Jolas Kooperatiboen bilduma
Gure jolasak hiru adin tarteen arabera banatu ditugu hiru azpi taldeetan; 3-4 urtetik aurrerako haurrentzat , 4-5 urtetik aurrerako haurrentzat eta 5-6 urtetik aurrerako haurrentzat.
1.1. 3-4 urtetik aurrera
IZENA: BESARKADA
MUSIKALA.
|
|
Helburuak:
-
Talde autonomia garatzea.
-
Pertsona bakoitzak bere izaera duela onartzea.
-
Haurren arteko laguntasuna bermatzea.
-
Haurren arteko afektua sustatzea.
|
|
Adina: 3-4
urtetik aurrera.
|
Partaide
kopurua: 8 haur gutxienez.
|
Materiala: musika.
|
|
Deskribapena:
Musika martxan jartzen denean haurrak dantzan hasiko
dira, eta musika gelditzen denean elkar besarkatu beharko dute. Beraien kaxa
besarka daitezke, edo irakasleak gidatu dezake zenbanaka besarkatu behar
diren.
|
|
Elkarrizketarako
gida:
-
Ondo pasa al duzue zuen lagunak besarkatzen?
-
Bakarrik geratu zaretenean lagunak etorri al dira zu
besarkatzera?
-
Zaila izan al da bikotea bilatzea?
|
|
Talde
hausnarketa:
Hasieran
haurrak ez dira ondo koordinatu baina hiru edo laugarren alditik aurrera oso
ondo jolastu dute. Bata bestearen bila ibili dira bikoterik gabe zeuden
kasuetan eta oso ondo pasa dute.
|
|
Iturria:
ahozko transmisioa. Interneten ere
aurki dezakegu:
http://anaipa.blogspot.com.es
|
IZENA: KOTE
KOTE.
|
|
Helburuak:
-
Talde lanean emaitza hobeak eta aberasgarriagoak
lortuko dituztela konturatzea.
-
Indibidualismoa, lehiakortasuna eta bekaizkeria albo
batera uztea.
-
Talde autonomia garatzea.
-
Ondokoari laguntza eskaintzea.
|
|
Adina: 3-4
urtetik aurrera.
|
Partaide
kopurua: 2 haur baino gehiago.
|
Materiala: musika,
nahiz eta ez den beharrezkoa.
|
|
Deskribapena
Jolaskide guztiak lurrean edo aulkietan eseriko
dira biribil bat eginez. Abestia abesten duten bitartean, eskuekin txaloak
joko dituzte. Lehendabizi, bakoitzak txalo bat joko du. Ondoren, alboetan
dituzten bi pertsonei joko die bostekoa. Honela abestia nahi adina aldiz
errepikatu arte.
Abestia:
Kote, kote, kote, kote,
abestu dezagun txaloka
kote, kote, kote, kote,
abestu dezagun txaloka, jei!
|
|
Elkarrizketarako gida:
- Ondo jo al diozue albokoari bostekoa?
- Abestia erraza al zen?
- Beste moduren batera egingo al zenukete jolas hau edo den bezala
gustatzen zaizue?
|
|
Talde hausnarketa:
Ezinezkoa izan da jolas hau bere horretan praktikan
jartzea, beraz moldatu egin behar izan dugu. Haurrek ondokoei bostekoa eman
ordez, txaloak egin dituzte eta ondoren “hey” esatean eskuinean zuten lagunaren
aulkian eseri dira. Hasieran abestu gabe proba egin dugu, haur guztiek jolasa
ondo ulertu dutela ziurtatzeko. Ondoren, abestia irakatsi diegu eta
abestiarekin batera jolastu gara. Oso ondo pasa dute haurrek.
|
|
IZENA:
ARMIARMA.
|
|
Helburuak:
-
Talde lanean emaitza hobeak eta aberasgarriagoak
lortuko dituztela konturatzea.
-
Besteen txanda errespetatzea.
-
Elkarri arretaz entzutea.
-
Talde autonomia garatzea.
|
|
Adina: 3-4
urtetik aurrera.
|
Partaide
kopurua: 4 haur gutxienez.
|
Materiala:
artilezko haril bat.
|
|
Deskribapena:
Haur guztiak gelan barrena sakabanaturik edo borobil
handi bat eginez ipiniko dira. Irakasleak artilezko harila izango du eskuetan
eta haurrek errepikatu beharreko irizpidea aipatuko du, (adibidez hurrengo
kidearen izena; Aimar), harilaren muturrari heldu eta ikasle bati botako dio,
honek irizpide berari jarraituz zerbait esan eta beste bati pasako dio,
horrela, guztion artean armiarma-sarea osatu arte. Garrantzi handia du denek
beraien artilearen zatiari ondo eusteak, bestelakoan sarea puskatu egingo
delako eta dena desegingo delako. Irakasleak aipatuko du haur guztien
kooperazioa garrantzitsua dela hariari eusteko eta batek kale egiten badu eta
haria askatu guztia desegingo dela. Irakasleak esan beharreko irizpidea,
izena, abizena, kamisetaren kolorea edota beraien gurasoen izena izan
daiteke.
|
|
Elkarrizketarako
gida:
-
Zer sortu da guztion artean?
-
Zer erakutsi digu sarea osatzeak?
-
Guztiok ondo esan al dugu esan beharrekoa?
-
Besteen irizpidea (izena, abizena, kamiseta kolorea…)
zein den ikasi al dugu?
|
|
Talde
hausnarketa:
Haurrek lehendik ere egina zuten jolas
hau egina zuten arren, dezente kosta zaie, batez ere lehenengo partaideei.
Hori dela eta, hasierakoei guk lagundu diegu eta azkenekoek aldiz, beraiek
bakarrik egin dute, gure laguntzarik gabe. Konturatu gara, behar bereziak
dituen haur batek, ez dakizkiela ikaskide guztien izenak eta dezente kosta
zaiola jolasa aurrera eramatea. Honen aurrean, beste haurrek errespetuz
tratatu dute haurra.
|
|
Iturria: Asteasuko
Pello Errota Herri Eskola (ahozko transmisioa).
|
IZENA:
ERRODILOA.
|
|
Helburuak:
-
Helmugara iristeko bakarkako lana nahiko ez dela
ohartzea.
-
Indibidualismoa, lehiakortasuna eta bekaizkeria albo
batera uztea.
-
Besteen txanda errespetatzea.
-
Guztiek gaitasun eta ezaugarri fisiko pertsonalak
dituztela onartzea.
-
Laguntza eskatzeko beldurrik ez izatea.
|
|
Adina: 3-4
urtetik aurrera
|
Partaide
kopurua: 4 haur gutxienez
|
Materiala: ez da
materialik behar
|
|
Deskribapena:
Ikasle guztiak buruz behera etzango dira ilara batean
bata bestearen ondoan. Ilarako lehena beste guztien gainetik biraka joango da
beste muturrera iritsi arte eta horrela egingo dute denek guztien gainetik
pasa arte. Behean dauden haurrak geldik eta zuzen egon beharko dute beraien
kidea gainetik ondo pasa dadin. Denak gainetik pasatzerakoan, hau da, denak
denen oinarri izaten direnean, amaituko da jokoa.
|
|
Elkarrizketarako
gida
-
Zer sentitu duzue besteen gainetik pasatzerakoan?
-
Zer da garrantzitsua zubitik (haurrek osatutako
zubitik) ez erortzeko?
|
|
Talde
hausnarketa:
Orokorrean nahiko ongi atera da. Lehen bi saialdietan etzandako haurrek
burua altxatzen zuten edo buelta ematen zuten kideen lana oztopatuz. Hala
ere, azken saialdirako konturatu dira zein den beraien eginbeharra besteek
jolasa ongi burutzeko
|
|
Iturria:
Asteasuko Pello Errota herri
eskola (ahozkozko transmisioa).
|
IZENA: KAFE
FRANTSES BATE(A)N.
|
|
Helburuak:
-
Talde autonomia garatzea.
-
Gorputz bidezko komunikazioa lantzea.
-
Haur bakoitza bere ezaugarriez jabetzea.
-
Haurren arteko afektua sustatzea.
|
|
Adina: 3-4
urtetik aurrera.
|
Partaide
kopurua: 4 haur gutxienez.
|
Materiala: musika,
nahiz eta ez den beharrezkoa.
|
|
Deskribapena:
Jokalari guztiak ilaran jarriko dira eta biribila
osatuko dute. Abestia abesten duten bitartean mugimendu batzuk egin beharko
dituzte, kantua aurrera doan neurrian, mugimenduak gero eta zailagoak izango
dira.
Mugimenduak:
Hankak mugitu: abesti osoa abesten duten
bitartean oinak aurrealdera mugituko dituzte, abestiaren erritmoari
jarraituz. Lehengo eskuineko hanka eta gero ezkerrekoa mugitu beharko
dituzte, aurrerantz.
Besoak mugitu: abesti osoa abesten duten
bitartean eta oinen mugimendua errepikatuz, orain besoak zabaldu behar
dituzte. Eskuineko oina mugitzerakoan eskuineko besoa zabalduko dute, eta
ezkerreko oina mugitzerakoan ezkerreko besoa.
Burua mugitu: abesti osoa abesten duten
bitartean, eta oinen eta besoen mugimendua errepikatuz, burua alde batera eta
bestera mugitu beharko dute. Eskuineko oina eta besoa mugitzerakoan burua
eskuinerantz biratu behar da eta ezkerreko oina eta besoa mugitzerakoan burua
ezkerrera biratu behar da.
Aurrean dagoen lagunaren sorbalda helduko diote eta abestia abestuko
dute, aurretik egindako mugimendu guztiak errepikatuz.
Ondoren, beraien aurrekoaren aurreko lagunari sorbalda helduko diote eta
abestia abestuko dute, mugimendu guztiak errepikatuz.
Ilaran hiru toki aurrerago dagoen lagunaren sorbaldari helduko diote (horretarako
biribila itxi egin beharko da), eta, atzean dagoen lagunaren izter gainean
eserita, abestia abestu beharko dute, mugimendu guztiak (oinak, besoak eta
burua) errepikatuz.
Abestia:
Kafe frantses bate(a)n
minue dantzatzen,
kafe frantses bate(a)n
minue dantzatzen.
Minue minue
minue dantzatzen
kafe frantses bate(a)n
minue dantzatzen.
|
|
Elkarrizketarako
gida:
-
Erraza egin zaizue dantzatu eta abestea?
-
Banakako jolas bat edo taldekoa iruditu zaizue?
Zergatik?
-
Hasieratik ondo atera al da?
|
|
Talde hausnarketa:
Jolasa oso ondo atera da, haurrek
jolasaz gozatu dute eta pausuak gero eta zailagoak ziren heinean, gero eta dibertigarriagoa
egin zaie. Jolasa adin txikiagoetara ere moldatu daiteke, pausuak erraztuz. Adinean
gora egin ahala, dibertigarriago egiteko, pausuak zaildu daitezke.
|
|
Iturria: http://www.aisia.net eta Urtxintxako euskal
jolasen bilduma.
|
IZENA: LEHOI
BATEN BILA NOA.
|
|
Helburuak:
-
Haur bakoitzaren autoestimu altua
sustatzea.
-
Haur Pertsona
bakoitzak bere izaera duela onartzea.
- Sentimendu eta emozioen kontrola eta adierazpena sustatzea.
|
|
Adina: 3-4 urtetik aurrera.
|
Partaide kopurua: 2 haur gutxienez.
|
Materiala: ez da materialik behar.
|
|
Deskribapena:
Jokalari bat beste guztien aurrean jarriko da edo, biribila egiten
badute, biribilaren erdian kokatuko da. Moderatzaileak abestia zatika
abestuko du, abestiaren hitzak keinuen bidez antzeztuz. Hori isiltzen denean,
beste jokalari guztiek hark esan eta antzeztutakoa errepikatu beharko dute:
LEHOI BATEN
BILA NOA: oinez joatearen antzezpena
HANDIENA
HARTUKO DUT: besoak asko zabaldu
EZ DUT
BELDURRIK: ausarta aurpegia jarri eta hatz batekin ezezko keinua egin
BEGIRA ZENBAT
LORE: hatz erakuslearekin lurra seinalatu
AJA-AJA: eskuak gerrian jarri eta gorputza alde batera eta bestera mugitu
ZUHAITZ BAT: besoak asko zabaldu
ZUHAITZ LUZE BAT: besoak gorantz eraman ZUHAITZ LUZE LUZE BAT!: besoak gero eta gorago eraman ZUHAITZ LUZE LUZE LUZE BAT!: besoak ahal den gehien igo IGO NAIZ: bi esku eta hankekin eskalatzaile keinuak egin BEGIRATU DUT: eskua kopetan jarrita burua alde batetik bestera mugitu JAITSI NAIZ: salto bat egin
LEHOI BATEN BILA NOA…
ITSASOA: eskua alde batetik bestera mugitu
ITSASO ZABALA: bi eskuak barrutik kanpora zabaldu ITSASO ZABAL ZABALA: bi eskuak gero eta gehiago zabaldu ITSASO ZABAL,ZABAL,ZABALA: bi eskuak ahal den gehiena zabaldu MURGILDU NAIZ: uretara buruz botatzea antzeztu IGERI EGIN DUT: igeriketa keinuak egin ATERA NAIZ: salto bat egin
LEHOI BATEN BILA NOA …
KOBAZULO BAT: eskuekin borobil bat
egin
KOBAZULO ILUN BAT: bi pausu eman kobazulora sartuko bagina bezala KOBAZULO ILUN -ILUN BAT: bi pausu eman KOBAZULO ILUN- ILUN ILUNA: bi pausu eman
SARTU NAIZ: salto bat egin
BEGIRATU DUT: eskuak kopetetan jarrita burua alde batetik bestera mugitu IKUTU DUT: eskuekin zerbait ukitu dugula adierazi BURU BAT! : eskuekin borobil bat egin BI BELARRI!: eskuak belarriak ukitu BI BEGI!: eskuekin begiak ukitu BIBOTEAK! : hatz erakuslearekin sudur azpian bibotea irudikatu MUTURRA! : eskuekin muturra ukitu AHOA! : eskuekin ahoa ukitu HORTZAK! : eskuekin hortzak ukitu LEHOI BAT!!! : bi besoak eta hankak zabaldu
BUELTA EMAN DUT: buelta eman
KORRIKA EGIN DUT: korrika alde egin KOBAZULOTIK ATERA NAIZ: korrika jarraitu ITSASOAN SARTU NAIZ: uretara buruz botatzea antzeztu IGERI EGIN DUT: igeriketa keinuak egin ITSASOTIK ATERA NAIZ: salto bat egin ZUHAITZERA IGO NAIZ: bi beso eta hankekin eskalatze keinuak egin ZUHAITZETIK JAITSI NAIZ: salto handi bat egin ETXERA JOAN NAIZ: bi pausu eman OHE AZPIAN SARTU NAIZ: lurrean etzan
LEHOI BATEN BILA NINDOAN: bi
besoak zabaldu
EZ NUEN HANDIENA HARTU: eskuekin ezezko keinua egin BELDURRA IZAN NUEN: beldur aurpegia jarri BEGIRA ZENBAT LORE: hatz erakuslearekin lurra seinalatu AJA, AJA!: besoak gerrian jarrita alde batera eta bestera mugitu gerria |
|
Elkarrizketarako gida:
- Gustatu al zaizue jolasa?
- Nolakoa zen ikusi duzuen lehoia?
- Beldurtu al zarete?
- Zaila egin alzaizue?
|
|
Talde
hausnarketa:
Jolasa oso ondo
atera da. Haurrek lehendik ere ezagutzen zuten jolasa eta horrek aurrera
eramatea erraztu du. Haurrei asko gustatu zaie jolasa amaitu ondoren egin
dizkiegun galderak eta euren lehoiaren irudia deskribatu eta lehoia
ikusitakoan bizitakoa oso ondo adierazi dute.
|
|
1.2.
4-5
urtetik aurrera:
IZENA: UZTAIAREN KATEA.
|
|
Helburuak:
-
Helmugara iristeko bakarkako lana nahikoa ez dela ohartzea.
-
Talde autonomia garatzea.
-
Ondokoari laguntza eskaintzea.
-
Besteen laguntzaren beharraz ohartzea..
|
|
Adina: 4-5 urtetik aurrera.
|
Partaide kopurua: 3 haur gutxienez.
|
Materiala: nahi adina uztai.
|
|
Deskribapena:
Biribilean zutik ipiniko
dira haurrak, eskutik emanda. Biribileko tokiren batean, uztai bat jarriko
dugu bi jokalarien besoen artean. Horrela, jokalari bakoitzak, uztaitik igaro
beharko du eskurik askatu gabe. Guztiak uztaitik igaro ondoren gauza bera
egin dezakegu baina kontrako noranzkoan. Jokalari kopuruaren arabera, uztai
bat baino gehiago sar daitezke biribilean.
|
|
Elkarrizketarako
gida:
-
Erraza izan da uztaitik pasatzea?
-
Lagundu diozue ondokoari uztaitik pasatzen?
-
Askatu dituzue eskuak uztaia
pasatzeko?
|
|
Talde hausnarketa:
Jolasa oso ongi atera da.
Haurrak motibatuta agertu dira eta elkarri lagundu diote uztaia gero eta
errazago igarotzeko pertsona batetik bestera. Haur batzuei asko kosta zaie,
uztaia pasatzeko zein mugimendu egin behar duten ikustea, baina beste haurren
argibideen laguntzaz ( “orain burua pasa”, “gero eskua”...) azkenean, uztaiak
bira osoa egitea lortu du. Haurrek
beste txanda bat egin nahi izan dutela esan digute oso gustura aritu baitira.
|
|
Iturria: ahozko transmisioa.
|
IZENA: UHARTEAK.
|
|
Helburuak:
- Talde lanean emaitza hobeak eta
aberasgarriagoak lortuko dituztela konturatzea.
- Elkarren artean ulertzea.
- Diskriminazio egoerak
saihestea.
- Gaizki ulertuen aurrean
komunikazio aktiboa sustatzea.
- Besteen laguntzaren beharraz
ohartzea.
|
|
Adina: 4-5
urtetik aurrera.
|
Partaide kopurua: 4 haur gutxienez.
|
Materiala: uztaiak eta musika.
|
|
Deskribapena:
Nahi adina uztai jarriko dira gelan zehar, beti ere ikasle kopurua baino
gutxiago. Irakasleak musika jarriko du eta hau geratzen den unean haur
guztiek uztaien barruan sartu beharko dute. Jolasaren gidariak uztai
bakoitzean zenbat haur sartu daitezken adierazi dezake baina horrek norbait
kanpoan geratzearen arriskua dakar. Hau egiteko irakasleak taldean zenbat
haur dauden kontuan izan beharko du, esaten duen zifrak inor ez baztertzeko.
Haurrek jolasa hobeto uler dezaten sinbolizatu egin daiteke, adibidez, historia
bat kontatuko zaie eta amaieran olatu bat dator, horrela, musika amaitzean
arroketara (uztaietara) igo beharko dute olatuak ez harrapatzeko. Jolasa
aurrera doan heinean uztaiak kendu daitezke.
|
|
Elkarrizketa gidoia:
- Lortu ahal duzue olatuak ez
harrapatzea?
- Nola sartu zarete uztaietara?
- Egokia ahal da uztaira sartzeko
bultzatzea?
- Edo sartzen ez uztea?
- Nola egin behar da orduan
uztaira ongi sartzeko?
|
|
Talde hausnarketa:
Jolas hau lehendik egina zuten ikasleek eta
azalpena ongi ulertu dutenez, orokorrean ongi atera da jolasa. Hasieran elkar
bultzatu dira uztaian sartu ahal izateko, horregatik tartean elkarrizketa bat
mantendu behar izan dugu. Bertan, uztaian nola sartu hitz egin dugu eta
elkarrizketa ondoren jolasa ongi atera da.
|
|
Iturria: Asteasuko Pello Errota herri eskola, (ahozko transmisioa).
|
IZENA: AULKI
JOLASA.
|
|
Helburuak:
-
Talde autonomia garatzea.
-
Jolasetik kanpo gelditzeko beldurra ekiditea.
-
Elkarren artean ulertzea.
-
Haurren arteko
laguntasuna bermatzea.
|
|
Adina: 4-5
urtetik aurrera.
|
Partaide
kopurua: 4 haur gutxienez.
|
Materiala:
aulkiak eta musika.
|
|
Deskribapena:
Aulkiak biribilean jarriko ditugu eta musika martxan.
Haurrak aulkien inguruan hasiko dira biraka dantzan. Musika gelditzen denean
haur guztiek eseri beharko dute aulkietan (edo haur guztiek sartu beharko
dute uztaien barruan). Haur guztiak eserita daudenean, musika jarri aurretik,
eserleku bat kenduko da. Berriz musika jarri eta haurrek gero eta eserleku
gutxiagotan eseri beharko dute, honela elkar lagunduaz oso aulki gutxitan
haur asko eseriko dira.
|
|
Elkarrizketarako
gida:
-
Gustatu zaizue besteen gainean esertzea?
-
Gaizki sentitu zarete jokoaren momenturen batean?
-
Ondo pasa duzue?
-
Zer nahiago duzue, azpian ala gainean eseri?
Zergatik?
|
|
Talde
hausnarketa:
Jolasa oso ongi atera da. Haurrek erraz ulertu dute
egin beharrekoa, aulki jolasa dela esatean denek kanporatze jolas gisara
ezagutu dute baina ondoren ondo azaldu diegu eta kanporatuak izateko
beldurrik gabe jolastu dute. Esertzerako orduan aulki batean haur askok eseri
behar dute elkarren gainean, baina inork ez du minik hartu. Haur guztiak bizkor
eta gogotsu aritu dira. Haurrekin hitz egitean, jolasa gustatu zaiela esan
digute.
|
|
Iturria: Urtxintxako Begirale Ikastaroa, ahozko
transmisioa.
|
IZENA: PING-PONG
PILOTA.
|
|
Helburuak:
-
Gorputz bidezko komunikazioa lantzea.
-
Talde autonomia garatzea.
-
Diskriminazio egoerak saihestea.
-
Guztiek gaitasun eta ezaugarri fisiko pertsonalak
dituztela onartzea.
-
Haurren arteko afektua sustatzea.
|
|
Adina: 4-5
urtetik aurrera.
|
Partaide
kopurua: 4 haur gutxienez.
|
Materiala: musika, nahiz eta ez den beharrezkoa.
|
|
Deskribapena:
Jolaskide guztiak biribilean jarriko dira zutik barrura
begira eta haur bat biribilaren barruan saltoka hasiko da abestia abesten
duen bitartean. Biribilaren barruan dagoenak jolaskideetako bati burua
ukituko dio “ukitzen bazaitut” abestean eta jolaskidea biribilaren erdira
sartu eta biak saltoka jarraituko dute. Horrela jokalari guztiak saltoka
amaitu arte. Abesti bakoitzean erdian saltoka ari direnek lagun bakarra uki
dezakete. Saltoka aritzerakoan ezingo dute beste saltokarien gorputza ukitu.
Abestia:
Ni ping-pong
pilota naiz
(e)ta salto,
salto, salto,
saltoka ari
naiz.
Ukitzen
bazaitut salto egin (e)zazu.
|
|
Elkarrizketarako
gida:
-
Erraza egin zaizue?
-
Jokoa aldatuko zenukete?
-
Nola sentitu zarete borobil erdira ateratzerakoan?
-
Gustatu zaizue Ping-Pong pilota izatea?
|
|
Talde
hausnarketa:
Jolasa oso ongi atera da. Haurrak saltoka eta abesten
egon dira. Saltoei dagokienez, haur batzuk salto txikiak eman dituzte
hasieran, baina ondoren haur guztiak salto handiak egiten eta abestia ozen
abestuz bukatu dute. Lekuari dagokionez, oso leku aproposa genuen, haur
guztiak lasai eta aise mugitzeko. Abestia erraz ikasi dute imitazioaren
bitartez, gainera uneoro errepikatzen denez haurrentzat ikasteko oso erraza
izan da.
|
|
Iturria:
Urtxintxaren euskal jolasen bilduma.
|
IZENA: MARI
TXIPI.
|
|
Helburuak:
-
Gorputz bidezko komunikazioa lantzea.
-
Talde autonomia garatzea.
-
Guztiek gaitasun eta ezaugarri fisiko pertsonalak
dituztela onartzea.
-
Haurren arteko
laguntasuna bermatzea.
|
|
Adina: 4-5
urtetik aurrera.
|
Partaide
kopurua: 4 haur gutxienez.
|
Materiala: musika,
nahiz eta ez den beharrezkoa.
|
|
Deskribapena:
Jolaskide guztiak biribilean jarriko dira, barrura
begira, eta beste jolaskide bat erdian biribilketan hasiko da. Besteak
txaloka eta abestia abesten ariko dira. Abestian “dantzatzen” esaterakoan,
erdikoa jolaskide baten aurrean jarriko da eta
besoak mugitzen hasiko da abestiaren erritmoari jarraituz. Abestia
bukatzen denean, erdiko jolaskideak bere aurrean dagoenari besotik helduko
dio, eta biribilaren erdian dantzatzen hasiko dira, abestia hasieratik
abestuz.
Abestia:
Kalean nindoala
Mari Txipi ikusi nuen eta erakutsi zidan "Mari Txipi" dantzatzen dantza txipi txipi dantza txipi txo dantza txipi txipi baina dantzatu ondo. |
|
Elkarrizketarako
gida :
-
Gustatu al zaizue abestu eta dantzatzea?
-
Nola nahiago duzue dantzatu, banaka ala norbaitekin?
-
Borobilaren erdian dantzan zinatenean nola sentitu
zarete?
-
Zuen lagun bat aurrean jarri zaizuenean dantzan , nola
sentitu zarete?
|
|
Talde
hausnarketa:
Jolas hau
beharbada hobeto aterako litzateke sei urteko haurrekin. Bestalde, abestia ez
jakitea ere eragozpen bat izan da. Jakina den bezala, oso zaila da adin
honetako haurrekin jolasa lehenengo alditik ondo irtetea. Baina jolasa
aurrera joan ahala, orduan eta hobeto pasa dute haurrek.
|
|
Iturria:
Urtxintxako euskal jolasen bilduma. Interneten ere aurki dezakegu:
http://www.aisia.net.
|
IZENA: AURRETIK
DOANAK EGITEN DUENA.
|
|
Helburuak:
- Besteen txanda errespetatzea.
- Gorputz bidezko komunikazioa
lantzea.
-
Talde autonomia garatzea.
-
Haurren arteko laguntasuna bermatzea.
|
|
Adina: 4-5
urtetik aurrera.
|
Partaide kopurua: 2 haur gutxienez.
|
Materiala: musika.
|
|
Deskribapena:
Haurrak ilara batean jarri eta musikak esaten duen bezala, aurretik doana
imitatu beharko dute. Aurretik doanak mugimendu bat egingo du eta atzetik
doazen guztiek mugimendua errepikatu beharko dute bere ibilbide berdina
burutuz. Abestiak bigarren doana aurrera esaten duenean, aurretik doana
atzera joango da, ilarako bigarrena lehena izatera igaroko da, eta hau
mugimendu bat egiten hasiko da.
Abestia:
Aurretik doanak egiten duena,
aurretik doanak egiten duena,
zirkin eta oihuak eginez,
zirkin eta oihuak eginez,
neska mutilak aurrera goaz,
neska mutilak aurrera goaz.
Aurretik doanak egiten duena,
aurretik doanak egiten duena,
zirkin eta oihuak eginez,
zirkin eta oihuak eginez,
aurrean dagoena atzera,
bigarren dagoena aurrera.
|
|
Elkarrizketarako gida:
- Zer sentitu duzue lehenengo
joan zaretenean?
- Erreza izan al da zer egin
pentsatzea?
- Zer gustatu zaizu gehiago
aurrean jutea edo atzean?
|
|
Talde hausnarketa:
Jolasa orokorrean ongi atera da. Askok aukeratutako ekintza edo animaliak
imitatzeko koordinazioa behar izan dute, eta honen aurrean gelako haurrak
ongi aritu dira. Haur batzuk oso kontzentratuta egon dira irudia imitatu
nahian eta ez dute abestia abestu. Aurretik doana aldatzerakoan zailtasunak
izan dituzte. Haurrek oso ongi pasa dute eta gogotsu eta motibatuta azaldu
dira.
|
|
Iturria: ahozko transmisioa.
|
IZENA: DRAGOIAREN ISATSA.
|
|
Helburuak:
-
Helmugara iristeko bakarkako lana nahikoa ez dela ohartzea.
-
Jolasetik kanpo gelditzeko beldurra ekiditea.
-
Talde autonomia garatzea.
-
Gaizki ulertuen aurrean komunikazio aktiboa sustatzea.
-
Besteen laguntzaren beharraz ohartzea.
|
|
Adina: 4-5 urtetik aurrera.
|
Partaide kopurua: 3 haur gutxienez.
|
Materiala: musika.
|
|
Deskribapena:
Asiako kulturan jatorria
duen jolas honetan, jokalari guztiak
ilaran jarriko dira gerritik edo sorbaldetatik helduta. Ilara hau dragoi bat
izango da ilarako lehenengo haurra dragoiaren burua izango delarik eta
ilarako azkena dragoiaren isatsa. Isiltasuna badago, dragoia lo egongo da,
hau da, dagoen tokitik mugitu gabe. Baina, irakasleak musika ipintzen duenean,
dragoia esnatu egingo da eta buruak isatsa harrapatu beharko du, dragoia
inongo momentuan puska ez dadin saiatuz. Dragoia apurtzen bada, burua isatsa
izatera igaroko da eta ilarako bigarrena burua izango da.
|
|
Elkarrizketarako
gida:
-
Zaila izan al da dragoia hautsi
gabe mantentzea?
-
Zer izan zaizue errazago, burua
izatea ala isatsa izatea?
-
Ondo pasa al duzue?
-
Ilarako bigarren pertsonak
erraztu al dio buruari isatsa harrapatzen?
-
Edo oztopoak jarri dizkio?
-
Eta isatsaren aurretik zegoenak
lagundu al dio isatsari burutik alde egiten?
|
|
Talde
hausnarketa:
Haurrek oso ondo pasa dute jolas hau egiten, nahiz
eta lekua txikia izan den. Baina ondoren, haur guztiekin hainbat dragoi osatu
ditugu eta hobeto pasa dute.
|
|
IZENA: GLOBOA
ZERURA.
|
|
Helburuak:
-
Helmugara iristeko bakarkako lana nahikoa ez dela
ohartzea.
-
Elkarren artean ulertzea.
-
Talde autonomia garatzea.
-
Besteen txanda errespetatzea.
-
Haurren arteko
laguntasuna bermatzea.
|
|
Adina: 5-6
urtetik aurrera.
|
Partaide
kopurua: 3 haur gutxienez.
|
Materiala: globo
edo puztuki bat.
|
|
Deskribapena:
Haur guztiak gelan barrena sakabanatuko dira.
Irakasleak globoa zerura botako du eta haurrek, puxikak lurra ukitu aurretik,
banan bana puxika kolpatu beharko dute lurra ukitu ez dezan. Behin globoa
ukituz gero lurrean eseri beharko dute, berriro ere, eserita daudenean globoa
ukitzen badute zutitu egingo dira, eta honela puxika ukitzen duten aldi
bakoitzeko. Globoak lurra ukitzen duenean jokoa amaituko da. Berez, jokoa
ondo atera bada lurra ukitzen duenerako denak eserita egongo dira.
|
|
Elkarrizketarako
gida:
-
Ondo atera al da jolasa? Zergatik?
-
Behin globoa ukitu eta eseri zaretenean nola sentitu
zarete?
-
Denek hartu duzue parte jolasean?Zergatik?
-
Saiatu zarete zuen kideei laguntzen? Nola?
|
|
Talde
hausnarketa:
Haurrak globoa ikustean jolasa egiteko
motibatu dira. Hori dela eta, jolasari gogotsu ekin diote eta gustura aritu
dira globoa lurrera erori ez zedin elkar lanean.Lehenengo aldian jolasa ez da
ondo atera baina berriro errepikatu dutenean ongi atera da.
|
|
Iturria:
Asteasuko Peio Errota herri eskola, ahozko transmisioa.
|
1.3. 5-6 urtetik aurrera:
IZENA:
LEHOIARI ISATSA IPINI.
|
|
Helburuak:
-
Haurrek laguntza eskatzeko beldurrik ez izatea.
-
Ondokoari laguntza eskaintzea.
-
Helmugara iristeko bakarkako lana nahikoa ez dela ohartzea.
-
Gaizki ulertuen aurrean komunikazio aktiboa sustatzea.
-
Haurren arteko laguntasuna bermatzea.
|
|
Adina: 5-6
urtetik aurrera.
|
Partaide
kopurua:
2 haur gutxienez.
|
Materiala:
arbela
edo kartoi mehea, soka bat muturrean itsasgarriren batekin eta zapi bat.
|
|
Deskribapena:
Irakasleak lehoi bat marraztuko du
arbelean, paper handi batean edo horman ezar daitekeen kartoi mehe batean.
Arbelera lagun bat irtengo da eta marrazkiaren aurrean jarriko da; soka bat
eman eta marraztutako lehoiaren isatsa dela esango diote. Orduan, begietan
zapia duela, irakasleak haurrari bi bira emango dizkio bere baitan zertxobait
nahasteko eta isatsa dagokion lekuan jarri beharko du. Gainerako taldekideek
argibideak eman behar dizkiote laguntzeko, esaterako; biratu, biratu, geldirik
, aurrera, aurrera, alde batera, beste aldera, luzatu eskua, behera, behera …
|
|
Elkarrizketarako gida
-
Erraza izan al da isatsa bere lekuan
jartzea?
-
Ondo gidatu al zaituztete ikaskideek isatsa
ipintzerakoan?
-
Nola sentitu zara ezer ikusten ez
zenuenean?
-
Gustatu al zaizu sentsazioa?
|
|
Talde hausnarketa:
Haurrek segituan ulertu dute
jolasa, baina hasterakoan borobilean
zeuden haurrek begiak itxita zituen kideari barre egin diote, egoera
barregarria iruditu zaielako eta ez diote behar bezain beste lagundu. Horren
ondorioz, beraiekin hitz egin dugu eta erdikoak laguntza behar duela
ulertarazi diegu. Eskuina eta ezkerra behar bezala bereizten ez dituztenez,
”alde batera” eta “beste aldera” esanez egin dute ariketa. Argibideekin denak
hurbildu dira lehoia marraztua zegoen gunera, haur guztiek lortu ez arren
isatsa bere lekuan jartzea.
|
|
Iturria:
http://62.99.71.146/alboan/prueba/pdf/juego_coopcase.pdf
|
IZENA: PARAXUTA.
|
|
Helburuak:
- Talde lanean emaitza hobeak eta
aberasgarriagoak lortuko dituztela konturatzea.
- Elkarren artean ulertzea.
- Talde autonomia garatzea.
- Haurren arteko laguntasuna bermatzea.
|
|
Adina: 5-6
urtetik aurrera.
|
Partaide kopurua: paraxutaren tamainaren araberakoa.
|
Materiala: paraxuta eta baloia.
|
|
Deskribapena:
Paraxutarekin aldaera ugari
daude (ikus bibliografian, “Juegos Cooperativos con Paracaídas”). Haurrekin
jolasa aurrera eramateko hauetako bat aukeratu dugu. Haur guztiak zutik paraxuta
eusten egongo dira eta irakasleak paraxutaren erdira goma espumazko pilota
bat jaurtiko du. Pilota itsasontzia dela esan eta beraiek paraxutarekin
itsasoko olatuak egin beharko dituztela azalduko zaie haurrei. Pilotak lurra
ez ukitzeko paraxuta gora eta behera mugituko dute, olatuak sortuz. Pilota
batekin oso erraz ateratzen bada jolasa pilota gehiago sar daitezke.
|
|
Elkarrizketarako gida:
- Lortu ahal duzue baloia lurrera
ez erortzea?
- Ezezkoa bada zergatik?
- Gustura aritu al zarete?
- Erraza egin al zaizue?
|
|
Talde hausnarketa:
Haurrek paraxuta ikustean estimulu positiboa jaso dute. Jolasa azaldu eta
denak batera hasi dira bortizki paraxuta gora eta behera mugitzen, ondorioz
pilota behin baina gehiagotan kanpora erori da. Hori ikusita denen artean
hitz egin eta ongi atera dadin mantsoago aritu behar dutela adostu dute.
|
|
Iturria: Asteasuko Pello Errota herri eskola, ahozko transmisioa.
|
IZENA: KOLOREEN
MUNDUA.
|
|
Helburuak:
- Elkarren artean ulertzea.
- Diskriminazio egoerak
saihestea.
- Pertsona bakoitzak bere izaera
duela onartzea.
- Talde autonomia garatzea.
|
|
Adina: 5-6
urtetik aurrera.
|
Partaide kopurua: 6 haur gutxienez.
|
Materiala: gometxak.
|
|
Deskribapena
Parte hartzaile guztiak paretari
bizkarra emanez jarriko dira, begiak estalita izango dituzte eta isilik
egongo dira. Bakoitzari koloretako pegatina bat jarriko zaio kopetan, baina,
ezingo dute ikusi zein kolore tokatu zaien. Ondoren begiak irekitzeko eskatu
eta gometxa berdineko kideekin elkartu beharko dute ezer esan gabe.
Haur bati gometxa desberdina jar daiteke, horrek elkarrizketarako bidea
emango digu, izan ere, normalean jendea diskriminatzen duen horri jarriko
zaio. Besteek sentitzen dutena sentiarazteko.
|
|
Elkarrizketarako gida:
- Erraza izan ahal da hitz egin
gabe elkartzea?
- Lagun bati lagundu al diozue
bere bikotea edo taldekideak aurkitzen?
- Baten bat bakarrik geratu da?
- Zer sentitu duzue zuen kideak
aurkitzean?
|
|
Talde hausnarketa:
Orokorrean ongi atera da jolasa. Lehenengo aldiz
praktikan jarri dugunean, isil isilik egon dira, baina, bukaeran zertxobait
hitz egin dute. Bigarren aldian arauak errespetatu dituzte eta beraien
gometsa zein zen jakiteko ukimena erabili dute.
|
|
Iturria: Asteasuko Pello Errota herri
eskola, ahozko transmisioa.
|
IZENA: AULKIAK
ILARAN.
|
|
Helburuak:
- Helmugara iristeko bakarkako
lana nahikoa ez dela ohartzea.
- Talde autonomia garatzea.
- Haurrek laguntza eskatzeko
beldurrik ez izatea.
- Ondokoari laguntza eskaintzea.
- Gaizki ulertuen aurrean
komunikazio aktiboa sustatzea.
|
|
Adina: 5-6
urtetik aurrera.
|
Partaide kopurua: 3 haur gutxienez.
|
Materiala: psikomotrizitate gelako bankuak edota aulkiak ilaran jarrita.
|
|
Deskribapena:
Bankuak edo aulkiak ilara batean jarriko dira, eta ikasleak bankuen
gainean egongo dira. Horrela, irakasleak haur bakoitzari zenbaki bat emango
dio eta haurrak zenbakien arabera ilaran ordena mantenduz jarri beharko dira,
hau da; 1, 2, 3, 4, etab. Haurrak orden zuzenean antolatzeko ez bankutik
jaitsi behar, kide bakoitzarekin banan bana tokiz aldatu eta bankuan aurrera
edo atzera joanez zenbakiaren arabera kokatu behar dute. Adibidez, ilaran 1,
2, 3, 7, 4, 5 eta 6 badaude, zazpia lauarekin, bostarekin eta seiarekin tokiz
aldatu beharko da, bere tokira iristeko.
|
|
Elkarrizketarako gida:
- Lortu al duzue erori gabe zuzen
jartzea?
- Lagunekin gurutzatzerako
garaian bata bestea bultza ala besarkatu duzue?
- Nola egin duzue?
- Erraza izan al da zuen
tokiraino iristea?
- Kideren bati lagundu diozue
bere tokira iristen?
- Gustatu zaizue, zergatik?
|
|
Talde hausnarketa:
Haurrei hasieran kosta egin zaie gure
argibidearekin bankutik jaitsi gabe nola egingo duten aurrera edo atzera
ulertzea, baina behin praktikan jartzen hasi direnean ongi egin dute. Haurren
bat momenturen batean bankutik jaitsi da baina segituan igo eta kideekin
tokia trukatu du. Beraien artean koordinatzea eta laguntzea beharrezkoa dela konturatu
dira jolasa ongi ateratzeko. Gainera noren atzean jarri behar zuen ez zekiten
haurrei gainontzekoek lagundu diote.
|
|
IZENA: PILOTA PASA.
|
|
Helburuak:
-
Helmugara iristeko bakarkako lana nahikoa ez dela ohartzea.
-
Elkarren artean ulertzea.
-
Talde autonomia garatzea.
-
Haurrek laguntza eskatzeko beldurrik ez izatea.
|
|
Adina: 5-6 urtetik aurrera.
|
Partaide kopurua: 8 haur gutxienez.
|
Materiala: Pilota bat eta oihal zatiak.
|
|
Deskribapena:
Irakasleak lau edo sei pertsonako taldeak osatuko
ditu eta bakoitzari oihal zati bat emango die. Oihala taldeko kide guztien
artean hartuko dute iskin guztietatik ondo eutsiz. Taldeak gelako puntu
batean jarriko dira bata bestearen ondoan eta helmuga zein den adieraziko
zaie, hots, pilota noraino eraman behar duten. Taldeetako batek oihal gainean
edukiko du pilota eta guztien artean, pilota oihalarekin soilik ukituz, beste
taldearen oihalera pasa beharko dute. Ondoren, pilota pasa duen taldeak
ilararen beste aldera joan beharko du berriz ere pilota jasotzera. Honela,
urratsez urrats, pixkanaka mugituz helmugara iritsiko dira. Bide guztia
pilota behar den moduan garraiatzen dutenean amaituko da jolasa.
|
|
Elkarrizketarako gida:
-
Erraza izan al da eskuak erabili gabe pilota oihal batetik bestera
pasatzea?
-
Taldeko guztien artean mugitu duzue oihala? Zergatik?
-
Lehenengoan iritsi zarete helmugara, pilota ondo garraiatuz?
-
Bi taldeak batak besteari laguntzea beharrezkoa al zen?
|
|
Talde hausnarketa:
Saiakera ugari egin
ondoren zapi batetik bestera pasatzea lortu dute, koordinazioaren garrantziaz
jabetuz. Gainera koordinazioa taldetxo txikian beharrezkoa den bezala
taldetxo guztien artean ere beharrezkoa dela (gure kasuan bi taldetxo)
konturatu dira. Behin pilota beste taldeari pasatzerakoan, bere aldamenera
mugitu behar zuten, baina beste taldearen aldamenera pasa eta segida eginez
gero ez denez atera jolasa moldatu eta tokiz mugitu gabe egitea erabaki dugu.
|
|
IZENA: MAITE
ZAITUT.
|
|
Helburuak:
-
Pertsona bakoitzak bere izaera duela onartzea.
-
Besteen txanda errespetatzea.
-
Haur bakoitza bere ezaugarriez jabetzea.
-
Haur bakoitzaren auto estimu altua sustatzea.
-
Haurren arteko afektua sustatzea.
-
Sentimenduen kontrola eta adierazpena sustatzea.
|
|
Adina: 5-6
urtetik aurrera.
|
Partaide
kopurua: 5 haur gutxienez.
|
Materiala:
aulkiak.
|
|
Deskribapena:
Haur guztiak aulkietan eseriko dira borobil bat osatuz,
bat izan ezik, hori erdian jarriko da zutik. Honek bati zuzenduta esaldi bat
esango du, esaterako; “Maddi, maite zaitut ile luzea duzulako”, orduan Maddi
eta ile luzea duten guztiak altxatuko dira eta beste aulki batean eseriko dira.
Erdiko honek ere borobileko aulki batean eseri beharko du berriro erdikoa ez
izateko. Haur bat aulki gabe geratuko da eta erdian jarrita beste esaldi bat
esango dio beste bati, beste ezaugarri batekin. Adibidez; “Markel, maite
zaitut alaia zarelako”. Berriz ere ezaugarri hori dutenak altxa eta tokiz
aldatu beharko dira bat erdian geratuz. Jokoa irakasleak nahi duenean
amaituko da.
|
|
Elkarrizketarako
gida:
-
Zer sentitu duzue zuen ezaugarri bat esan dutenean?
-
Erdian egon zaretenean nola sentitu zarete?(baztertuak,
protagonistak …)
-
Besteen ezaugarriez jabetu zarete?
-
Beraz, bakoitzak gure ezaugarriak eduki arren, komunak
ere baditugu. Horren ezberdinak gara?
|
|
Talde
hausnarketa:
Hasieran gutako bat jarri da erdian
jolasari hasiera eman eta haurrek nola egin behar den uler dezaten. Erdian egon
direnean batzuetan ez dute jakin zer esan” maite zaitut” esan ondoren eta
isilik geratu dira. Horregatik jolasten hasi aurretik haur guztiei zer esan
dezaketen pentsaraztea egokia dela iruditu zaigu, guk egin ez dugun arren.
|
|
Iturria:
ahozko transmisioa.
|
IZENA: TREN ITSUA.
|
|
Helburuak:
-
Talde autonomia garatzea.
-
Gorputz bidezko komunikazioa lantzea.
-
Haur bakoitzak bere buruarekiko konfiantza izatea eguneroko erronkei aurre
egiteko.
|
|
Adina: 5-6 urtetik aurrera.
|
Partaide kopurua: 3 haur
gutxienez.
|
Materiala: zapiak eta edozein musika tresna
(txintxinak,xilofonoa, klabeak, pandereta …), txaloek ere balio dute.
|
|
Deskribapena:
Gelako guztiak
batek izan ezik begiak itxiko dituzte zapi batez baliatuz. Zapia ez duenak
musika aparatua hartuko du eta gelatik barrena joko du. Gainontzekoak tren
itxuran zerrendan jarriz aurrekoaren sorbaldan eskuak jarriz, soinua jarraitu
beharko dute eta instrumentua jotzen duen haurrak nahi duen ibilbidea egin
beharko dute edo irakasleak haur gidatutakoa. Adibidez, aulkien gainetik
pasa, mahaien azpitik … Behin ibilbidea amaitzerakoan beste batek hartuko du
instrumentua eta berdina egingo du ibilbide ezberdin bat jarraiaraziz. Jokoa
irakasleak nahi duenean amaituko da.
|
|
Elkarrizketarako gida:
-
Zer sentitu duzue begiak itxita ibilbidea egiterakoan?
-
Zuen aurrekoaz fidatu al zarete oinez
jarraitzeko?Zergatik?
-
Ibilbidea markatu eta besteek jarraitzerakoan ezberdin
ikusten al da jokoa? Zertan?
|
|
Talde hausnarketa
Jolasa
oso ongi atera da. Nahiz eta haur batzuk hasieran kuriositatez begiak ireki
dituzten. Ondoren, jolasaren nondik norakoak berriro azaldu zaizkie eta oso
ondo atera da jolasa, trena ez da inongo momentuan hautsi eta haurrek ez
dituzte berriro ere begiak ireki.
|
|
IZENA: ISATSA
LAPURTU.
|
|
Helburuak:
-
Indibidualismoa, lehiakortasuna eta bekaizkeria albo
batera uztea.
-
Diskriminazio egoerak saihestea.
-
Jolasetik kanpo gelditzeko beldurra ekiditea.
-
Guztiek gaitasun eta ezaugarri fisiko pertsonalak
dituztela onartzea.
-
Talde autonomia garatzea.
-
Helmugara iristeko bakarkako lana nahikoa ez dela
ohartzea.
-
Elkarren artean ulertzea.
|
|
Adina: 5-6
urtetik aurrera.
|
Partaide
kopurua: 8 haur gutxienez.
|
Materiala:
zapiak.
|
|
Deskribapena:
Jolaskide bakoitzak zapi bana izango du atzetik
zintzilik, isatsa izango balitz bezala. Jolaskide kopuruaren arabera hainbat harrapatzaile
izendatuko dira (izendatzeko beste jolas bat erabiliz). Harrapatzaile horiek
ez dute zapirik izango zintzilik eta euren lana banan-banan besteen zapia
kentzea izango da. Jolaskide bati zapia kentzen badio, jolaskideak
harrapatzailearekin bat egingo du eta biak joango dira besteen zapiak
lapurtzera. Denak zapirik gabe geratzen direnean amaituko da jolasa.
|
|
Elkarrizketarako
gida:
-
Gustatu al zaizue jolasa?
-
Zer nahiago duzue horrela jolastea edo isatsik ez
dutenak kaleratuz? Zergatik?
|
|
Talde
hausnarketa:
Haurrek oso
ondo pasatu dute, harrapariak eta harrapatu gabeak bereizteko, harrapariek
mantala jantzi dute eta bata bestearen elkarlanarekin gelako azkarrenak
errazago harrapatu dituzte. Jolas hau askoz ere hobea litzateke espazio ireki
baterako. Izan ere, haurrek ezin izan dute nahi adina mugitu gelan zehar.
|
|
Iturria:
aurretik ezagutzen genuen jolas bat, geuk moldatu duguna.
|
IZENA: OINETAKO
ITSUAK.
|
|
Helburuak:
-
Helmugara iristeko bakarkako lana nahikoa ez dela
ohartzea.
-
Gaizki ulertuen aurrean komunikazio aktiboa sustatzea.
-
Talde autonomia garatzea.
-
Haurrek laguntza eskatzeko beldurrik ez izatea.
-
Ondokoari laguntza eskaintzea.
-
Haurren arteko
laguntasuna bermatzea.
|
|
Adina: 5-6
urtetik aurrera.
|
Partaide
kopurua: 2 haur gutxienez.
|
Materiala:
oinetakoak eta zapiak.
|
|
Deskribapena:
Jolaskideak binaka jarriko dira. Bikote bakoitzeko kide
bat itsua izango da eta bestea itsuaurrekoa. Itsuaurrekoek itsuei zapi bana
jarriko diete begiak estaltzeko. Itsuak oinetakoa kendu eta itsuaurrekoak
jolastokiko lekuren batean utziko du. Itsuak bere oinetakoa aurkitu beharko
du bere kidearen laguntzaz. Itsuak ikusten ez duenez, itsuaurrekoak nora joan
behar duen esan beharko dio ahoz (alde batera, bestera, aurrera, atzera …).
|
|
Elkarrizketarako
gida:
-
Gustatu al zaizue jolasa?
-
Nola ibili zarete gusturago, itsua ala itsuaurrekoa
izaten? Zergatik?
-
Lagundu al dizute zuen itsuaurrekoak oinetakoa
aurkitzen?
-
Haserretu al zarete norbaitekin?
|
|
Talde
hausnarketa:
Haurrak oso gustura ibili dira.
Bikoteak guk egin ditugunez ez da inor baztertuta sentitu eta bakoitzak bere
bikotekideari modu egoki eta gogotsuan lagundu dio. Zenbait ika-mika izan
dira itsua edo itsuaurrekoa lehenengo izan
nahi horrekin, baina jolasa bi aldiz egin eta rolak aldatu ditugunez,
gatazkak erraz konpondu dira.
|
|
Iturria: urtxintxako
euskal jolasen bilduma.
|
IZENA: ZAPITXOA.
|
|
Helburuak:
-
Talde lanean emaitza hobeak eta aberasgarriagoak
lortuko dituztela konturatzea.
-
Gaizki ulertuen aurrean komunikazio aktiboa sustatzea.
-
Talde autonomia garatzea.
-
Jolasetik kanpo gelditzeko beldurra ekiditea.
-
Haurren arteko
laguntasuna bermatzea.
|
|
Adina: 5-6
urtetik aurrera.
|
Partaide
kopurua: 3 haur gutxienez.
|
Materiala: zapi
bat.
|
|
Deskribapena:
Modu kooperatiboan jolastuko dugu, hau da, inor
kaleratu gabe. Jokalari guztiak, bat izan
ezik, bi taldetan banatuko dira. Beste jokalari bat zapitxoa eusten geratuko
da, "agintaria" izango da. Jolastokian hiru marra margotuko dira,
gutxi gorabehera marren artean hamar metroko tartea utzita. "Agintaria"
erdiko marran jarriko da eta talde bakoitza marra edo soka baten atzean.
Taldeko partaide bakoitzak zenbaki bat izango zu. Bi zenbaki esaten badira
batak bestea bizkarrean hartu eta zapiaren bila joan beharko dute. Hiru
zenbaki esaten badira erreginaren eserlekua osatu beharko dute hiruren
artean. Lau zenbaki edo gehiago esaten badira, eskutik helduak eta atzeraka
joan beharko dute.
"Agintariak" zenbaki bat
baino gehiago esango ditu ozen. Orduan, talde bakoitzean zenbaki hori duten
lagunak korrika zapia hartzera abiatuko dira. Zapia hartzen badute euren
taldeko marraraino iristen saiatuko dira eta besteak hauek bertara iritsi
baino lehen harrapatzen. Zapitxoa
hartzerakoan ezin da erdiko marra zapaldu.
|
|
Elkarrizketarako
gida:
-
Gustatu al zaizue jolasa?
-
Zein jolas duzue nahiago, zapitxo tradizionala edo hau?
-
Garrantzitsua al da elkar laguntzea jolas honetan?
|
|
Talde
hausnarketa:
Jolas honen emaitza ez da hain polita
izan. Gure ustetan haurrei arauak barneratzea kostatu zaie eta lehendik
zapitxoaren jolas tradizionala ezagutzen zutenez, arauak aldatzeak jolasa
hainbeste ez gustatzea eragin du. Guk aukera izan ez dugun arren, uste dugu,
hasieratik guk egindako jolasa erakutsiko bagenie edo jolasa behin eta
berriro egingo bagenu, ondo ulertuko luketela eta gustura arituko
liratekeela.
|
|
IZENA: KAXA
MUSIKALA.
|
|
Helburuak:
- Besteen txanda errespetatzea.
- Inor ez iraindu eta gutxiestea.
- Haur bakoitzaren auto estimu
altua sustatzea.
- Haurren arteko laguntasuna bermatzea.
|
|
Adina: 5-6
urtetik aurrera.
|
Partaide kopurua: 5 haur gutxienez.
|
Materiala: kaxa bat, kaxa barnean sartzeko froga idatziak, froga hauek burutzeko
materiala (behar bada), musika.
|
|
Deskribapena:
Haur guztiak lurrean eseriko dira borobil batean. Musikaren erritmora,
kaxa eskuz esku pasatuko dute eta musika gelditzen denean kaxa eskuetan duen
haurrak kaxa ireki eta barruko orri zati bat hartu beharko du. Orrian
adierazita dagoen froga egin beharko du. Adibidez; suge baten marrazkia badu
frogak, sugearena egin beharko du haurrak eta bere kideek zein animalia den
asmatu beharko dute. Frogek zerbait abestearekin, dantzatzearekin edo
imitatzearekin edukiko dute lotura, hauek banakakoak zein taldetxotan
egitekoak izango dira. Jolasa irakasleak nahi duenean edo froga guztiak
amaitzerakoan bukatuko da.
|
|
Elkarrizketarako gida:
- Froga egitea gustatu zaizue ala
nahiago duzue besteek egitea froga? Zergatik?
- Errazak egin zaizkizue frogak?
- Ongi atera al dira orokorrean?
- Zein froga gehituko zeniokete
kaxari?
|
|
Talde hausnarketa:
Jolasa oso ongi atera da eta haurrek primeran
pasa dute. Segituan ulertu dute egin beharrekoa gure azalpenekin. Frogak
mimikazkoak, abestiak abestekoak eta dantzatzekoak izan dira, banaka zein
taldeka. Pare bat kasutan haurrek ez dute ulertu zer jartzen zuen paperean
edo zein marrazki zen eta beraien ondoko lagunari laguntza eskatuz asmatu dute.
Frogak errazak izan direnez inongo arazorik gabe burutu dituzte.
|
|
Iturria: Urtxintxako Euskal Jolasen Bilduma.
|
Egileak:
Lide Larrañaga
Ainhoa Makazaga
Elene Mujika
Maialen Segurola
Maialen Urbieta
No hay comentarios:
Publicar un comentario