IZENA
|
IGAROBIDEA
|
ITURRIA
|
Ehun jolas eskolarako
|
HELBURUAK
|
Kideen arteko laguntza sustatzea, mugikortasuna
lantzea, eroso sentitzea eta talde barnean kohesioa izatea.
|
ADINA
|
3 urte
|
PARTAIDE KOPURUA
|
15
pertsona inguru.
|
MATERIALA
|
Soka
bat.
|
DESKRIBAPENA
|
Haurrek
talde handi bat osatuko dute, horietatik bi
haurren
artean soka bat helduko dute altuera batean. Beste haur guztiak sokaren
azpitik igaroko dira eta helburua taldekide guztiak soka azpitik pasatzea
izango da. Horretarako, beraien artean lagundu beharko dira. Jolaskide
guztiak igaro ondoren, soka altuera txikiagoan jarriko da, ekintza zailagoa
bihurtuko delarik.
|
TALDE HAUSNARKETA
|
Jolasaren
hasieran, haur guztiak gogotsu aritu ziren erraza egiten zitzaielako soka
azpitik igarotzea. Jolasaren zailtasuna handitu ahala, haur batzuk etsiturik
ikusi genituen eta azkenean funtsezko araua betetzeari utzi zioten. Izan ere,
soka pasatzean lurra ukitzen zuten.
|
IZENA
|
ZUZENDARIAREN
JOLASA.
|
ITURRIA
|
Ahozko transmisioa.
|
HELBURUAK
|
Koordinazioa lantzea, giro ona sortu eta
dibertitzea eta irabazi gabe jolastea.
|
ADINA
|
3-6 urte bitartean.
|
PARTAIDE KOPURUA
|
20 pertsona inguru.
|
MATERIALA
|
Ez da materialik behar.
|
DESKRIBAPENA
|
Haur guztiak borobilean jarriko dira, bat zuzendaria
izango delarik. Zuzendariak edozein mugimendu egingo du eta gainerakoek bere
mugimendua errepikatuko dute. Borobiletik kanpo dagoenak zuzendaria zein den
asmatu beharko du.
|
TALDE HAUSNARKETA
|
Haurrak lehenengoan ulertu zuten jolasa eta gogotsu
ibili ziren. Zuzendaria zein zen asmatzea kostatu egiten zitzaien, askotan asmatu ezinik geratzen zirelarik.
Hasiera batean, zuzendariaren rola egitean lotsaturik aurkitzen ziren,
baina, jolasa errepikatu ahala
urduritasunak alde batera utzi zituzten. Beraz, jolasa ondo irten zen.
|
IZENA
|
ABERE
KARRERA
|
ITURRIA
|
Ehun jolas eskolarako
|
HELBURUAK
|
Mugimenduen koordinazioa lantzea, lankidetza
sustatzea eta giro ona sortzea.
|
ADINA
|
3-4 urte.
|
PARTAIDE KOPURUA
|
10 pertsona inguru.
|
MATERIALA
|
Ez da materialik behar.
|
DESKRIBAPENA
|
Parte
hartuko duten haurrak ilara batetan jarriko dira lehendabizi. Ilara honetan
bata bestearen atzetik jarriko dira, zuzendariak egingo dituen zirkin eta
oihuak eginaz. Honela:
-
Zuzendariak
dio: “ Ardi” eta jokalariek oinez eta eskuz ibili behar dute, ardiak balira
bezala, oihu hau eginez: “ bee- bee”.
-
Zuzendariak
dio: “kirkir” eta haurrak oin baten gainean salto egin eta “ kri- kriki”
garraxia egingo dute.
-
Zuzendariak
dio: “ Asto” eta haurrak belaunaz eta eskuz astoarena egingo dute, “aa-aa”
arrantzaka.
-
Zuzendariak
dio: “ Igel” eta oin eta besoak batuta salto egiten dute haurrek, “kra-kra”
oihu eginez.
|
TALDE HAUSNARKETA
|
Oso
ondo pasa zuten haurrek jolas honetan. Hainbat animalien soinuak ez zituzten
ezagutzen eta irakaslearen laguntzaz horien berri izan zuten. Bestetik,
irakasleak esaten zuen animaliaren soinuarekin batera, mugimenduak egitea
zaila egin zitzaien. Hala ere, oso interesgarria eta dibertigarri iruditu
zitzaien.
|
IZENA
|
TXIKLE
JAUZILARIA
|
ITURRIA
|
4-12 urte bitarteko haurren garapenerako
kooperazio eta sormen jolasak.
|
HELBURUAK
|
Komunikatzea, talde barnean kohesioa
izatea, kooperazioan aritzea eta
dibertitzea.
|
ADINA
|
4 urtetik aurrera
|
PARTAIDE KOPURUA
|
25 pertsona inguru.
|
MATERIALA
|
Ez da materialik behar.
|
DESKRIBAPENA
|
Jolas
honetan, jokalari bakoitza txikle likatsu zati bat izango da, eta “ñam- ñam”
erritmoan jauzika ibiliko dira haurrak. Jokalariek jauzi egin beharko dute,
bi hankak batu eta saltoka aritu beharko dute, modu askean eta ikasgela
barnean. Ez da musikarik entzungo, baina jauzika ari diren bitartean “ñam-
ñam” esan beharko dute. Txikle zati batek beste bat ukitzen duenean, itsatsita
geratuko dira biak. Pixkanaka- pixkanaka taldeko kide guztiak elkartzen
joango dira, eta, azkenean, txikle erraldoi bat eratu eta guztiek batera egin
beharko dute jauzi. Bizpahiru saio egingo dira.
|
TALDE HAUSNARKETA
|
Haurrak
oso gustura aritu ziren, harrapaketaren atzeko jolasa ikusi zutelako. Hasiera
batean, indibidualki jolastu zuten baina jolasa aurrera zihoan heinean, elkar ukitzen kooperazioan aritu ziren. Bi
hankak loturik edukitzeak, etsitu egin zituen haur batzuk, hala ere, aurrera
jarraitu zuten beste ikaskideen laguntzarekin. Jolasa egokia dela ikusi
genuen 4-6 urte bitarteko haurrentzat.
|
IZENA
|
ATSO
ITSUA
|
ITURRIA
|
www.aisia.net
|
HELBURUAK
|
Kooperazioa
lantzea, lankidetza sustatzea eta elkarrekin jolasten ikastea.
|
ADINA
|
4-6
urte.
|
PARTAIDE KOPURUA
|
20
pertsona inguru.
|
MATERIALA
|
Zapi bat.
|
DESKRIBAPENA
|
Jolasa
hasteko "itsua" nor izango den aukeratu behar da. Hau da, zotz egin
ondoren begiak nori estaliko zaizkion erabakiko da. Itsua izango den
lagunaren begiak zapi edo txapel batekin estali ondoren, honek besoak
aurrealdera luzatuko ditu eta gainontzeko jolaskideek hatz banatatik helduko
diote.
Jolaskide
guztiek hatz batetik helduta dutela, itsuaren abestiaren lehen zatia bi aldiz
abestuko diote: ATSO ITSUAREN ETXEAN, ATSO ITSUAREN ETXEAN... Itsuak, berriz,
abestiaren bigarren zatiarekin erantzungo die: UNTXI AHOTSA ENTZUN ZEN!.
itsuak azkeneko hitza aipatzerakoan (ZEN hitza) partaide guztiek hatzak
askatuko dizkiote eta korrika alde egingo dute.
Beste
guztiak korrika abiatzen direnean itsuak hitz hauek oihukatuko ditu, ahalik
eta azkarren: BAT, BI, HIRU, LAU, GELDI!. Azkeneko hitz hau esaterakoan
(GELDI), korrika ari direnek dauden tokian ge!ditu behar dute.
Denak
gelditu ondoren itsuak jolaskide jakin baten ahotsa entzun nahi duela esango
du. Adibidez: ENTZUN NAHl DUT lNTZAREN AHOTSA. 0rduan Intzak dagoen tokitik
erantzun beharko du: HEMEN NAGO. Honek lagunduko dio itsuari Intza non dagoen
sumatzen. Beraz,itsua Intzaren ahotsa entzun duen tokirantz joango da eta
Intza harrapatzen saiatuko da. Intzak
ezingo du zegoen tokitik mugitu,ezta gainerako jolaskideek ere.
Harrapatzen
duen laguna Intza bada, hurrengo txandan lntza izango da itsua. Intza
harrapatzen ez badu, berriz, jolasa hasieratik errepikatuko dute itsua aldatu
gabe.
|
TALDE HAUSNARKETA
|
Jolas
hau behin eta berriz azaldu genuen, lehenengoan ulertzeko arazoak izan
zituztelako. Lehen aldiz jolasa egitean ez genuen kooperazio eta lankidetza
handirik ikusi baina gehiagotan egitean elkarlanaren garrantziaz ohartu
zirela ikusi genuen. Beraz, jolasak aurrera egin heinean, haurrak elkarren
artean lagunduz ibili ziren.
|
IZENA
|
PUXIKA
AIREAN
|
ITURRIA
|
Juegos cooperativos y creativos para grupos de niños de
4 a 6 años.
|
HELBURUAK
|
Taldekideen arteko komunikazioa lantzea,
laguntzea, gelakideekiko konfiantza izatea, txandak errespetatzea eta
dibertitzea.
|
ADINA
|
5- 6 urte.
|
PARTAIDE KOPURUA
|
25 pertsona inguru.
|
MATERIALA
|
Puxika handi bat.
|
DESKRIBAPENA
|
Taldekide guztiek puxika bakar bat izango dute eta
beraien eginkizuna puxika airean mantentzea izango da. Puxikak lurra ukitzen
badu haurrak puxika jaso eta jolasten jarraituko dute.
Haur batek behin puxika ukituz gero lurrean eserita
geratuko da eta ezingo du berriro puxika ukitu. Beraz, haur guztiak puxika
ukitu eta airean mantentzean amaituko da jolasa.
|
TALDE HAUSNARKETA
|
Jolasaren azalpena lehenengoan ulertu zuten, baina,
praktikan ez ziren oso ondo ibili, ez zirelako elkar laguntzen. Jolasaren
gakoa ikustean, elkarri laguntzen hasi ziren, nahiz eta, puxika airean
mantentzea ez lortu. Hala ere, ez ziren etsitu eta lortu arte kooperazioan
aritu ziren.
|
IZENA
|
OILO
ITSUA
|
ITURRIA
|
Los 100 mejores juegos infantiles.
|
HELBURUAK
|
Kooperazioan aritzea, norbanakoaren konfiantza
sustatzea, giro ona sortzea eta dibertitzea.
|
ADINA
|
5- 6 urte.
|
PARTAIDE KOPURUA
|
20 pertsona inguru.
|
MATERIALA
|
Zapi bat.
|
DESKRIBAPENA
|
Gelako kideek borobil bat sortuko dute eta haur bat
erdian kokatuko da. Haur honek begiak zapi baten bidez estalduta edukiko
ditu. Borobilean dauden haurrak mugitzen joango dira erdian dagoen haurrak
gelakide bat ukitu arte. Erdikoak asmatu egin behar du nor den eskuekin
soilik ukitzen ari den pertsona. Asmatzen badu bere tokia hartuko du eta
bestea erdian kokatuko da.
|
TALDE HAUSNARKETA
|
Hainbat zailtasun sortu ziren
jolasa praktikan jartzean. Hasieran, erdian kokatuta zegoen haurrak ez zituen
ukitutako gelakideak asmatzen eta urduri jarri zen. Irakasleak haurraren
egoera behaturik, jolasaren araua aldatu zuen, nahiz eta erdikoak ez
asmatu, beste ikasle bat jartzen zen
erdian.
|
IZENA
|
HONDARREZKO
ZAKUTXOAK
|
ITURRIA
|
4-12 urte bitarteko haurren garapenerako kooperazio eta
sormen jolasak.
|
HELBURUAK
|
Komunikatzea,
laguntzea, Kooperazioan
aritzea, enpatia, auto-kontzeptua eta auto-estima lantzea.
|
ADINA
|
6 urte.
|
PARTAIDE KOPURUA
|
18 pertsona
inguru.
|
MATERIALA
|
Jokalari bakoitzeko, hondarrezko zakutxo bat.
Magnetofonoa eta zinta bat,
erlaxatzeko moduko haurrentzako kantuekin.
|
DESKRIBAPENA
|
Jokalari guztiak heurek nahi duten erritmoan mugituko
dira (azkar edo mantso), ikasgelan barrena. Buru gainean, hondarrezko zakutxo
bat eramango dute eta zakutxoa lurrera ez erortzeko ahalegina egin beharko
dute. Zakutxoa lurrera eroriz gero, jokalaria izoztuta geratuko da, une
horretan duen gorputz jarrerarekin. Beste jokalari batek, berriz, buru
gainean daraman zakutxoa galdu gabe, lurrekoa hartu, eta erori zaionari
buruan jarriko dio. Hartara, hasierako hark izoztuta egoteari utziko dio, eta mugitzen jarraitu
ahal izango du. Jolasaren helburua taldekideei
laguntzea da, izoztu ez daitezen. Prozedura horrekin pare bat aldiz jolasean
aritu ostean, hainbat aldagai txerta daitezke. Esate baterako, pertsona
helduak eska diezaieke haurrei erritmoa azkartzeko, bizkarrez ibiltzeko … Era
berean, espazioan oztopoak jar daitezke (bankuak, uztaiak …), eta, hala,
jolasaren zailtasuna eta jostaketa gero eta handiagoak izango dira.
|
TALDE HAUSNARKETA
|
Oso dibertigarria iruditu
zitzaien haurrei jolas hau. Ondo ulertu zuten jolasaren helburua eta erritmo
motelarekin nahiko erraz jardun zuten. Pare bat aldiz jolastu ondoren,
irakasleak erritmoa azkartzeko esateaz gain, ibilbidean hainbat banku ezarri zituenean
oso zaila egin zitzaien haurrei gainontzeko gelakideei laguntzea.
|
IZENA
|
SUGE
ITSUA
|
ITURRIA
|
|
HELBURUAK
|
Hitza erabili gabe komunikatzea. Taldekideekiko
harremana estutzea, kideen arteko konfiantza indartzea eta elkarlana lantzea.
|
ADINA
|
6 urte.
|
PARTAIDE KOPURUA
|
20 pertsona inguru.
|
MATERIALA
|
Ez da materialik behar.
|
DESKRIBAPENA
|
Parte
hartuko duten lagun guztiekin talde bat osatuko dute.Taldea suge bat izango
da, horretarako taldekide guztiek lerroa osatu behar dute, bata bestearen
atzean jarrita. Jolaskide bakoitzak aurreko jokalariaren sorbalda gainean
jarriko ditu eskuak.
Sugea
osatzen duten guztiek begiak estaliko dituzte, lerroan azkena dagoenak izan
ezik. Honek gidatuko du "sugea", baina hitz egin gabe. Sorbaldan
kolpetxoak emanez adieraziko dira aginduak, eta jokalari bakoitzak aurrean
duenari transmititu beharko dio zer egin behar duen.
Aginduak honelakoak izan daitezke:
· Ezkerrera joan: aurreko lagunaren ezkerreko sorbaldan
kolpetxo bat jo.
· Eskuinera joan: aurreko lagunaren eskuineko sorbaldan
kolpetxo bat jo.
· Gelditu: aurreko lagunaren bi sorbaldetan kolpetxo bana
jo.
|
TALDE HAUSNARKETA
|
Jolasa
segituan ulertu zuten, baina, arauak errespetatzea kostatu egiten zitzaien. Modu
honetan, ez zuten jolasa ondo burutzen. Hala ere, geroago arauak berriro
errepikatu ondoren, kooperazioan aritu ziren eta helmugara iristea lortu
zuten.
|
IZENA
|
TXALUPAK
|
ITURRIA
|
Juegos cooperativos y creativos para grupos de niños de
4 a 6 años.
|
HELBURUAK
|
Kooperazioan aritzea, talde barnean kohesioa
izatea, elkarlana eta kreatibitatea
lantzea eta giro ona sortzea.
|
ADINA
|
6 urte.
|
PARTAIDE KOPURUA
|
8-10 pertsona inguru.
|
MATERIALA
|
Pilota handi bat.
|
DESKRIBAPENA
|
Haurrak talde bat osatuz, bestearen atzetik ilaran
eserita kokatuko dira. Aurrean dagoenak, hau da, lehenengoak, pilota pasako dio bigarrenari
eta honela jarraituko dute pilota azkenengoak jaso arte. Azkena dagoena,
pilota eskuetan duelarik aurrera joango da korrika eta ekintza errepikatu
egingo da mugara iritsi arte.
|
TALDE HAUSNARKETA
|
Orokorrean, haurrek oso gustuko izan zuten jolasa.
Jolasaren bitartean, haur guztiak oso motibatuta ikusi genituen eta helmugara
iristean gelakide guztien artean ospatu zuten, honekin, lankidetza eta gelako
giro ona ikusi genuen.
|
IZENA
|
ARRANTZALEAK
ETA ARRAINAK
|
ITURRIA
|
Juegos cooperativos y creativos para grupos de niños de
4 a 6 años.
|
HELBURUAK
|
Taldekideen harremana bultzatzea eta kooperazioan
aritzea, erreflexuak eta orientazioa lantzea, giro ona sortzea eta
dibertitzea.
|
ADINA
|
6 urte.
|
PARTAIDE KOPURUA
|
25 pertsona inguru.
|
MATERIALA
|
Ez da materialik behar.
|
DESKRIBAPENA
|
Bi talde sortuko dira. Talde batean lau arrantzale
egongo dira eta gainontzeko gelakideak beste taldean arrainak izango dira.
Arrantzaleak eskutik helduta sare bat sortuko dute eta beraien eginkizuna
arrainak harrapatzea izango da. Harrapatutako arraina arrantzale bilakatuko
da eta taldeko guztiak arrantzale bilakatzea lortzen dutenean jolasa amaituko
da.
|
TALDE HAUSNARKETA
|
Jolas honetan haurrak oso gogotsu ibili ziren.
Arrantzalearen rola ez zuen inork egin nahi, orduan, zoriz aukeratu behar
izan genuen. Jolasean arauak
errespetatuz eta elkarlanean aritu ziren.
|
IZENA
|
BESARKATUAK
|
ITURRIA
|
4-12 urte bitarteko haurren garapenerako kooperazio eta
sormen jolasak liburua.
|
HELBURUAK
|
Komunikatzea, talde barnean kohesioa izatea, laguntzea
eta dibertitzea.
|
ADINA
|
6 urte.
|
PARTAIDE KOPURUA
|
10-15 haur inguru.
|
MATERIALA
|
Zinta gorriak, harrapatzaileak ezaugarri
bereziren bat izan dezaten.
|
DESKRIBAPENA
|
Bi jokalari “ harrapatzaileak” izango dira; gainerako
taldekide guztiak, berriz, ikasgelan barreiatuko dira, nor bere norabidean.
Hamar arte zenbatu ostean, harrapatzaileak gainerakoen atzetik hasiko dira
korrika. Salbatzeko modu bakarra beste kideren batekin besarkatzea da.
Jokalari bat harrapatzen edo ukitzen dutenean, harrapatzaileen laguntzaile
bilakatuko da. Harrapatzaileei ezaugarri bereziren bat jartzea komeni da;
esate baterako, zinta gorri bat. Jokalariei adierazi behar zaie ezin direla
denbora luzean egon kide berari besarkatuta.
|
TALDE HAUSNARKETA
|
Jolas hau
harrapatzaileentzat zailegia izan zen, haurrek harrapatua izatea saihesteko
segituan besarkatzen baitzuten beste ikasleren bat. Ondorioz, jolasaren
berezko araua aldatu eta harrapatzaile gehiago jarri behar izan genituen.
Aldaketa honekin, harrapatzea errazagoa izan zen eta jolasa azkarrago bukatu
zen. Hala ere, haurrentzat dibertigarria izan zen eta oso ondo pasatu zuten.
|
No hay comentarios:
Publicar un comentario