1-ZUBIRI ZUBIRI
|
|
ITURRIA: Urtxintxa.
(2001)
|
|
HELBURUAK:
|
|
Garapen sozio-afektiboa
|
Bakoitzaren gustuak adierazi eta onartzea.
Taldeko kide sentitzea.
Baztertuak sentitzen diren haurrak integratzen laguntzea.
Besteen gustuak errespetatzea.
Kideen arteko lehia saihestea.
Besteekin elkartzeak sortzen duen plazera esperimentatzea.
|
Adimenaren garapena
|
Norberaren iritzia
eta ideiak adieraztea.
Ahozko
komunikaziorako ahalmen batzuk garatzea, besteen ideiak entzun eta
errespetatuz.
|
Garapen psikomotorra
|
Taldeko kide
guztiek modu koordinatu batean beraien alderantz indarra egitea (koordinazio
dinamiko orokorra).
|
HAURREN ADINA: 3 urtetik aurrera
|
|
PARTAIDE KOPURUA: 15-20 partaide
|
|
DENBORA: 10 minutu
|
|
MATERIALA: “Zubiri
zubiri” abestia.
|
|
DESKRIBAPENA:
Lehenik eta behin, denen artean ze bi haurrek osatuko duten zubia
adostu beharko da. Ondoren haur horietako bakoitzak gustuko duen janari bat
aukeratu beharko du (adibidez: txokolatea eta banana). Behin erabakitakoan,
haur horiek eskuak batu eta goraka altxatuko dituzte bien artean tarte bat
utziz gainerako haurrak azpitik pasa ahal izateko.
Ondoren “zubiri zubiri” abestia jarriko da eta denen artean abestuko
dute batak besteari sorbalda edo gerritik helduta zubi azpitik igarotzen
diren bitartean behin eta berriz abestia bukatu arte. Abestia bukatzean,
zubia osatzen duten haurrek besoak jaitsi eta momentu horretan zubi azpitik
pasatzen ari den haurra harrapatuko dute. Harrapatutako haurrari zein janari
gustatzen zaion gehien galdetuko diote, esaterako, zer nahiago duzu txokolatea
ala banana?. Txokolatea erantzuten badu, hau hasiera batean txokolatea
aukeratu duen haurraren atzean jarriko da eta banana aukeratu ezkero beste
haurraren atzean. Horrela arituko dira haur guztiak zubi bloke baten edo
bestearen atzean kokatu arte. Bi ilarak osatutakoan, ilarako lehenengo bi
haurrak eskutik gogor heldu eta soka tira antzeko bat egingo dute denen
artean.
Abestia honako hau da:
Zubiri zubiri,
Nongori nongori,
Nongo alkate zara zu?
Frantziako erregearen
seme-alabak gara gu.
Zubi honetatik pasatzen dena
hemen geldituko dela
hemen geldituko dela.
(Zer nahi duzu? Banana ala txokolatea?)
|
|
EZTABAIDA:
Gustatu zaizue jolasa? Ondo pasatu duzue? Abestia
gustuko al duzue? Zer gustatu zaizue gehiago zubi azpitik igarotzea ala zubi
izatea?
|
|
JOLASA PRAKTIKAN
JARRI ONDOREN TALDE HAUSNARKETA:
Jolas hau praktikan jarri genuenean haur gehienek ez zuten ezagutzen,
beraz, askotan egin behar izan genuen ondo atera zedin.
Hori dela eta, lehenik, irakaslearen laguntzarekin, jolasaren nondik
norakoak azaldu genizkien eta ondoren jolasteari ekin genion. Guztira 12 haur
zeuden. Jolasa egin genuen lehen aldian, ez zen ondo atera, izan ere, abestia
bukatzerakoan haurrek zubi azpitik pasatzen jarraitzen zuten eta kosta egiten
zitzaien bata bestearen atzetik joatea abestia abesten zen bitartean.
Ondorioz, akatsak zuzentzen saiatu ginen eta bigarren proba bat egin
genuen, oraingo honetan zertsu bat hobeto irten zen, baina hala ere, ez zuten
oso ondo ulertzen.
Egia esan, nahiz eta jolasa hainbat bider errepikatu, ez genuen lortu
guk espero genuen bezala egitea, hala ere, errepikatzen genuen bakoitzean
hobeto irteten zen eta umeek ondo pasatzen zutela nabaritu genuen nahiz eta
jolasaren arauak ondo ez ulertu.
Geroago, patioan, 4 urteko haurrekin proba egin genuen eta oraingo
honetan, umeek jolasa ezagutzen zutenez oso ondo irten zen.
|
|
JOLASAREN ARGAZKIA:
|
2-AIZKOLARIA
|
|
ITURRIA: Praktiketako
eskola
|
|
HELBURUAK:
|
|
Garapen sozio
afektiboa
|
Taldean norberak jokatzen duen rolaren garrantziaz ohartzea.
Autokontzeptua hobetzen
duten lorpen eta nagusitasun sentimenduak areagotzea.
Baztertuak
sentitzen direnei integratzen laguntzea.
Gizarteko rol desberdinak ezagutu eta errespetatzea.
Aldameneko kidea ezagutzea eta errespetatzea.
|
Adimen garapena
|
Abestian esaten denari arreta jartzea.
Taldeko dinamikan parte hartzea.
|
Garapen
psikomotorra
|
Mugimenduak abestiarekin koordinatzea.
|
HAURREN ADINA: 3 urtetik haurrera
|
|
PARTAIDE KOPURUA: 2 partaideko nahi adina bikote.
|
|
DENBORA: 10-20 minutu bitartean
|
|
MATERIALA: "Aizkolaria"-ren abestia eta aparrezko makil bat.
|
|
DESKRIBAPENA:
Lehenik eta behin, jokalari guztiei bikoteka jartzeko eskatuko diegu.
Ondoren bikotekide bakoitzak nor izango den zuhaitza eta nor aizkolaria
adostu beharko dute.
Zuhaitzak hain zuzen, eskuak altxa beharko ditu triangelu forma osatuz
eta bere lekuan geldirik egon beharko da. Aizkolariari berriz, aparrezko
makil bat emango zaio. Aparrezko makilarik eduki ezean, jokalariei eskuak
zabalik bata bestearekin elkartzeko esango zaie aizkora bat izango balitz
bezala.
Ondoren helduak abestia jarriko du: "Aizkolari bat ikusi nuen
mendian, zuhaitza mozten ttipi-ttapa ari zen. Aizkolari bat ikusi nuen
mendian, zuhaitza mozten ttipi-ttapa ari zen. Tiki-tak, tiki-tak, kolpeka ta
kolpeka, tiki-tak, tiki-tak, kolpeka ta kolpeka!"
Zuhaitza geldi-geldi dagoen bitartean aizkolariak bueltak emango ditu
bere inguruan, eta abestiak tiki-tak esaten duenean aizkolariak aparrezko
makilarekin edo eskuekin kolpetxoak emango dizkio gerrian zuhaitzari. Abestia
bukatzerakoan aizkolariak esango du: "Zuhaitza, erori!" eta
zuhaitza den jokalaria lurrera botako da minik hartu gabe. Gero abestia
berriro errepikatuko da rolak aldatuz, zuhaitza aizkolaria izango da eta
aizkolaria zuhaitza.
|
|
EZTABAIDA:
Ondo pasatu al duzue jolasean? Zer sentitu duzue aizkolariak izan
zaretenean? Eta zuhaitza? Zer nahiago duzue aizkolaria ala zuhaitza izan?
Zergatik? Abestia gustuko duzue?
|
|
JOLASA PRAKTIKAN
JARRI ONDOREN TALDE HAUSNARKETA:
Gutako baten praktiketako eskolan egiten zen jolasa da, beraz, haurrek
aurretik jolasa ondo ezagutzen zutenez, oso ondo irten zen praktikan jarri
genuenean.
Hain zuzen, praktikan jarri genuenean, haur guztiek abestia ondo
ezagutzen zuten eta denen artean abesten genuen bitartean, haur bakoitzak
bete behar zuen rola egiteko gai zen.
Hasiera batean, zuhaitza izatea aspergarria izango zela pentsatu genuen
baina ez zen horrela izan, asko gustatzen zitzaien zuhaitza izatea lurrera
erortzeko. Hori dela eta, ez zen arazorik egon bakoitzak zein rol bete behar
zuen adosterakoan, biak gustuko baitituzte.
Esan bezala, jolasa aurrera eramatea erraza izan zen, hala ere, kasu
batzuetan umeak pixka bat despistaturik zeuden eta ez ziren konturatzen zer
egin behar zuten eta guk esan behar izaten genien zer egin behar zuten eta
nola.
|
|
JOLASAREN ARGAZKIA:
|
3-AULKIEN JOLASA ELIMINAZIORIK GABE
|
|
ITURRIA: Praktiketako
eskola
|
|
HELBURUAK:
|
|
Garapen sozio
afektiboa
|
Besteekin elkartzean sortzen duen plazera esperimentatzea.
Norbanakoaren sentimendu edota emozioak onartzea eta adieraztea.
Adiskidetasunean oinarritutako elkarrekintza ahalbidetzea.
Inor ez sentitzea baztertua.
Gainerako kideen gaitasunak errespetatzea.
Talde
barneko kohesioa eta taldeko kide izateko sentimenduak nagusitzea.
|
Adimen garapena
|
Norberaren iritzia
eta ideiak adieraztea.
Ahozko
komunikaziorako ahalmen batzuk garatzea, besteen ideiak entzun eta
errespetatuz.
|
Garapen
psikomotorra
|
Denak aulki baten gainean esertzeko gorputz eskemaren koordinazioa
lantzea.
|
HAURREN ADINA: 3 urtetik aurrera
|
|
PARTAIDE KOPURUA: 10-15 partaide
|
|
DENBORA: 10 minutu
|
|
MATERIALA: Dauden ume
kopuru adina aulki eta musika alaia
|
|
DESKRIBAPENA:
Hasiera batean, helduak aulki guztiak borobil bat osatuz jarriko ditu
denak kanpora begira.
Haur bakoitzari eserleku baten ondoan kokatzeko esango zaie eta denak
bere lekuan daudenean helduak musika jarriko du.
Musika entzutean haur guztiak aulkiek osatzen duten borobilaren
inguruan biraka eta dantzaka hasi beharko dira. Musika geratzean berriz,
ordurako helduak aulki bat biribiletik kendua izan beharko du eta haurrak
aulkietan eseri beharko dira ahalik eta azkarren. Era honetan, haur bat aulki
gabe geratuko da eta hau beste haur baten gainean eseri beharko da.
Dinamika hau hainbat aldiz errepikatuko da, ondorioz, haurrek gero eta
aulki gutxiago izango dituzte esertzeko, beraz, aulki berean jokalari asko
pilatuko dira. Bata bestearen gainean esertzea zaila egiten bazaie, elkarren
ondoan jarriz besarkatzeko aukera emango zaie. Azkenik, haur guztiak aulki
batean pilatuta geldituko dira, eta orduan jolasa amaitzen da.
|
|
EZTABAIDA:
Ondo pasatu duzue? Zuen
kideei lagundu al diezue aulki barik geratu zaretenean? Zer nahiago duzue
bakarrik ala kideekin batera esertzea? Musika gustatu al zaizue? Asko
dantzatu al duzue? Erori al zarete? Denak aulki bakar baten gainean eseri al
izan zarete?
|
|
JOLASA PRAKTIKAN
JARRI ONDOREN TALDE HAUSNARKETA:
Jolas hau praktikan jarri genuen taldeak, aulkien jolasa ezagutzen zuen
baina aulki gabe geratzen zen haurra kanporatua izatera ohituak zeuden. Jolas
hau egin genuenean, umeak gusturago
sentitzen zirela ohartu ginen. Hala
ere, jolas metodoa aldatu genuela ulertzea kostatu zitzaien, hauek haur bat
kanporatua gelditzen zirenean izkina batera aldentzen zirelako. Baina berriz
ondo azaldu genuenean, bigarren aldi horretan, hobeto irten zen. Gainera
kanporatua gelditzen zen haurrari gainerako haurrek berarekin esertzeko
gonbitea egiten zioten eta oso polita iruditu zitzaigun.
Hain zuzen, asko gustatzen
zitzaien lagunekin esertzea, eta batez ere, azkenean aulki bakarrean eseri
behar zutenean guztiak aulkiaren inguruan jartzen ziren eta elkarri
besarkatzen ziren. Hasieran denak
aulki berean esertze saiatu ziren bata bestearen gainean, baina bat erori zen
eta jarraian beste guztiak, beraz besarkatzeko proposamena egin genuen.
|
|
JOLASAREN ARGAZKIA:
|
4-GURE ESKUEN AZTARNA
|
|
ITURRIA: Garaigordobil, M. (2005)
|
|
HELBURUAK
|
|
Garapen sozio
afektiboa
|
Autokontzeptua
hobetzen duten lorpen eta nagusitasun sentimenduak areagotzea.
Onespen sentimendua
izatea, norbere burua garrantzi handikoa dela jolasean hautemanez.
Norberaren
sentimenduak eta emozioak adieraztea eta onartzea.
Ahozko
komunikaziorako ahalmenak garatzea, besteen ideiak entzun eta errespetatuz.
Kooperazioa
sustatzea, taldekide guztien eskuen aztarnekin koadro bat margotuz.
Talde barneko
kohesioa eta taldeko kide izateko sentimenduak nagusitzea.
Taldekideen arteko
gatazkak saihestea.
|
Adimen garapena
|
Taldekide bakoitzaren ekimena indartzea.
Hizkuntza menperatzea, norbere ideiak adieraziz
|
Garapen
psikomotorra
|
Eskuen mugimenduak koordinatzea.
|
HAURRAREN ADINA: 3.urtetik aurrera
|
|
PARTAIDE KOPURUA: 5-7 partaide talde bakoitzean
|
|
DENBORA: 20 minutu
|
|
MATERIALA: Biltzeko
papera; hainbat metro. Hatz margoa; hainbat koloretako ontzi batzuk (beti
oinarrizko koloreak). Plastikozko plater edo erretiluak, margoak bertan
jartzeko. Zapiak edo papera, eskuak garbitzeko. Jokalari bakoitzerako zabor
poltsa handi bat.
|
|
DESKRIBAPENA:
Honako jarduera honetan,
ikasle guztiak hainbat taldetan banatuko dira. Talde bakoitza biribilean
jarriko da, eta erdi-erdian biltzeko paper zati handi bat jarriko da
(parte-hartzaile guztien aztarnak uzteko modukoa). Era berean, talde
bakoitzak plastikozko zenbait plater edo erretilu izango ditu, eta hainbat koloretako
hatz margoak jarriko dira horietan. Beste plater batzuk ere izango dituzte;
hutsak horiek, koloreak bertan nahastu ala izateko. Jolasaren ardatza da haur
guztiek bustitzea beren eskuak kolorez, eta ondoren paperean jartzea;
hartara, taldekide guztien aztarnak jasoko dira paperean. Haurrek nahi duten
erara utz ditzakete aztarnak paperean: esku bat beste baten gainean jarrita,
ukabila jarrita, eskuaren goialdea jarrita, etab. Horma irudiak taldeko kide
guztien aztarna bana jaso beharko du, gutxienez. Ondoren, emaitzei begiratu
beharko diete bi taldeek. Jarduera hau egiteko, musika lasaia jar daiteke, ez
oso ozen. Parte hartzaileek beren arropa zikindu ez dezaten, zabor poltsa
handiak erabil daitezke: zulo bat egin, hortik burua sartzeko, eta beste bi zulo
egin, besoak ateratzeko. Jarduera hau egiteko, musika lasai-lasaia jartzea
gomendatzen da.
|
|
EZTABAIDA:
Gustatzean al zaizue nola geratu diren horma-irudiak, zuen eskuen
aztarnak utzita? Zer sentitu duzue zuen aztarna paperean uztean? Guztiok utzi
al duzue gutxienez aztarna bana? Zenbat aztarna utzi dituzue? Bietako zein
horma-irudi gustatzen zaizue gehien? Zergatik?
|
|
JOLASA PRAKTIKAN
JARRI ONDOREN TALDE-HAUSNARKETA:
Hasieran bi urteko umeek jolas hau egiteko gai
izango zirela uste izan genuen tenperak margoengatik ordezkatuz; izan ere, bi
urteko haurrak bigarren lauhilekotik aurrera hazten dira erabiltzen. Hala
ere, jolasa aurrera eraman ahala, konturatu ginen bi urteko haurrek oraindik
egozentrikoak direla eta ez dutela kidearen presentzia errespetatzen; batak
bestearen irudiaren gainean marrazten zuen, paper handiaren gainean esertzen
ziren besteei marrazten utzi gabe etab. Hori dela eta 3 urteko umeekin egin
genuen. Oraingo honetan ondo irten zen, nahiz eta gela eta haur batzuen
jantziak baita ere, erabat zikinduak bukatu.
|
|
JOLASAREN ARGAZKIA:
|
5-PERLAZKO LEPOKOA
|
|
ITURRIA: Baque, M.C.,
Corominas, Y., Escoll, M. eta Espert, M. (2005)
|
|
HELBURUAK:
|
|
Garapen sozio
afektiboa
|
Autoestima on bat
garatzea, norberak taldean duen garrantziaz ohartuz.
Ahozko
komunikaziorako ahalmenak garatzea, besteen ideiak entzun eta errespetatuz.
Kooperazioan aritzea denen artean lepoko bat eginez.
Talde barneko kohesioa eta taldeko kide izateko sentimenduak
nagusitzea.
|
Adimen garapena
|
Norberaren sormen gaitasuna adieraztea eta islatzea.
Norberak ardurak hartzen ikastea.
Norbere ideiak adieraztea.
|
Garapen
psikomotorra
|
Hatzen trebetasuna eskuratzea, marraztu eta margotzean
|
HAURRAREN ADINA: 3.urtetik aurrera
|
|
PARTAIDE KOPURUA:
15-20 pertsona
|
|
DENBORA: 30 minutu
|
|
MATERIALA: Marrazteko
materiala (pinturak, errotulkiak,….) orri zuriak, artaziak eta grapagailua
edo aria.
|
|
DESKRIBAPENA:
Haur bakoitzak perla bat
marraztu eta pintatu egiten du. Ondoren, irakasleak perla guztiak batu eta
bata bestearen ondoan grapatu edota josiko ditu lepoko bat osaturik. Horrela,
egun bakoitzean haur bakoitzak soinean eraman ahal izango du batak bestearen
txanda errespetatuz. Horrez gain, lepokoari esanahi sinbolikoren bat eman
ahal zaio baita ere nahi izanez gero.
|
|
EZTABAIDA:
Nola egin dugu lepokoa? Zer gertatzen da haur batek bakarrik lepoko
osoa egin nahi baldin badu? Zer gertatzen da denon artean egiten baldin
badugu?
|
|
JOLASA PRAKTIKAN
JARRI ONDOREN TALDE-HAUSNARKETA:
Jolas hau burututakoan haurrek perla marraztu eta margotu beharrean,
guk marraztu genien perla gero beraiek margotzeko nahi zuten bezala. Hau da,
haurrei kolore desberdinetako orriak eman genizkien biribilean moztuta
zeudenak eta hauek margoekin eta gometxekin apaindu zituzten.
Horregatik praktikan jartzean nahiko ondo atera zitzaigun.
Haurrei asko gustatu zitzaien denen artean egindako lepokoa egunero
haur diferente batek eramatea, hain zuzen, lepokoa zeraman haur horrek
nagusitasun sentimendu bat adierazten zuen.
|
|
JOLASAREN ARGAZKIA:
|
6-FRUITU
MAZEDONIA
|
|
ITURRIA: Baque,
M.C., Corominas, Y., Escoll, M. eta Espert, M. (2005)
|
|
HELBURUAK:
|
|
Garapen sozio
afektiboa
|
Autokontzeptua
hobetzen duten lorpen eta nagusitasun sentimenduak areagotzea.
Onespen sentimendua
nagusitzea, norbere burua garrantzi handikoa dela jolasean hautemanez.
Ikasgelan laguntza
jarrerak ematea.
Denen artean
arazoei aurre egitea.
Ahozko
komunikaziorako ahalmenak garatzea, besteen ideiak entzun eta errespetatuz.
Baztertuak
sentitzen diren haurrak taldean integratzen laguntzea.
Kooperazioa bultzatzea, denen artean mazedonia bat eginez
Talde barneko kohesioa eta taldeko kide izateko sentimenduak
nagusitzea.
|
Adimen garapena
|
Norberak ardurak hartzen ikastea.
Norbere ideiak era egokian adieraztea.
|
Garapen
psikomotorra
|
Eskuen mugimenduak
koordinatzea.
|
HAURRAREN ADINA: 3.urtetik aurrera
|
|
PARTAIDE KOPURUA: 6-8 pertsona mazedonia
bakoitzeko
|
|
DENBORA: Ordubete
|
|
MATERIALA: Fruta, katilu handi bat, labain eta baso bat eta denentzako koilara
txikiak.
|
|
DESKRIBAPENA:
Umeei fruitu mazedonia bat egitea proposatzen zaie eta bakoitzak fruitu
bat ekarri behar duela esan. Ondoren denen artean zenbait gauza adosten dira
(zer nahi diogu ipini?, zer behar dugu?, nola azalduko dugu etxean, ume
bakoitzak azalduz, nota baten bitartez,…?; era honetan ume guztiak taldeko
partaide sentitzea bilatu nahi da. Gerta daiteke arrazoi desberdinengatik
umeren batek ez ekartzea ekarri beharrekoa, kasu honetan adostu behar da zer
egin, aukera bat izan daiteke horren ordez, umeari bestelako lan bat
eginaraztea, esaterako, ekarri nahi zuen fruta marraztea. Behin osagai
guztiak izanda fruitu mazedonia egiteari ekingo zaio binaka parte hartuz.
Hainbat mazedonia egingo dira bakoitzean erabiliko diren frutak denen artean
adostuz.
|
|
EZTABAIDA:
Gustatu ahal zaizue fruitu mazedonia? Zein fruitu mazedonia gustatu
zaizue gehien? Nola egin dugu? Fruitu bakar batekin egin ahal daiteke
mazedonia? Zer gertatuko litzateke inork frutarik ekarriko ez balu? Zergatik
ezin izan dugu denok frutarik ekarri? Badago beste zerbait gelan denon artean
egin dezakegunik?
|
|
JOLASA PRAKTIKAN
JARRI ONDOREN TALDE-HAUSNARKETA:
Jolasa praktikan jarri genuen eskolan, gurasoak eta irakaslea libreta
baten bitartez komunikatzen dira, hau
da, haur bakoitzak libreta bat du eta hau egunero eskolara ekartzen dute
ondoren etxera eramateko bai gurasoen eta baita irakasleen oharrekin. Hori
dela eta, gurasoei fruta bat ekartzeko esan zitzaienetik gehiengoak ekarri
arte aste oso bat igaro zen. Beraz, jolasa egin nahi denean, kontuan hartu
beharrekoa da egin nahi den eguna baino astebete lehenago gutxienez, esan
behar zaiela gurasoei.
Bestalde, oso zaila izan zen denen artean adostea mazedonia bakoitza
egiteko zein fruitu erabili; horregatik, azkenean, haur bakoitzari galdetzen
genion bere fruitua zein mazedoniatan sartzea nahi zuen.
Fruta ekarri ez zuen haur bakarrari, erabaki genuen jangelako fruta bat
ematea. Horrez gain, fruitu guztiak irakasleak zuritu zituen, eta
ikasleek, bai irakasleak eta baita
praktiketako ikasleak ere eskuak gidatuz, zati txikietan moztu zituzten.
|
|
JOLASAREN ARGAZKIA:
|
7-COLLAGE BAT EGITEN
|
|
ITURRIA: Guk asmatutakoa
|
|
HELBURUAK:
|
|
Garapen
sozio afektiboa
|
Norbera
talde baten funtsezko kidea dela sentitzea.
Bakoitzak
bere emozioak eta sentimenduak adieraztea.
Sortzean
eragiten duen plazera esperimentatzea.
Taldeko
gatazkak murriztea guztiak adostasunean lan eginez.
Taldeen
artean harreman eraginkorrak izatea.
Besteen
iritzi eta ideiak errespetatzea.
Inor
bazterturik ez sentitzea.
|
Adimen
garapena
|
Sormenezko
jarrera garatzea.
Norberaren ekimen gaitasuna indartzea.
Talde lanean ardura eta parte hartze jarrerak nagusitzea.
Norbere ideiak adieraztea eta besteenak ulertzea.
|
Garapen
psikomotorra
|
Eskuen mugimenduak koordinatzea.
|
HAURREN
ADINA: 3 urtetik aurrera
|
|
PARTAIDE
KOPURUA: 15-20 partaide
|
|
DENBORA: Ordubete
|
|
MATERIALA: Kolore askotariko orriak eta aldizkariak,
kartulina edo paper handi bat, arkatza eta borragoma, errotulagailu beltza,
guraizeak eta plastikozko bol bat bertan kola eta ura nahasteko.
|
|
DESKRIBAPENA:
Lehenik eta behin, haurrak bosteko taldeetan banatuko dira eta talde
bakoitzari hainbat aldizkari, kolore desberdinetako orriak eta hiru guraize
banatuko zaizkie.
Ondoren, haur bakoitzak emandako aldizkari eta paperekin zati txikiak
moztuko ditu nahi duen forma eta tamainan. Hiru guraize daudenez talde
bakoitzarentzako, haurrek nola erabiliko dituzten adostu beharko dute eta
beraien txanda itxaron behar izango dute.
15 minutu inguru, mozten aritu ondoren, taldeko guztien zatiak
elkartuko dituzte eta denak horri edota kartulina handiaren inguruan eseriko
dira.
Collagea egiten hasi baino lehen, haur guztien artean ze irudi egingo
duten adostu beharko da, adibidez animalia bat. Adostutakoan, irakasleak
irudi hori horri handian marraztuko du eta ikasleei irudi hori moztu dituzten
zatiekin apaindu beharko dutela azalduko die.
Zati txikiak itsasteko, helduak bol batean ura eta kola nahastuko ditu.
Ondoren umeak banaka edo binaka bola dagoen tokira joan beharko dira pintzel
batekin beraien zatiari kola emateko eta gero horri handian itsasteko.
Bukatzerakoan, irakasleak errotulagailuarekin errepasatuko du marrazkia.
|
|
EZTABAIDA: Zer sentitu duzue Collagea egiten ari zineten bitartean? Zer gustatzen
zaizue gehiago, moztea ala pegatzea? Gustatu zaizue zelan geratu den gure
irudia? Norbaitek lagundu zaituzte? Ongi pasatu al duzue? Berriz egingo
zenukete beste egun batean? Zein irudirekin?
|
|
JOLASA
PRAKTIKAN JARRI ONDOREN TALDE HAUSNARKETA:
Egia esan, praktika hau burutzea zaila izan zen, nahiz eta erraza
zirudien. Lehenik eta behin 10 umeko bi talde egin genituen (gutxi gora
behera, batzuk falta ziren eta). Umeei klasean genituen kolorezko paperak
banatu genien eta guraize bana bakoitzari. Andereño bat haiekin jarri zen
moztera eta ni beste 10 umeekin geratu nintzen. Borobilean jarri ginen eta
nik plastikozko kaxa batean ura eta kola nahastu nituen, haurrak begira
adi-adi nituela, eta zertarako zen kontatzen nien bitartean. Gero guk joan
ginen paperak moztera, eta beste andereñoa papera prestatzen hasi zen. Esan
behar dut umeak nahiko ondo portatu zirela eta kasu egin zigutela. Ondoren
paper guztiak kutxa batean jarri genituen eta nik Argitxo marraztu nuen.
Beraz, txandaka paperak jartzen hasi ginen. Nik eta beste andereñoak paperak
kolarekin ematen genien jada, zeren arriskutsua zen haiek bakarrik egitea, eta
batzuetan esan behar ginen non jarri papera, edozein lekutan jartzen
zutelako, eta koloreen sailkapena marrazkian zaila egin zen. Gainera, bi
egunetan egin behar izan genuen aktibitatea zeren egun batean bakarrik ez
zigun denbora eman, eta bigarren egunean marrazkian atal bakoitzean zein
kolore zihoan markatu genuen (txapela gorria, traje berdea…). Kolarekin
zikindu ginen guztiok eta baita lurra eta papera ere, baina esan behar dut
oso polita geratu zela azkenik, pentsatu nuenaren baina askoz hobeto.
|
|
JOLASAREN ARGAZKIA:
|
8-LORONTZIA
EGITEN
|
|
ITURRIA: Guk asmatutakoa
|
|
HELBURUAK:
|
|
Garapen sozio
afektiboa
|
Besteekin elkartzeak sortzen duen plazera esperimentatzea.
Kideen arteko negoziazioa bultzatzea.
Elkartrukeak sortzen duen plazeraz ohartzea.
Baztertuak sentitzen diren haurrak integratzen laguntzea.
Ikasgelan laguntza jarrerak ematea.
Taldekideen arteko harremanak hobetzea.
|
Adimen garapena
|
Ahozko komunikazioaren garapena bultzatzea.
Norbere ideiak adieraztea eta besteenak entzutea.
|
Garapen
psikomotorra
|
Eskuen mugimenduen koordinazioa.
|
HAURREN ADINA: 3 urtetik aurrera
|
|
PARTAIDE KOPURUA: 10-15 partaide
|
|
DENBORA: 15 minutu
|
|
MATERIALA: Kartoiz egindako kolore
desberdinetako loreak bakoitzak bere makil txiki bat itsatsita duelarik,
plastikozko edalontziak loreontzi gisa erabiltzeko eta kartoi batean
marraztutako ureztailu bat eta plastilina.
|
|
DESKRIBAPENA:
Jokalariak bost talde desberdinetan banatuko ditugu: plastikozko
edalontziak (1. taldea), plastilina (2.taldea), ureztailua (3.taldea), lore
horiak (4.taldea) eta lore urdinak (5.taldea). Talde bakoitzak ikaskide
kopuru adina edalontzi, plastilina zati, lore etab izango ditu.
Beraz, jolas honen helburua, haur bakoitzak bere lorontzia eraikitzea
izango da gainerako haurrekin objektuak elkartrukatuz. Hau da, haur bakoitza
beste taldeengana joan behar da eta honek loreak baldin baditu eta beste
taldekideak lorontziak, ea lore bat lorontzi batengatik trukatzea nahi duen
galdetu behar dio bakoitzak bere lorontzia sortu arte.
Azken batean, jokalariak konturatu behar dira zerbait jasotzeko beraiek
trukean zerbait eman behar dutela eta elkarrekintza horretan beraien
lorontzia eraikitzea lortuko dutela.
Lorontzia egiteko lehendabizi, plastikozko edalontziaren barnean
plastilina sartu behar dutela, ondoren loreek duten makila plastilinan sartu
eta azkenik ureztailuarekin ura bota behar diotela loreei azaldu behar die
helduak jolasa burutu aurretik.
Amaieran haur bakoitzak bere lorontzia etxera eramateko aukera izango
du gurasoei erakusteko.
|
|
EZTABAIDA: Ondo sentitu al zarete jolasean? Gustatu al zaizue eraiki duzuen
lorontzia? Objektuak trukatzea erraza izan al da? Zer sentitu duzue zuek
zeneukaten objektua eman behar izan duzuenean? Eta besteena jaso duzuenean?
Zer gustatu zaizue gehiago ematea ala jasotzea?
|
|
JOLASA PRAKTIKAN
JARRI ONDOREN TALDE HAUSNARKETA:
Jolas hau ezin izan dugu praktikan jarri.
|
|
JOLASAREN ARGAZKIA:
|
1.1. 4 urteko haurrentzako
9-SORPRESA OPARIA
|
|
ITURRIA: Garaigordobil,
M. (2005)
|
|
HELBURUAK:
|
|
Garapen sozio
afektiboa
|
Emozio positiboak
aktibatzea (sorpresa).
Opariekin lotutako
sentimendu positiboak ezagutzea eta aintzat hartzea.
Jokaera prosoziala
garatzea.
Talde barruko
elkarreragin adiskidetsuak eta positiboak nagusitzea.
Ahozko
komunikaziorako ahalmenak garatzea, besteen ideiak entzun eta errespetatuz.
|
Adimen garapena
|
Norbere ideiak era egokian adieraztea.
Besteen txanda errespetatzea.
|
Garapen
psikomotorra
|
Eskuen mugimenduen koordinazioa.
|
HAURRAREN ADINA: 4.urtetik aurrera
|
|
PARTAIDE KOPURUA: 10-15 partaide
|
|
DENBORA: 20 minutu
|
|
MATERIALA: Musika
aparatua eta CDa. Hainbat tamainako kaxak (bata bestearen barnean sartzeko
modukoak) eta biltzeko papera. Azken oparia: gozokiak, puxikak, txokolatea
(haur bakoitzarentzako opari bat behar dugu).
|
|
DESKRIBAPENA:
Jolasean hasi aurretik,
pertsona helduak pakete handi bat egin behar du. Barnean, kaxa txikiak
handiagoen barnean sartu beharko ditu. Kaxa bakoitza oparitarako paperekin
bildu beharko da. Lehenengoaren barnean opari txiki bat sartu beharko da,
baina denen artean partekatzeko modukoa (esate baterako, gozokiak, puxikak,
margoak, txokolatea etab.). Taldeko haurrek biribilean eseri beharko dute,
eta esan behar zaie sorpresa oparia dutela, eta musika entzuten den bitartean
soilik mugitu behar dela paketea. Beraz, musika entzuten duten bitartean,
paketea eskutik eskura joango da haurren artean, baina musika gelditzean,
eskuetan duen haurrak paketea desegiten hasi beharko du, harik eta berriz
musika jotzen hasten den arte. Orduan, berrio hasi beharko dute paketea
eskutik eskura mugitzen. Azken kaxa irekitzen duen jokalariak taldeko kide
guztien artean banatu beharko du oparia.
|
|
EZTABAIDA:
Zer sentitu duzue jolasean aritu zareten bitartean? Gustatzen al zaizue
opariak sorpresa izatea? Nortzuk dute nahiago aldez aurretik jakitea zein
izango den oparia? Paketearen barnean zer opari egongo zela uste
zenuten? Opariak, emozioak, ikasgelako
objektuak,… partekatzearen garrantziaz hitz egingo die helduak.
|
|
JOLASA PRAKTIKAN
JARRI ONDOREN TALDE HAUSNARKETA:
Praktikan jarri aurretik, jokalari guztientzako globoak erosi eta hauek
kutxa baten barruan sartu genituen kutxa oparizko paperarekin bildurik.
Hasieran jolasa haurrei azaldu genienean oso pozik jarri ziren opari
bat izango zutela entzutean eta denak “oparia, oparia” oihukatzen hasi ziren.
Denak berriro lasaitzea pixka bat kostatu zitzaigun baina lortu
genuenean denak borobilean eseri eta musika jarri genuen.
Haurrak oso urduri zeuden eta musika geratzen genuen bakoitzean nahiz
eta ume batek oparia zabaldu behar zuela esan ondokoek laguntzen zioten.
Horrez gain, oso zaila egiten zitzaien opariaren barruan zegoena
begiratu gabe ondokoari pasatzea, denak barruan zer zegoen begira hasten
ziren.
Azkenik, oparia zabaltzea lortu zuen haurrak besteei globoak banatu
ordez, denak batera joan ziren haur horrengana bakoitzak bere globoa
hartzeko. Oso pozik aritu ziren globoekin jolasten. Oso esperientzia polita
izan zen.
Oparia sorpresa izateak sortzen duen emozioa argi eta garbi ikusi
genuen, haurrak ezinegona eta urduritasuna adierazten zuten.
|
|
JOLASAREN
ARGAZKIA:
|
10-EURI MASAJEA
|
|
ITURRIA: Emilio. (2010)
|
|
HELBURUAK:
|
|
Garapen sozio afektiboa
|
Besteekin elkartzeak sortzen duen plazera esperimentatzea.
Adiskidetasunerako
lagungarriak diren emozioak adieraztea.
Autokontzeptua-autoestimua
hobetzea.
Talde barnean
kohesio handiagoa lortzea.
Baztertuak
sentitzen diren haurrak taldean integratzen laguntzea.
Besteak errespetatzea.
|
Adimenaren garapena
|
Norbere ezaugarriak
eta besteenak ezagutzea.
Kontatzen den istorioa eta mugimenduak koordinatzea.
|
Garapen psikomotorra
|
Eskuen mugimenduen koordinazioa
|
HAURREN ADINA: 4 urtetik aurrera
|
|
PARTAIDE KOPURUA: 15-20 partaide
|
|
DENBORA: 10-15
minutu
|
|
MATERIALA: Koltxoneta
bat bikotekide bakoitzarentzat.
|
|
DESKRIBAPENA:
Ikasgelako lurzoruan hainbat koltxoneta jarriko ditugu, hain zuzen,
haurrak bikoteka jarriko dira eta bikote bakoitza koltxoneta batean kokatuko
da.
Ondoren bikote kideetako bat koltxonetan etzan behar dela eta bestea
ondoan eseri behar dela masaje bat emateko azalduko zaie.
Bikotekide bakoitzak zein paper jokatuko duen adostutakoan, irakasleak
istorio bat kontatuko die haurrei. Masajea eman behar duen haurrak bitartean,
irakasleak kontatzen duen istorioarekin lotua dagoen masajea emango dio
etzanda dagoen haurrari. Hau da, irakasleak euriarekin loturiko istorio bat
kontatuko du eta euria nondik erortzen zen (burutik, besoetatik, sorbaldatik
etab.) eta poliki ala gogor erortzen zen esaten joango da haurren masajea
gidatuz. Honela, masajea ematen duen haurra euri bilakatzen da eta bere
behatzekin, ur tantak direla simulatuz, etzanda dagoen haurrari sorbaldan
masajea emango dio.
Bost minutu pasa direnean
aldaketa egingo da, euria zenak masajea jasoko du eta alderantziz.
Errazago egiteko, irakasleak bitartean behatzekin mugimenduak egiten
joan daiteke haurrak berari imitatu diezaioten.
|
|
EZTABAIDA:
Gustatu zaigu masajea? Ondo sentitu al zarete masajea ematean? Eta eman
dizuetenean? Zer gustatu zaizue gehiago masajea ematea ala jasotzea?
|
|
JOLASA PRAKTIKAN JARRI ONDOREN TALDE HAUSNARKETA:
Jolas
hau praktikan jartzerakoan hasieran erresa izango zela uste genuen baina ez
zen horrela izan, izan ere, haur
batzuei etzanda eta geldi egotea kostatzen zitzaien. Haur batzuk ondo
erlaxatzen ziren baina beste batzuk mugitu eta altxatu egiten ziren. Masajea
ematen zuten haurrek berriz, nahiko ondo egiten zuten eta istorioa ondo
erlazionatzen zuten, irakasleak egiten zituen keinuak imitatuz. Haurrek oso
ondo pasatu zuten eta irakasleak haurrak erlaxatzeko moduko egokia dela ikusi
dugu, hain zuzen, guk patio ostean jarri genuen praktikan eta haurrak
erlaxatzea lortu genuen.
|
|
JOLASAREN ARGAZKIA:
|
11-NOEREN KUTXA
|
|
ITURRIA: Garaigordobil,
M. (2005)
|
|
HELBURUAK:
|
|
Garapen sozio
afektiboak
|
Emozioak adieraztea
antzezpen dramatikoaren bitartez.
Taldeko kide
sentitzea.
Baztertuak
sentitzen diren haurrak taldean integratzen laguntzea.
Talde
barneko kohesioa eta taldeko kide izateko sentimenduak nagusitzea.
Adiskidetasunean
oinarritutako elkarrekintza ahalbidetzea.
|
Adimen garapena
|
Norbere animalia
antzeztea.
Besteek antzezten
dutenari arreta jartzea.
|
Garapen
psikomotorra
|
Talde kide guztiek
antzeko mugimenduak egitea (koordinazio dinamiko orokorra).
|
HAURREN ADINA: 4 urtetik aurrera
|
|
PARTAIDE KOPURUA: 15-20 partaide
|
|
DENBORA: 15 minutu
|
|
MATERIALA: Animalien irudiak dituzten txartelak
|
|
DESKRIBAPENA:
Jokalariak biribilean jarri
beharko dira. Jolasaren lehen fasean, jolasteko erabiliko diren lau animaliak
aipatuko dira; esate baterako, katua, txakurra, zaldia, igela, oilarra,
txoria, tximua, sugea, ahatea, txerria etab. Jolasa hasi haurretik, animalia
bakoitzak egiten duen soinua denen artean definitu beharko da, harik eta
taldekide guztiek soinu denak bereizten dituzten arte. Ondoren, jokalari
bakoitzari txartel bat emango zaio, eta bertan, animalia hauetakoren baten
irudia agertuko da (bestela, belarrira esan beharko zaio zer animalia
antzeztu behar duen). Aukeratutako animalia bakoitzerako jokalari kopuru
bertsua hautatu beharko da. Bigarren fasean, jokalari bakoitzak bere rola
izango du, eta nork bere animaliaren mugimendua eta soinua antzezten hasi
beharko du. Horretarako, ikasgela osoan barrena mugitu beharko dute
animaliaren mugimendua imitatuz, eta animaliaren familia bereko kideak
bilatzen saiatu beharko dute, hau da, animalia bera antzezten ari diren
jokalariak bilatu beharko dituzte.
|
|
EZTABAIDA:
Ongi pasatu al duzue jolas honekin? Zaila izan al
da animalia antzeztea? Nahi zenuten animalia egokitu al zaizue? Zein
gustatzen zaizue gehien antzeztu dituzuen animalietatik? Zaila izan al da
zuen animaliaren familia aurkitzea? Zer sentitu duzue familia aurkitzean?
|
|
JOLASA PRAKTIKAN
JARRI ONDOREN TALDE HAUSNARKETA:
Gure ustez jolas hau 4 urte baino gehiago duten
haurrekin egitekoa da, izan ere, 4 urtekoekin praktikatzean, gelatik ibili
ziren bakoitzak bere animaliaren soinua egiten eta bere mugimenduak antzezten,
baina familia bereko animaliarik aurkitu gabe. Bakoitza bere kaxa ibili zen bere
animalia imitatzen. Gainera, beste animalia bat izan nahi
zutela esaten zuten, adibidez, izurdea. Hala ere, oso ondo pasa zuten
bakoitzak tokatu zitzaion animalia imitatzen.
|
|
JOLASAREN ARGAZKIA:
|
12-BIKOTE PIEZA BILATU
|
|
ITURRIA:
Emilio. (2010)
|
|
HELBURUAK:
|
|
Garapen sozio afektiboa
|
Sortzeak eragiten duen plazera esperimentatzea.
Onespen sentimenduak nagusitzea.
Taldekideen arteko gatazkak murriztea.
Adiskidetasunean oinarritutako elkarrekintza
handitzea.
Talde barneko kohesioa eta taldeko kide izatearen sentimenduak
ahalbidetzea.
Besteek daukaten
piezekiko arreta adieraztea.
Norberaren irudia
beste haurrei azaltzea ahozko komunikazioaren bidez.
|
Garapen psikomotorra
|
Ikusmenaren eta eskuen
mugimenduen arteko koordinazioa.
|
HAURREN ADINA: 4 urtetik aurrera
|
|
PARTAIDE KOPURUA: 15-20 partaide
|
|
DENBORA: 15 minutu
|
|
MATERIALA: Irudi
askotariko puzzleak
|
|
DESKRIBAPENA:
Irakasleak, bi piezatako hainbat puzzle prestatuko ditu, irudiak,
hitzak, koloreak, animaliak etab erabiliz.
Ondoren, taldeko kide bakoitzari pieza bat emango dio eta hauek banan
banan gainerako taldekideen piezak behatzen
eta konparatzen joan beharko dira bien artean puzzlea eraiki arte.
Puzzleak hiru piezakoak, laukoak edo bostekoak izan daitezke baita ere.
|
|
JOLASA PRAKTIKAN JARRI ONDOREN TALDE HAUSNARKETA:
Jolas hau praktikak jartzean,
zailtasunak izan genituen esplikazioa ematerako orduan, izan ere, haurrek ez
zituzten gure azalpenak ulertzen. Hain zuzen ere, haur bakoitzari pieza bat
eman genien eta denen artean puzzle bat eraiki behar zutela pentsatu zuten
inolako erlaziorik ez zuten irudiak lotzen hasi zirelako. Ondoren, irakasleak
guk adibide bat egiteko esan zigun eta modu honetan jolasa hobeto ulertu
zuten eta bikoteka puzzleak osatzen hasi ziren. Hala ere, haur batzuei guk
lagundu behar izan genien bere bikotekidea bilatzen. Azkenean puzzle guztiak
osatzea lortu genuen. Eskolako bi urteko gelatik hartutako hainbat iruditako
bi piezako puzzleak erabili genituen.
|
|
JOLASAREN ARGAZKIA:
|
13-MUSIKAREN ERRITMOAN MARGOTUZ
|
|
ITURRIA: Garaigordobil,
M. (2010)
|
|
HELBURUAK:
|
|
Garapen sozio
afektiboak
|
Musikak sortarazten
dituen emozioak interpretatu eta adieraztea.
Besteak
interpretazioa errespetatzea.
Kooperazioan aritzea bi pertsonen artean koadro bat eginez.
Talde barneko kohesioa eta taldeko kide izateko
sentimenduak nagusitzea.
Taldekideen
arteko gatazkak murriztea.
Talde
lanetan ardura eta parte hartze jarrerak bereganatzea.
|
Adimen garapena
|
Ahozko
komunikaziorako ahalmenak garatzea,besteen ideiak entzun eta errespetatuz.
Norbere ideiak
adieraztea.
|
Garapen
psikomotorra
|
Eskuen mugimenduak
koordinatzea.
|
HAURREN ADINA: 5 urtetik aurrera
|
|
PARTAIDE KOPURUA: 15-20 partaide
|
|
DENBORA: 30 minutu
|
|
MATERIALA: Kartoi mehe zuri bat eta hatz margozko ontzi batzuk –hainbat
koloretakoak-, bikote bakoitzerako. Zapiak. Musika aparatua eta zinta bat,
musika pieza batekin.
|
|
DESKRIBAPENA:
Honako jarduera honetan, musika pieza bat jartzen
da, ez oso ozen. Jokalariei eskatuko zaie, bikoteka jartzea, eta musika
horrek sortzen dizkien sentimenduak marraz ditzaten. Esate baterako, musikak
tristura sortzen baldin badie, kolore ilunak erabil ditzakete; poza sortzen
badie, berriz, kolore argiak etab. Horretarako, bikote bakoitzak kartoi mehe
zuria eta hatz margozko ontzi batzuk izango ditu. Ondoren, erakusketa moduko
bat egingo da, eta taldekideen artean musika horrek sortutako sentimenduei
buruz arituko dira hizketan.
|
|
EZTABAIDA:
Gustatu al zaizue entzun dugun musika? Ondo pasatu
duzue musika horrekin sortu zaizkizuen sentimenduak margotzen? Zer sentimendu
eragin dizkizue musikak? Marrazkian marraztu diren sentimenduekin bat al
datoz? Gustatu al zaizue hatzekin margotzea? Marrazki guztiek sentimendu
berak adierazten dituzte? Zailtasunik izan al duzue marrazkia binaka egiteko?
|
|
JOLASA
PRAKTIKAN JARRI ONDOREN TALDE HAUSNARKETA:
Ezin izan dugu praktikan jarri.
|
|
JOLASAREN ARGAZKIA:
|
14-DORRE BAT ERAIKITZEN
|
|
ITURRIA:
Emilio. (2009)
|
|
HELBURUAK:
|
|
Garapen sozio afektiboa
|
Sortzean eragiten duen plazera esperimentatzea.
Taldeko kide sentitzea.
Baztertuak sentitzen diren haurrak taldean
integratzen laguntzea.
Gatazkei aurre egiteko estrategiak
bereganatzea.
Taldekideen
gaitasunak errespetatzea.
|
Adimenaren garapena
|
Norberaren ekimen
gaitasuna indartzea.
Ardurak hartzea.
Inpultsibitatea
kontrolatzea norberaren txanda itxarotean.
|
Garapen psikomotorra
|
Eskuen mugimenduen
koordinazioa.
|
HAURREN ADINA: 4 urtetik aurrera
|
|
PARTAIDE KOPURUA: 10-15 partaide
|
|
DENBORA: 20 minutu
|
|
MATERIALA:
Aparrezko blokeak, konstrukziozko piezak edo
edozein materiala dorre bat eraikitzeko.
|
|
DESKRIBAPENA:
Lehenik eta behin, irakasleak haurrei dorre bat zer den galdetuko die
jolasaren nondik norakoak argi gera daitezen. Esanahia azaldu ondoren, denon
artean dorre bat eraikitzea proposatuko diegu.
Dorrea egiteko, haur bakoitzari banan-banan deituko diogu bere pieza
jarri dezan eta horrela denon artean dorre bat osatuko dute.
Dorrea edozein
materialekin egin daiteke: kutxekin, blokeekin, eraiketa piezekin etab.
Dorrea eraiki
ondoren, ea desegin nahi duten galdetuko zaie umeei, eta horrela bada, banan-banan
berriz ere haur bakoitza bere pieza kentzen hasiko da bakoitzaren pieza
hasierako lekuan gordez.
|
|
EZTABAIDA:
Denon artean eraiki
dugun dorrea gustatu al zaizue? Zer sentitu duzue dorrea eraikitzerakoan? Eta
desegiterakoan? Zer gustatu zaizue gehien dorrea egitea ala desegitea?
|
|
JOLASA PRAKTIKAN
JARRI ONDOREN TALDE HAUSNARKETA:
Jolasa egin genuenean, haur bakoitzari guk banatu
genien pieza bana, denak borobilean eserita zeuden eta dorrea borobilaren
erdian eraikitzea erabaki genuen. Dorrea eraikitzen hasi ginenean, oso zaila
egiten zitzaien besteen txanda errespetatzea, denek beraien fitxa ahalik eta
azkarren jarri nahi baitzuten. Hori dela eta, irakasleak, denei ilaran
jartzeko esan zien, era horretan
errazago egiten zaielako txanda itxarotea esan baitzigun.
Jolasa
psikomotrizitate gelan jarri genuen praktikan, izan ere, bi dorre eraiki
genituen material diferenteak erabiliz, bata egurrezko blokeekin egin genuen
eta bestea aparrezko blokeekin.
Egurrezko blokea oso ondo irten
zen eta ez zen erori, izan ere, irakasleak esan zigun psikomotrizitate saioen
bukaeran dorreak eraikitzen dituztela eta ohituak zeudela.
Bestalde, aparrezko blokeekin
dorrea egin genuenean, irakasleak lagundu zien blokeak bata bestearen gainean
jartzen dorrea altuegia egin zutelako. Jolasaren amaiera zertsu bat aldatu
genuen, eta bakoitzak bere pieza kendu
ordez, denon artean aparrezko blokea
dorrea hautsi zuten.
|
|
JOLASAREN ARGAZKIA:
|
15-DANTZA
|
|
ITURRIA: Arranz Beltrán, E. (2012)
|
|
HELBURUAK:
|
|
Garapen sozio afektiboa
|
Bere buruarengan eta bestearengan
konfiantza handitzea.
Autokontzeptuaren hobekuntza.
Besteen gaitasunak errespetatzea.
Talde
barneko kohesioa eta taldeko kide izateko sentimenduak nagusitzea.
Adiskidetasunean
oinarritutako elkarrekintza ahalbidetzea.
Taldekideen arteko gatazkak saihestea.
Talde dinamikan parte-hartzea.
|
Adimenaren garapena
|
Norbere ideiak
adieraztea.
|
Garapen psikomotorra
|
Elkar jartzen diren
gorputz zatiak koordinatu beste bikotearekin.
|
HAURREN ADINA: 4 urtetik aurrera
|
|
PARTAIDE KOPURUA: 15-20 partaide
|
|
DENBORA: 10-15
minutu
|
|
MATERIALA:
Bikote bakoitzarentzako pilota bat eta
musika.
|
|
DESKRIBAPENA:
Lehenik eta behin, ikasgelan musika jarriko dugu eta haurrei modu
librean dantza egiteko eskatuko diegu.
Ondoren bikoteka jartzeko esango zaie bikotekide bakoitzari pilota bat
emanez. Denak bikoteka daudenean pilotarekin, berriz ere, musika jarriko dugu
eta bien artean gorputzeko atal batekin pilota eutsiz dantza egin behar
dutela, pilota lurrera erori gabe azalduko diegu.
Noizbehinka bikote
aldaketa egingo dugu denek guztiekin dantza egiteko aukera izan dezaten.
|
|
EZTABAIDA:
Ondo pasa duzue
dantza egiten? Zer sentitu duzue banaka dantza egiterakoan? Eta binaka? Zer
gustatu zaizue gehiago banaka ala binaka dantza egitea? Zergatik? Pilota askotan
erori al zaizue lurrera?
|
|
JOLASA
PRAKTIKAN JARRI ONDOREN TALDE HAUSNARKETA:
Jolasa
praktikan jarri genuenean, lehenik eta behin, musika jarri genuen haurrak
modu librean dantza egiteko eta beraien emozioak musikaren bitartez
adierazteko, ondoren binaka dantza egiteko eskatu genien eta azkenik, binaka
zeudela aprobetxaturik pilota bat eman genien bien artean eutsiz dantza
egiteko.
Bakarka
dantza egiten aritu zirenean oso pozik aritu ziren gelaren leku batetik
bestera dantzan. Harrigarria egin zitzaigun nola egiten zuten dantza lotsarik
gabe, guk hasieran lotsatu egingo zirela uste baikenuen. Izan ere, guk jolas
hau planteatu genuenean gure burua jolasean ikustean lotsa sentitu genuen.
Era honetan konturatu gara heldu bilakatzen goazen heinean gure lotsak eta
gainerakoen haurrean gaizki geratzeko beldurrak nagusitzen doazela.
Bestalde,
binaka jartzeko eskatu genienean, nabaritu zen nola lau urteko haurrak
sexu bereko kideekin elkartzeko joera
garatua dutela, hala ere, bikote bat neska eta mutil batek osatu behar izan
zuten eta ez zen arazorik egon.
Azkenik esan behar dugu, haurrei pilota eman genienean,
guk lagun behar izan geniela pilota non jartzeko esanez, sabelean, kopetan,
sorbaldan, etab. Hala ere, oso zaila egiten zitzaien denbora guztian pilota
lurrera erortzen zelako eta azkenean bi eskuen tartean jarrita dantza egiteko
esan genien eta ondo irten zen.
|
|
JOLASAREN ARGAZKIA:
|
16-TXINGOMA JAUZILARIA
|
|
ITURRIA: Garaigordibil,
M. (2005).
|
|
HELBURUAK:
|
|
Garapen afektiboak
|
Norberaren
sentimenduak eta emozioak adieraztea eta onartzea.
|
Garapen sozialak
|
Kooperazioa
sustatzea, guztion gorputzarekin txingoma erraldoi bat osatuz.
Talde
barneko kohesioa eta taldeko kide izateko sentimenduak nagusitzea.
Adiskidetasunean
oinarritutako elkarrekintza ahalbidetzea.
Baztertuak
sentitzen diren haurrak taldean integratzen laguntzea.
|
Adimen garapena
|
Ahozko
komunikaziorako ahalmenak garatzea, besteen ideiak entzun eta errespetatuz.
Norbere ideiak
adierazi eta arrazoitzea.
|
Garapen
psikomotorra
|
Denek batera
jauziak ematea (koordinazio dinamiko orokorra).
|
HAURREN ADINA: 4 urte
|
|
PARTAIDE KOPURUA: 15-10 partaide
|
|
DENBORA: 20 minutu
|
|
MATERIALA:
|
|
DESKRIBAPENA:
Jolas honetan, jokalari bakoitzak
txingoma zati bat izango da, eta <<ñam-ñam>> erritmoan jauzika
ibiliko da. Jokalariek jauzi egin beharko dute, bi hankak batu eta saltoka
aritu beharko dute, modu askean eta ikasgela barnean. Ez da musikarik
entzungo, baina jauzika ari diren bitartean <<ñam-ñam>> esan
beharko dute. Txingoma zati batek beste bat ukitzen duenean, itsatsita
geratuko dira biak. Pixkanaka-pixkanaka taldeko kide guztiak elkartzen joango
dira, eta, azkenean, txingoma erraldoi bat eratuko dute, eta guztiek batera
egin beharko dute jauzi. Bizpahiru saio egingo dira.
|
|
EZTABAIDA:
Ondo pasa al duzue “txingoma
jauzilaria” jolasean? Zer sentitu duzue? Gustatu al zaizue gainerakoekin
itsatsi eta denak batera txingoma handi bat bezala jauzika aritzea ala
nahiago duzue bakar-bakarrik aritzea? Bete al dituzue jolasaren arauak, hau
da, txingoma zati bat ukitzean, geratu al zarete hari itsatsita?
|
|
JOLASA PRAKTIKAN
JARRI ONDOREN TALDE HAUSNARKETA:
Jolas honetan oso ondo pasa zuten saltoka, baina beste txikle zati bat
ukitzean ez ziren elkartzen. Denak ibili ziren klasetik saltoka, eta batzuk
niregana etorri eta nekatuta zeudela esaten zidaten. Batzuetan binaka
elkartzen ziren lagunen bat ukitzean, baina segituan banantzen ziren eta
beraien kaxa jarraitzen zuten saltoka. Azkenean, ez zen txikle osorik osatu.
Gainera, haur batzuk eserita geratu dira hasieran, beraien tutoreak
altxatzeko esan dien arte.
|
|
JOLASAREN ARGAZKIA:
|
17-EZ GAITUZTE JANGO
|
|
ITURRIA: Guk
asmatutakoa
|
|
HELBURUAK:
|
|
Garapen sozio afektiboa
|
Beldur sentimendua esperimentatu eta kontrolatzea.
Norberaren sentimendu edota emozioak adieraztea
eta onartzea.
Kideen arteko lehiak saihestea.
Taldekideen artean harremanak hobetzea.
Laguntza harremanak sortzea.
|
Adimenaren garapena
|
Norbere ideiak
adieraztea.
Entzumen aktiborako
ohitura eskuratzea.
|
Garapen
psikomotorra
|
Gorputz eskemaren koordinazioa lantzea
|
HAURREN ADINA: 4 urtetik aurrera
|
|
PARTAIDE KOPURUA: 5-10 partaide
|
|
DENBORA: 10-15
minutu
|
|
MATERIALA:
Tamaina
ezberdinetako objektuak, esaterako, koltxonetak, toailak, egunkarietako
orrialdeak etab.
|
|
DESKRIBAPENA:
Lehenik
eta behin, koltxoneta bat jarriko dugu lurrean eta haurrei denak bertan sartu
behar direla esango diegu, zorua itsasoa baita eta bertan krokodiloak
baitaude. Beraz, irakasleak hiru arte kontatzerakoan haurrak koordinatu egin
behar dira eta denak koltxonetaren gainean jarri. Denak goian daudenean “ez
gaituzte jango” oihukatuko dute eta berriro lurrera jaitsiko dira.
Ondoren irakasleak
objektu txikiago bat jarriko du lurrean, esaterako, toalla bat. Haurrak
berdina errepikatuko dute eta toallaren gainean guztiak sartzea lortu beharko
dute, bestela uretan dauden krokodiloak jan egingo dituzte.
Hau, geroz eta
objektu txikiagoekin errepikatuko dute, azkenean gainera igotzea ia ezinezkoa
izan arte.
Haur bat erortzen
baldin bada, denek galtzen dute, beraz kooperazioa eta talde lana beharrezkoa da.
|
|
EZTABAIDA:
Zein lurzoru gustatu
zaizue gehien? Eta gutxien? Zergatik? Zein lurzorutan sartu zarete errazago?
Zeinetan ez hain errez?
|
|
JOLASA PRAKTIKAN JARRI ONDOREN TALDE HAUSNARKETA:
Jolas hau guk asmatutakoa da,
beraz lehengo aldia zen praktikan jartzen zena. Hasieran partaide kopurua
errespetatuz (5-7 haur) nahiko ondo atera zen, batez ere zati handiekin,
koltxonetan sartzerakoan, toallan... baina txikiagoa zenean ez zuten ondo
pentsatzen eta denak batera joaten ziren lasterketa ahalik eta azkarren
heltzeko. Horregatik hau konpontzeko irakaslearen laguntza behar izan genuen
eta gogoratu behar izan zien jolasaren helburua, denak lurzoruaren gainean
sartzea zela krokodiloek inor jan ez zezaten. Hori dela eta, elkar lagun behar
zietela bat bestearen gainean jarriz esan genien. Baina, hurrengo saiakeran,
egunkari zatia jarri genuenean hain zuzen,
zailtasunak izan zituzten eta bata bestearen gainean jartzen hasi
ziren baina denak lurrera jausi ziren eta haurren batek min hartu zuen. Ez
zuen min handirik hartu berehala pasa zitzaion baina egunkariko orri bat
lurzoru bezala jartzea 4 urteko haurrentzat ez zela egokia konturatu ginen.
Hala ere, lurzoru handiagoak erabiliz edota binaka jarriz jolasten jarraitu
genuen eta gustatu zitzaien.
|
|
JOLASAREN ARGAZKIA:
|
1.2. 5 Urteko haurrentzako
18-MATXINSALTOA
|
|
ITURRIA: Garaigordobil, M. (2005)
|
|
HELBURUAK:
|
|
Garapen sozio
afektiboa
|
Besteekin elkartzeak eta mugitzeak sortzen duen plazera
esperimentatzea.
Sentimendu
positiboak nagusitzea.
Adiskidetasunerako
lagungarriak diren sentimenduak adieraztea.
Besteen ideiak
errespetatzea.
Baztertuak sentitzen diren haurrak taldean integratzea.
Talde barneko
kohesioa eta taldeko kide izateko sentimendua nagusitzea.
|
Adimen garapena
|
Norberak bere ideiak kanporatzea.
Talde lanetan
ardura eta parte hartze jarrerak bereganatzea. Ahozko komunikaziorako
ahalmenak garatzea.
|
Garapen
psikomotorra
|
Denen artean pilota airera bota eta berriro hartzea (koordinazio
dinamiko orokorra).
|
HAURREN ADINA: 5 urtetik aurrera
|
|
PARTAIDE KOPURUA: 10-15 partaide
|
|
DENBORA: 10 minutu (norbaitek kale egin arte)
|
|
MATERIALA: Oihal handi eta zabal bat eta globoa edota pilota
|
|
DESKRIBAPENA:
Manta edo zapi handi baten inguruan jarriko dira umeak. Erdi-erdian
baloi edo globo bat jarriko dugu (matxinsaltoa). Denen artean matxinsaltoak
saltoak emateari ez uztea lortu behar dute ahal diren salto gehien lortzen
saiatuz.
|
|
EZTABAIDA:
Salto asko egitea lortu al duzue? Ondo pasatu al duzue? Zenbat salto egitea
lortu duzue?
|
|
JOLASA PRAKTIKAN JARRI ONDOREN TALDE HAUSNARKETA:
Egia esan, jolasa erreza ematen du, baina 5
urteko haurrekin praktikan jartzerakoan ez da hain errez atera. Hamar haur
jarri ditugu oihal baten inguruan. Oihala ez zen borobila, laukizuzena
baizik, oso zaila baitzen oihal handi
eta borobila aurkitzea. Aparrezko baloi bat jarri dugu erdian eta hasieran pixka bat kosta zaigu, baina
azkenean nahiko ondo atera da, matxinsaltoak pare bat salto ematera iritsi da
batean, gustura egon dira baina espero baino okerrago atera da jolasa.Haurrak
ez baitziren ados jartzen pilota denok batera airera botatzerako garaian eta beti lurrera
erortzen zitzaien, gainera batzuk beste batzuk baino indar handiagoa zuten,
ondorioz koordinazio falta nabaritzen zen.
|
|
JOLASAREN ARGAZKIA:
|
19-ITSUA ETA GIDARIA
|
|
ITURRIA: Garaigordobil,
M. (2005)
|
|
HELBURUAK:
|
|
Garapen sozio
afektiboa
|
Segurtasun eza eta beldur sentimenduak kontrolatzea.
Autoestima on bat
garatzea.
Beste gizaki
batzuen egoera emozionalekiko enpatia izatea.
Kideen arteko
konfiantza sendotzea.
Ahozkoa ez den komunikazioa lantzea.
Laguntza harremanak sortzea.
Gainerakoenganako konfiantza sustatzea.
|
Adimen garapena
|
Norbere ideiak adieraztea.
Erantzukizunak hartzea.
|
Garapen
psikomotorra
|
Gelatik mugitzea oztopoekin talka egin gabe (koordinazio dinamiko orokorra).
|
HAURREN ADINA: 5 urtetik aurrera
|
|
PARTAIDE KOPURUA: 16-20 partaide
|
|
DENBORA: 10 minutu
|
|
MATERIALA: Edozein motatako oztopoak, oso arriskutsuak izan gabe (aparrezko
blokeak, koltxonetak, mahaiak, aulkiak...), begiak tapatzeko zapiak.
|
|
DESKRIBAPENA:
Bikoteka jokalari bat itsua izango da eta bestea gidaria. Gidariak
eskuak itsuaren sorbalda gainean jarriko ditu eta presio txiki batzuen bidez
(ezkerreko edota eskuineko sorbaldan) gelatik gidatuko du, oztopoen kontra
egin gabe. Gero, paperak aldatu eta jolasa berriz ere hasi egingo da. Jolasa
konplikatu daiteke oztopo gehiago jarriz gero.
|
|
EZTABAIDA:
Asko oztopatu al zarete? Zer gustatzen zaizue gehien itsua ala gidaria
izatea? Biak izan zarete? Ondo pasatu duzue?
|
|
JOLASA PRAKTIKAN
JARRI ONDOREN TALDE HAUSNARKETA:
Jolasa nahiko zaila da 5 urteko haurrekin egiteko baina batzuk oso ondo
bete dituzte arauak eta ondo aritu dira, beste batzuk aldiz, aspertu egin
dira eta jolasteari utzi diote berehala, jolasa aurrera eramateko pazientzia
handia behar da eta haurrei nahiko kostatzen zaie, baina orokorrean ondo
atera da.
|
|
JOLASAREN ARGAZKIA:
|
20-HILABETEAK SALTOKA
|
|
ITURRIA: Urtxintxa.
(2001)
|
|
HELBURUAK:
|
|
Garapen sozio afektiboa
|
Besteekin elkartzeak sortzen duen plazera
esperimentatzea. Baztertuak sentitzen diren haurrak taldean integratzea.
Talde barneko
kohesioa eta taldeko kide izateko sentimendua nagusitzea.
Besteen ideiak entzun eta errespetatzea.
|
Adimen garapena
|
Inpultsibitatea kontrolatzea norberaren txandari itxarotean.
Norbere ideiak adieraztea.
|
Garapen
psikomotorra
|
Denek batera salto egitea (koordinazio dinamiko orokorra).
|
HAURREN ADINA: 5 urtetik aurrera
|
|
PARTAIDE KOPURUA: 10-15 partaide
|
|
DENBORA: 10 minutu
|
|
MATERIALA: Soka bat.
|
|
DESKRIBAPENA:
Bi
taldekidek sokari goraka eragiten dioten bitartean, besteek ilaran itxarongo
dute. Hilabeteen abestiarekin batera
banan-banan eta jarraian salto egin beharko dute.
Hilabete
bakoitza aipatzen denean lagun bat sokan sartuko da, salto bat egingo du eta
aterako da. Hurrengo hilabetearekin ilaran bere atzean zegoenak gauza bera
egingo du: sokan sartu, salto bat egin eta sokatik atera. Honela hilabete
guztiak aipatu arte.
Azkeneko
hilabetearekin batera salto egiten duenak, saltoka jarraitu beharko du
hilabete guztiak azkar-azkar aipatzen diren bitartean: urtarrila, otsaila,
martxoa... Sokari geroz eta azkarrago eragingo zaio saltoka ari denak huts
egin arte.
|
|
EZTABAIDA:
Zein hilabete tokatu zaizu egitea? Asko saltatu duzue? Erori zarete?
Gaizki atera zaizue, ala guztia ongi? Oztopatu al zarete? Gustatu zaizue?
|
|
JOLASA PRAKTIKAN
JARRI ONDOREN TALDE HAUSNARKETA:
Jolasa asko gustatu zaie, batzuetan ez ziren salto egitera ausartzen
abestiaren erritmoan baina orduan abestia moldatzen genuen eta ondo geratzen
zen, pixka bat azkarrago saltatzen hasten ginenean berehala norbaitek soka
zapaltzen zuen eta jolasa amaitzen zen. Azkenean haur guztiek abestia ikasi
dute eta asko gustatu zaiela ematen zuen. Asko nabaritzen zen salto egiteko
orduan umeen abileziak eta ohiturak; izan ere, batzuek ez zekiten ia salto egiten, ez
baitzeuden sokasaltoan ibiltzera ohituta.
|
|
JOLASAREN ARGAZKIA:
|
21-MAITE ZAITUT
|
|
ITURRIA: Urtxintxa. (2001)
|
|
HELBURUAK:
|
|
Garapen sozio
afektiboa
|
Autokontzeptua-autoestimua
hobetzea.
Beste pertsona
batenganako sentimendu positiboekin lotutako emozioak adieraztea.
Talde barneko
kohesioa lantzea taldeko kide izateko sentimenduak nagusituz.
Besteak
errespetatzea.
Baztertuak sentitzen
diren haurrak taldean integratzen laguntzea.
|
Adimen garapena
|
Ahozko komunikazioa lantzea.
Norbere ezaugarriak
eta besteenak ezagutzea.
Talde dinamikan arreta mantentzea.
|
Garapen
psikomotorra
|
Mugimendua eta ikuspena koordinatzea.
|
HAURREN ADINA: 5 urtetik aurrera
|
|
PARTAIDE KOPURUA: 15-20 partaide
|
|
DENBORA: 10-20 minutu
|
|
MATERIALA: Aulkiak. Aulkirik eduki ezean uztailak erabili daitezke.
|
|
DESKRIBAPENA:
Jolaskide bakoitza aulki banatan eseriko da,
biribil bat osatzen dutelarik. Beste lagun bat erdian zutik geratuko da.
Erdian dagoena eserita dagoen batengana
hurbilduko da eta esango dio: MAITE ZAITUT. Eserita dagoenak, berriz,
erantzun egin beharko dio: ZERGATIK? Eta erdiko jolaskideak arrazoiren bat
eman beharko dio. Arrazoia edozein izan daiteke, baina beti eserita dagoen
jokalariaren ezaugarri bat izan behar du: ezaugarri fisikoa (ilearen kolorea,
sudurraren neurria, begien kolorea...), jantzita duen zerbaiten ezaugarria
(galtzen kolorea, oinetako mota, alkandoraren kolorea...), bestelako
ezaugarriren bat (mutila ala neska izatea, herri batekoa izatea, adina...)
etab.
Ezaugarri hori duten guztiak aulkitik altxatu
egingo dira orduan, eta beste aulki batean esertzen saiatuko dira. Ezaugarri
hori betetzen ez dutenak ez dira beren aulkitik mugituko. Eserita daudenak
tokiz aldatzen diren bitartean, erdiko jokalaria hutsik gelditutako aulki
batean esertzen saiatuko da. Horrela, hurrengo txandarako beste jolaskide bat
geratuko da erdian eta jolasa errepikatu egingo da, bestelako ezaugarriren
bat esanez.
|
|
EZTABAIDA:
Gustatu zaizue jolasa? Asko ala gutxi altxatu zarete? Gauza asko
dituzue amankomunean?
|
|
JOLASA PRAKTIKAN
JARRI ONDOREN TALDE HAUSNARKETA:
Jolasa hastea pixka bat kostatu zaigu, izan ere, esplikazioa nahiko
luzea izan da eta denak ondo ulertzea lortu nahi genuen. Uztailekin egin dugu
jolasa, hauek lurrean utzita eta haurrak barruan zutik jarrita. Haurrak
lotsatuta hasi dira, eta gainera batzuetan ez zekiten zer esan, beraz
laguntza pixka bat behar izan dute, baina batzuk berehala harrapatu dute
jolasa eta oso gustura ibili dira, hala ere, denbora gutxi egon gara honetan
jolasean, luzeegia egiten baitzaie haurrei, mugimendu gutxi duelako gehien
bat.
|
|
JOLASAREN ARGAZKIA:
|
22-ARMIARMA SAREA
|
|
ITURRIA: Urtxintxa. (2001)
|
|
HELBURUAK:
|
|
Garapen sozio
afektiboa
|
Tentsioa arintzea.
Onespen
sentimenduak sortzea
Talde barneko
kohesioa sortzea.
Taldekideen
gaitasunak errespetatzea.
Baztertuak
sentitzen diren haurrak taldean integratzen laguntzea.
|
Adimen garapena
|
Ardura eta parte hartze jarrerak bereganatzea.
|
Garapen
psikomotorra
|
Armiarma sarea modu koordinatuan mugitzea (koordinazio dinamiko
orokorra).
|
HAURREN ADINA: 5 urtetik aurrera
|
|
PARTAIDE KOPURUA: 15-20 partaide
|
|
DENBORA: 20 minutu
|
|
MATERIALA:
|
|
DESKRIBAPENA:
Jokalari
bat armiarma izango da, eta beste guztiak bere sarean harrapatu beharko ditu.
Horretarako, jolas eremu bat zehaztuko da, eta eremu horren alde batean
armiarma kokatuko da, eta beste aldean beste jolaskide guztiak. Horiek,
armiarma aurrera mugitzen hasten denean, beste muturrera iritsi behar dute.
Bide
horretan armiarmak norbait ukitzen badu, ukituak ukitutako tokian geratu
beharko du armiarma sarea osatzen. Inork ezin du atzerantz jo.
Armiarma
beste aldera iritsitakoan berriro errepikatuko da, jolasa baina aurkako
noranzkoan. Harrapatutako jokalariekin armiarma sarea osatzen joango da.
Sarea osatzen duten
laguntzaileek, armiarmak bezala, aske dauden jokalariak ukitzen saiatu
beharko dute, laguntzaile kopurua handitzen joan dadin, baina ezin dute
tokitik mugitu. Jolasak aurrera egingo du, haur guztiek armiarma sarea osatu
arte.
|
|
EZTABAIDA:
Ongi pasatu duzue? Zer duzue nahiago, armiarma izatea ala ez izatea?
Armiarmak erraz harrapatu ditu guztiak? Nor izan da harrapatuta izaten
azkena? Eta lehena?
|
|
JOLASA PRAKTIKAN
JARRI ONDOREN TALDE HAUSNARKETA:
Jolas hau izan da gehien gustatu zaiena, izan ere, gehiengoek aurretik
ezagutzen zuten eta mugimendu handiko jolasa da. Denak nahi izaten zuten
armiarma izan, Gainera, batzuek arauak ez zituzten betetzen, esaterako atzera
pausoa ematen zuten edota harrapatuak aurrera jarraitzen zuten. Hainbeste
gustatu zaienez, berriro errepikatu dugu eta gainera berriro egin nahi izan
dute, baina ez genuen denborarik eta klasera joan behar izan dute. Jolas
honekin asko gozatu dute eta lehenengoan ulertu dute.
|
|
JOLASAREN ARGAZKIA:
|
23-MOMIAK
|
|
ITURRIA: Garaigordobil,
M. (2005)
|
|
HELBURUAK:
|
|
Garapen sozio
afektiboa
|
Jolasean
zehaztutako arauak errespetatzea.
Taldeko kideen
ezagutza, eskultoreak kidea momia bihurtuz.
Talde barneko
kohesioa eta taldeko kide izateko sentimenduak nagusitzea
Autokontzeptuaren
hobekuntza.
|
Adimen garapena
|
Norbere ideiak adieraztea.
Ardurak hartzen ikastea.
Inpultsibitatea kontrolatzea norberaren txanda itxarotean.
|
Garapen
psikomotorra
|
Gorputz adierazpena
eta gorputz eskemaren ezagutza eskuratzea.
|
HAURRAREN ADINA: 5 urtetik aurrera
|
|
PARTAIDE
KOPURUA: 15-20 partaide
|
|
DENBORA: 40 minutu
|
|
MATERIALA: Komuneko papera, jokalari bakoitzarentzat.
|
|
DESKRIBAPENA:
Lehenik eta behin, taldekideen
artean momia zer den adierazi beharko da. Horretarako, irudiak erakutsi
beharko zaizkie haurrei; esate baterako, Egiptoko momien irudiak. Ondoren,
ikasle guztiak bi taldetan banatu beharko dira. Talde baterako
parte-hartzaileak sakabanatu egingo dira, eta pertsona helduak keinua egiten
dienean, geldi-geldi geratu beharko dute, estatuak balira bezala. Nahi duten
bezala gera daitezke: zutik,
belauniko, etzanda, lau hankatan,… Hainbat jarreratan jartzeko gomenda
diezaiekegu, baina batez ere, jarrerak barregarriak izan daitezela esango
diegu. Beste taldeko kideek komuneko papera izango dute eskuetan, eta saiatu
beharko dute estatua horiek “estali edo biltzen”. Komuneko paperez estaltzen
dituztenean, momia bilakatuko dituzte. Horretarako, bigarren taldeko kideek
erabaki beharko dute nork zein momia aukeratuko duen (pareak ez badira, bi
jokalariek, momia bakarra har dezakete). Paperarekin momiak “bildu” eta
“apaindu” ostean, zientzialariak beren lanetatik urrundu, eta sortu dutenari
buruz arituko dira hizketan. Ondoren, estatuetara hurbildu, eta belarrira
esango diete zer diruditen (katua
dirudizu, elurrezko panpina bat dirudizu,…). Beren lanak gordetzeko,
kideak momia bilakatu ostean, pertsona helduak argazkiak aterako dizkie.
Argazkiak atera ostean, rolak aldatuko dituzte: momiak bizidun
bilakatuko dira, eta zientzialariak estatua. Era horretan, berriz has
daitezke jolasean.
|
|
EZTABAIDA:
Ondo pasatu al duzue jolasean? Zer izan da barregarriena? Zer sentitu
duzue momia bilakatzean? Eta zientzialariak izan zaretenean? Denok lagundu al
duzue momiak sortzeko lanean? Gustatzen al zaizue nola geratu diren,
azkenean, momiak?
|
|
JOLASA
PRAKTIKAN JARRI ONDOREN TALDE-HAUSNARKETA:
Jolas hau praktikan jarri genuenean, haurrak bikoteka jarri ziren eta
bikoteko kide bat nahi zuzen posturan jarri eta bestea paperarekin inguratzen
hasten zenean, papera behin eta berriz apurtzen zen, hori dela eta, jolasa
moldatu egin genuen. Hain zuzen, eskultoreak momia zen haurraren
gorputzarekin eskultura bat egitea nahi zion forma emanez esan genien eta
ondoren alderantziz. Oraingo honetan jolasa ondo irten zen eta haurrek oso
ondo pasatu zuten bai momiaren rola betetzean eta baita eskultorearena ere.
|
|
JOLASAREN ARGAZKIA:
|
24-MAMUAK
|
|
ITURRIA: Garaigordobil,
M. (2005)
|
|
HELBURUAK:
|
|
Garapen sozio
afektiboa
|
Beldur sentimenduak
adieraztea eta kontrolatzea.
Pertsonetan
sentipen “onak” eta “txarrak” eragiten dituzten egoerak identifikatzea eta
bereiztea.
Adiskidetasunean
oinarritutako elkarrekintza ahalbidetzea.
Ahozkoa ez den
komunikazioa garatzea entzumen aktiborako ohiturak hartuz.
Talde barneko
kohesioa eta taldeko kide izateko sentimenduak nagusitzea
|
Adimen garapena
|
Norbere ideia eta emozioak adieraztea.
Entzumen aktiborako ohitura eskuratzea.
|
Garapen
psikomotorra
|
Mamuen taldeak modu
koordinatuak korrika egitea (koordinazio dinamiko orokorra).
|
HAURRAREN ADINA: 5 urtetik aurrera
|
|
PARTAIDE
KOPURUA: 15-20 partaide
|
|
DENBORA: 15 minutu
|
|
MATERIALA: Ez da
materialik behar
|
|
DESKRIBAPENA:
Taldekide guztiek elkarri eskua eman, eta biribil bat osatuko dute.
Bost haur kanpoan geratuko dira, mamuen rola jokatuko baitute. Mamuak biribil
barnean jarriko dira, eta lo egongo balira bezala jokatuko dute. Gainerako
jokalariak mamuen inguruan oinez hasiko dira, orduak ahots goraz esaten
dituzten bitartean: ordu batetik gauerdira arte (00:00). Gauerdia iristean,
mamuak esnatzen hasiko dira, pixkanaka-pixkanaka. Gainerakoek, eskuak askatu,
eta mamuek ihes egingo diete. Manuen rola dutenek, nahi duten moduan egingo
dute mamuen lana; esate beterako, besoak altzatu, eta soinu fantasmagorikoak
botaz. Mamuek jokalarien atzetik joan beharko dute, eta bat ukitzen dutenean,
hori ere mamu bilakatuko da, eta mamuek bezala jokatu beharko du. Taldekide
guztiak mamu bihurtzen amaituko da jolasa. Denbora tarte bat utziko zaie,
modu askean mamuetara jolas daitezen.
|
|
EZTABAIDA:
Ondo pasatu al duzue jolasean? Zer sentitu duzue mamuen rola jokatu
duzunean? Eta mamuek harrapatu, eta zuek ere mau bihurtzean? Nor da mamuen beldur?
Nork uste du mamuak existitzen direla? Bestelako zer gauzak beldurtzen
zaituztete?
|
|
JOLASA PRAKTIKAN
JARRI ONDOREN TALDE-HAUSNARKETA:
Jolasa praktikan jartzerakoan ez da inolako arazorik egon, hasieran haurrek
ez zekiten ondo nola jokatu mamu rola baina taldeko kide bat orroak eginez
hasi da eta beste guztiek berari imitatu diote. Jokalariek errez barneratu
dute rol aldaketa eta oso ondo pasatu dute jolasean. Jolas hau nahiko ohikoa
da adin honetako aurren artean eta orregatik ez du inolako zailtasun
berezirik izan eta asko gustatu zaie. Hori bai, haurrek nahiago dute
harrapatuak izatea harrapatzaileak baino. Behin baino gehiagotan errepikatu
dugu jolasa haurrek bi paperak jokatzeko aukera izan dezaten.
|
|
JOLASAREN ARGAZKIA:
|
25-ARGAZKI ISTORIKOAK
|
|
ITURRIA: Garaigordobil,
M. (2005)
|
|
HELBURUAK:
|
|
Garapen sozio
afektiboa
|
Sortzeak eta
istorioa asmatzeak sortzen duen plazera esperimentatzea.
Onespen
sentimenduak nagusitzea.
Talde barneko
kohesioa eta taldeko kide izateko sentimendua nagusitzea.
|
Adimen garapena
|
Norbere desio,
ideiak eta fantasiak adieraztea.
Inpultsibitatea
kontrolatzea, norberaren txanda itxarotean.
Besteek kontatzen
duten istorioan arreta izatea.
Besteen istorioak
ulertzea.
Ahozko
komunikaziorako ahalmenak garatzea.
|
HAURRAREN ADINA: 5 urtetik aurrera
|
|
PARTAIDE
KOPURUA: 5-6 partaide
|
|
DENBORA: 45 minutu
|
|
MATERIALA: Argazki bat jokalari bakoitzarentzako
|
|
DESKRIBAPENA:
Hasiera batean, jokalari guztiak biribilean eseriko dira. Denei argazki
edo irudi bana banatuko zaie. Jolasaren ardatza da, irudia oinarrian hartuta
denok, kooperazioan, istorio bat asmatzea: hasiera, mamia eta amaiera izango
dituenak. Lehenengo jokalariak, irudiak iradokitzen diona kontuan izanda,
istorio bat kontatzen hasiko da, eta istorioari buruzko oinarrizko
informazioa emango du. Ondoren, isildu egingo da. Bigarrenak, aurrekoak esan
duenari heldu, eta gertaera gehiago batuko dizkio istorioari. Horrela aritu
beharko dute bata bestearen atzetik, eta taldekide guztien artean ipuin bat
edo istorio bat osatu beharko dute. Jokalariek ahalegina egin beharko dute
kontakizunak jarraipen egokia izan dezan; pertsona bakarrak kontatuko balu
bezala.
|
|
EZTABAIDA:
Istorio polita osatu al duzue? Irudimen handia izan al duzue? Gustatu
al zaizue asmatu duzuen istorioa? Koherenteak izan al da istorioa, pertsona
bakarrak kontatu izan balu bezala?
|
|
JOLASA PRAKTIKAN JARRI ONDOREN TALDE-HAUSNARKETA:
Bost haur hartu ditugu eta bakoitzari argazki ezberdinak banatu
dizkiegu (mendia, hiria, gizona, txalupa eta aterkia).
Argazki horiekin istorio bat eraiki
behar zuten denen artean.
Haur bakoitzak bere argazkiaren inguruko istorioa kontatzean,
izugarrizko imajinazioa eta hitz egiteko gogoa erakutsi dute, baina aurreko
argazkiarekin istorioa lotzeko orduan laguntza behar izan dute, zaila izan da
istorioak lotzea, bakoitza bere irudian gehiegi zentratu baita. Hala ere,
ondo geratu zaie azkenean.
Asmatutako istorioa honako hau izan da:
Mendia:
Bazen behin mendu bat, bertan mutil bat zegoen, eta arbola bat baita
ere. Mutila oso bihurria zen eta arbolara igo zen baina erori egin zen eta
belaunean odola egin zuen eta negarrez hasi zen.
Baserritarra:
Mendian baserritarra bizi zen eta sagarrak bildu zituen saskian
Txalupa:
Baserritarrak txalupa hartu zuen eta oso urruti joan zen eta txalupatik
erori zen eta berriro igo zen bustita.
Aterkia:
Baserritarrak aterkia hartu zuen euria hasi zelako, aterkia oso polita
zen eta orduan ez zen busti.
Hiria:
Baserritarra hirira iritsi zen txalupa eta aterkiarekin. Hiri horretan
lapurrak zeuden eta poliziaren kotxeak azkar pasatzen ziren eta gero
baserritarra etxera joan zen.
|
|
JOLASAREN ARGAZKIA:
|
No hay comentarios:
Publicar un comentario