IZENA
|
ZAPI
JOLASA (jolas konpetitiboa)
|
ITURRIA
|
http://harriorriar.blogspot.com.es
|
HELBURUAK
|
Arintasuna eta
kontzentrazioa lantzea. Norberaren gaitasunaren eta nolakotasun fisikoaren
garrantziaz ohartzea.
|
ADINA
|
4
urteko haurrak.
|
PARTAIDE KOPURUA
|
16
pertsona inguru
|
MATERIALA
|
Zapi bat.
|
DESKRIBAPENA
|
Jokalari guztiak, bat izan ezik, bi taldetan
banatuko dira. Beste jokalari bat zapitxoa eusten geratuko da,
"agintaria" izango dena. Korrika egiteko egokia den toki bat
aukeratu eta talde bakoitza mutur batean jarriz, agintaria bi taldeen artean
kokatuko da. Talde bakoitza erdira begira jarri eta talde bakoitzeko
jokalarien artean zenbakiak banatuko dituzte, hau da, jokalari bakoitzari
zenbaki bat egokituko zaio. Erdian dagoenak,
zenbaki bat ozenki esango du, eta zenbaki horri dagokien kideak (talde
bakoitzetik bana) ahalik eta azkarren joan beharko dira erdikoak eskuan duen
zapiaren bila. Kontu handiz eta erdiko marra zapaldu edota pasatu gabe zapia
hartzen saiatuko dira. Zapia hartzea lortzen duenak bere kideengana iristea
izango du helburu. Lortuz gero, taldearentzat puntua eta zenbaki bereko
aurkaria eliminatu egingo da. Aitzitik, zapia hartu ez duenak zapiduna
harrapatzen saiatuko da. Harrapatuz gero, bere taldearentzat puntua eta
zapiduna eliminatuko da. Ez ahaztu, kanporatua edonor dela ere, bere zenbakia
beste taldekide batek hartu behar duela.
|
TALDE HAUSNARKETA
|
Jolas hau konpetitiboa
izanik, haurren arteko lehiakortasuna nabarmen ikusi genuen. Kaleratuak ziren
haur batzuek porrota erraz onartu arren, beste zenbaiti porrota onartze hori
zailagoa suertatu zitzaien. Horrez gain, lehenengo kaleratua izan zenak,
berriro ere jolasari ekin aurretik denbora asko itxaron behar zuela konturatu
ginen. Jokoaren amaieran irabazlea oso pozik jarri zen baina beste ikaskideen
artean inbidia sortu zen.
|
IZENA
|
ZAPI
JOLASA (jolas konpetitiboa)
|
ITURRIA
|
http://harriorriar.blogspot.com.es
|
HELBURUAK
|
Taldean kooperazioa
lantzea, ondo pasatzea, dibertitzea.
|
ADINA
|
4
urteko haurrak.
|
PARTAIDE KOPURUA
|
16
pertsona inguru
|
MATERIALA
|
Zapi bat.
|
DESKRIBAPENA
|
Jokalari
guztiak bi taldetan banatuko dira, eta agintaria bi taldeen artean kokatuko
da zapi batekin. Talde bakoitzeko jokalarien artean zenbakiak banatuko
dituzte. Agintariak zenbakiak ozenki banaka esateaz gain, binaka ere esango
ditu. Ozenki zenbaki bakarra esatean, zenbaki hori
dagokien kideak ahalik eta azkarren joan beharko dira erdikoak eskuan duen
zapiaren bila. Kontu handiz eta erdiko marra zapaldu edota pasatu gabe zapia
hartzen saiatuko dira. Zapia hartzea lortzen duenak bere kideengana iristea
izango du helburu. Zenbakiak binaka esanez ordea, zenbaki horiek dituzten
pertsonak eskutik helduta joango dira zapiaren bila. Jolas honetan, aldiz, ez
da inor kanporatua izango.
|
TALDE HAUSNARKETA
|
Zapi jolas kooperatiboa, konpetitiboa baina
dibertigarriagoa egin zitzaien orokorrean. Inor kaleratua ez izateaz gain,
binaka ateratzeak izugarrizko motibazioa eragin zien. Bestalde, inork irabazi
ez zuenez, ez zen inor besteen aurrean gailendu, lehiakortasuna ahaztu eta
jolas dibertigarri baten modura hartu zuten zapi jolasa.
|
IZENA
|
MALETA JOLASA (jolas konpetitiboa)
|
ITURRIA
|
http://jolasean.blogspot.com.es
|
HELBURUAK
|
Porrota onartzea,
gorputza koordinatzea,ondo pasatzea, besteak ez gutxiestea, gorputz
adierazpena lantzea eta lotsa galtzea.
|
ADINA
|
4-6 urteko haurrak
|
PARTAIDE KOPURUA
|
15 pertsona inguru
|
MATERIALA
|
Lau maleta eta
mozorrotzeko osagarriak
|
DESKRIBAPENA
|
Jolasa hasi aurretik
haurrak jolas lekuaren alde batean kokatuko dira eta beste aldean maletak
kokatuko ditu irakasleak. Ikaskideak lau taldetan banatuko dira. Talde
bakoitzak maleta bat edukiko du. Erreleboka maletara joan eta bertako
mozorrotzeko osagarri bat hartuko du. Bueltan beste ikaskideari emango dio
erreleboa, modu honetan, jardungo dute ikaskide guztiak mozorrotzeko osagarri
bat eduki arte. Azkenean, taldekide batek mozorrotzeko osagarri guztiak
jantzi beharko ditu eta lehenengo maletara iristen denak irabaziko du.
|
TALDE HAUSNARKETA
|
Hasieran oso
dibertigarria iruditu zitzaien haurrei. Ez zituzten zailtasunak eduki
jolasten ari ziren bitartean, baina jolasaren amaierara iristean, haur
batzuek porrota ez zuten onartu eta haserretu egin ziren. Lehiakortasun
handia sortu zen taldeen artean, hori dela eta, jolasa ez errepikatzea
erabaki zuen irakasleak.
|
IZENA
|
MALETA
JOLASA (kooperatiboa)
|
ITURRIA
|
Ahozko transmisioa.
|
HELBURUAK
|
Kooperazioan aritzea,
laguntzea, dibertitzea, taldeekiko
harremana estutzea.
|
ADINA
|
4-6
urteko haurrak.
|
PARTAIDE KOPURUA
|
15
pertsona inguru.
|
MATERIALA
|
Lau maleta, mozorro
osagarriak eta musika.
|
DESKRIBAPENA
|
Jolasa hasi aurretik
haurrak jolas lekuaren alde batean kokatuko dira eta beste aldean maletak
kokatuko ditu irakasleak. Ikaskideak lau taldetan banatuko dira, talde
bakoitzak maleta bat edukiko duelarik. Erreleboka maletara joan eta bertako
mozorrotzeko osagarri bat hartuko du. Bueltatzerakoan, beste ikaskideari
emango dio erreleboa, modu honetan, jardungo dute ikaskide guztiak bakoitzak
mozorrotzeko osagarri bat hartu arte. Azkenean, taldekide guztiek mozorro
bana jantzi eta irakasleak jarritako musikarekin dantza egingo dute.
|
TALDE HAUSNARKETA
|
Haurrak oso ondo pasatu
zuten, denok mozorrotuta dantzan aritu zirelako. Ez zen gatazkarik sortu eta
irakasleak jolas honen bitartez, haurren arteko lehia ekidin zuen. Horrez
gain, lotsa alde batera utzirik, beraien sentimenduak askatu zituzten eta
poza transmititu zuten uneoro.
|
IZENA
|
SAGUA
ETA KATUA (jolas konpetitiboa)
|
ITURRIA
|
Ahozko transmisioa.
|
HELBURUAK
|
Porrota onartzea,
gorputza koordinatzea,ondo pasatzea, besteak ez gutxiestea eta tonifikazioa
indartzea
|
ADINA
|
6
urteko haurrak.
|
PARTAIDE KOPURUA
|
14
pertsona inguru
|
MATERIALA
|
Ez da materialik behar.
|
DESKRIBAPENA
|
Gelakide guztion artean
bikoteak osatu ondoren, ilara batean bikote guztiak bata bestearen parean
bizkarrez ezarriko dira. Ilaran eskumako aldean kokatuta daudenak saguak
izango dira eta ezkerrekoak katuak. Ondoren, hezitzaileak ozenki sagua edo
katua esango du. Sagua esaten badu, saguaren helburua ihes egitea izango da eta katuarena sagua
ahalik eta azkarren harrapatzea. Katua esaten badu, ordea, alderantziz.
Harrapatzaileak harraparia hartzen badu, irabazle bilakatuko da baina
harrapariak ihes egiten badu, ordea, galdu egingo du.
|
TALDE HAUSNARKETA
|
Zailtasunak eduki
zituzten haurrek jolasean. Nahasi egiten ziren sarritan nork harrapatu behar
zuen eta zeinek ihes egin. Urduri jarri ziren eta jolasaren helburua ez zuten
ulertu, bakoitzak nahi zuena egiten baitzuen.
Gehienek ez zuten porrota onartu eta kanporatuak izatean jolasten
jarraitzen zuten haurrei trabak ezarriz. Hala ere, beste batzuek ondo pasa
zuten gelakideak errespetatuz.
|
IZENA
|
SAGUA
ETA KATUA (jolas kooperatiboa)
|
ITURRIA
|
Ahozko transmisioa.
|
HELBURUAK
|
Gorputza koordinatzea, talde
barnean kohesioa izatea eta ondo pasatzea.
|
ADINA
|
6
urteko haurrak.
|
PARTAIDE KOPURUA
|
14
pertsona inguru
|
MATERIALA
|
Ez da materialik behar.
|
DESKRIBAPENA
|
Haurrek bikoteak
osatuko dituzte eta ilaran bata bestearen parean bizkarrez kokatuko dira.
Ilaran eskubiko aldean daudenak saguak izango dira eta ezkerraldekoak katuak.
Irakasleak ozenki sagua edo katua esango du. Sagua esaten badu, saguak
katuaren gainera salto egingo du ahal duen bezala. Katua esaten badu, ordea,
alderantziz; katuak saguaren gainera salto
egingo du. Jolas honetan ez da inor kanporatuko.
|
TALDE HAUSNARKETA
|
Haur gehienak dibertitu
egin ziren ez baitzen inor kanporatua izan. Batak besteari salto egitean
laguntza eskaintzen zioten eta hori dela eta, bikoteen arteko harremanak
sendotu egin ziren. Orokorrean, giro oso ona sortu zen eta hainbatetan
errepikatu zen jolasa.
|
IZENA
|
PUXIKA NORENTZAT? (jolas konpetitiboa)
|
ITURRIA
|
|
HELBURUAK
|
Porrota onartzea, gorputza
koordinatzea, besteak ez gutxiestea eta ondo pasatzea.
|
ADINA
|
6
urteko haurrak.
|
PARTAIDE KOPURUA
|
14 pertsona inguru
|
MATERIALA
|
Puxika.
|
DESKRIBAPENA
|
Umeek puxika gorantz
botatzen dute. Puxika jotzen duenak erabakiko du hurrena nork jo behar duen, lagun
baten izena esanez, adibidez "Gorka". Puxikak lurra ukitu baino
lehen Gorkak, beste kolpe bat emanez, lagun baten izena esango du. Puxika
lurrera erortzen bada, jo behar zuenak galduko du eta kanpoan geratuko da.
|
TALDE HAUSNARKETA
|
Ez zitzaien asko gustatu
jolasa. Berez, puxika jotzea egokitu zitzaion ikasleak baino lehenago, beste
norbaitek jotzen baitzuen puxika. Beraz, koordinazio falta handia nabaria
zen. Haurrak kanporatzean orokorki, ez
zuten porrota onartzen eta gainontzeko haur eta irakaslerekin haserretzen
zen.
|
IZENA
|
PUXIKA
NORENTZAT? (jolas kooperatiboa)
|
ITURRIA
|
Ahozko transmisioa.
|
HELBURUAK
|
Taldekideen arteko
komunikazioa lantzea, laguntzea, gelakideekiko konfiantza izatea, txandak
errespetatzea eta dibertitzea.
|
ADINA
|
6
urteko haurrak.
|
PARTAIDE KOPURUA
|
14
pertsona inguru
|
MATERIALA
|
Puxika.
|
DESKRIBAPENA
|
Umeek puxika gorantz
botatzen dute. Puxika jotzen duenak erabakiko du hurrengoa nork jo behar
duen, lagun baten izena esanez, adibidez "Gorka". Puxikak lurra
ukitu baino lehen Gorkak, beste kolpe bat emanez, lagun baten izena esango
du. Puxika lurrera erortzen bada, berriro prozesu berdinari ekingo dio.
|
TALDE HAUSNARKETA
|
Jolas hau kooperatiboa
izanik, gusturago sentitu ziren haurrak jolas konpetitiboan baino. Ez zen
inor kaleratua izan, eta batak besteari laguntza eskaintzen zion. Denek jo
nahi zuten puxika lurrera ez erortzeko eta hainbatetan, batek baino gehiagok
jotzen zuten aldi berean. Hala ere, oso ondo pasa zuten elkarren arteko
lehiakortasuna alde batera utzirik.
|
IZENA
|
AULKI
JOLASA (jolas konpetitiboa)
|
ITURRIA
|
http://harriorriar.blogspot.com.es
|
HELBURUAK
|
Arintasuna lantzea, konpetibitatea lantzea, porrota onartzea.
|
ADINA
|
5 eta
6 urte.
|
PARTAIDE KOPURUA
|
15 pertsona inguru
|
MATERIALA
|
Aulkiak eta musika.
|
DESKRIBAPENA
|
Aulkiak borobilean jarriko dira baina jarriko
diren aulki kopurua taldeko pertsona kopurua baino bat gutxiago izango da.
Irakasleak musika jarriko du eta haurrak musika entzuten ari diren bitartean
aulkien inguruan dantzan eta ibiltzen arituko dira. Musika gelditzen denean,
haur bakoitza aulki batean eseri beharko da. Ikasle bat eserlekurik gabe
geldituko denez, jolasetik kanpo geratu eta eliminatu egingo da. Ondoren,
aulki bat kendu eta prozesu bera behin eta berriz errepikatuko da, batek
irabazi arte.
|
TALDE HAUSNARKETA
|
Jolasean eliminatuak egonik, lehengo kaleratzen
zen haurrak, besteen jolasari begira denbora gehiegi igaro zuen. Horrez gain,
bi haur aldi berean aulki berberean esertzen zirenean haserretu egiten ziren
beraien artean eta guk sartu behar izaten genuen nor eseri zen lehenengo
esatera. Kaleratzen genuen haurra ez zen gustura sentitzen eta guretzat ere
zaila egiten zen nork galdu zuen esatea. Beraz, jolas honek beraien arteko lehiakortasuna
erabat berpiztu zuen.
|
IZENA
|
AULKI JOLASA (jolas kooperatiboa)
|
ITURRIA
|
http://harriorriar.blogspot.com.es
|
HELBURUAK
|
Elkarren arteko
kooperazioa sustatzea eta dibertitzea.
|
ADINA
|
5 eta
6 urte.
|
PARTAIDE KOPURUA
|
15
pertsona inguru.
|
MATERIALA
|
Aulkiak eta musika.
|
DESKRIBAPENA
|
Aulkiekin
borobil bat egingo da eta musika martxan dagoen bitartean, haurrak aulkien
inguruan dantzan eta ibiltzen ariko dira. Musika gelditzean, guztiak aulki
gainera igo beharko dute. Hankek ezin dute lurra ukitu eta hezitzaileak arau
hau ongi bete dutela baieztatzean, aulkien joko arruntean bezala, aulki bat
kenduko zaie. Jolas mota honetan, ez da inor kanporatuko. Ondorioz,
aulki berdin batean pertsona bat baino gehiago egon daiteke. Geldiune
bakoitzaren ostean aulki bat kenduz eta jolaskideen kopuru bera mantenduz,
gero eta aulki gutxiagoren gainera igotzeko estrategiak topatu beharko
dituzte.
|
TALDE HAUSNARKETA
|
Konpetitiboarekin alderatuz, haurrek askoz hobeto pasa zuten aulki
jolas kooperatiboan. Lehiakortasuna ez zegoenez, musikarekin dantza lasaiago
egiten zuten eta giro dibertigarriagoa sortu zen. Bestalde, aulki berean
pertsona asko egon ahal izateak estrategia eta taktika ezberdinak pentsatzea
eragin zien, eta estrategia horiek zenbait ikaskiderekin ondo burutzeko gai
izan ziren.
|
No hay comentarios:
Publicar un comentario