|
EURIKO MASAJEA
|
|||||||
ITURRIA
|
Arranz, E. (2007)
|
||||||
HELBURUAK
|
Kooperazioa. Sormena eta irudimena
piztu.
|
||||||
ADINA
|
4-5 urte
|
||||||
PARTAIDE KOPURUA
|
Gutxienez bi
|
||||||
MATERIALA
|
Musika lasaia eta lastairak edo lur
erosoa
|
||||||
DENBORA
|
5 minutu
|
||||||
ESPAZIOA
|
Barrukoa
|
||||||
DESKRIBAPENA:
Haurrak binaka
jarriko dira. Bikote bakoitzean, haur bat etzanda jarriko da lurrean eta
beste haurrak euriaren rola hartuko du. Hatz puntak erabiliz, tantak izango
balira bezala, eskuak mugituko ditu kidearen gorputzetik, euria imitatuz.
Bitartean, istorio bat kontatu behar zaie. Esaterako, “egun batean, kaletik
paseatzen ari nintzela … euria egiten hasi zen. Tantak nire gorputz guztian
zehar erortzen ziren; burutik, sorbaldetatik, bizkarretik, besoetatik …”.
Gero, lehenik etzanda zegoen haurra euriaren rola hartuko du eta euriarena
egiten zuena etzanda jarriko da.
|
|
||||||
JOLASA PRAKTIKETAN JARRI ONDOREN TALDE HAUSNARKETA:
Jolas hau, praktikara eraman denean, irudimena pizteko
oso egokia dela ikusi da. Izan ere, haurra da erabakitzen duena zein
mugimendu egin bere eskuekin euria imitatuz. Hala ere, ikusi dugunez,
egokiagoa da bost urteko haurrentzat lau urtekoentzat baino; lau urtekoak
segituan aspertzen dira eta beste gauzetara jolasten hasi dira.
|
AULKI MUSIKAL KOOPERATIBOAK
|
||||||
ITURRIA
|
Praktiketan behatutakoa
|
|||||
HELBURUAK
|
Kooperazioa. Psikomotrizitatea landu
|
|||||
ADINA
|
5 urte
|
|||||
PARTAIDE KOPURUA
|
Talde handia
|
|||||
MATERIALA
|
Aulkiak eta musika
|
|||||
DENBORA
|
10-15 minutu
|
|||||
ESPAZIOA
|
Barrukoa edo aire zabalekoa
|
|||||
DESKRIBAPENA:
Hasieran
dauden partaide bezain beste aulki jarriko ditugu borobil bat osatuz eta
partaideak hauen inguruan jarriko dira. Musika dagoen bitartean, aulkien
inguruan bueltak emango dituzte, dantzan ariko direlarik. Musika gelditzen
denean, partaide guztiak aulkien gainean jarri beharko dira, lurra ukitu
gabe. Lortzen dutenean, aulki bat kenduko da eta berriro musika jarriko da,
prozesua errepikatuz. Ez da inor kanporatuko. Beraz, aurrera egin ahala, gero
eta aulki gutxiago egongo dira eta parte hartzaile kopurua berdina izango
da.Hasieran, guztiak presaka igoko dira, baina jolasa gero eta zailagoa
bihurtu ahala, elkarren arteko lankidetza sustatu beharko dute, elkar eutsiz
eta elkarri lagunduz.
|
||||||
JOLASA
PRAKTIKETAN JARRI ONDOREN TALDE HAUSNARKETA:
Nahiz eta
jolas hau kooperazioa sustatzeko izan, hasiera batean, haurrek irabazteko
helburua zuten bakarrik, besteei aulkirik gabe utziz. Baina gehiagotan
jolastu ondoren, elkarlana ematen hasi zen. Hala ere, jolasa ez zenez inoiz
bukatzen, ez zuten jolasaren helburua ondo ulertu.
|
PINBALA
|
||||||
ITURRIA
|
Praktiketan
behatutakoa |
|||||
HELBURUAK
|
Kooperazioa. Psikomotrizitatea
landu |
|||||
ADINA
|
5 urte |
|||||
PARTAIDE KOPURUA
|
Talde handia |
|||||
MATERIALA
|
Zuloak dituen
parakaidas bat eta pilotak (6 inguru) |
|||||
DENBORA
|
10 minutu |
|||||
ESPAZIOA
|
Barrukoa edo aire
zabalekoa |
|||||
DESKRIBAPENA:
Haurrak zuloz betetako
parakaidas baten inguruan jartzen dira eta honen gainean pilota bat, bi, hiru
edo nahi ditugun guztiak jar daitezke. Gainean daudela, haur guztien artean
parakaidasa mugitzen hasi behar da pilotak zuloetan sartzeko helburuarekin.
|
||||||
JOLASA PRAKTIKETAN JARRI ONDOREN TALDE HAUSNARKETA:
Jolas honekin, haurra
mugimenduan dagoenez eta koordinazioa paper garrantzitsua jokatzen duenez,
psikomotrizitatea lantzen da momentu oro. Honetaz gain, guztien artean
pilotak zuloetan sartu behar dituztenez, kooperazioa ere lantzen da. Haurrei izugarri
gustatzen zaie jolasa. Ez da konpetitibitaterik ikusten helburua argi
ulertzen dutelako, eta lortzeko guztien artean lan egin behar dutelako.
|
|
|||
ITURRIA
|
Giraldo, J. (2005) |
||
HELBURUAK
|
Kooperazioa. Kognizioa
lantzea. |
||
ADINA
|
5 urte |
||
PARTAIDE KOPURUA
|
Zortzi haur edo
gehiago |
||
MATERIALA
|
Kartulinak eta errotulagailuak. Erditik zatitutako bihotzak egingo dira.
Alde batean, zenbakiak egongo dira eta bestean zenbakien kantitateari
dagozkien irudiak. Adibidez, alde batean 1 zenbakia eta bestean goxoki bat.
|
||
DENBORA
|
20 minutu |
||
ESPAZIOA
|
Barrukoa edo aire
zabalekoa |
||
DESKRIBAPENA:
Ume bakoitzak bihotz
zati guztiak dauden poltsatik bihotz erdi bat aterako du. Musika jarriko da
eta haurrak mugitzen eta dantzatzen arituko dira. Musika gelditzen denean,
haurrek bere bihotz erdiarekin bat etortzen den bihotza bilatu beharko dute.
Denak bikotea aurkitzean, bihotz-erdi guztiak poltsan sartuko dira berriz ere
eta jokoari hasiera emango zaio.
|
|||
JOLASA PRAKTIKETAN
JARRI ONDORENGO HAUSNARKETA:
Oso jolas erabilgarria
da. Izan ere, honen bitartez, haurrak, dibertitzeaz gain, beraien arteko komunikazioa
lantzen dute beraien bihotz erdian jartzen duena azaltzen dutenean.
|
HONDARREZKO ZAKUTXOAK |
||||||
ITURRIA
|
Garaigordobil, M. (2005)
|
|||||
HELBURUAK
|
Kooperazioa.Psikomotrizitatea
lantzea. |
|||||
ADINA
|
4-5 urte |
|||||
PARTAIDE KOPURUA
|
Talde handia (6-7 haur
talde bakoitzean). |
|||||
MATERIALA
|
Hondarrezko zakutxoak |
|||||
DENBORA
|
15 minutu |
|||||
ESPAZIOA
|
Barrukoa edo aire
zabalekoa; mugitzea ahalbidetzen duen espazioa |
|||||
DESKRIBAPENA:
Hondarrezko
zakutxoaren jolasa laguntza jolasa da. Haurrak gelatik mugituz doaz buruan hondarrezko
zakutxo bat daramatela. Zakutxoa eroriz gero ume hori izoztua geldituko da,
hau da, ezingo da mugitu. Berriz ere mugitu ahal izateko, kide batek zakutxoa
lurretik jaso eta berriz ere buruan jarri beharko dio. Baina, kontuz!
Laguntzaileari buruko zakua erortzen bazaio, biak geratuko dira izoztuak
hirugarren kide bat laguntza eskaintzera etorri bitartean.
|
||||||
JOLASA PRAKTIKETAN JARRI ONDOREN TALDE HAUSNARKETA:
Haurrak oso gustura egon ziren jolasten. Beraien artean egon zen
kooperazioa handia izan zen, eta elkar laguntzen egon ziren.
|
ESKUEKIN LANEAN
|
||||||
ITURRIA
|
Garaigordobil, M.
(2009) |
|||||
HELBURUAK
|
5 urte |
|||||
ADINA
|
Talde handia |
|||||
PARTAIDE KOPURUA
|
Barrukoa |
|||||
MATERIALA
|
30 minutu |
|||||
DENBORA
|
Buztina eta honi forma
emateko materialak |
|||||
ESPAZIOA
|
Barrukoa |
|||||
DESKRIBAPENA:
Taldea binaka kokatuko da. Bikote bakoitza lurrean eseri eta bien erdian
buztin zati bat ipiniko da.
|
||||||
JOLASA PRAKTIKETAN JARRI ONDOREN TALDE HAUSNARKETA:
Hainbat zailtasun
ikusi dira. Alde batetik, bost urteko haurrak oraindik ez dakite buztina ondo
manipulatzen, eta horrekin bat, kidearekin ados jarri behar dira buztinari
forma emateko. Hainbat liskar eta tentsio momentu bizi izan dira, baina,
azkenean haurrek momentu politak bizi izan dituzte.
|
|
|||
|
|||
ITURRIA
|
Praktiketan
behatutakoa |
||
HELBURUAK
|
Kooperazioa. Hiztegia
lantzea eta komunikatzea. |
||
ADINA
|
4 urtetik aurrera |
||
PARTAIDE KOPURUA
|
Talde handia |
||
MATERIALA
|
Lantzen ari den
hiztegiko hitzen irudiak dituzten txartelak |
||
DENBORA
|
20 minutu |
||
ESPAZIOA
|
Barrukoa edo aire
zabalekoa |
||
DESKRIBAPENA:
Haurrak irakaslearekin batera borobil batean eseriko dira. Haur
bakoitzari lantzen ari den hiztegiko hitzen irudiak dituzten txartel bat
banatuko zaio. Ondoren, “Txokolatero molinero, txokolatero molinero, asto
gainean kabailero, asto gainean kabailero, etor dadila, etor dadila:
(hiztegiko hitz bat)” abestia abestuko dute. Hiztegiko hitza irakasleak
esango du eta hiztegiko hitzaren irudia (txartela) duten haurrak (bat edo bi
izango dira) irakaslearengana hurbildu eta bere ondoan eseriko dira. Orduan,
hauek “hau … (hiztegiko hitza) da, ados al zaudete?” eta kideek bai edo ez
erantzungo diete.
|
|||
JOLASA PRAKTIKETAN JARRI ONDOREN TALDE HAUSNARKETA:
Haurrek hiztegia era
kooperatiboan lantzen dute, elkarri lagunduz. Helburua bera da denentzat:
txarteletako irudiak zer diren jakitea. Oso ondo pasa zutela eta
parte-hartzea handia izan da. Gustuko dute kideak ez dakienean laguntzea.
|
|
|||
ITURRIA
|
Praktiketan
behatutakoa |
||
HELBURUAK
|
Kooperazioa. Hiztegia
lantzea eta komunikatzea. |
||
ADINA
|
4 urtetik aurrera |
||
PARTAIDE KOPURUA
|
Talde handia |
||
MATERIALA
|
Lantzen ari den
hiztegiko hitzen irudiak dituzten txartelak |
||
DENBORA
|
15 minutu |
||
ESPAZIOA
|
Barrukoa edo aire
zabalekoa |
||
DESKRIBAPENA:
Haurrak helduarekin
batera borobil batean eseriko dira. Haur bakoitzari lantzen ari den hiztegiko
hitzen irudiak dituzten txartel bat banatuko zaio. Ondoren, haur bat
borobilean sartuko da eta hanka baten gainean ibiliz, kide bakoitzaren
albotik pasako da. Bitartean abesti hau abestuko dute: “Txalo txalo pun,
txalo txalo pun, hau zer den esan dezagun”. Abestia amaitzean, hanka batean
zihoana, gelditu egingo da kide baten aurrean. Kide honek duen txartelean
dagoen irudiaren izena asmatu beharko du. Hau egin eta gero, umea eseriko da
eta beste bat aterako da prozesu bera errepikatzera.
|
|||
JOLASA PRAKTIKETAN JARRI ONDOREN TALDE HAUSNARKETA:
Denek nahi dute kideak
irudian dagoena zer den asmatzea, berdin du berak dakielako ala lagundu
diotelako asmatu duen. Gainera, laguntzea gustuko dute eta batzuetan txandaz
kanpo ere esan dituzte erantzunak itxaron ezinean. Kideak asmatuko duen ala
ez pentsatzeak jakin mina eragiten du, eta ondorioz, gehiengoak arreta
mantendu du. Ikusi da ondo pasa dutela eta parte-hartzea handia izan da.
|
|
|||
ITURRIA
|
Praktiketan
behatutakoa |
||
HELBURUAK
|
Kooperazioa. Hiztegia
lantzea eta komunikatzea. |
||
ADINA
|
4 urtetik aurrera |
||
PARTAIDE KOPURUA
|
Talde handia |
||
MATERIALA
|
Lantzen ari den
hiztegiko hitzen irudiak dituzten txartelak |
||
DENBORA
|
15 minutu |
||
ESPAZIOA
|
Barrukoa edo aire
zabalekoa |
||
DESKRIBAPENA:
Haurrak helduarekin
batera borobil batean eseriko dira. Haur bakoitzari lantzen ari den hiztegiko
hitzen irudiak dituzten txartel bat banatuko zaio. Haur bakoitzaren helburua
bere kideek berak emandako pistekin bere txarteleko irudia asmatzea da.
Pistak irudiaren ezaugarriak izango dira, aurretik helduarekin landu
dituztenak.
|
|||
JOLASA PRAKTIKETAN JARRI ONDOREN TALDE HAUSNARKETA:
Hiztegiko hitzen
deskripzioak egin behar dituzte; hauen ezaugarriak ezagutzeko oso baliogarria
da. Asko gustatu zaie. Baina, hiztegia aurretik oso landuta zutenez, pista
bat nahikoa zen asmatzeko.
|
HITZAK ELKARTUZ
|
|||||||||||||||||
ITURRIA
|
Eusko
jaurlaritza. (d.g)
|
||||||||||||||||
HELBURUAK
|
Kooperazioa. Hizkuntza
lantzea. Pentsamendu asoziatiboa. |
||||||||||||||||
ADINA
|
5 urte |
||||||||||||||||
PARTAIDE KOPURUA
|
Talde handia |
||||||||||||||||
MATERIALA
|
Marrazkiak edo hitzak
dituzten txartelak. |
||||||||||||||||
DENBORA
|
15 minutu
|
||||||||||||||||
ESPAZIOA
|
Barrukoa edo aire
zabalekoa |
||||||||||||||||
DESKRIBAPENA:
Txartelak haurren artean banatuko dira eta lau talde banatuko dira, esate
baterako, koloreak, zenbakiak, letrak eta animaliak.
|
|||||||||||||||||
JOLASA PRAKTIKETAN JARRI ONDORENGO HAUSNARKETA:
Haurrei hasiera atean
jolasaren nondik norakoa ulertzea, erdi galduak ibili dira, baina berriro,
esplikatu ondoren ulertu eta kontentu ibili dira jolasa egiten. Ikusi
dutenean jolasean eskatzen zitzaiena klasean ikusitako gauzak direla eta
bazekitela motibatu eta oso gustura egon dira.
|
|
|||
ITURRIA
|
Garaigordobil, M.
(2005) |
||
HELBURUAK
|
Kooperazioa.
Komunikatzea. Talde barnean kohesioa izatea. Emozioak adieraztea.
Kooperazioa. |
||
ADINA
|
4 urtetik aurrera |
||
PARTAIDE KOPURUA
|
Talde handian |
||
MATERIALA
|
Musika irakurgailua
eta CDa, haurrentzako musika biziarekin. |
||
DENBORA
|
20 minutu |
||
ESPAZIOA
|
Barrukoa edo aire
zabalekoa |
||
DESKRIBAPENA:
Musika bizia entzuten den bitartean, haurrek jauziak emango dituzte eta
modu librean arituko dira dantzan. Musika geratzean, haur bakoitzak inguruan
duen kideren bat besarkatu beharko du. Binaka edo hirunaka besarkatu behar
dira. Behin haur guztiak besarkatuak daudela, musika berriro martxan jarriko
da, eta parte-hartzaileak berriro dantzan eta saltoka jarriko dira musika
gelditu arte. Orduan, beste kideren bat besarkatu beharko dute. Horrela
arituko dira zortzi edo hamar saio egin arte. Jolasaren nondik norakoak
adieraztean, komeni da azaltzea alboan duten kidea besarkatu behar dutela;
izan ere, helburua da taldeko ahalik eta kide gehien besarkatzea.
Aldaera: Besarkada
erraldoia: Lehenengo saioan, binaka bilduko dira besarkadan; bigarren saioan,
aldiz, launaka; hurrengoan, zortzinaka eta horrela haur guztiak besarkada
erraldoi batean bildu arte.
|
|||
JOLASA PRAKTIKETAN JARRI ONDOREN TALDE HAUSNARKETA:
Asko gustatu zaie eta
barre egin dute. Kopuru diferenteko taldetxoetan besarkatu dira. Batzuk
muxuak ere eman dituzte. Baina, gutxi batzuk, bakarrik geratu dira.
Irakasleak ea besarkatzen ez dakiten galdetzean ezetz erantzun dute, etxean
ez dutela egiten.
|
|
|||
ITURRIA
|
Garaigordobil, M.
(2005) |
||
HELBURUAK
|
Kooperazioa. Talde barnean kohesioa izatea. Laguntzea. Enpatia lantzea.
Emozioak adieraztea.
|
||
ADINA
|
5 urtetik aurrera |
||
PARTAIDE KOPURUA
|
Talde handia (haurrak
binaka jarri behar dira). |
||
MATERIALA
|
Begiak estaltzeko lau
benda |
||
DENBORA
|
30 minutu |
||
ESPAZIOA
|
Barrukoa edo aire
zabalekoa |
||
DESKRIBAPENA:
Taldeko kideak binaka
jarriko dira. Gero, pertsona helduak bi bikote aukeratuko ditu. Lau
jokalariei benda jarriko die begietan eta gainerako taldekideekin osatutako
borobilaren barruko espazioan barreiatuko ditu. Helburua jokalari bakoitzak
bere bikotea aurkitzea da eta maitasunez betetako besarkada ematea elkarri.
Lau jokalariak ibiltzen hasiko dira eta taldekideek bikotearengana iristen
lagunduko diete honako hitzak erabiliz: hotza (oso urrun baldin badaude) edo
beroa (oso hurbil baldin badaude). Jolasean ari direnek ez dakite esaten ari
direna beraientzat den edo beste bikotearentzat den; horregatik, bai
zailtasuna bai jostaketa gero eta handiagoak dira. Bikote batek besarkatzea
lortzen badu, besteek txalo beroa emango diote. Bikote hori eseriko da eta beste
bikote bat aterako da jolastera. Hala jardun beharko dute bikote guztiek
parte hartu arte.
|
|||
JOLASA PRAKTIKETAN JARRI ONDOREN TALDE HAUSNARKETA:
Asko gustatu zaie,
besarkatzea lortu dutenean besteek gogoz egin dute txalo eta barrea ere
eragin du. “Hotz” eta “bero” hitzak primeran erabili eta ozen esan dituzte
besarkadak ikusi nahi zituztelako. Haur gehiengoak ateratzeko irrikatan egon
dira, bat izan ezik. Besarkatzea ez duela gustuko esan du.
|
|
|||
ITURRIA
|
Garaigordobil, M.
(2009) |
||
HELBURUAK
|
Kooperazioa.
Komunikazioa eta partaideen auto-estimua lantzea. |
||
ADINA
|
5 urte |
||
PARTAIDE KOPURUA
|
Talde handia |
||
MATERIALA
|
Haur guztien izenekin
betetako kutxa bat. |
||
DENBORA
|
15 minutu |
||
ESPAZIOA
|
Barrukoa edo aire zabalekoa
|
||
DESKRIBAPENA:
Kutxa batean ikaskide
guztien izenak sartzen dira. Hau egin ostean, partaideak banan-banan, izen
bat aterako dute eta pertsona horri buruzko zerbait positiboa esango du.
Honela partaide guztiak pasa arte eta, era berean, haur guztiei buruzko gauza
positiboak esan arte.
|
|||
JOLASA PRAKTIKETAN JARRI ONDORENGO HAUSNARKETA:
Haurrak asko lotsatzen
dira jolas honekin, ez dakite zer esan eta, gehienetan, guztiek berdina
esaten dute: polita da, txintxoa da, argia da… Haur gehienek, irakaslearen
laguntza behar izan zuten ikaskideari buruz zerbait positiboa esateko.
|
MAITE ZAITUT
|
||||||
ITURRIA
|
Urtxintxa eskola.
(2010)
|
|||||
HELBURUAK
|
Kooperazioa. Haurren
artean konfiantza sortzea. |
|||||
ADINA
|
5 urte |
|||||
PARTAIDE KOPURUA
|
Talde handia |
|||||
MATERIALA
|
Aulkiak |
|||||
DENBORA
|
10 minutu |
|||||
ESPAZIOA
|
Barrukoa edo aire zabalekoa
|
|||||
DESKRIBAPENA:
Jolaskide bakoitza
aulki banatan eseriko da, biribila osatuz. Beste lagun bat erdian zutik
geratuko da. Erdian dagoena eserita dagoen batengana hurbilduko da eta
"Maite zaitut" esango dio. Eserita dagoenak "Zergatik?"
erantzun eta erdiko jolaskideak arrazoiren bat eman beharko dio. Arrazoia
edozein izan daiteke, baina beti eserita dagoen jokalariaren ezaugarri bat
izan behar du eta ezaugarri hori duten kide guztiak tokiz aldatu beharko
dira; adibidez, erdikoak "oinetako beltzak dituzulako" esaten badu,
oinetako beltzak dituzten haur guztiak tokiz aldatu beharko dute. Tokiz
aldatzen ari diren bitartean, erdiko jokalaria hutsik gelditutako aulki
batean esertzen saiatuko da. Horrela, hurrengo txandarako beste jolaskide bat
geratuko da erdian eta jolasa errepikatu egingo da, bestelako ezaugarriren
bat esanez.
|
||||||
JOLASA PRAKTIKETAN JARRI ONDOREN TALDE HAUSNARKETA:
Hasieran jokoan sartzen kostatu zaie, baina behin jolasa ulertu eta ikusi
dutela, oso gustura egon dira jolasten.
|
|
|||
ITURRIA
|
Pulet Carrasco, R.
(1995) |
||
HELBURUAK
|
Kooperazioa |
||
ADINA
|
4 urtetik aurrera |
||
PARTAIDE KOPURUA
|
Talde handia |
||
MATERIALA
|
Ez da behar |
||
DENBORA
|
15 minutu |
||
ESPAZIOA
|
Zabala |
||
DESKRIBAPENA:
Haur bat lurrean
etzaten da eta beste bat ondoan etzaten da burua lehenengoaren sabelean
jarriz. Beste batek azken honen sabelean jarriko du burua, eta horrela joango
dira jartzen taldeko guztiak lurrean etzanda egon arte. Orduan, lehenengoak
“ja!” esaten duenean, bigarrenak “ja,ja!” esango du eta hurrengoak
“ja,ja,ja!”. Horrela jarraituko dute geroz eta “ja” gehiago esanez. Azkenean,
barrea kutsakorra bihurtuko da.
|
|||
JOLASA PRAKTIKETAN
JARRI ONDOREN TALDE HAUSNARKETA:
Jolasa ulertu zuten eta ondo egin zuten. Baina, ez zuen barre kutsakorra
eragin. Hau haurrek zenbat “Ja” esan behar zituzten pentsatu behar zutelako
izan daiteke.
|
|
|||
ITURRIA
|
Praktiketan
behatutakoa |
||
HELBURUAK
|
Instrumentala |
||
ADINA
|
Kooperazioa.
Psikomotrizitatea landu. |
||
PARTAIDE KOPURUA
|
5 urte |
||
MATERIALA
|
Talde handia |
||
DENBORA
|
Ez da behar |
||
ESPAZIOA
|
Barrukoa edo aire
zabalekoa |
||
DESKRIBAPENA:
Bi taldetan banatzen
dira haur guztiak. Talde bat lurrean esertzen da eta eskuetatik, hanketatik
edo nahi duten bezala heldu egin behar dira borobil bat osatuz. Beste
taldeak, aldiz, lehenengo taldearen borobila desegin behar du; hau da,
helburua, haurrak bata bestearengandik askatzea da.
|
|||
JOLASA PRAKTIKETAN JARRI ONDOREN TALDE HAUSNARKETA
Haurrek jolas honen
helburua argi ulertu dute. Elkarrekin egiten dute lan “katea” puskatu ez
dadin eta baita puskatzeko ere. Jolasten duten bitartean primeran pasatzen
dute eta mugimenduan daudenez beti psikomotrizitatea lantzen da. Hala ere,
askok, tranpa egiten zuten katea puskatu ondoren berriro “lotuz” eta beraien
artean tira-biraren bat sortu zen.
|
|
|||
ITURRIA
|
Giraldo, J. (2005) |
||
HELBURUAK
|
Kooperazioa.
Psikomotrizitatea lantzea. |
||
ADINA
|
5 urte |
||
PARTAIDE KOPURUA
|
Talde handia. Haur
kopurua bikoitia izan behar du, binaka jarri behar baitira. |
||
MATERIALA
|
Ez da behar |
||
DENBORA
|
5 minutu |
||
ESPAZIOA
|
Zabala |
||
DESKRIBAPENA:
Haurrak binaka jarri
ondoren, bere bikotearen parean eserita jarriko dira, oinak lurrean
dituztelarik. Jarraian, eskutik helduko dira eta biak batera altxa beharko
dira. Batak besteari tira egingo dio baina modu lasaian, minik eman gabe.
Zutik daudenean, berriz ere eseri beharko dira altxatu diren modu berberean.
|
|||
JOLASA PRAKTIKETAN JARRI ONDORENGO HAUSNARKETA:
Jolas hau oso egokia
da lagunen arteko elkarlana sustatzeko. Praktikan jartzean oso argi ikusi da
zein haur zegoen elkarlana egiteko prest eta zein ez. Honela, irakasleak
beraien artean arazoak zituzten haurrak eta haur berekoiak elkarrekin jarri
zituen. Jolas hau gelako jarrera arazoak konpontzeko baliogarria dela ikusi
dugu.
|
|
|||
ITURRIA
|
Giraldo, J. (2005) |
||
HELBURUAK
|
Kooperazioa.
Psikomotrizitatea lantzea. |
||
ADINA
|
4 urte |
||
PARTAIDE KOPURUA
|
Talde handia |
||
MATERIALA
|
Ez da behar |
||
DENBORA
|
20 minutu |
||
ESPAZIOA
|
Zabala |
||
DESKRIBAPENA:
Parte hartzaileak
eskutik heltzen dira ilara bat osatuz, bat izan ezik. Kanpoan geratzen dena
begiak itxiko ditu. Orduan, eskuak askatu gabe, ilaran dagoen lehenengoa
lagunen artetik pasatzen hasiko da denak korapilatuak geratu arte. Taldetik
kanpo geratu dena, begiak ireki ostean besteek egindako korapiloa askatzen
saiatuko da, katea hautsi gabe.
|
|||
JOLASA PRAKTIKETAN JARRI ONDOREN TALDE HAUSNARKETA:
Haurrak gustura egon
dira jolasten beraien gustukoa izan da. Baina korapiloa askatzeko momentuan
zaila egin zaio haur bakarrari lan hau egitea.
|
EHUNZANGOA
|
||||||
ITURRIA
|
Instrumentala |
|||||
HELBURUAK
|
Garaigordobil, M.
(2009) |
|||||
ADINA
|
Kooperazioa.
Psikomotrizitatea landu |
|||||
PARTAIDE KOPURUA
|
Talde handia |
|||||
MATERIALA
|
Ez da behar |
|||||
DENBORA
|
Zabala |
|||||
ESPAZIOA
|
5 minutu |
|||||
DESKRIBAPENA:
Haurrak bi taldetan
banatuko dira eta ilaran jartzeko esango zaie. Ondoren, ilarako lehen haurra
belauniko jarriko da eta atzean daudenak, belauniko ere bai, gerritik helduko
diote. Helburua finkatutako helmugara ilara puskatu gabe iristea da.
|
||||||
JOLASA PRAKTIKETAN JARRI ONDOREN TALDE HAUSNARKETA:
Oso jolas
dibertigarria da. Haurrak, konturatu gabe, kooperazioa lantzen dute eta
praktikan jarri dugunean, algarak eta momentu onak eman dira. Hasieran
kostatu egin zaie bata bestearen atzean jartzea.
|
|
|||
ITURRIA
|
Giraldo, J. (2005) |
||
HELBURUAK
|
Kooperazioa.
Psikomotrizitatea lantzea |
||
ADINA
|
4 urtetik aurrera |
||
PARTAIDE KOPURUA
|
Talde handia ( 10
baino gehiago) |
||
MATERIALA
|
Ez da behar |
||
DENBORA
|
10 minutu |
||
ESPAZIOA
|
Zabala |
||
DESKRIBAPENA:
Haurrak kokoriko
jartzen dira eta helduak krispetak direla esango die. Denak prest daudenean
helduak zartaginean sartu direla esango die; orduan, haurrak saltoka hasiko
dira krispeten antzera. Denak saltoka dabiltzanean, irakasleak gozokia gainean
botako diela esango die. Haurrak hori entzutean, saltoka dauden bitartean
beste kideei itsatsiz joango dira. Azkenean, haur guztiak masan elkartuta
bukatuko dute.
|
|||
JOLASA PRAKTIKETAN JARRI ONDOREN TALDE HAUSNARKETA:
Haurrei jokoa asko
gustatu zaie. Hasieran “kaos” bat izan da, baina bigarren aldiz patrikan
jartzean haurrek hobetu ulertu dute eta jolasa ondo atera da. Irakasleak
jolasa aproposa ikusi du, azkenean denok elkartu behar zirelako eta
horretarako beraien artean antolatu behar zirelako.
|
|
|||
ITURRIA
|
Giraldo, J. (2005) |
||
HELBURUAK
|
Kooperazioa.Hizkuntza
lantzea. Hitzen eta soinuen arteko erlazioak egitea. |
||
ADINA
|
4 urtetik aurrera |
||
PARTAIDE KOPURUA
|
Talde handia (15
pertsona baino gehiago). |
||
MATERIALA
|
Ez da behar |
||
DENBORA
|
20 minutu |
||
ESPAZIOA
|
Zabala |
||
DESKRIBAPENA:
Talde txikiak sortuko
dira, lau bost pertsonetakoak. Talde bakoitzari animalia bat izendatuko zaio.
Hori egina dagoenean, irakaslea ipuin bat kontatzen hasiko da, non haurrei
izendatutako animaliak agertuko diren. Irakasleak animalia bat esatean,
animalia horren taldekoak altxa eta animalia hori bezala ibiltzen hasiko
dira, egiten duen soinua imitatuz.
|
|||
JOLASA PRAKTIKETAN JARRI ONDORENGO HAUSNARKETA:
Jolas hau asko gustatu
zaie, bai ipuin bat tartean zegoelako baita beraiek ipuinean parte hartu
behar zutelako ere. Gainera, ipuinaren bukaeran, animalia guztiak batera
agertu dira eta oso ondo pasa dute denok batera animaliak imitatzen.
|
HITZAK ELKARTZEN
|
||||||
ITURRIA
|
Garaigordobil, M.
(2009) |
|||||
HELBURUAK
|
Kooperazioa. Hizkuntza
lantzea, pentsamendu asoziatiboa. |
|||||
ADINA
|
5 urte |
|||||
PARTAIDE KOPURUA
|
Talde handia |
|||||
MATERIALA
|
Ez da behar |
|||||
DENBORA
|
10 minutu |
|||||
ESPAZIOA
|
Barrukoa edo aire zabalekoa
|
|||||
DESKRIBAPENA:
Irakasleak edo
partaide batek leku edo gauza bat esaten du eta gainontzeko partaide guztiak
honi lotutako hitzak esan behar ditu. Esate baterako, etxea: ohea, sukaldea,
telebista …
|
||||||
JOLASA PRAKTIKETAN JARRI ONDORENGO HAUSNARKETA:
Jolas hau nahiko zaila
egiten zaie. Ez dute ondo ulertzen jolasaren helburua; esate baterako,
irakasleak etxea esatean, haurrek berriz ere etxea edo zer ikusirik ez daukan
hitz bat esaten dute. Jolasa ondo ateratzeko askotan errepikatu behar da eta,
hala ere, haurrei laguntza eskaini behar zaie ondo egin dezaten.
|
KARIKATURA
|
||||||
ITURRIA
|
Praktiketan
behatutakoa |
|||||
HELBURUAK
|
Kooperazioa. Hizkuntza
lantzea. |
|||||
ADINA
|
5 urte |
|||||
PARTAIDE KOPURUA
|
Talde handia |
|||||
MATERIALA
|
Ez da beharrezkoa. |
|||||
DENBORA
|
10 minutu |
|||||
ESPAZIOA
|
Barrukoa edo aire
zabalekoa |
|||||
DESKRIBAPENA:
Talde guztiak abesti
hau kantatuko du eta irakasleak gai bat aukeratuko du non partaideak gai
horri buruzko hitzak esan beharko dituzte. Esate baterako:
Karikatura, (bi
kriskitin)
Izenak, (bi k)
Zerenak, (bi k)
Hegaztienak, (bi k)
Adibidez: (bi k)
usoa, (bi k),
txepetxa, (bi k), arranoa, (bi k)
belea, (bi k),
txantxangorria,(bi k), kukua, (bi k)...
Moztu haria. (bi k)
Norbaitek hitz bat
errepikatzen badu edo ez badaki nola jarraitu “haria moztu da” esan eta
berriz hasiko da.
Oharra: Diskoa izan ez
gero, erabili daiteke, abesteaz gain.
|
||||||
JOLASA PRAKTIKETAN JARRI ONDORENGO HAUSNARKETA:
Haurrei ikaragarri
gustatzen zaie jolas hau. Horregatik irakasleak, hitzak, koloreak edo
momentuan interesatzen zaion edozein gai lantzeko erabiltzen du. Oso modu ona
iruditzen zaigu haurrekin hiztegia lantzeko; izan ere, musikaren bitartez,
oso gustura lantzen dute.
|
MUXUEN JOLASA
|
||||||
ITURRIA
|
Praktiketan behatutako
jolasa |
|||||
HELBURUAK
|
Kooperazioa.
Partaideen erlazioa eta komunikazioa lantzea. |
|||||
ADINA
|
5 urte |
|||||
PARTAIDE KOPURUA
|
Talde handia |
|||||
MATERIALA
|
Ez da behar |
|||||
DENBORA
|
10 minutu |
|||||
ESPAZIOA
|
Barrukoa edo aire
zabalekoa |
|||||
DESKRIBAPENA.
Talde osoa borobilean
esertzen da abesti hau kantatuz:
Ane zer duzu?
Polita zara zu.
Muxua nahi duzu?
Markelek emango dizu.
Irakaslea izango da
izenak aukeratuko dituena. Honela, taldean sortutako arazoren bat konpontzeko
aukera izango du. Ekintza bera errepikatuko da haur guztiek muxua eman eta
jaso arte.
|
||||||
JOLASA PRAKTIKETAN JARRI ONDORENGO HAUSNARKETA:
Irakasleak, jolas hau haurren arteko liskarrak
behatzeko eta soluzioa emateko erabiltzen du. Esate baterako, irakasleari
haur batek ez duela bestea ukitu nahi esan zioten. Hori ikusita, jolas hau
proposatu zuen, alde batetik, hori egia zen ikusteko, eta bestetik, egia izanda
ikaslearekin hitz egiteko.
Bestelakoan haurrak oso gustuko dute jolas
hau. Oso ongi pasatzen dute eta, nahiz eta muxuak ematen lotsa momentuak
pasa, behin eta berriz jolastu nahi dute.
|
No hay comentarios:
Publicar un comentario