Andrea Alberdi, Eider Alday, Amaia Gallego, Nerea Garmendia eta Ane Izagirre.
JOLAS KOOPERATIBOAK
Jolas bilduma hau osatzen duten jolasak hainbat azpi
ataletan antolatu ditugu. Sailkapen hau egiteko aukeratu dugun irizpidea
jolasek eskatzen duten esfortzu fisikoa izan da; horrela, jolas lasaiak,
aktiboak eta oso aktiboak bereizi ditugu. Aipatu behar dugu, sailkapen hau ez
dela itxia; hau da, subjektiboa eta malgua da eta gure iritziaren arabera egin
dugu.
5.1. Jolas lasaiak:
Jolasaren fitxa |
-Jolasaren izena: Armiarmaren sarea.
-Iturria (nondik hartu den jolasa): Villanueva, M. (2012).
-Helburuak:
+ Gelan integrazioa eta
beraien arteko elkarrezagutza sendotzea.
+ Gelako kide guztien
parte hartzea eta denen lankidetzarekin pieza bakar bat osatzeak sortzen duen
plazera.
+ Gelakide guztiak
gelako guztientzat beharrezko pieza direla ohartzea.
-Haurraren adina: 4-5 urtetik aurrera.
-Partaide kopurua: 20 pertsona inguru.
-Materiala: Artile mataza
-Deskribapena: Hasieran
jokalari batek artilezko mataza bat eskuan duelarik nori pasa nahi dion
erabaki behar du. Jokalari bat arduratuko da bere lagunek aukeratzen duten
arabera mataza esku batetik bestera pasatzeaz sarea sortu arte. Sarea osatu
ondoren, hau desegiteko jokalariek gogoratu behar dute alderantziko
bidea.Garrantzitsuena artilea ez askatzea da.
-Jolasa praktikan jarri ondoren talde-hausnarketa (nola
irten den jolasa, egin daitezkeen moldaketak, etab.): Oso jolas interesgarria izan
da. Izan ere, alde batetik, memoria lantzeko balio izan die nork pasa dien
artilea gogoratu behar zutelako. Bestalde, norbaitek nork pasa zion
gogoratzen ez zuenean elkar laguntzen zuten eta denen artean gogoratzen
zuten. Denak batera lan eginez, lortu dute alderantzizko bidea egitea. Jolas
honek adiskide berrien izenak ikasteko ere balio dezake. Aldaera: hasiera
batean, gela bi talde txikitan banatu dugu artilearen alderantzizko bidea
hain zaila izan ez zedin. Ondoren, gela guztiaren artean egin dugu
armiarma-sarea. Gainera irudia argi zutenean, hau da, ekintzaren erdiko
momentuan, haurrek irakasleak bere
zatia askatuko du, eta bitartean azalduko du denak garela sarea eusteko zati
garrantzitsuak eta baten falta denean desegiten dela. Bukatzeko taldean denen
kolaborazioa eta presentzia beharrezko zaizkigula denoi aipatzen die.
-Jolasaren
argazkia/marrazkia:
|
Jolasaren fitxa |
-Jolasaren izena: Eskultorea eta estatua.
-Iturria (nondik hartu den jolasa): Atsedena aisialdi taldea.
-Helburuak:
+ Haurren arteko
kontaktua landu gidatzerako orduan eta sorbaldan ikutzerakoan; gainera,
etengabeko kontaktuan daude.
+ Haurren
koordinazioa, haurrak “eskulturak” osatzean.
+ Portaera
pro-sozialak (laguntza ematea eta aldi berean, jasotzea); “eskultura”
laguntza eman behar dio besteari mugitzerako orduan.
-Haurraren adina: 4-5 urtetik aurrera.
-Partaide kopurua: Nahi duten haur guztiek jolastu ahal dute, baina
binaka jarri behar direla kontuan hartuta.
-Materiala: Baloiak, zintak eta zapiak.
-Deskribapena: Bikoteka, bat
eskultorea izango da eta bestea estatua. Eskultoreak estatua modelatu egingo
du bere hankak, eskuak, burua… mugitzen.
Gero papelak aldatuko dituzte eta jolasa berriz hasiko da. Estatua
moldatzeko, zapiak, baloiak, zintak…erabili ahalko dute.
-Jolasa prakikan jarri ondoren talde-hausnarketa (nola
irten den jolasa, egin daitezkeen moldaketak, etab.): Oso ondo ulertu zuten jolasa eta oso ondo aritu ziren,
asko gustatu zitzaien. Jolasa egiteko, baloiak erabili genituen eta horien
erabili zituzten “eskultura” eratzerako orduan; nahiz eta batzuek ez erabili
nahi. Irudimena asko landu zuten (batek “lehoi” bat egin zuen beste batek
“spriderman”…).
-Jolasaren argazkia/marrazkia:
|
Jolasaren fitxa |
-Jolasaren izena: Hondarrezko zakutxoak
-Iturria (nondik hartu den jolasa): Garaigordobil, M.
(2002)
-Helburuak:
+ Elkar laguntzea: besteek laguntza behar dutela
konturatu eta berarengana hurbiltzea. Elkar laguntzeko interesa azaldu eta
horren garrantziaz ohartzea. +Hitzik gabe komunikatzea: Zakutxoa erortzean
hitz egin gabe besteei laguntza eskatzen jakitea keinuak erabiliz.
+Besteen beharrez ohartzea: norbait keinua ari denean laguntza behar
duela konturatzea eta honen aurrean erreakzionatzea.
-Haurraren adina: 5 urtetik aurrera.
-Partaide kopurua: 10-30 pertsona.
-Materiala: Zakutxoak.
-Deskribapena: Bakoitzak
buruan hondarrezko zakutxo bat dauka eta gelan ibiliz doa. Zakutxoa erortzen
zaiona izoztuta gelditzen da eta beste lagun bat izoztuta dagoela konturatu
eta laguntzera joan arte mugitu barik egon behar du. Laguntzera doanak
berriro zakutxoa buru gainean jartzen dio eta ostera mugitzen hasten da.
Jolas honen interpretazioa honakoa da: ikusi egin behar dute nork behar duen
laguntza, hots, zein dagoen izoztuta. Ondoren, laguntzeko jarrera eduki behar
dute gerturatu eta zakutxoa jartzeko. Horrez gain, lagundu bitartean zakutxoa
eror dakioke laguntzen ari denari, hau da, izoztuta gera daiteke; beraz,
kontuz ibili behar du.
-Jolasa praktikan jarri ondoren talde-hausnarketa (nola
irten den jolasa, egin daitezkeen moldaketak, etab.): hasieran, haur askori erori
zaie zakutxoa lurrera eta beste haurrek ez diete gehiegi lagundu beraiei
erortzeko beldurrez. Gainera, erortzen zitzaionak laguntza eskatzen zuen
baina gogoratu diegu ezin dutela hitz egin izoztuta geratu direlako.
Komunikatzeko keinuak egitea proposatu diegu. Ondoren, berriro azaldu dugu
beste haurrei lagundu behar zaiela zakutxoa jasotzen gero beraiek ere guri
lagundu diezaguten. Pixkanaka jolasa ulertu da eta haurrak gustura eta
elkarlanean aritu dira.
-Jolasaren
argazkia/marrazkia:
|
Jolasaren fitxa |
-Jolasaren izena: Izenak ikasiz
-Iturria (nondik hartu den jolasa: Juan, M., Oliveras, A., P,. P., Calduch, N. eta Lago, J.
R. (2010).
-Helburuak:
+ Gelakideen
izenak ikastea.
+ Haurrak elkar
ezagutzea talde barneko harreman adiskidetsuak sortuz.
·
+ Jolas arauek ezartzen dituzten arau sozial
inplizituak eta taldeak jolaserako adosten dituen arauak onartzea, kasu
honetan, txandak errespetatzea.
-Haurraren adina: 4 urtetik aurrera.
-Partaide kopurua: 20 pertsona inguru.
-Materiala: Baloi bat
-Deskribapena: Jokalari guztiak zirkulu bat osatuz eseriko dira.
Haurretako bat, baloiarekin zirkulu erdian jarriko da eta bere izena esan
ondoren gelako bati pasako dio baloia bere izena esanez: “ Nahia izena dut
eta baloia Mikeli pasako diot”, eta jarraian, izendatutakoa zirkulu erdian
jarriko da. Orain, bera izango da berdina egingo duena. Jokoa, denak erdian
egon direnean bukatzen da.
-Jolasa praktikan jarri ondoren talde-hausnarketa (nola
irten den jolasa, egin daitezkeen moldaketak, etab.):
Joko hau oso
erraz burutu dute. Denen izenak dagoeneko oso ondo dakizkite eta ondorioz, ez
dute zalantza handirik izan baloia pasatzerako orduan. Askotan, aurrekoak
esaten zuen izena errepikatzen zuten baina berriro azaldu diegu izena ezin
direla errepikatu, eta orduan, ondo egin dute. Ondo egoten da denbora
kronometratzea, zenbateraino ezagutzen
diren jakiteko.
-Jolasaren
argazkia/marrazkia:
|
Jolasaren fitxa |
-Jolasaren izena: Kontrolatu zure parrea.
-Iturria (nondik hartu den jolasa): Internetetik (Jolas kooperatiboa, zer da
powerpointetik).
-Helburuak:
+Ondo pasatzea jolasten
eta bakoitzaren gorputza eta beste kideen gorputza ezagutzen barrea eragiten
eta barre egiten.
+Hitzik gabeko
adierazpena lantzea, mugimenduak soilik egingo dituztelako bate besteari
barrea eragiteko.
-Haurraren adina: 4-5 urtetik aurrera.
-Partaide kopurua: Nahi duten haur guztiek jolastu ahal dute, baina
binaka jarri behar direla kontuan hartuta.
-Materiala:---
-Deskribapena: Bikoteka, jokalari bat bestearen parean jartzen da.
Lehenengoak keinuak egiten ditu eta aurpegia deformatzen du beste jokalariari
barre eginarazteko, hau aldi berean serio egoten saiatzen da. Barre egiten
duenean, papelak aldatzen dituzte eta jolasa berriz hasten da.
-Jolasa prakikan jarri ondoren talde-hausnarketa (nola
irten den jolasa, egin daitezkeen moldaketak, etab.): Hasieran ulertu zutela esan zuten baina jolasean
hasitakoan ezetz konturatu ginen; izan ere, batak bestearen gorputza jotzen
zuen besteak parre egiteko eta ez zuen bere gorputzarekin egiten. Gero berriz
azaldutakoan hori ezin zela egin ulertu zuten eta ondo egin zuten. Arauak
errespetatu zituzten eta bata beste ukitu gabe jolasean aritu ziren. Hala
ere, oso txikiak direnez, segituan egiten zuten parre, ia ez zuten ezerren
beharrik parre egiteko.
-Jolasaren argazkia/marrazkia:
|
Jolasaren fitxa |
-Jolasaren izena: Lagunen pasiloa
-Iturria (nondik hartu den jolasa):Juegos cooperativos y creativos para grupos de niños de
4 a 6 años. Maite Garaigordobil.
-Helburuak:
+ Norberaren auto-estimua
lantzea eta gauza politak esanez gero bere buruarekin gustura sentitzea.
+Bakoitzaren
txanda errespetatzea eta besteek hitz egiten daudenean entzutea eta atentzioa
jartzea.
+Haurrak elkar
ezagutzea.
+Besteengan
konfiantza izatea.
+Jaso eta konpartitzearen
plazerra sentitzea.
-Haurraren adina: 4-5 urte.
-Partaide kopurua: Talde ez oso handia (10 inguru)
-Materiala: Ezer ere ez
-Deskribapena: Haurrak bi
ilaratan jarriko dira, bata bestearen parean, pasillo bat osatuz. Txandaka
haur bakoitza pasillotik pasatuko da eta kideak berari buruzko gauza positibo
eta atseginak esango diote (lagun ona, alaia …) edo keinuen bitartez beraien
alaitasuna transmitituko die (musu bat, besarkada bat …).
-Jolasa praktikan jarri ondoren talde-hausnarketa (nola
irten den jolasa, egin daitezkeen moldaketak, etab.): Jolasa praktikan jartzerakoan, haur gehiegi zirela
konturatu nintzen, beraz, ez zen nik uste nuen bezala irten. Gainera, gauza
politak esateko esan nienean lotsatuta azaldu ziren eta belarrira esaten
ziren baina nik altuan esateko eskatu nien. Batzuk isilik gelditzen ziren zer
esan ez jakinez. Gehienak aurrekoak esandakoa kopiatzen zuten (guapa, tio bueno
… edo muxu bat ematen zien, gehienak egin zutena). Ume asko izatean, atzean
zeuden umeak deskonektatu egiten zuten eta aspertu egin ziren.
-Jolasaren argazkia/marrazkia:
|
Jolasaren fitxa |
-Jolasaren izena: Maleta
-Iturria (nondik hartu den jolasa): Juan. M, Oliveras. A, Pi. P, Calduch. N eta Lago. J.
R. (2010).
-Helburuak:
+ Haurrak elkar
ezagutzea talde barneko harreman adiskidetsuak sortuz.
+ Hitzezko
komunikazioa lantzea; gainontzeko haurren aurrean komunikatzeko gai izatea:
azaltzea, elkarrizketa, negoziatzea...
+ Jolas
kooperatiboak hezkuntza tresna bezala erabiltzea.
+ Garapen morala:
gainontzeko haurrarekiko jardunean jolas arauek ezartzen dituzten arau sozial
inplizituak (txandak, kooperazio egitura, rolak...) .
-Haurraren adina: 4 urtetik aurrera.
-Partaide kopurua: Talde handia: 20-30 pertsona.
-Materiala: Maleta bat. Astero bakoitzak hiru objektu.
-Deskribapena: Jolas honi hasiera emateko irakasleak egun batean
maleta bat eramango du ikastolara. Ikasle guztien aurrean, barruan dituen
hiru objektuak aterako ditu, berarentzako bereziki bereziak eta esanguratsuak
diren hiru objektu. Adibidez, mendiko bota pare bat, mendira joatea asko
gustatzen zaiolako; asko gustatzen zaion liburu bat…
Astero edo
irakasleak erabakitzen duen bakoitzean, maleta ikasleetako bati utziko dio
eta berdina egin beharko du. Bakoitza bere objektuen inguruan ari den
bitartean gainontzekoek galderak eragin diezaizkieke.
Modu honetan, ikasle
guztiek beren hiru objektu gustukoenak gainontzeko ikaskideei erakusten
bukatuko dute.
-Jolasa praktikan jarri ondoren talde-hausnarketa (nola
irten den jolasa, egin daitezkeen moldaketak, etab.): Nahiz eta talde osoaren ebaluazioa ezin den egin
denboraren ondorioz, lehenengo haurrengan lotsa nabariagoa zela esango nuke
eta asteak igaro ahala, gainontzekoen interesa eta parte hartzea aktiboagoa.
Haurrak bere txanda danean gainontzekoekin batera disfrutatu egiten du. Eta
gainontzeko haurrak pazientziaz eta uste baina hobekiago errespetatu dute
laguna eta interesez aditzen zuten honen azalpena. Egia da beraiek komentatu
behar zutena esaterako garaian itsaroiea ez zutela oso gogoko eta askotan
txandak errespetatzea zaila gertatzen zela. Dena dela, hau lehenengo saiotik
honarte, asko aldatu da; denborak denen arteko komunikaziorako arau minimoak
barneratzea suposatu die haurrei, modu naturalean.
-Jolasaren
argazkia/marrazkia:
|
Jolasaren fitxa |
-Jolasaren izena: Mandalak egiten
-Iturria (nondik hartu den jolasa): Samaniego ikastetxea.
-Helburuak:
+ Elkar-lana: marrazkia
ondo marraztu ahal izateko elkarrekin lan egin beharko dute eta lana nola
banatuko duten erabaki.
+ Pazientzia:
Marrazki aldrebes xamarra denez haurrek pazientzia handiz eta gauza txikietan
atentzioa jarriz aritu beharko dute.
+ Kontzentrazioa:
mandalak margotzeko beharrezkoa da kontzentrazioa.
-Haurraren adina: 4-5 urte.
-Partaide kopurua: 2,3 eta 4 pertsonako taldeak.
-Materiala: mandalaren marrazkia paperean, errotulagailuak.
-Deskribapena: Talde txikietan
jarriko dira eta talde bakoitzak paper bakarra izango du. Haurrek mandala
hori margotu beharko dute originala begiratuz eta hau bezala margotuz.
Horretarako elkar-lanean aritu beharko dute eta bakoitzak zein zati egingo
duen erabaki.
-Jolasa praktikan jarri ondoren talde-hausnarketa (nola
irten den jolasa, egin daitezkeen moldaketak, etab.): jolas lasaia den arren gauza
asko lantzeko aukera eman digu. Haurrak oso kontzentraturik aritu dira eta
elkarrekin erabaki dute nola aritu lanean. Asko gustatu zaie nola gelditu
diren eta pasilloan zintzilikatu ditugu.
-Jolasaren argazkia/marrazkia:
|
Jolasaren fitxa |
-Jolasaren izena: Opari sorpresa
-Iturria (nondik hartu den jolasa):Juegos cooperativos y creativos para grupos de niños de
4 a 6 años. M. Garaigordobil.
-Helburuak:
+ Talde lanean
kohesioa izatea eta gelako giroa ona izaten laguntzea.
+Jolasten ari
direnean ondo pasatzea eta disfrutatzea.
+Jaso eta
konpartitzearen plazerra sentitzea.
+Norberaren
txanda errespetatzea
-Haurraren adina: 4-5 urte.
-Partaide kopurua: Talde handia (20 inguru).
-Materiala: Musika (CD), tamaina desberdinetako kaxak (8 inguru, bata bestearen
barruan sar daitezkeenak), opariak (kromoak, margoak, gozokiak …
(bakoitzarentzat bat gutxienez).
-Deskribapena: Lehendabizi,
irakasleak tamaina desberdinetako hainbat kaxa prestatuko ditu eta bata
bestearen barruan sartuko ditu, handitik txikira, txikienean oparia egongo
delarik. Kaxa bakoitza oparirako paperarekin bilduta egongo da. Haurrak
borobilean eseriko dira eta oparia duen kaxa bat dagoela esango zaie. Kaxa
musika martxan dagoenean soilik pasatu beharko dela azalduko zaie (beraien
artean kaxa pasatu beharko dute, ordenean). Beraz, musika dagoenean kaxa ume
batetik bestera pasatzen joango da eta musika gelditzean, momentuan duen
umeak kaxa zabalduko du, papera kenduz, eta beste kaxa bat dagoela ikustean,
berriro musika jarri eta jolasten jarraituko da. Azkeneko kaxa zabaltzen duen
haurrak bertan dauden opariak denon artean banatuko ditu.
-Jolasa praktikan jarri ondoren talde-hausnarketa (nola
irten den jolasa, egin daitezkeen moldaketak, etab.):
Jolasa oso ongi
irten da. Hasieran, kaxa (paketea) ikusterakoan umeak emozionatu egin dira
eta jolasteko gogo asko zeukatela onartu dute. Jolasa azaldu eta segituan
hasi gara, pozik zeuden, musika noiz gelditu zain, niri begira. Musika
lehenengo aldiz gelditu dudanean, tokatu zaionarengana hurbildu dira denak,
baina bakoitza bere tokira bueltatzeko esan diet, bestela ez dugula zabalduko
esanez, beraz, bakoitza bere lekuan zegoenean kaxa zabaldu dute. Lehenengoa
zabaltzerakoan, bigarrena ere zabaltzen hasi dira, beraz, nik hartu dut kaxa
eta berriro ongi azaldu diet, banaka (kaxa zabaldu) izan behar dela. Berriro
musika jarri dut eta jolasean jarraitu dugu. Jolasa iraun duen denbora
guztian umeak pozik ikusi ditut, denok nahi zuten beraiei tokatzea. Azkeneko
kaxa zabaldu duenak, bertan zeuden opariak (txupa-txusak) denon artean banatu
ditu.
-Jolasaren argazkia/marrazkia:
|
Jolasaren fitxa |
-Jolasaren izena: Gelako marrazkia
-Iturria (nondik hartu den jolasa): Garaigordobil,
M. (2005)
-Helburuak:
+ Gelan, giro aproposa
sortuz, elkarrezagutza, harreman estuagoak eta kooperazioa indartzea.
+ Bakoitzak
ondokoarekin elkarrizketa bidea eta adostasuna erabiliz bere sentimenduak
adieraztea.
+ Sormen-grafiko-figuratiboa lantzea.
+ Jolas kooperatiboak
hezkuntza tresna bezala erabiltzea.
-Haurraren adina: 4-5 urte.
-Partaide kopurua: Gela oso bat. 20 ikasle inguru.
-Materiala: Biltzeko papera; hainbat metro. Hatz margoa; hainbat koloretako ontzi
batzuk (beti oinarrizko koloreak). Plastikozko plater edo erretiluak, margoa
bertan jartzeko. Zapiak edo papera, eskuak garbitzeko. Jokalari
bakoitzarentzako zabor poltsa handi bat.
-Deskribapena:
Honako jarduera
honeatan, ikasle guztiak biribilean jarriko dira, eta erdi-erdian biltzeko
paper zati handi bat jarriko da (parte hartzaile giztien aztarnak uzteko
modukoa). Era berean, talde bakoitzak plastikozko zenbait plater edo erretilu
izango ditu, eta hainbat koloretako hatz margoak jarriko dira bertan. Beste
plater batzuk ere izango dituzte; hutsak horiek, koloreak bertarn nahastu
ahal izateko. Jolasaren ardatza da haur guztiek bustitzea beren eskuak
kolorez eta ondoren beraiek nahi dutena egitea paperean, horrela beraien
aztarnak paperean utziko dituzte. Musika lasaia jar daiteke haurrak ekintza
egiten ari diren bitartean. Parte-hartzaileek beren arropa zikindu ez
dezaten, zabor poltsa handiak erabil daitezke: zulo bat egin, hortik burua
sartzeko, eta beste bi zulo egin, besoak ateratzeko. Jarduera hau egiteko,
musika lasai- lasaia jartzea gomendatzen da.
-Jolasa praktikan jarri ondoren talde-hausnarketa (nola
irten den jolasa, egin daitezkeen moldaketak, etab.):
Marrazkia
bukatutzat eman ostean, arbelaren gainean jarri dugu zintzilik eta haurrak
borabilen marrazkiari begira. Horrela zeudela banan bana galdetu diegu
ea bakoitzak zer egin duen, altxa eta
gainontzekoei erakusteko aukera eman diegu; lotsatiek labur- labur aipatu
digute beraien azternaren nondik norakoa, ordea, hainbat haur egon dira altxa
eta gustora kontatu digutenak zer, nola eta zezrgatik egin duten. Bakoitzaren
azalpenekin bukatu ondoren ea emaitza gustatu zaien eta zer moduz sentitu
diren galdetu dira eta ondoriotzat esan oso ondo ateratzeaz gain haurrak oso
oso gustora geratu direla ekintzarekin eta oso ondo pasa dutela ekintzan
zehar.
-Jolasaren
argazkia/marrazkia:
|
5.2. Jolas aktiboak:
Jolasaren fitxa |
-Jolasaren izena: Besarkada musikalak.
-Iturria (nondik hartu den jolasa). Garaigordobil, M. (2005).
-Helburuak:
+Ez-hitzezko komunikazioaz ohartu, landu eta etorkizunean erabiltzea.
+ Talde barnean kohesioa
izatea. Besakaden bidez taldekideekin duten lotura handituz.
+Emozioak
adieraztea eta sentitzen dutena besteekin konpartitzea.
-Haurraren
adina: 4-5 urte.
-Partaide kopurua: 10-30 pertsona.
-Materiala: Magnetofonoa edo CDa eta zinta, haurrentzako musika biziarekin.
-Deskribapena: Musika bizia
entzuten den bitartean, haurrek jauziak emango dituzte eta modu librean
arituko dira dantzan ikasgela barnean. Musika geratzean, berriz, (pertsona
helduak geratuko du) haur bakoitzak inguruan duen kideren bat besarkatu
beharko du. Haur guztiak elkarri besarkatuta daudenean (pareak ez badira,
hirunaka ere besarka daitezke), berriz ere musika jarriko da, eta
parte-hartzaileak berriro hasiko dira jauzika eta dantzan, harik eta berriz
musika gelditzen den arte. Orduan, beste kideren bat besarkatu beharko dute
berriz ere. Horrela arituko dira zortzi edo hamar saio egin arte. Jolasaren
nondik norakoak adieraztean, komeni da azaltzea alboan duten kidea besarkatu
beharko dutela; izan ere, helburua da taldeko ahalik eta kide gehien
besarkatzea.
-Jolasa praktikan jarri ondoren talde-hausnarketa (nola
irten den jolasa, egin daitezkeen moldaketak, etab.): Oso ondo atera da jolasa eta
bere helburuak lortu direla uste dugu. Hasieran, egia da lagunaren ondoan ibiltzen
zirela gehienak baina irakasleak gela guztitik ibili behar zutela esatean
kide desberdinekin elkartzen hasi dira. Modu naturalean besarkatu
dute elkar eta ondo pasa dute. Aldaera: lehenengo saioan, binaka bildu dira
besarkadan; bigarren saioan, berriz, launaka; hurrengoan, zortzinaka eta
horrela haur guztiak besarkada erraldoi batean bildu arte. Bukaera oso polita
izan da eta denen artean kohesioa sortu da.
-Jolasaren argazkia/marrazkia:
|
Jolasaren fitxa |
-Jolasaren izena: Giza alfonbra
-Iturria (nondik hartu den jolasa): Villanueva, M. (2012).
-Helburuak:
+Plazera: Jolas hau aproposa da jolasaren ezaugarria hau lantzeko.
Haurrek beren gorputzekin gozatu eta plazera sentitzea helburu nagusietako
bat da.
+ Integrazioa: giza alfonbra osatuz eta kontaktua izanez denak
integratuta sentitzea lortu nahi da.
+ Lankidetza: haurrek elkar lagundu beharko dute alfonbra elkartuta
mantendu dadin.
-Haurraren adina: 4-5 urte.
-Partaide kopurua: 10-20 pertsona.
-Materiala: ---
-Deskribapena: Jolas honetan,
ume guztiak lurrean ahoz behera daudelarik , beste aldean dagoen haurrak
enbor bat balitz bezala errodatu behar du beste aldera iritsi arte. Alfonbra
osatzen dutenak jarrera horretan mantentzea oso garrantzitsua da jolasa ongi
ateratzeko.Ondoren, gainetik pasa direnek osatuko dute alfonbra.
-Jolasa praktikan jarri ondoren talde-hausnarketa (nola
irten den jolasa, egin daitezkeen moldaketak, etab.): oso ondo atera zen jolasa.
Haurrek oso ondo pasa zuten eta beren gorputzekin besteen gainetik pasatzen
asko disfrutatu zuten eta plazera sentitu zuten. Inor ez zen parte hartu gabe
geratu eta txandak errespetatzen ikasi zuten. Jolasa errepikatzeko gogoz
geratu ziren.
-Jolasaren
argazkia/marrazkia:
|
Jolasaren fitxa |
-Jolasaren izena: Itsua eta gidaria.
-Iturria (nondik hartu den jolasa): Internetetik (Jolas kooperatiboa, zer da
powerpointetik).
-Helburuak:
+ Ezkerra, eskubia
landu; sorbaldako mugimenduak sumatzean alde batera ala bestera mugitzen.
+ Bi haurren
arteko kooperazioa, aurrera egiteko ezerren aurka jo gabe.
+ Haurren artean
ezagutu eta taldean kooperazioa landu; gidatzerako orduan bata bestearen
gorputza ezagutu.
+ Laguntza eman
eta jaso, bide onetik joateko.
+ Hitzik gabeko
adierazpena landu; izan ere, sorbaldan ukituz komunikatu behar dira eta ezin
dira euren artean ukitu.
-Haurraren adina: 4-5 urtetik aurrera.
-Partaide kopurua: Nahi duten haur guztiek jolastu ahal dute, baina
binaka jarri behar direla kontuan hartuta.
-Materiala: Oztopoak (aulkiak, mahaiak, baloiak, konoak, uztailak…).
-Deskribapena: Bikoteka jokalari bat itsua izango da eta bestea
gidaria. Gidariak eskuak itsuaren sorbalda gainean jarriko ditu eta presio
txiki batzuen bidez, gelatik gidatuko du, oztopoen kontra egin gabe.
Ezkerreko sorbaldan presioa eginez gero, itsua ezkerreruntz joango da eta
alderantziz.Gero, papelak aldatu eta jolasa berriz ere hasi egingo da.
-Jolasa prakikan jarri ondoren talde-hausnarketa (nola
irten den jolasa, egin daitezkeen moldaketak, etab.): Jolas hau ulertu zuten eta gustura aritu ziren baina
hala ere,askok arazoak zituzten zein aldetara joan behar zuten konturatzeko
(ezkerrera, eskuinara); beraz, beharbada pixka bat nagusiagoak diren
haurrentzat egokiagoa litzateke; beharbada lehen hezkuntzarako, ezkerra,
eskubi lantzeko jolas bikaina delako. Ez zen ondo irten jolasa.
-Jolasaren argazkia/marrazkia:
|
Jolasaren fitxa |
-Jolasaren izena: Hitzak sortuz
-Iturria (nondik hartu den jolasa): Garaigordobil,
M. (2007
-Helburuak:
+ Hizkiak sortzeko orduan arreta
lantzea eta horrekin batera, sormena.
+ Letrak
lantzea talde bakoitzak hizki bat eginez.
+ Taldekideen arteko kohesioa sustatzea, guztiek bat
eginez hizki bat sortzeko.
+ Ikasleen artean komunikazioa
lantzea, hala nola, haien artean hitz egitea hizkia nola irudikatuko duten
jakiteko.
+ Portaera prosoziala lantzea:
laguntzea, kooperatzea, … eta denen artean hitza sortzen saiatzea.
-Haurraren adina: 4-5 urte.
-Partaide kopurua: 3 haurreko talde txikiak
-Materiala: ---
-Deskribapena:
Talde handia, talde txikitan banatuko da, talde guztietan haur kopurua bera
egoten sahiatuz.Orduan, irakasleak
hitz bat esango du ( adb: ura). Talde bakoitzak, hitz horren hizki bat
hartuko du. Jarraian talde bakoitzak egokitutako hizkia irudikatu beharko du
lurrean etzanda. Ondoren, argazkia atera daiteke haurrek emaitza ikusi
dezaten.
-Jolasa praktikan jarri ondoren talde-hausnarketa (nola irten den jolasa,
egin daitezkeen moldaketak, etab.):
Joko hau egiteko nahiko zailtasun
izan ditugu. Oraindik idazketa oso ondo barneratu ez dutenez, nahiko kostatu
zaie letrak irudikatzea. Ondorioz, ez dugu hitzak sortu, izkiak soilik.
Errazteko, arbelean idazten genuen letra, adibidez “A” eta lagundu egiten
genien hura irudikatzeko orduan. Jokoa nahiko zaila egin denez, ez zaie asko
gustatu.
Jokoa
dibertigarriagoa egiteko, letrez gain irudi errazak sor ditzaten proposatu
daiteke.
-Jolasaren argazkia/marrazkia:
|
Jolasaren fitxa |
-Jolasaren izena: Korapilloak
-Iturria (nondik hartu den jolasa):
http://www.bergarakoeuskara.et/sites/default/files/3-UNITATEA-JOLAS-KOOPERATIBOAK.pdf
-Helburuak:
+Norberaren auto-estimua eta auto-kontzeptua
lantzea eta norbere bere buruarekin gustura sentitzea.
+Bestarengan
konfiantza izatea.
+Jolastean ondo
pasatzea eta dibertitzea
+Gorputz atalen
ukimenaren (jaso eta eman) bidez plazerra sentitzea.
-Haurraren adina: 4-5 urte.
-Partaide kopurua:Bikoitiak izan behar dira (4 baino gehiago).
-Materiala: Ezer ere ez
-Deskribapena: Oso jolas dibertigarria da lau, bost edo sei urteko
umeekin jolasteko, gehiago oraindik,
ume bakoitzak heldu batekin bikotea egiten duenean. Parte hartzaileendako
jarraipenak errazak dira: elkartu zure ukondoak beste baten ukondoarenarekin;
eta belaunak, orkatilak, belarriak, sabela, zilborrak... Txikienak,
normalean, esandako lehen atala ukitu eta hurrengoa egiteko lehenengoa apurtu
egiten dute, bai gorputza gorputzarekin edo eskua gorputzarekin izan. Nagusienak, berriz, aldi berean bi edo hiru
lotura mantendu dezakete. Adibidez, bihetzak ukitu ahal dute, horiek
elkartuta mantendu eta sorbaldak ukitu. Ondoren, aurreko loturak mantenduz,
beste atal bat ukitu dezakete (esate baterako, euren buruen alde biak). Edo
eskatu ahal diegu lehenengo lotura apurtzea, bigarrena mantentzea eta
hirugarren bat gehitzea. Korapilo ugari sortu ahal izango dituzu bikoteen
artean edo taldean; eta jolasaren aldaera berria sortzeko, saiatu korapilauta
ibiltzen.
-Jolasa praktikan jarri ondoren talde-hausnarketa (nola
irten den jolasa, egin daitezkeen moldaketak, etab.): Praktikan jartzean jolasa, nahiko ondo irten da, eta
umeak ondo pasatu dutela ikusi dut. Borobilean jarri dira binaka ilara bat
eginez, poliki -poliki aurrera ibiltzen joanez, eta ni jarraipenak esaten joan naiz (ukitu
bata bestearen sabela, ipurdia …).
Hasieran, batzuk aurrekoan gorputz atala ukitu dute bere bikotearena
beharrean, beraz, berriro azaldu dut eta berriro hasi gara. Ondoren, jolasa
ongi irten da. Gorputz atal batzuk esan ondoren, jolasa bukatutzat eman dut.
Momentu batean,
bata bestearen sudurra ukitzeko esaterakoan, haur batek bere sudurra ukitu du
bestarena beharrean.
-Jolasaren argazkia/marrazkia:
|
Jolasaren fitxa |
-Jolasaren izena: Laguna altxatzen
-Iturria (nondik hartu den jolasa):
http://www.bergarakoeuskara.et/sites/default/files/3-UNITATEA-JOLAS-KOOPERATIBOAK.pdf
-Helburuak:
+Bikotearen artean kohesioa izatea batera
altxatu eta jaitsi ahal izateko.
+Bi pertsonen
arteko komunikazioa egotea batera egiteko.
+Bestearengan konfiantza osoa izatea.
-Haurraren adina: 4-5 urte.
-Partaide kopurua: 2 baino gehiago (6-8 bikote)
-Materiala: Ezer ere ez.
-Deskribapena: Umeak binaka
jarriko dira bata bestearen parean. Lurrean eseriko dira hanka-azpiak
lurraren kontra jarriz eta hanka-puntak beste kidearenarekin elkarri ukituz.
Belaunak tolestuta izango dituzte eta eskuetatik helduko dira. Horrela
daudelarik, elkarri tiratuz eta indarra eginez batera altxatzen saiatuko
dira, eta ondoren, berriz esertzen saiatuko dira.
-Jolasa praktikan jarri ondoren talde-hausnarketa (nola
irten den jolasa, egin daitezkeen moldaketak, etab.): Praktikan jartzean, hasieran haur batzuk hankak
mugitzen zituzten, hau da, ez zuten oinak geldirik mantentzen, beraz,
errazago altxatzen ziren. Baina oinak lurrean pegatuta edukitzeko esan
ondoren, ongi irten da, hau da, oinak mugitu gabe altxatzen eta berriro
esertzen saiatu dira.
Aldaera: aurrera
egin beharrean atzera egiteko aukera ere badago, hau da, bizkarra bata
bestearen kontra jarri, bi lagunen besoak nahastu eta indarra eginez altxatu,
eta gero berriro eseri.
-Jolasaren argazkia/marrazkia:
|
Jolasaren fitxa |
-Jolasaren izena: Matxinsaltoa.
-Iturria (nondik hartu den jolasa): Ahozko transmisioa.
-Helburuak:
+ Haurren arteko kooperazioa
landu matxinsaltoa mugitzerako orduan eta baloia lurrera erori ez dadin
saiatzean.
+ Taldena
jolasteko beste modu batzuk ezagutu.
+ Portaera
pro-sozialak; hau da, guztien artean laguntza eman bata besteari.
+ Arreta landu,
baloia lurrera erori ez dadin.
-Haurraren adina: 4-5 urtetik aurrera.
-Partaide kopurua: Nahi duten haur guztiek jolastu ahal dute.
-Materiala: Manta edo zapi handia eta baloia.
-Deskribapena: Manta edo zapi haundi baten inguruan jarriko dira
umeak. Erdi-erdian baloi edo globo bat jarriko dugu (matxinsaltoa). Denen
artean mantxinsaltoak saltoak emateari ez uztea lortu behar dute.
-Jolasa prakikan jarri ondoren talde-hausnarketa (nola
irten den jolasa, egin daitezkeen moldaketak, etab.): Jolas hau ez zen ondo atera; ez zuten ulertzen hasieran
emandako azalpena eta ondoren jolasa gelditu eta berriz azaldu genuen. Nahiz
eta bigarren aldi honetan ulertu, ez zen ondo atera baloia eskuekin hartzen
zutelako, beste batzuek hankarekin ostikoak jotzen… Beraz, moldaketa batzuk
egitea egokia litzateke adin haueko haurrentzat; hala nola, zapia erabili
beharrean eurak “matxinsaltoa” direla esan, beraz, eskutik eskura pasa behar
dutela baloia. Ezin izan zituzten arauk ondo barneratu; eta bestalde indarra
behar da jolas honetarako eta batzuek ezin zuten.
-Jolasaren argazkia/marrazkia:
|
Jolasaren fitxa |
-Jolasaren izena: Noeren arka/ontzia
-Iturria (nondik hartu den jolasa):Juegos cooperativos y creativos para grupos de niños de
4 a 6 años. Maite Garaigordobil.
-Helburuak:
+Arreta, oroimena
eta txandak errespetatzea.
+Denon artean
kohesioa izatea taldeetan banatu ahal izateko.
+Tokatu zaion
papera (animalia) interpretatzeko gai izatea “antzeztuz”.
+Antzezten dagoen
bitartean besteei entzuteko gaitasuna izatea.
+Bere taldekoekin
elkartzeko gaitasuna izatea.
-Haurraren adina: 4-5 urte.
-Partaide kopurua: Talde handia (15-20)
-Materiala: Animalien txartelak (erabiliz gero)
-Deskribapena: Haurrak
borobilean daude. Hasieran lau animali planteatzen dira eta denok batera
euren soinuak imitatu behar dute, denok jakiteko bakoitzaren soinua zein den.
Ondoren, haur bakoitzari animali baten txartela banatzen zaio (edo belarrira
esaten zaio) animalien banaketa orekatua izanez. Jarraian, ume bakoitzak rol
bat duenean, bakoitzari tokatu zaion animaliaren mugimenduak eta soinua
egiten hasiko dira. Jolas honen helburua haurrak klasetik ibiltzea da
animalien papera irudikatzea eta familia bereko animalia duen lagunekin
elkartzea da.
-Jolasa praktikan jarri ondoren talde-hausnarketa (nola
irten den jolasa, egin daitezkeen moldaketak, etab.):
Jolasa praktikan
jartzerakoan, animalien kopuruak orekatuak izan ziren eta bakoitzari
belarrira esan ondoren eta irakasleak esan arte ez esateko esan ondoren,
batzuk altuan zein animali tokatu zitzaien esan zuten eta beste batzuk
tokatutako animaliaren soinua egiten hasi ziren, niri kasurik egin gabe.
Ondoren, mugimenduak egiten hasi zirenean, denok pilatuta geratu ziren, hau
da, ez ziren gela osotik mugitu, hortaz, animali multzoak ez ziren ongi
bereizten. Haur asko direnez, pixka bat nahasia irten da eta taldeetan
banatzerakoan ez dira oso ongi banaketak ikusi.
Aldaera:
Irakasleak haurrari rol desberdinak (bi animali; ahatea eta igela) banatuko
die, klase erdia animali bat izango da eta beste erdia bestea. Rolak banatu
ondoren, haurrak begiak itxiko dituzte eta tokatu zaien animaliaren soinua
irudikatzen hasiko dira. Helburua klasetik ibiltzea da animaliaren soinua
egitea eta familia bereko kideekin elkartzea da. Kideak elkartzean, eskutik
helduko dira, begiak zabalduko dituzte eta soinua egiten jarraituko dute
(erreferentzia gisa besteentzat). Horrela, kadenetak osatzen joango dira bi
taldetan banatura gelditu arte.
*Aldaketa hau
zailagoa da haurrak begiak itxita dituztelako eta animalien soinua nahiko
antzekoa delako.
-Jolasaren argazkia/marrazkia:
|
Jolasaren fitxa |
-Jolasaren izena: Oinetako itsuak
-Helburuak:
+ Begiak itxiko direnez eta beste kide baten
esku egongo direnez, haurren arteko konfiantza lantzea
+ Entzumena eta arreta lantzea bikotekidearen aginduak entzunez.
+ Taldean ondo lan egiteak
ematen duen poztasuna sentitzea oinetakoa aurkitzean.
+ Laguntza
harremanak eta talde lankidetzarako gaitasuna garatzea, hala nola
itsuaurrekoak itsuari laguntza emanez eta bien artean helburua lortzen.
-Haurraren adina: 4 urtetik aurrera.
-Partaide kopurua: Bi pertsonako taldeak
-Materiala: ---
-Deskribapena: Jolaskideak binaka jarriko dira. Bikote bakoitzeko kide
bat "itsua" izango da, eta bestea,
"itsuaurrekoa". Itsuaurrekoen papera egiten dutenek oinetakoak
erantziko dituzte eta jolastokiaren erdian jarriko dituzte. Oinetako guztiek
batera egon behar dute, nahaspilatuta. Jolasaren helburua itsuek bere
bikotekidearen oinetakoak aurkitzea eta hari eramatea da. Horretarako
itsuaurrekoak lagunduko dio aginduak emanez. Itsuaurrekoa itsuaren ondotik
joango da. Itsu guztiek
bikotekideen oinetakoak lortu dituztenean, paperak aldatuko dira eta berriro
hasieratik hasiko dute jolasa.
-Jolasa praktikan jarri ondoren talde-hausnarketa (nola
irten den jolasa, egin daitezkeen moldaketak, etab.):
Jokoa nahiko ondo
atera da. Esan beharra dago, haur askok begiratu egiten zutela, ez baitziren
asko fiatzen eta haur askok eskua ematen zioten lagunari laguntzeko. Berri
azaldu degu ezin dela kontakturik egon eta hurrengoan ondo egin dute. Kostatu
zaie zapatak aurkitzea baina gure laguntzarekin lortu dute. Gure laguntza
eskaini diegu itsuari azalpenak emateko orduan zalantzak eduki dituztelako,
eta gainera, esan beharra dago oraindik eskuin eta ezkerra ez dutela ondo
menperatzen. Agian joko hau kurtso bukaerarako izango zen aproposagoa,
konfiantza gehiago dutenerako.
- Jolasaren
argazkia/marrazkia:
|
5.3. Jolas oso aktiboak:
Jolasaren fitxa |
-Jolasaren izena: Ez dadila globoa erori!
-Iturria (nondik hartu den jolasa):La poenza.
-Helburuak:
+Globoak lurra ukitu
aurretik denak esertzeko eta talde guztiak helburu berbera lortzeko arazorik
ez duela ikustea.
+ Aktiboa denez tentsioa
arintzeko jolasa baliagarri izatea.
Jolasten ondo
pasa eta gozatzea.
+ Emaitza
lortutakoan taldean lortutako emaitzarekin poztasuna sentitzea.
-Haurraren adina: 4-5 urte.
-Partaide kopurua: 10 ikasle inguru baino handiagoa. Egokiena 20 haur
inguru izango litzateke.
-Materiala:Puxikak.
-Deskribapena Globo bat izango dute gelako kide guztiek. Globoa
goraka bultzatu beharko dute, ez dezan lurra ikutu. Ikutu bezain laister
haurrak eseri egingo dira. Eta gainontzekoen artean berdina egingo dute denak
eserita gelditu arte. Aukera bat baino gehiago utzi daitekeen arren, helburua
haur guztiak lurrean eserita geratzea da globoak lurra ikutu aurretik. Talde
txikiarekin segituan bukatuko litzateke jolasa eta horrenbestez agian pixka
bat aspergarria gerta daiteke; kasu honetan, saio bat baino gehiago egin
daiteke. Alderantzizkoa ere gerta daiteke ordea; talde handiegia bada, hau
da, 30 ikasletik gorako talde batean lehendabizi esertzen diren haurrak
aspertu daitezke eta “eliminazio”sensazioa barneratu dezakete. Horregatik 20
haur ingururekin egiteko jolasa dela esan genezake.
-Jolasa praktikan jarri ondoren talde-hausnarketa (nola
irten den jolasa, egin daitezkeen moldaketak, etab.): Globo bat baina
gehiago erabili behar izan zuten leherketak izan zirelako. Jolasa ondo burutu
zuten eta ondo pasatu zuten. Hasieran,jolasa ondo ateratzeko intentzioz 24ko
gela 2 zatitan banatu genuen; baina, jolasa oso azkar bukatu zela ikustean
talde osoarekin saiatu ginen eta askoz ere hobeto atera zela eta askoz ere
gehiago dibertitu zirela ikusita saioa beste behin errepikatzea bururatu
zitzaigun.
-Jolasaren
argazkia/marrazkia:
|
Jolasaren fitxa |
-Jolasaren izena: Giza korapiloa
-Iturria (nondik hartu den jolasa): Kometa (2012)
-Helburuak:
+ Postura eta ikuspuntu
desberdinak eduki arren denen artean taldekidetzan eta gelako giro sozial
aproposean korapiloa askatzeko mugimenduak pentsatu eta burutzea.
+ Hitzezko
komunikazioa erabiltzea: korapiloaren barrukoak kanpoan dagoenari beraien
ikuspuntutik nola egin azaltzea,denen artean mugimenduen erabakiak adostea...
+ Haurrak elkar
ezagutzea talde barneko harreman adiskidetsuak sortuz.
+ Jolasten ondo
pasa eta gozatzea.
+ Guztien artean
helburu komun bat gauzatzeko gai direla konturatzea, kasu honetan, korapiloa
denen parte hartzearekin eta pieza guztien mugimenduarekin askatzea.
-Haurraren adina:5 urte.
-Partaide kopurua: 10 ume inguru(bestela asko konplikatzen da)
-Materiala:-
-Deskribapena Denak, eskutik emanda beraien artean korapilo moduko
bat eginez liatzen dira eta beraiei korapiloa nahikoa dela iruditzen zaienean
STOP esan eta dauden bezala geratu behar dute.
Korapiloan sartu
gabe geratu den bakarraren(aukeran bi ere izan daitezke)lana, korapiloko
kideak askatu gabe korapiloa askatzea izango da aginduak emanez. Korapilo
barruan daudenek, lagun diezaieke beraien ustez nola egin beharkolitzatekeen
esanez… Ikuspuntu desberdinak elkartuz; kanpotik ikusten dena, korapilo
barruan dagoenarekin.
-Jolasa praktikan jarri ondoren talde-hausnarketa (nola
irten den jolasa, egin daitezkeen moldaketak, etab.): Nahiz eta teorian erraza dirudien, praktikan jartzerako
garaian ez da hain erraza. Komenigarria da, korapiloa egiterako garaian heldu
batek nahikoa dela ikustean geldiaraztea, askatzerako ordurako konplikatuegia
ez dadin bihurtu. Elkarren artean ondo komunikatu direnez eta taldea
handiegia ez denez izan, nahiz eta uste baino gehiago kosta, lortu dute. Eta
garrantzitsuagoa dena, orokorrean pazientzia ez galtzea lortu du taldeak.
-Jolasaren argazkia/marrazkia:
|
Jolasaren fitxa |
-Jolasaren izena: Irlatik paseatzen
-Iturria (nondik hartu den jolasa): ahozko
transmisioa
-Helburuak:
+ Hitz gabeko
komunikazioa lantzea, hala nola, izozturik gaudenean laguntza eskatzeko,
adibidez, keinuen bidez.
+ Laguntza
harremanak eta talde lankidetzarako gaitasuna lantzea, izoztuta dauden kideei
salbatzen.
+ Kideekin
kontaktu fisikoa ematea haiek besarkatzen ditugunean.
-Haurraren adina: 4-5 urte.
-Partaide kopurua: 15 haur
-Materiala: Uztailak
-Deskribapena: Gelan zehar,
uztaila batzuk jarriko dira. Haurrei kontatuko zaie irla batzuetan daudela
eta ura pozoitsua denez, ezingo dutela hura ukitu. Horretarako, uztailen
barrutik ibili beharko dute eta norbaitek ura ukituz gero, izozturik geratu
da. Bera salbatzeko, bere lagun bat beregana joan beharko da eta besarkada
bat eman beharko dio.
-Jolasa praktikan jarri ondoren talde-hausnarketa (nola
irten den jolasa, egin daitezkeen moldaketak, etab.): Hasiera batean uztailak
gertuegi zeudenez, inor ez zen “uretara” erortzen. Hori ikustean, uztailak
pixka bat banandu genituen eta jolasa hobeto ateratzen hasi zen. Hala ere,
haurren bat erortzen zenean normalean bere lagun bat joaten zen salbatzera.
Pixkanaka, beste batzuk ere hurbiltzen joan ziren, ez bakarrik gertuko
lagunak. Denbora dexente pasa denean, haurrak aspertzen zeudela nabaritu da,
orduan eman da amaiera jokoari.
-Jolasaren argazkia/marrazkia:
|
Jolasaren fitxa |
-Jolasaren izena: Txalupak
-Iturria (nondik hartu den jolasa): Gispert, C. y Gárriz, J. (2007).
-Helburuak:
+ Elkarri laguntzea denok txalupetan egon
daitezen, inor uretara erori gabe.
+ Taldeko kohesioa lortzea taldeak aldatuz eta denak elkarri lagunduz.
+ Kontaktu fisikoa ematea txalupetatik ez erortzeko besarkatuz.
+ Arreta lantzea irakasleak esandako aginduak ondo ulertzeko.
-Haurraren adina: 4-5 urte.
-Partaide kopurua: 15 haurreko taldea
-Materiala: Orri txuriak edo egunkari orriak
-Deskribapena: Gelan zehar, paper edo egunkari orriak jarriko dira.
Taldeari esaten zaio txalupa ondoratzen hasi dela eta orriak txalupak
direnez, bere aginduen arabera salbatuko direla.. Orduan, irakasleak aginduak
ematen hasten da, adibidez, “ txalupa 4 pertsonekin salbatzen da”. Norbait
bakarrik geldituz gero, beste talde batek hartu beharko dio.
-Jolasa praktikan jarri ondoren talde-hausnarketa (nola
irten den jolasa, egin daitezkeen moldaketak, etab.):
Oso ondo atera da
jolasa. Gainera, dibertigarriagoa egiteko, musika jarri da eta musika
bukatzean ematen ziren aginduak. Orokorrean aginduak bete dituzte eta
bakarrik gelditu denari ondo hartu diote.
Hala ere, txalupa bi pertsonekoak egiteko esan denean, ume batek ez zuen
tokatu zaion horrekin jarri izan nahi. Honez gain, jokoa pixka bat moldatu
dugu, orriak erabili ordez, uztailak erabili ditugu, jokoa erosoago egiteko.
-Jolasaren argazkia/marrazkia:
|
Jolasaren fitxa |
-Jolasaren izena: Txikle jauzilaria
-Iturria (nondik hartu den jolasa): Garaigordobil, M.
(2002).
-Helburuak:
+ Talde barnean kohesioa izatea: kontaktuaren bidez (eskutik emanda edo
hankak batuta) kideen arteko lotura sortzea.
+ Kooperazioan aritzea: elkartuta dauden kideak batera jauzi egitea eta
noren bila joan erabakitzea.
-Haurraren adina: 4-5 urte.
-Partaide kopurua: 10-25
-Materiala: ---
-Deskribapena: Jolas honetan,
jokalari bakoitza txikle likatsu bat izango da, eta “ñam ñam” erritmoan
jauzika ibiliko da. Jokalariek bi hankak batu eta jauzika egin beharko dute,
modu askean eta ikasgela barnean. Ez da musikarik entzungo, baina jauzika ari
diren bitartean “ñam-ñam” esan beharko dute. Txingoa zati batek beste bat
ukitzen duenean, itsatsita geratuko dira biak. Pixkanaka-pixkanaka, taldeko
kide guztiak elkartzen joango dira, eta, azkenean, txikle erraldoi bat
eratuko dute, eta guztiek batera egin beharko dute jauzi. Bizpahiru saio
egingo dira.
-Jolasa praktikan jarri ondoren talde-hausnarketa (nola
irten den jolasa, egin daitezkeen moldaketak, etab.): jolas honetan, haur batzuei
gehiago kosta zaie salto egitea eta batzuek ez dute gogo handiegia azaldu.
Hurrengo baterako aurretik jolasa pixka bat girotu daitekeela uste dugu;
esaterako, asmakizun baten bidez irakaslea zer den asmatu (txiklea); eta
ondoren txiklearena egin elkarrekin itsatsiz. Izan ere, bestela haur batzuei
ez zaie hain erakargarria iruditzen jolasa.
-Jolasaren
argazkia/marrazkia:
|
Jolasaren fitxa |
-Jolasaren izena: Uztai kooperatiboak.
-Iturria (nondik hartu den jolasa): Vicent, A. (2005)
-Helburuak:
+ Haurren
arteko kooperazioa landu uztailen barruan sartzerako orduan eta inor kanpoan
gera ez dadin eta honekin laguntza eman eta jaso.
+ Arauak onartu
eta barneratu.
+ Emozioak
adierazi musikaren bidez.
-Haurraren adina: 4-5 urtetik aurrera.
-Partaide kopurua: 30 haur baino gutxiago.
-Materiala: Uztaiak eta musika.
-Deskribapena: Uztaiak borobil
bat osatuz kokatu behar dira eta haur bakoitza, uztai baten aurrean kokatuko
da. Musika hasten denen, haurrak bueltaka hasi behar dira; musika
amaitzean,uztailen gainera igo behar dira haur guztiak. Jolasarekin
jarraitzeko,uztai bat kenduko da eta berriz berdina egingo da. Musika
amaitzean, haur guztiak uztai baten gainean igo behar dira nahiz eta
bakoitzak bere uztaia ez izan; inor ezin da lurrean egon. Haur guztiak
uztaien gainean ezin direnean jarri amaitzen da jolasa.
-Jolasa prakikan jarri ondoren talde-hausnarketa (nola
irten den jolasa, egin daitezkeen moldaketak, etab.): Jolas honetan, arazo nagusia egozentrismoa izan zen;
hau da, musika gelditzean haur guztiek korrika joaten ziren uztai baten bila
eta batzuk bidetik bultzatu egiten zituzten. Gainera, ez zuten ulertzen uztai
batean bi pertsona edo gehiago egon ahal zirela eta borrokak hasi ziren.
Haurrek uztaila hartu eta “nirea da” esaten zuten; beraz, arauak barneratzeko
arazoak izan zituzten eta kooperazioa eta talde lana lantzeko ere. Jolasa
aurrera zoan heinean ulertuz joan ziren arauak eta gero ondo irten zen.
-Jolasaren argazkia/marrazkia:
|
zelako lan ona! Mila esker!
ResponderEliminarNire asmoa "WIX" bat osatzea da, eta uste dut oso iturri ona izango dela blog hau. Berriro, mila esker!
Txapo!! Horrelako orrialdeekin hezkuntza formalean zein ez formalean era egokian aurrera egitea ahalbidetzen du. Mila esker lan on honegatik
ResponderEliminarOso lan ona. Asko balio izan dit nire lanerako!
ResponderEliminarPraktikan jartzeko errazak. Eskerrik asko argitaratzeagatik bilduma hau.
ResponderEliminar