jueves, 31 de enero de 2013

Jolas bilduma .Aitzpea, Ixiar eta Ainara

Ai ama, ez dakit ze blogetan zintzilikatu nuen jolas bilduma...unibertsitateko  beste batean izan, eta orain konturatu naiz...
Badoa gure bilduma (Aitzpea, Ixiar eta Ainara)



 

 

 

 

JOLAS KOOPERATIBOAK LANKIDETZA JOLASAK

 


 

JOLASAREN IZENA
LANBIDEAK
 
ITURRIA
Garaigordobil Landazabal, M.(2005)
 
HELBURUAK
 
 
Garapen  sozio- afektiboa:
 
 
 
 
Adimen garapena
 
 
Garapen psikomotorra:
Komunikatzea. Talde bornean kohesioa izatea. Emozioak adieraztea. Sormen dramatikoa lantzea
 
Emozioak eta nortasuna adieraztea. Onespen sentimenduak.
 
Entzumen aktiborako eta erabakiak hartzeko ohitura. Kooperazioa
Taldeko kide izateko sentimenduak.
 
Sormen dramatikoa: originaltasuna, adierazkortasuna.
 
Koordinazio dinamiko orokorra, adierazpen psikomotorra, gorputz eskema…
 
HAURREN ADINA
4 urtetik aurrera
 
PARTAIDE KOPURUA
Talde txikitan
MATERIALA
 
Talde bakoitzeko: lanbideen irudiak dituzten 2 txartel
DESKRIBAPENA
 
 
Ikasle guztiak 5 kideko taldetan banatu behar dira. Talde bakoitzak bi txartel jasoko ditu, eta txartel bakoitzean lanbide baten irudia agertuko da: arotza, kale-garbitzailea, marrazkilaria, pailazoa,okina, polizia, abeslaria, meatzaria, azafata, argiketaria, albaitaria, telefonista, harakina, kazetaria, soroslea, zabor-biltzailea, epailea, mekanikaria, fruta saltzailea, haginlaria, lorezaina, zapataria, sukaldaria, tenislaria, balet dantzaria, postaria, taxilaria…
Elkarren artean hitz egin ostean, talde bakoitzak erabakiko du nola aurkeztuko dituen lanbideak. Taldekide guztien lanarekin, lanbide bat aurkezten hasiko dira, mimikaren bitartez, eta gainerakoek asmatu beharko dute zer lanbide ari diren antzezten. Taldekide guztiek antzeztuko dute alde berean lanbidea, aurretik hitz egindakoaren arabera. Amaieran, denbora izanez gero, gehien gustatzen zaien lanbidearen marrazki bat elkarlanean egin dezatela eskatuko zaie.
Oharrak: komeniko litzateke helduak talde guztiei laguntza ematea, eta antzezpen lanean hasi aurretik, lanbide bakoitzeko ekintza egokienak azaltzea. Txikiekin, lanbide errazak aukeratu beharko dira, eguneroko bizitzan ikusten dituztenak.
 
LEKUA: Kanpoan/barruan
 
Barruan
IRAUPENA
30 minutu
 
JOLASAREN MARRAZKIA
 
 
 
 
 
 
 
 
 

 

 


 

 

JOLASAREN IZENA
BAMBOLEO (Oreka jolasa)
 
ITURRIA
Kometa. (2012).kometa.com. Erabilgarri http//:www.kometa.com
 
HELBURUAK
 
 
Garapen  sozio- afektiboa
Adimen garapena
Garapen psikomotorra
 
Lankidetza sustatzea, txanda errespetatzea, elkar entzutea…
 
Sortzeak dakarren plazerra. Talde barneko kohesioa
Hizkuntza: adierazpena eta ulermena.
Mugimendua eta ikusmena koordinatzea.
HAURREN ADINA
5 urtetik aurrera
 
PARTAIDE KOPURUA
2tik aurrera
 
MATERIALA
 
Banboleo mahai jolasa
DESKRIBAPENA
 
 
Bakoitzak x pieza hartu eta denon artean eraikin bat sortu behar dute, piezak erori gabe.
LEKUA: Kanpoan/barruan
Barruan
 
IRAUPENA
15-20 minutu
 
JOLASAREN MARRAZKIA
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

 

 

 

 


 

 

JOLASAREN IZENA
MARRAZOAK
 
ITURRIA
 Garaigordobil Landazabal, M. (2007)
 
HELBURUAK
 
Garapen sozio- afektiboa
 
 
 
Adimen garapena
 
Garapen psikomotorra
 
 
Talde kohesioa. Lankidetza. Emozioen espresioa.
 
Tentsioa arintzea: erlaxazioa. Ikara eta beldur sentimenduak kontrolatzea. Kooperazioa; parte-hartzaile batzuen gorputzekin kaiolak osatzea.
 
Sinbolizazioa. Arreta
 
Funtzio psikomotorrak; mugimendu bidez adieraztea, koordinazio dinamiko orokorra, gorputz eskema, erreflexuak, espazioan orientatzea.
 
HAURREN ADINA
4- 6 urte
 
PARTAIDE KOPURUA
Talde handia
 
MATERIALA
 
Musika aparatua, itsasoaren soinuen dituen cd- a
DESKRIBAPENA
 
 
Haurrak hirukoteka jarriko dira eta 4 haur talderik gabe jarriko dira, hauek tiburoiak izango dira.  Biren artean, eskuak eman eta kaiola bat sortuko dute, hirugarrengoa sartu dadin, kaiola moduan. Itsasoaren soinuaren abestia dagoen bitartean kaiolak itxita egongo dira, musika gelditzen den momentuan aldiz, kaiolak ireki eta marrazoak arraintxoak harrapatu ditzakete. Beraz beren kaiolatik atera eta beste batera joan beharko dira.  Marrazoak harrapatzen badizu, marrazo bihurtzen zara.
 
LEKUA: Kanpoan/barruan
Kanpoan ala barruan
 
IRAUPENA
30 Minutu
JOLASAREN MARRAZKIA
 
 
 
 
 
 

 


 

 

JOLASAREN IZENA
BIDE OZTOPODUNA
 
ITURRIA
Garaigordobil, Landazabal, M. (2009 iraila) Jakingarriak 67
 
HELBURUAK
 
 
 
 
 
Garapen  sozio- afektiboa
 
 
 
 
 
 
 
Adimen garapena
 
 
 
Adimen psikomotorra
 
Komunikazioa. Kooperazioa. Emozioen adierazpena. Sormen dramatikoa.
 
Adierazpen emozionala, dramatizazioaren bitartez.
Onarpen sentimenduak: jokoa egiteko beharrezkoa den rola betetzen du parte hartzaile bakoitzak.
 Ahoz bestelako komunikazioa: entzute aktiboko ohiturak.
Kooperazioa: gertakaria bikoteka antzeztea.
Garapen morala, bulkaden auto-kontrola: rola antzeztea eta beste hainbat rolekin
koordinatzea.
 
Sormen dramatikoa: jarioa, orijinaltasuna, konektibitatea, adierazkortasuna. Sinbolizazioa.
Pentsamendu asoziatiboa: objektuen arteko loturak.
 Arreta
 
Funtzio psikomotorra; koordinazio dinamiko orokorra, norabidea ezagutzea, espazioan orientatzea) Konfiantza
 
HAURREN ADINA
 3-4 urte
 
PARTAIDE KOPURUA
Talde handia
 
MATERIALA
Benda bat jokalariko, begiak estaltzeko.
 
DESKRIBAPENA
 
 
Jostalariak binaka taldekatuko dira: bata itsua da, bestea gidaria. Ikasgelan zehar, oztopoak izango diren elementuak
zabalduko dira. Gidariak ikaskide itsua ikasgelan barrena tupust egin gabe ibiltzen lagundu behar
du, ahozko argibideak emanez (aurrera, ezkerretara, itzuli atzera...) aurretiaz adierazitako helmugara iritsi arte.
Bikotea helmugara ailegatutakoan, rolak aldatu eta orain irteerarako ibilbidea egingo dute, atzera. Jolas
hau, haur hezkuntzako azken ikasturtea amaitzean egin dadin iradokitzen dugu. Lehenagoko adin-maila batean
eginez gero, gidariak itsuari eskua emango dio, ibiltzen laguntzeko.
 
LEKUA: Kanpoan/barruan
Barruan eta kanpoan
 
IRAUPENA
30 Minutu
JOLASAREN MARRAZKIA
 
 
 
 
 
 
 
 
 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 


 

 

JOLASAREN IZENA
MARRAZOAK
 
ITURRIA
Garaigordobil Landazabal, M. ((2007)
 
HELBURUAK
 
Garapen sozio- afektiboa
 
 
 
Adimen garapena
 
Garapen psikomotorra
 
Talde kohesioa. Lankidetza. Emozioen espresioa.
 
Tentsioa arintzea: erlaxazioa. Ikara eta beldur sentimenduak kontrolatzea. Kooperazioa; parte-hartzaile batzuen gorputzekin kaiolak osatzea.
 
Sinbolizazioa. Arreta
 
Funtzio psikomotorrak; mugimendu bidez adieraztea, koordinazio dinamiko orokorra, gorputz eskema, erreflexuak, espazioan orientatzea.
 
HAURREN ADINA
4- 6 urte
 
PARTAIDE KOPURUA
Talde handia
 
MATERIALA
 
Musika aparatua, itsasoaren soinuen dituen cd-a
DESKRIBAPENA
 
 
Haurrak hirukoteka jarriko dira eta 4 haur talderik gabe jarriko dira, hauek tiburoiak izango dira. I Biren artean, eskuak eman eta kaiola bat sortuko dute, hirugarrengoa sartu dadin, kaiola moduan. Itsasoaren soinuaren abestia dagoen bitartean kaiolak itxita egongo dira, musika gelditzen den momentuan aldiz, kaiolak ireki eta marrazoak arraintxoak harrapatu ditzakete. Beraz beren kaiolatik atera eta beste batera joan beharko dira.  Marrazoak harrapatzen badizu, marrazo bihurtzen zara.
 
LEKUA: Kanpoan/barruan
Kanpoan ala barruan
 
IRAUPENA
30 Minutu
JOLASAREN MARRAZKIA
 
 
 

 


 

JOLASAREN IZENA
ARRAINAK ETA ARRANTZALEAK
 
ITURRIA
Garaigordobil Landazabal, M. (2005)
 
HELBURUAK
 
 
 
 
Garapen  sozio-afektiboa
 
 
 
Adimen garapena
 
Adimen psikomotorra
 
Komunikazioa. Kooperazioa. Emozioen adierazpena. Sormen dramatikoa.
 
Norbaiti jarraitzeak eta jarraitzen zaituenari ihes egiteak sorteen duen plazerra, tentsioa arintzea,
Kooperazioa; arrantzale sarea egitea, eta arrainak harrapatzea-
 
Sinbolizazioa, arreta
 
Funtzio psikomotorrak; koordinazio dinamiko orokorra,  erreflexuak, ikusmen bidez hautematea,  espazioan orientatzea
 
HAURREN ADINA
4 urtetik aurrera
 
PARTAIDE KOPURUA
Talde handia
 
MATERIALA
Ezer ez              
 
DESKRIBAPENA
 
 
Taldea bi multzotan banatuko da. Ausazko Joko batekin aukeratuko dira talde bateko 4 jokalariak. Horiek arrantzaleak antzeztuko dituzte. Taldeko gainerako kideak, berriz, arrainak izango dira. Arrantzaleek elkarri eskua eman, horma moduko bat osatu, eta arrainak harrapatzeari ekingo diote. Horiek sareari ihes egiten saiatuko dira, ahal duten moduan. Harrapatzen duten arraina arrantzle bihurtuko da, eta jokalari guztiak arrantzale bilakatzen direnean amaituko da jolasa.
 
LEKUA: Kanpoan/barruan
Kanpoan
 
IRAUPENA
30 Minutu
JOLASAREN MARRAZKIA
 
 
 
 
 

 

 


 

 

 

 

JOLAS TRADIZIOANALAK  GALTZORIAN DAUDENAK

 


 

JOLASAREN IZENA
TXAPA KARRERA
ITURRIA
Jurado Soto, J.J., Lopez de la Nieta Moreno, M., Yagüe Sanz, V. (2002).
HELBURUAK
 
 
Garapen sozio- afektiboa
 
 
 
 
Adimen garapena
 
 
Garapen psikomotorra
 
Komunikatzea, talde barnean kohesioa izatea. Hizkuntza lantzea.
 
 
Onespen sentimenduak: Jokalari guztien rola ezinbestekoa jolasa egiteko.
Ahozkoa ez den komunikazioa: Adiskideen arteko gorputz elkarrizketa.
 
Arreta.
 
Funtzio psikomotorrak: Psikomotrizitate xehea lantzea, hatzen koordinazioa eta indarra.
HAURREN ADINA
4 urtetik aurrera.
PARTAIDE KOPURUA
2 - 6
MATERIALA
 
Botilaren txapak edo melokotoi hezurra
DESKRIBAPENA
 
 
Zirkuitu estu bat (15zm)  markatu ondoren, irteera puntua eta helmuga zehazten dira. Bidean oztopoak eta trabak jarri daitezke.
Adostutako ordenaren arabera, jolaskide bakoitzak bere txapa irteeratik helmugara  eramaten saiatu behar du.
Zirkuitutik kanpora irteten den txapa, berriro irteeratik hasi behar du. Jolaskide baten txapak beste txapa bat jo dezake eta hau zirkuitutik kanpora bidali, kasu honetan
kanporatua izan den txapa irteeratik hasi behar du.
LEKUA: Kanpoan/barruan
Leku irekia. Lurrean eta hondarretan.
IRAUPENA
20 – 30 minutu
JOLASAREN MARRAZKIA
 
 
 
 
 
 
 

 

 

 


 

 

JOLASAREN IZENA
EZKUTAKETA JOLASA EDO  ALTXAETA JOLASA
ITURRIA
Garmendia Larrañaga, J. (1995).
HELBURUAK
 
Garapen sozio- afektiboa
 
 
 
Adimen garapena
 
Garapen psikomotorra
Talde kooperazioa lantzea. Hizkuntza lantzea.
 
Tentsioak arintzea. Mugikortasunaren bidez ezkutatzea eta berriz elkartzearen plazerra.
Talde barneko kohesioa: Taldeko partaide izateko sentimenduak.
Arreta. Nork bere burua eta besteak identifikatzea.
 
Funtzio psikomotorrak: Gorputz mugimenduak  eta ikusmena eta entzumenaren koordinazioa.
HAURREN ADINA
5 urtetik aurrera
PARTAIDE KOPURUA
4 tik aurrera
MATERIALA
 
Ezer ez
DESKRIBAPENA
 
 
Zoriz aukeratutako jolaskide bat galtzaria izango da, honek besoa zuhaitz edo paretari eutsita eta begiak itxita hamar arte zenbatuko du, bitartean beste jolaskideak ezkutatu egingo dira. Denbora hau pasatu ondoren, galtzariak bere kideak bilatu behar ditu. Hauetako bat aurkitzean eskua paretan duela bere izena eta a la frantzie esango du. Ezkutatuta dagoen jolaskide bat ez bada aurkitua izan eta honek galtzariak ikusi gabe pareta ukitze baldin badu, jolasa errepikatu egingo da
LEKUA: Kanpoan/barruan
Kanpoan, ezkutatzeko oztopoak dauden eremu bat
IRAUPENA
40 minutu
JOLASAREN MARRAZKIA
 
 
 
 
 
 
 

 

 


 

JOLASAREN IZENA
ZUBIRI - ZUBIRI
ITURRIA
Herrikoia, ahozko trasmisioa
HELBURUAK
 
 
Garapen sozio-afektiboa
 
 
Adimen garapena
 
 
Garapen psikomotorra
Aho hizkuntza lantzea. Talde kohesioa bultzatzea
 
 
Taldeko partaide izatearen plazerra.
Talde kohesioa: Taldekide izateko sentimenduak
 
Aho hizkuntza: Abestia barneratu eta memoria lantzea.
 
Funtzio psikomotorrak: koordinazio dinamiko orokorra, aho hizkuntza, entzumena eta gorputz hizkuntza bidez espazioan orientatzea
 
HAURREN ADINA
4 urtetik aurrera
PARTAIDE KOPURUA
4 tik aurrera
MATERIALA
 
Ezer ez
DESKRIBAPENA
 
 
Zoriz aukeratutako 2 jolaskidek elkarri eskua emanda zubi bat egingo dute. Ondorengo abestia abesten den bitartean, jolaskide guztiak zubi azpitik pasako dira eta abestiaren bukaeran zubian harrapatua geratzen dena galdu egiten du, zubiz egiten jarriko da edo kaleratua izango da.
“Zubiri zubiri, ninguri ninguri, nungo alkate zarete, probintziako errege baten seme alabak gerade. Urren urrena zubi honetatik pasatzen dana emen geldituko dala, hemen geldituko dala”
LEKUA: Kanpoan/barruan
Kanpoan hobe baina barruan egin daiteke.
IRAUPENA
20 minutu
JOLASAREN MARRAZKIA
 
 
 
 
 
 
 

 


 

JOLASAREN IZENA
SOKASALTOAN JOLASA
ITURRIA
 Garmendia Larrañaga, J. (1995).
HELBURUAK
 
 
Garapen sozio- afektiboa
 
 
Adimen garapena
 
 
Garapen psikomotorra
Hizkuntza lantzea. Taldean kooperazioa eta partaidetza
 
Mugimenduaren bidez emozioak adieraztea.
Taldeko partaide izatearen plazerra.
 
Ahozko komunikazioa abestien bidez. Memoria errepikamenaren bidez. Sormena hizkuntzaren bidez.
 
Funtzio psikomotorrak: koordinazio dinamiko orokorra.
 
HAURREN ADINA
4 urtetik aurrera
PARTAIDE KOPURUA
3 tik aurrera
MATERIALA
 
Soka bat
DESKRIBAPENA
 
 
Bi jolaskideek soka 2 puntetatik hartuko dute eta sokari bueltak emango dizkiote. Beste jolaskidea sokaren erdian kokaturik sokaren gainetik salto egin behar du. Soka biratzen den bitartean abestu egiten da erritmoa markatuz.
Modu honetan soka saltoka ari denaren hanka azpitik eta buru gainetik barrena biraka arituko da. Sokarekin trabatu ezkero sokari ematen jarriko da. Jolas honetan hainbat abesti erabili daitezke. Adibidez:
Saltoka- saltoka nabil ni guztura......
Sagarra mantzana, ikatza karbon.....
Urtarri, otsaila, martxoa....
Bat,bi, hiru,lau.....
 
LEKUA: Kanpoan/barruan
Kanpoan hobe baina barruan egin daiteke.
IRAUPENA
 
JOLASAREN MARRAZKIA
 
 
 
 
 
 
 

 


 

JOLASAREN IZENA
IKUSI MAKUSI
ITURRIA
Herrikoia, ahozko trasmisioa
HELBURUAK
 
 
Garapen sozio-afektiboa
 
 
Adimen garapena
 
 
Hizkuntza lantzea, talde kohesioa
 
Talde kooperazioa hizkuntzaren bitartez.
Taldeko partaide izatearen plazerra.
 
Hizkuntza sormena: orijinaltasuna, adierazkortasuna.
Inguruko objektuak izendatzea.
HAURREN ADINA
4 urtetik aurrera
PARTAIDE KOPURUA
2 tik gora
MATERIALA
 
Ezer ez
DESKRIBAPENA
Jolaskide batek ikusten duen objektu bat identifikatzen du eta besteek asmatu egin behar dute zein objektu den. Horretarako lehen partaideak objektuaren izenaren hasierako eta bukaerako letra edo silaba (adinaren arabera)  esango ditu. Zailtasunaren arabera pistak ematen joango da. Asmatzen duen jolaskidea objektua aukeratzera pasako da eta gainontzekoan zein den asmatzen jarraituko dute.
LEKUA: Kanpoan/barruan
Kanpoan zein barnean
IRAUPENA
30-40 minutu
JOLASAREN MARRAZKIA
 
 
 
 
 
 
 

 

 


 

 

 

 

JOLAS MODERNOAK – TEKNOLOGIKOAK BIDEOJOKOAK

 

 

 

 

 

 


 

 

JOLASAREN IZENA
ABC Memo
 
ITURRIA
Juegorama. (2005).
 
HELBURUAK
 
 
Garapen sozio-afektiboa
 
 
 
 
 
Adimen garapena
 
 
 
 
 
Garapen psikomotorra
Hizkiak ezagutuz eta ikasiz memoria landu.
 
Asmatzeko plazera.
Laguntzeko eta lagundua izateko plazera.
Jarrera prosozialak: laguntzea, kooperatzea.
Elkarrekintza sozialerako estrategia kognitiboak landu: jokabide egokiak lantzeko teknikak ikasiz eta egoera gatazkatsuetarako ere.
 
Jolas arauak errespetatu.
Oroimena: ikus-oroimena landu.
Arreta-kontzentrazioa-adimena landu.
Hizkuntza lantzeko jolasa.
Lengoaia: Hizkiak ezagutzea.
 
Motrizitate xehea landu, begi-esku koordinazioa) ordenagailuko sagua erabiliz.
 
HAURREN ADINA
3 urtetik aurrera.
 
PARTAIDE KOPURUA
Bakarrik edo bi lagun. Talde kopuru txikia.
 
MATERIALA
Ordenagailua eta internet-a.
 
DESKRIBAPENA
 
Jolas honetan 20 lauki azaltzen dira. Saguaren ezkerreko botoiari klik eginez, laukiak buelta emango dute. Bi lauki klikatuz bikoteak egitea lortu behar da.
 
LEKUA: Kanpoan/barruan
Bietan
 
IRAUPENA
15 minutu. Bakoitzaren ezagutzaren eta oroimenaren arabera denbora malgua izango da.
 
JOLASAREN MARRAZKIA
 
 
 
 
 

 

 

 

 

 

 

JOLASAREN IZENA
HIZKIAK
 
ITURRIA
Ministerio de Educación, Cultura y Deporte. (2003).
 
 
HELBURUAK
 
Garapen sozio-afektiboa.
 
 
 
 
 
Adimen garapena
 
 
 
 
 
Garapen psikomotorra
 
Fonemak nola esaten diren entzun eta nolako hizkia duten ikasi.
 
Asmatzeko plazera.
Laguntzeko eta lagundua izateko plazera.
Jarrera prosozialak: laguntzea, kooperatzea.
Jolas arauak errespetatu.
 
Arreta- kontzentrazioa- adimena landu.
Oroimena: Ikus-oroimena eta entzumen-oroimena landu.
Hizkuntza lantzeko jolasak.
Fonemak landu (entzunez eta irudia ikusiz), fonemaren forma idatzi eta hiztegia landu.
 
Motrizitate xehea landu: begi-esku koordinazioa, ordenagailuko sagua eta teklatuko geziak erabiliz.
HAURREN ADINA
3 urtetik aurrera.
 
PARTAIDE KOPURUA
Banaka. Talde txikietan txandak errespetatuz.
 
MATERIALA
 
Ordenagailua, sagua.
DESKRIBAPENA
 
 
1.      Menu printzipalean, klik bat eginez saguan, lantzea nahi dugun fonema aukeratzen dugu. Adb: a.
2.      Fonema aukeratu eta gero 6 jolas mota azalduko dira. “x” -kin ez ezik. Nahi den  jolasa aukeratu, baina kontuan izan goiko 3 jolasek fonemaren doinua lantzen dutela, eta beheko 3 jolasek fonemaren forma lantzen dutela.
3.      Jolasak:
- Bai/ ez jolasa. Irudi bat azaltzen da. Honen gainean klikatuz hitza entzuten da. Gero galdera bat azaltzen da, adb: “A” ba al dauka irudi honek? Bai edo ez erantzun behar da. Gaizki eginez gero gorriz azaltzen da, ondo eginez gero urdinez. Honela zortzi irudi pasa arte. Gero gezia sakatu beste jolas bat aukeratzeko.
- Marrazkiak aukeratu.Sagua irudi bakoitzaren gainean jarri eta hitz bakoitzaren doinua azaltzen da. Lantzen ari garen fonema duten hitzak klikatu behar dira. Asmatzen bada, urdinez ageriko da, gaizki egiten bada, gorriz. Jolas honetatik irteteko gezia klikatu.
-Antzeko hitzak. Irudiaren gainetik sagua poliki pasatu, hitzen doinua entzuteko. Lantzen ari den soinua duen irudiaren gainean klikatu behar da. Asmatzen bada, urdinez ageriko da, gaizki egiten bada, gorriz. Jolas honetatik irteteko gezia klikatu.
-Sagutxoa. Sagutxoa teklatuaren geziekin mugitzen da. Honek buru gainean otarra bat du, eta lantzen ari garen hizkiak dituzten sagar batzuk eroriko dira zuhaitz batetik behera. Sagutxoak lantzen ari garen hizkiak jaso behar ditu otarrean. Jasotzen den hizkia beste bat bada gaizki egin dela adierazteko soinu bat entzungo da. Gehienez 5 sagar jasoko dira. Pantailan azaltzen da ondo jasotako sagarren kopurua. Jolas honetatik irteteko, gezia klikatu. Berriz jolasteko, behean eskuin aldean azaltzen den ikonoa klikatu.
-Hegazkina. Atzamarra azaltzen den hegazkinaren gainean jarri eta hegazkinak egiten duen bidea egin behar da. Berriro errepikatzeko jolasa, behean eskuin aldean dagoen ikonoa klikatu. Irteteko behean ezkerrean dagoen gezia klikatu.
-Hizki larriak hizki txikiak. Lehendabizi hizki txikian klikatu behar da eta gero hizki larriaren gainean. Lehendabizi hizki larria klikatzen bada, gaizki egin dela adierazten duen doinua entzungo da. Hizki txikiak eta hizki larriak ondo aukeratu badira izar bat aterako da. Jolas honetatik irteteko, behean ezkerrean dagoen gezia klikatu.
 
 
LEKUA: Kanpoan/barruan
Barruan.
IRAUPENA
15 minututik aurrera nahi beste.
 
JOLASAREN MARRAZKIA
 
 
 
 
 
 
 

 

 

 

 

 

 

 

 


 

JOLASAREN IZENA
AZTIAREN ETXEA
ITURRIA
Academia Cedes S.C.L. (2009); Gobierno de España., Ministerio de Educación., Gobierno de Cantabria. d.g
HELBURUAK
 
 
Garapen sozio-afektiboa
 
 
 
 
Adimen garapena
 
 
Garapen psikomotorra
Doinuak, erritmoa, forma eta kolorea lantzea.
 
Hainbat elementuk, doinua eta mugimendua egitearen plazerra.
Sentsibilitate musikala sustatzea.
Jokaera prosoziala: Jolasa partekatzea.
Elementu bakoitzak ematen duen doinua sentitzea.
 
Elementuen doinuak ezagutzea eta erlazionatzea.
 
 
Motrizitate xehea landu: begi-esku koordinazioa, ordenagailuko sagua erabiliz.
 
HAURREN ADINA
3 urtetik aurrera.
PARTAIDE KOPURUA
Bakarrik, binaka edo talde txikietan
MATERIALA
Ordenagailua eta bozgorailuak.
DESKRIBAPENA
 Menu printzipalean Magoaren etxea azaltzen da. Hiru objektu ditu eta bat aukeratu behar da. Pantailan azaltzen diren tresnen gainean klikatuz edo animalien gainean klikatuz aukeraketaren arabera,  musika entzun eta animalien mugimenduak ikusiko dira.
LEKUA: Kanpoan/barruan
Barruan.
IRAUPENA
30 minutu.
JOLASAREN MARRAZKIA
 
 
 
 
 
 
 
 

 

 


 

JOLASAREN IZENA
PUNTUAK ELKARTU
 
ITURRIA
Premium Consulting. (2012).
 
HELBURUAK
 
 
Garapen sozio-afektiboa.
 
 
Adimen garapena
 
 
 
Garapen psikomotorra
 
Zenbakiak lantzea
 
Autoestimua eraikitzea.
Sensibilitate artistikoa: grafiko-figuratiboa.
 
Prozesu aritmetikoak ezagutzea: zenbakiak ezagutu eta beraien ordena ikasi.
Arreta-kontzentrazioa.
 
Motrizitate xehea lantzea: begi-esku koordinazioa, ordenagailuko sagua erabiliz.
 
HAURREN ADINA
3 urtetik aurrera.
 
PARTAIDE KOPURUA
Bakarrik
 
MATERIALA
Ordenagailua, sagua.
 
DESKRIBAPENA
 1 zenbakitik hasi eta beste guztiak ordenan klikatu. Bukaeran sorpresa bat dago. Irudi bat azalduko da.
 
LEKUA: Kanpoan/barruan
 
Barruan.
IRAUPENA
10 minutu. Adinaren eta ezagutzaren arabera aldatu egingo da denbora.
JOLASAREN MARRAZKIA
 
 
 
 
 
 
 
 
 

 

 

 

 

 

 

 

 


 

JOLASAREN IZENA
HAMBURGUESAK ELIMINATU
 
ITURRIA
Juegos de Bob Esponja. d.g
 
HELBURUAK
 
 
Garapen sozio-afektiboa.
 
 
 
 
 
 
 
Adimen garapena
 
 
 
 
Garapen psikomotorra
Ondo pasatzea.
Teklatuko geziak mugitzeko psikomotrizitate fina lantzea.
 
Jolasak sortzen duen plazera: tentsioak deskargatzeko plazera, ondo egiteko plazera.
Jarrera prozosialak: laguntzea eta kooperatzea.
Sozializaziorako mesedegarriak diren portaera sozialak landu eta kaltegarriak diren portaerak murriztu.
Autoestimua eraiki.
 
Arreta-kontzentrazioa sustatu.
Pentsamendu asoziatiboa landu.
Planifikatzeko gaitasuna lortu, helburu bat lortzeko.
 
Motrizitate xehea lantzea: begi-esku koordinazioa, ordenagailuko sagua erabiliz.
 
HAURREN ADINA
4 urtetik gora
 
PARTAIDE KOPURUA
Bakarrik. Txandakatuz talde txikian ere.
 
MATERIALA
 
Ordenagailua, sagua eta internet.
DESKRIBAPENA
 
 
Bob espojak hamburguesa fabrikan azaldu diren bitxoak hil behar ditu. Berak bide bat jarraitu behar du eta bide horretan bere aurrean kokatzen diren bitxoak hil beharko ditu, bestela bera hiltzen dute.
Teklatuko geziak erabiliko dira Bob esponja mugitzeko. Eta  espazioko barra atakatzeko.
 
LEKUA: Kanpoan/barruan
Barruan
 
IRAUPENA
Norberaren gaitasunaren araberakoa.
 
JOLASAREN MARRAZKIA
 
 
 
 
 
 
 

 

 


 

 

 

 

 

 

JOLAS MULTIKULTURALAK

 

 

 

 

 

 

 

 

 


 

JOLASAREN IZENA
PILOTAREN JOLASA. PORTUGAL
ITURRIA
Oiakue Azpiri, Uxone Garay, Ander Ramos eta Maitane Muñoz. (d.g.).
 
HELBURUAK
 
 
Garapen sozio- afektiboa
 
 
 
Adimen garapena
 
Garapen psikomotorra
Elkarrekin komunikatzea, kooperazioan aritzea. Talde kohesioa izatea.
 
Besteekin elkartzean dakarren plazera.
Ahozko komunikazioa bultzatzea eta entzumen aktiboa jarraitzea. Taldekideen arteko harremana.
Arreta.
 
Koordinazio dinamiko orokorra.
HAURREN ADINA
4 urtetik gora
PARTAIDE KOPURUA
5 jolaskidetik gora
MATERIALA
 
Pilota bigun bat
DESKRIBAPENA
 
 
Jolaskide guztien zirkulu bat osatuko dute eta batak besteari pilota pasako dio, 1etik 5 era zenbatzen duten bitartean. Pilota jasotzen duen bosgarren pertsonak bota egingo du, beste norbaiti jotzeko asmoz eta gainerakoan arineketan irtengo dira, pilotaren golperik ez jasotzeko. Pilotak norbaiti jotzen badio, kanporatua izango da, baina, bestela, pilota jaurtitzen duena izango da kanporatua. Taldean geratzen den azkena izango da irabazlea.
LEKUA: Kanpoan/barruan
Kanpoan
IRAUPENA
15 min
JOLASAREN MARRAZKIA
 
 
 
 
 
 
 

 


 

JOLASAREN IZENA
MBOTO- MBOTO.  BRASIL
ITURRIA
Oiakue Azpiri, Uxone Garay, Ander Ramos eta Maitane Muñoz. (d.g.).
 
HELBURUAK
 
 
Garapen sozio-afektiboa
 
 
Adimen garapena
 
Garapen psikomotorra
Talde kohesioa. Kooperazioan aritzea. Komunikatzea
 
Taldeko partaidea izatearen plazerra.
Talde koordinazioan aritzea.
Elkarrenganako errespetua izatea.
 
Arreta. Taldearekin eraldatzeko gaitasuna.
Funtzio psikomotorrak: koordinazio dinamiko orokorra. Besoen  mugimendu eta indarren kontrola.
HAURREN ADINA
5 urtetik gora
PARTAIDE KOPURUA
8 tik gora
MATERIALA
 
Luma dut pilota bat (indiaka)
DESKRIBAPENA
 
Lurrean borobil bat marraztuko da eta jolaskide guztiak barnean kokatuko dira, ezin da borobiletik atera. Indiaka hartu eta eskuz airera bota behar da eta besteek lurra ikutu baino lehen, berriro ere eskuz jota airera bota behar dute. Norbaitek huts egin eta indiaka lurrera erortzen bada, aurpegian marra bat margotuko zaio. Aurpegian marra gutxien duenak irabaziko du.
LEKUA: Kanpoan/barruan
Kanpoan
IRAUPENA
15 – 20 minutu
JOLASAREN MARRAZKIA
 
 
 
 
 
 
 

 

 

 


 

JOLASAREN IZENA
KATUAK SAGUA JATEN DU. ANGOLA
ITURRIA
Bantulà Janot Jaume, Mora Verdeny Josep Maria, R. (2002)
 
HELBURUAK
 
 
Garapen sozio- afektiboa
 
 
 
 
Adimen garapena
 
 
 
 
Garapen psikomotorra
Kooperazioan aritzea. Komunikatzea. Talde barnean kohesioa izatea
 
Taldeko partaide sentitzearen plazerra.
Onespen sentimenduak: Taldekide bakoitzak betetzen duen rola ezinbestekoa da jolasaren helburuak lortzeko.
 
Elkarrenganako errespetua eta elkarrekintza.
Aho hizkuntza bidezko komunikazioa. Arreta. Norbera eta besteen gorputz atalen jabekuntza.
 
Gorputzeko atal ezberdinen loturaz, funtzioaz, mugimenduaz, indarraz ohartzea eta hauek erabiltzea
HAURREN ADINA
3 urtetik 8ra
PARTAIDE KOPURUA
8 tik gora
MATERIALA
 
Ezer ez
DESKRIBAPENA
 
 
Jolaskideak elkarri eskua emanda korru bat osatuko dute. Sagua izango den jolaskidea korru barruan sartuko da eta katua izango den jolaskidea korru kanpoan geratuko da. Katuak sagua harrapatu behar du korru barrura sartuz, baina korrua osatzen dutenek eragotzi egin behar diote oztopoak jarriz. Borobila osatzen dutenek “katuak sagua jaten du, katuak sagua jaten du...” oihukatzen dute.
LEKUA: Kanpoan/barruan
Kanpoan edo barruan
IRAUPENA
10 minutu
JOLASAREN MARRAZKIA
 
 
 
 
 
 
 

 


 

JOLASAREN IZENA
NORA NOA?. AUSTRALIA
ITURRIA
Bantulà Janot Jaume, Mora Verdeny Josep Maria, R. (2002)
 
HELBURUAK
 
 
 
Garapen sozio- afektiboa
 
 
 
Adimen garapena
 
 
 
 
Garapen psikomotorra
Hizkuntza lantzea. Kooperazioan aritzea. Komunitatzea. Talde barnean kohesioa izatea
 
 
Taldeko partaide sentitzearen plazerra.
Hizkuntza erabiliz lagunenganako konfidantza.
Elkarrenganako errespetua eta elkarrekintza.
 
Aho hizkuntza bidezko komunikazioa. Arreta.
Entzundakoaren arabera espazioaren antolakuntza. Gorputza espazioan kokatzea.
 
Entzumenen bidez gorputz mugimenduak koordinatzea
HAURREN ADINA
3 urtetik 8 ra
PARTAIDE KOPURUA
8 tik gora
MATERIALA
 
Klariona  bat, zapi bat eta paper zati bat.
DESKRIBAPENA
 
 
Lurrean borobil bat egiten da (5 – 6 m diametroa). Jolaskide batek begiak zapiarekin estaliko ditu eta borobil barrura sartuko da lagunen laguntzarekin. Hauen paper bat jarriko dute zirkulu barruan eta barruan dagoenak begiak tapaturik paper zatia aurkitu behar du. Kanpoan dauden jolaskideak aho hizkuntzarekin lagunari informazioa ematen joango dira (eskuin,aurrera...). Lagunak papera aurkitzen duenean jolaskideak aldatu egiten dira.
LEKUA: Kanpoan/barruan
Kanpoan edo barruan
IRAUPENA
10 minutu
JOLASAREN MARRAZKIA
 
 
 
 
 
 
 

 


 

 

 

 

 

JOLAS HEZIGARRIAK

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 


 

JOLASAREN IZENA
HITZA
 
ITURRIA
Garaigordobil Landazabal, M. (1990).
 
HELBURUAK
 
 
 
 
 
 
 
Garapen sozio-afektiboa
 
 
 
 
 
 
 
Garapen kognitiboa
 
 
Garapen psikomotorra
 
Hitzaren bidez gorputzaren espresioa estimulatzea.
Hitza eta mugimendua elkarrekin doazela sentitzea.
Hitz bakoitzak erritmo bat duela eta hitz bakoitzak emozio eta sentsazio ezberdinak sortu ditzakeela ohartzea. (adb. Txoria, haizea, bizitza, e.a.)
 
 
Pertsonalitatearen espresio espontaneoa, hau da, bizitakoaren espresioa, emozioen espresioa, irudikamenen espresioa.
Sentsibilitatearen garapena.
Hitzak sortzen duen emozioaz eta eragiten duen mugimenduaz ohartzea.
 
Sormen dramatikoa: originaltasuna eta adierazkortasuna.
Hiztegia ikasteko baliagarria.
 
Gorputza, espazioa eta mugimena sentitzea.
Hitza eta mugimenduaren arteko erlazioaz ohartzea.
 
HAURREN ADINA
3 urtetik aurrera
 
PARTAIDE KOPURUA
Nahi beste.
 
MATERIALA
Hitzak eta testu motzak.
 
DESKRIBAPENA
 
 
Irakasleak edo haurrak berak hitz bat esaten du, eta hitz horrek bakoitzari eragiten dion sentsazioa edo emozioa, mugimenduaren bidez adieraziko du. Adibidez, txoria, lorea, lainoa, e.a. Hitz hauetako bakoitzak sentsazio eta emozio ezberdina sortaraziko du, beraz, mugimendu ezberdinaren bidez adieraziko da.
 
LEKUA: Kanpoan/barruan
Bietan. Espazioak nahiko handia izan beharko du.
 
IRAUPENA
15 minututik aurrera nahi beste.
 
JOLASAREN MARRAZKIA
 
 
 
 
 
 
 
 
 


 

JOLASAREN IZENA
DENDA
 
ITURRIA
Garaigordobil Landazabal, M. (1990).
 
HELBURUAK
 
 
Garapen sozio-afektiboa
 
 
 
 
 
Adimen garapena
 
 
 
 
 
 
Garapen psikomotorra
Haurrak libreki jolastea eta pixkanaka esperientzi zailagoak eskaintzea.
 
 
Besteekin jolasteak sortzen duen plazerra.
Jolas sinbolikoak sortzen duen plazerra.
Sozializaziorako mesedegarriak diren portaera sozialak landu eta kaltegarriak diren portaerak murriztu.
Hitzezko komunikaziorako trebetasunak: negoziatzea, erabakiak adostea eta elkarrizketa.
 
Esperientzia matematikoak indartzea:
Sailkapena, ordena, kantitate nozioak ikasi, bolumena kontzeptuaz jabetu, batuketa eta kenketa errazak egin, erosketa eta salmentaren prozesuak asimilatzea, dirua zenbatzea, erosketen lista egin (idazketa lantzeko).
Hizkuntza landu.
 
Motrizitate xehea landu, (begi-esku koordinazioa) erosketak bilduz. (papera eta sokarekin).
HAURREN ADINA
4 urtetik aurrera.
 
PARTAIDE KOPURUA
Gehienez 6.
 
MATERIALA
 
Apalategiak produktuak kodigoka gordetzeko, mostradorea, balantza bat, kutxa erregistratzaile bat, dirua, produktuak (babarrunak, arroza, lekaleak, e.a.)
 
DESKRIBAPENA
 
 
Haurrak libreki jolastuko dira, saltzaile, erosle, langilea izanez, honela, aurrez aipatutako jarduera batzuk landuko dituzte. Heldu batek gidatuz gero, esperientzia matematikoak gehiago landu ahal izango dira. Landu nahi diren helburuak sailkatu daitezke.
 
LEKUA: Kanpoan/barruan
Bietan.
 
IRAUPENA
15 minututik aurrera nahi beste.
 
JOLASAREN MARRAZKIA
 
 
 
 
  
 
 
 

 

 

 


 

JOLASAREN IZENA
LAPURRETAN
 
ITURRIA
Britton, L., & Paterna Molina, P. (2000).
 
HELBURUAK
 
Garapen sozio-afektiboa.
 
 
 
 
 
 
 
Adimen garapena
 
 
Garapen psikomotorra.
Batuketa errazak lantzea.
 
Jolaskidearekin jolasteak sortzen duen plazerra.
Sozializaziorako mesedegarriak diren portaera sozialak landu eta kaltegarriak diren portaerak murriztu.
Garapen morala landu: jolas arauak errespetatuz.
Hitzezko komunikaziorako trebetasunak: negoziatzea, erabakiak adostea eta elkarrizketa.
 
Esperientzia matematikoak (batuketak) lantzea.
Hizkuntza landu.
 
Motrizitate xehea landu, fitxak beren lekuetan kokatzen eta dadoa botatzen.
 
HAURREN ADINA
4 urtetik aurrera.
 
PARTAIDE KOPURUA
2 haur.
 
MATERIALA
 
11 borobileko bi hilera dituen jolasteko tablero bat, bertan diskoak ipintzeko.
11 disko 0tik- 10era zenbatuak.
12 aurpegiko dado bat.
Jolas hau saldu egiten dute, baina etxean ere egin daiteke.
 
DESKRIBAPENA
 
 
1.      Tableroan diskoak ipini ordenatuta, hau da, 0tik-10era ordenan.
2.      Dadoa bota, zein hasi jakiteko. Zenbaki altuena ateratzen duena hasiko da. Hasten den jolaskideak berriro botatzen du dadoa, eta aukeratuko ditu, beste jolaskidearen tableroko bi disko, hauek dadoan irteten den kantitatea zenbatu behar dute.
3.      Disko hauek, bere tableroan kokatuko ditu eta berriro ere dadoa botako du.
4.      Dadoa botatzen jarraituko du, beste jolaskideari disko guztiak lapurtu arte edo batuketa egiteko gai ez den arte.
5.      Orain, dadoa beste jolaskideak hartuko du, eta berdina errepikatuko du, bere jolaskideari disko guztiak harrapatu arte. Jolasa bukatzen da disko guztiak tablero baten kokatzen direnean.
 
LEKUA: Kanpoan/barruan
Bietan.
 
IRAUPENA
Fitxa guztiak alde batean kokatu arte. Jolasa bukatu arte.
 
JOLASAREN MARRAZKIA
 


 

JOLASAREN IZENA
NOR DA NOR?
ITURRIA
Escuelas infantiles de Reggio Emilia. (1999).
Badia, D., & Vilá, M. (2002).
 
HELBURUAK
 
 
 
Garapen sozio-afektiboa
 
 
 
 
Garapen kognitiboa
 
Ahozko adierazpena eta ulermena.
Hizkuntza landu
 
Garapen morala: jolas arauak errespetatzea.
Elkarrekintza sozialean aritzea, jokabide egokiak ikasiz.
Lagunak emandako erantzuna adi entzun.
Asmatzeko plazera.
 
Oroimena: Entzumen-oroimena landu.
Arreta landu.
Pentsamendu asoziatiboa landu.
 
Hizkuntza lantzeko jolasa.
Lengoaia: Hitzezko adierazpen-ulermena, hiztegia eta hitzezko arrazoibide logikoa (galderak nola sortu…).
 
HAURREN ADINA
4 urtetik aurrera.
PARTAIDE KOPURUA
Talde osoan edo talde txikietan.
MATERIALA
Hizkuntza.
DESKRIBAPENA
 
 
Taldeko bat gelatik irteten da. Gelakideak ezaguna den pertsonai bat aukeratzen dute, gero kanpoan dagoen haurrak asmatzeko.
Kanpoan dagoena sartzen da gelara, eta galderak egiten hasten da, pertsonaia asmatzeko. Galdera hauek bai edo ez erantzuna dutenak izan beharko dute.
Gehienez 12 galdera egin ditzake.
(Haur txikiekin beste bariante batzuk erabil daitezke. Adibidez, galdera libreak egitea. Pertsonak izan beharrean, gauzak, koloreak, animaliak erabili.)
LEKUA: Kanpoan/barruan
Bietan.
IRAUPENA
15 minututik aurrera nahi beste.
JOLASAREN MARRAZKIA
Guk beste bariante bat proposatu dugu, baina jolas honen berdina da. Jolas honi etekin gehiago ateratzeko esperimentua, “La inteligencia se construye usándola”, liburuan dago.

 

 


 

JOLASAREN IZENA
URKATUA
 
ITURRIA
Badia, D., & Vilá, M. (2002)
 
HELBURUAK
 
 
Garapen sozio-afektiboa
 
 
 
Adimen garapena
 
 
Idazmena landu.
 
Garapen morala: jolas arauak errespetatzea.
Elkarrekintza sozialean aritzea, jokabide egokiak ikasiz.
Lagunak emandako erantzuna adi entzun.
Asmatzeko plazera.
 
Oroimena: Entzumen-oroimena, ikus-oroimena landu.
Arreta-kontzentrazioa landu.
Pentsamendu asoziatiboa landu.
 
Hizkuntza lantzeko jolasa.
Lengoaia: Hiztegia handitu, lengoaia idatzia landu.
Hitzen idazkera memorizatu.
 
HAURREN ADINA
4 urtetik aurrera.
 
PARTAIDE KOPURUA
Binaka , talde txikietan, talde handietan.
 
MATERIALA
 
Orria bat, arkatz bat, hizkuntza jakitea.
Gelan,  klariona eta arbela.
 
DESKRIBAPENA
 
 
Ikasle batek hitzaren lehen hizkia idazten du. Honen atzetik hitzak dituen hizki kopurua marraren bidez adierazten du.
Beste ikasleak, hizkiak esango ditu, hitza osatu arte.
Esaten diren hizkiak markatu egingo dira ez errepikatzeko. Hizkiak hitzean daudenean hala kokatuko dira. Hizkiak hitzean ez daudenean, urkatuaren eskemaren marrazkia egiten joango da pixkanaka.
 
LEKUA: Kanpoan/barruan
Bietan.
 
IRAUPENA
15 minutu. Jolasa errepikatuz luzatu daiteke.
 
JOLASAREN MARRAZKIA

 

 

 

 


 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

JOLAS PSIKOMOTORRAK- MUGIMENDUZKO JOLASAK

 

 

 

 


 

 

JOLASAREN IZENA
BILATU BILATU
 
ITURRIA
Urtxintxa. (2010). Aisia.net. Erabilgarri http//:www.aisia.net
 
HELBURUAK
 
 
 
 
Garapen sozio-afektiboa
 
 
 
Adimen garapena
 
Garapen psikomotora
 
Espazioa lantzea, juntu eta sakabanatuta egotearen kontzeptuak ulertzea, ikusi gabeko mugimendua lantzea, beste kideen ezaugarriak ezagutzea, konfiantza, beldurra galtzea...
 
Igartzeko atsegina eta antzeztean atsegina.
 Adierazpen emozionala, dramatizazioaren bitartez.
Kooperazioa: gertakaria bikoteka antzeztea.
 
Ahoz bestelako komunikazioa: entzute aktiboko ohiturak
Arreta
 
Funtzio psikomotorrak; koordinazio dinamiko orokorra, norabidea ezagutzea, espazioan orientatzea) Konfiantza
 
HAURREN ADINA
5- 6 urte
 
PARTAIDE KOPURUA
Talde handian
 
MATERIALA
 
Begiak estaltzeko zapiak
DESKRIBAPENA
 
 
Begiak zapiaz estaliko ditugu. Ondoren, gelan zehar barreiatuko ditugu eta kideak bilatzen hasiko dira. Norbait ukitzean, beraien izena asmatzen badute eskua eman eta kide gehiagoren bila arituko dira. Denek elkarri eskua eman diotenean bukatutzat emango dugu jolasa.
 
LEKUA: Kanpoan/barruan
Gimnasioan
 
IRAUPENA
10-15 minutu
 
JOLASAREN MARRAZKIA
 
 
 
 
 
 
 
 

 


 

 

JOLASAREN IZENA
 BUGI – BUGI
 
ITURRIA
Urtxintxa. (2010). Aisia.net. Erabilgarri http//:www.aisia.net
 
HELBURUAK
 
 
 
Garapen sozio-afektiboa
 
 
Adimen garapena
 
Garapen psikomotora
 
Gorputz atalak ezagutzea eta bereiztea. Aho hizkuntza lantzea. Erritmoa lantzea, koordinazioa…
 
 
Zentzumenezko plazerra, ukimenezko plazerra. Taldeko kide izateko sentimenduak
 
Arreta
 
Funtzio psikomotorrak: gorputz eskema, koordinazioa,
 
HAURREN ADINA
 3- 4 urte
 
PARTAIDE KOPURUA
 Talde txikian/handian
 
MATERIALA
Abestia
 
DESKRIBAPENA
 
 
Haurrak korroan jarriko dira zutik. Abesten hasiko dira eta aldi berean keinuak egin behar dituzte gorputzeko atalak seinalatuz. Piskanaka erritmoa azkartuko dugu.
ALDAERAK: Estribilloa bakarrik abestuz, isilik gaudela gorputzeko atalak seinalatuz jarraituko diogu abestiari. Honela, memoria eta erritmoa landuko ditugu.
 
“Oh! bugi, bugi, bugi bai, eh! -Oh! bugi, bugi, bugi bai, eh!
Oh! bugi, bugi, bugi bai, -Paran pan pan pan paaan.
Hau da nire burua,     hau da nire ahoa
Hau da nire velaría,    hau da nire mingaina
Hau da nire susurra,   hau da nire kopeta
Hau da nire begia,      hau da nire kokotsa.
O bugi, bugi, bugi, bugi, bugi bai,
 Paran pan pan pan paaan.
 
LEKUA: Kanpoan/barruan
 Kanpoan/barruan
 
IRAUPENA
 5-10 minutu
 
JOLASAREN MARRAZKIA
 
 

 


 

 

JOLASAREN IZENA
EPO ETAITA IE IE
 
ITURRIA
Urtxintxa. (2010). Aisia.net. Erabilgarri http//:www.aisia.net
 
HELBURUAK
 
 
Garapen sozio-afektiboa
 
 
Adimen garapena
 
Garapen psikomotora
Koordinazioa, atentzioa, erritmoa, aho hizkuntza, memoria…
 
Zentzumenezko plazerra, ukimenezko plazerra. Taldeko kide izateko sentimenduak
 
Arreta
 
Funtzio psikomotorrak: gorputz eskema, erritmoa, konfiantza.
 
HAURREN ADINA
3-4 urte
 
PARTAIDE KOPURUA
Talde handia
 
MATERIALA
Abestia eta/edo musika aparatua
 
DESKRIBAPENA
 
Haurrak korroan eserita, hezitzailearen mugimenduak imitatu beharko dituzte. Abestia eta mugimenduak piskanaka azkartzen joango gara.
 
“Epo etaita ie ie
Epo etaita ie ie
Epo etaita
Epo e tuki tuki
Epo e tuki tuki ie”
 
ALDAERAK: Abestu gabe mugimenduak egingo ditugu, erritmoa mantenduz. Bokalak bakarrik erabiliz. Esku bakarra erabiliz…
 
LEKUA: Kanpoan/barruan
Barruan, gelan
 
IRAUPENA
5- 10 Minutu
 
JOLASAREN MARRAZKIA
 
 
 

 


 

JOLASAREN IZENA
BEGIA BEGIAREKIN, IPURDIA IPURDIAREKIN…
 
ITURRIA
Mutiloa Irazusta, A. (2002)
 
HELBURUAK
 
 
Garapen sozio-afektiboa
 
Adimen garapena
 
Garapen psikomotora
 
Erritmoa lantzea, gorputz atalak ezagutzea, konfiantza gehitu, talde kohesioa..
 
Zentzumenezko plazerra, ukimenezko plazerra. Taldeko kide izateko sentimenduak
Arreta
 
Funtzio psikomotorrak: gorputz eskema, erritmoa, konfiantza.
 
HAURREN ADINA
 4-6 urte
 
PARTAIDE KOPURUA
Talde handian
 
MATERIALA
 
Ez da behar
DESKRIBAPENA
 
 
Talde guztia aretoan sakabanaturik eta zutik.
Denak espazioan zehar ibiliko dira irakasleak txaloak joz markatzen duen erritmoa jarraituz. Irakasleak erritmo asko bizitzearekin batera gorputz atal bat aipatuko du(aldez aurretik ikasleei aldaketa honen esanahia zein den azaldu zaie).Haur bakoitak beste batekin elkartu beharko du eta aipatutako bere gorputz atala beste batenarekin bat egin. Adibidez; sudurra sudurrarekin, belarria belarriarekin… Sudurrak elkartzean eskimalek bezela musu emateko propasa daiteke, belarriak elkartzean itsasoa entzuteko…
Aldaerak: Irakasleak txaloak jo beharrean, musikarekin egin daiteke. Musika gelditzen demean aipatuko dugu gorputz atala.
 
LEKUA: Kanpoan/barruan
Barruan
 
IRAUPENA
15 minutu
 
JOLASAREN MARRAZKIA
 
 
 
 
 

 

 

 


 

JOLASAREN IZENA
BAT, BI, HIRU ETA LAU!!
ITURRIA
Mutiloa Irazusta, A. (2002)
HELBURUAK
 
 
Garapen sozio-afektiboa
 
Adimen garapena
 
Garapen psikomotora
 
Gorputz eskema eta koordinazioa lantzea,. Aho hizkuntza lantzea. Erritmoa lantzea, koordinazioa…
 
Mugimenduaren plazerra,. Taldeko kide izateko sentimenduak
Arreta, aho hizkuntza
 
Funtzio psikomotorrak: gorputz eskema, koordinazioa,lateralitatea, espazioaren pertzepzioa.
 
HAURREN ADINA
4 -  urtetik aurrera
PARTAIDE KOPURUA
 Talde handian
MATERIALA
Banku suediarrak eta uztailak
DESKRIBAPENA
 
 
Banku suediarrak ilaran eta paraleloki kokatuko dira, batetik bestera tartea utziz. Uztailak beste ilara bat osatuz, hauen aldamenean, batetik bestera ere tartea utziz. Haurrak bi ilaratan antolatuko dira. Talde bat banku ilara hasten den legua baino piska bat atzerago kokatuko da eta bestea berdin uztailak hasten diren lekuan.
Haur ilara bakoitzetik lehengoa aterako da: haur bat bankuetarantz eta bestea uztailetarantz. Batetik laura zenbatu behar dute ozenki eta zenbaki bakoitza aipatzearekin batera pauso bat eman. “Lau” zenbakia aipatzean beti banku gainean ala uztai barruan kokatu behar dute oina. Banku ilara amaitzean uztai ilaran kokatu beharko dute eta alderantziz.
ALDAERAK:
-          Zenbaki eta pauso kopuruak alda daitezke.
-          -Desplazatzeko modu desberdinak egin daitezke bankutik bankura ala uztaitik uztaira: saltona hanka baten gainean, bi hanken gainean…
-          Binaka eskutik helduta egin daiteke, baina lagunarekin zenbaketa erritmoa bateratu egin beharko dute
LEKUA: Kanpoan/barruan
 Gimnasioan
IRAUPENA
15-20 minutu
JOLASAREN MARRAZKIA