraina erabakiz
gero, errazago egiten dela. Komenigarria litzateke, beraiek bakarrik
konturatzen ez badira bigarren saioan adibidez irakasleak pistak ematea kontura daitezen guztiok elkarrekin lan
egin behar dutela arraina harrapatzeko.
Honez gain, arrainak ez dira konturatu erdiko arrantzaleen artetik
igarotzeko aukera zutela, izkinakoek soilik harrapa dezaketelako.
Espazioa oso zabala ez bada edota
jokalari gutxi badaude, egin daitekeen moldaeretako bat arrantzaleak lerro
baten gainean zehar soilik mugitzea izan daiteke. Arrainak, alde batetik
bestera pasa beharko lukete arrantzaleek marraren gainean eskuin eta
ezkerretara mugitzen diren bitartean.
|
Jolasaren argazkia
|
|
Txingoma jauzilaria
|
|
Iturria
|
Garaigordobil, M.
(2005).
|
Helburuak
|
Orokorrak:
-
Komunikatzea.
-
Talde
barnean kohesioa izatea.
-
Kooperazioan
aritzea.
Garapen afektiboari loturikoak:
-
Mugitzeak,
jauziak emateak eta gainerakoekin elkartzeak sortzen duen plazeraz jabetzea.
-
Tentsioa
arintzea.
|
Haurren adina
|
4 urtetik Aurrera
|
Partaideen kopurua
|
Talde handia
|
Materiala
|
|
Deskribapena
|
Jokalari bakoitza txingoma likatsu bat
izango da. Saltoka arituko dira “ñam ñam” esaten duten bitartean. Bi hankekin
batera egin beharko dute jauzi modu askean. Ez da musikarik egongo baina “ñam
ñam” erritmoan arituko dira jauzika. Txingoma batek beste bat ukitzen duenean
itsatita geldituko dira. Pixkanaka taldeko txingoma guztiak elkartzen joango
dira eta azkenean txingoma erraldoi bat osatuko dute guztiek batera salto
eginez. Bizpahiru saio egingo dira.
Oharra: Iraupen gutxiko jolasa da
baina talde barnean kohesioa sorrarazten du. Aproposa da eskolak hasi edo
amaitzeko.
|
Jolasa praktikan jarri ondoren, talde
hausnarketa
|
Jolas hau egin zuten haurrek, aurreko
egunean “arrainak eta arrantzaleak” jolasean aritu ziren eta nolabait nahasi
egin ziren. Elkarrengandik ihes egiten zuten, besteek ez harrapatzeko eta ea
nor zer harrapatzailea galdetzen zuten. Berriro azaldu behar izan genien
jolasaren gakoa denok elkarrekin txingoma erraldoi bat osatzea zela eta
horretarako bata bestearekin itsatsita geratu behar zirela.
Beraz, “arrainak eta arrantzaleak” bezalako kontrako jolasen bat
aurretik ez egitea edo egin ezkero, desberdintasunak ongi azpimarratzea
garrantzitsua izango da.
|
Jolasaren argazkia
|
|
Esku eta ipurdi dantza
|
|
Iturria
|
Guk asmatua.
|
Helburua
|
Orokorrak:
·
Komunikazioa.
·
Kooperazioan
aritzea.
·
Emozioak
adieraztea.
·
Sormen
dramatikoa lantzea.
Garapen afektiboa:
·
Musikaren
eta mugimenduaren bitartez emozioak adieraztea.
Garapen soziala:
·
Kooperazioa
lantzea: musika jakin batik dantza pausoak elkarrekin betetzea.
Adimen garapena:
·
Arreta
lantzea.
·
Memoria
lantzea.
Garapen psikomotorra:
·
Funtzio
psikomotorra lantzea: koordinazio dinamiko orokorra, gorputz eskema eta
erritmoa.
|
Haurren adina
|
4 eta 5 urte.
|
Partaide kopurua
|
Talde handia edo txikia (bakoitiak
egon ez gero irakaslearekin bikotea egin dezakete).
|
Materiala
|
|
Deskribapena
|
Bikoteka jarrita dantza bat egin
beharko dute denek batera. 5 urterekin egiterakoan korruan jarri daitezke:
bikoteak aurrez-aurre jarri beharko direnez, korruak bi borobiletan egongo
da, bata kanpoaldean eta bestea barrualdean.
Behin korruan eta aurrez-aurre
daudela, eskuak gerrian jarri behar dituzte. Eta irakasleak melodia bat
tatareatzen hasiko da (adinaren arabera arinago edo motelago egin daiteke).
Lehenengo zatian hanka bat bestearen aurretik pasa eta berriro ere bere
lekura mugituko du dantzan. Bigarren zatian beste hanka. Eta horren ostean,
abestiak esaten du: “eta eskuak”, eta umeek bi eskuekin 5koa eman behar dute;
gero “eta ipurdia” eta haurrek buelta eman eta ipurdiak elkar jo behar dute.
Dantza eta kanta ikasitakoan, beraiek
ere kantatu eta dantzatu beharko dute.
|
Jolasa praktikan jarri ondoren, talde
hausnarketa
|
Oso ondo irten zen jolasa. Oso ondo
pasatu zuten eta momentu dibertigarria izan zen.
|
Jolasaren marrazkia
|
|
Maialen Etxezarreta
Leire Goya
Olatz Etxebarria
Olarizu Echarte
Elisabeth Carmona
No hay comentarios:
Publicar un comentario