BIDE OZTOPODUNA
|
Iturria:
Garaigordobil,
M. (2005) .
|
Helburuak:
|
Partaide kopurua: gutxienez 6 eta
gehienez 20.
|
Materialak: begiak estaltzeko zapiak.
|
Deskribapena: bi haur hasiko dira jolasarekin, bat itsua izango da eta bestea gidaria.
Gainerako haurrak ikasgelan zehar banatuko dira oztopo izanez. Gidariak
ikaskide itsuari ikasgelan barrena oztopoekin tupust egin gabe ibiltzen
lagundu beharko dio, ahozko argibideak emanez (aurrera, ezkerretara, itzuli, atzera...)
aurretiaz adierazitako helmugara iritsi arte. Bikotea helmugara iristean,
rolak aldatu eta ibilbidea egingo dute berriro. Bikote honek ibilbidea egin
ondoren, beste bikote batek beteko du itsua eta gidariaren rola. Errazago
egiteko, gidaria eta itsua eskutik emanda joan daitezke.
|
Jolasa
praktikan jarri ondoren talde-hausnarketa:
jolasa oso ondo atera da.
Haurrak asko dibertitu dira, nahiz eta, itsua eta gidaria haurren artetik
zihoazen bitartean, gainerako haurrei isilik eta geldirik egotea kosta zaien.
|
PING PONG PILOTA
|
|
Iturria: udalekuetan ahozko transmisioz jasoa.
|
|
Helburuak:
·
Haur guztien parte hartzea sustatzea.
·
Musikaren
erritmoa lantzea.
|
|
Partaide kopurua:
gutxienez 4 eta gehienez 30.
|
|
Materialak: abestiaren letra:
“Ni, ping pong pilota naiz,
Eta salto salto salto saltoka ari naiz,
Ukitzen bazaitut, salto egin zazu.”
|
|
Deskribapena: partaide guztiak borobil batean kokatuko dira. Horietako haur batek edo
dinamizatzaileak ping pong pilotaren rola beteko du. Pilotaren rola bete
behar duen partaidea, borobilaren erdian jarriko da eta goian aipaturiko
abestia kantatuz saltoka hasiko da borobilean zehar mugituz. Abestiak
“ikutzen bazaitut, salto egin zazu” esatean, inguruan duen haur bat ukituko
du eta hau berarekin batera saltoka hasiko da. Orain biak dira ping pong
pilotak. Biak batera abestia kantatzen hasiko dira eta berriz “ikutzen
bazaitut, salto egin zazu” esatean, beste bi haur ukitu eta hauek ere ping
pong pilotak bihurtuko dira. Horrela, haur guztiak ukituak izan arte eta
denak ping pong pilota bilakatu arte.
|
|
Jolasa
praktikan jarri ondoren talde-hausnarketa: haur batzuek, ez zekiten oso ondo abestiaren letra, beraz,
jolasarekin hasi aurretik guztiok abestia ondo barneratzeari ekin diogu, dena
dela, berehala ikasi dute. Oso ondo pasa dute jolasean eta guztiek batera
saltoka bukatu dutenean kantuan jarraitu dute.
|
|
MARI TXIPI
|
|
Iturria: udalekuetan ahozko transmisioz jasoa.
|
|
Helburuak:
-
Haur guztien parte hartzea sustatzea.
-
Musikaren
erritmoa lantzea.
|
|
Partaide kopurua:4 gutxienez eta
30 gehienez.
|
|
Materialak: abestiaren letra:
“Kaletik nindoala
Mari Txipi ikusi nuen
eta erakutsi zidan
Txipi Txipi
dantzatzen.
Dantza txipi txipi
Dantza txipi txop
Dantza txipi txipi
Eta dantzatu ondo”
|
|
Deskribapena: partaideak borobilean jarriko dira barrura begira, horietako haur bat
izan ezik, hau borobilaren erdian kokatuko da. Erdian dagoen hau borobilean
zehar dantzan eta kantuan ibiliko da, gainerako haurrek kantatu eta txaloak
jotzen dituzten bitartean. Erdian dagoen haurrak “Mari txipi dantzatzen”
esatean beste haur baten parean jarri eta besoak mugitzen hasiko da
abestiaren erritmoari jarraituz. Bere aurrean dagoenak mugimendu berak
errepikatu beharko ditu. Ondoren, “eta dantzatu ondo” esaterakoan bi haurrak
eskutik heldu eta borobilean zehar dantzan jarraituko dute. Berriro ere
kantak “Mari txipi dantzatzen” esatean, borobilean zehar eskutik helduta
dantzan zebilen bikoteak, bikotekide berriak topatuko dituzte, beste bi
haurren aurrean kokatuz eta gauza bera errepikatuz. Horrela, behin eta
berriz, haur guztiak bikoteka dantzan egon arte.
|
|
Jolasa
praktikan jarri ondoren talde-hausnarketa: oso ondo atera da jolasa, ez da arazorik egon. Batzuek
ez zekiten abestia, baina guztien
artean kantatu dutenez ez da hain nabarmena izan.
|
|
ARRAINAK ETA ARRANTZALEAK
|
|
Iturria: Garaigordobil, M. (2005)
|
|
Helburuak: - Partaideen arteko
lankidetza bultzatzea.
- Talde barneko kohesioa sustatzea.
- Haurren arteko
komunikazioa lantzea.
|
|
Partaide kopurua: 8 gutxienez eta 30 gehienez.
|
|
Materialak: ez da materialik behar.
|
|
Deskribapena: lau partaide aukeratuko dira. Horiek arrantzaleak izango dira eta
gainerako ikaskideak, arrainak. Arrantzaleak elkarri eskua eman eta arrainak
harrapatzeari ekingo diote. Horiek sareari ihes egiten saiatuko dira, ahal
duten moduan. Harrapatzen duten arraina arrantzale bihurtuko da, eta jokalari
guztiak arrantzale bilakatzen direnean amaituko da jolasa.
|
|
Jolasa
praktikan jarri ondoren talde-hausnarketa: oso ondo joan da jolasa eta haurrak asko dibertitu
dira. Hasiera batean lau zirenean kosta egin zaie lehengoa harrapatzea baino
bat harrapatu ondoren besteak berehala harrapatu dituzte.
|
ZIZAREA
|
||||
Iturria: Jolasean bizi. (2011).
|
||||
Helburuak:
|
||||
Partaide kopurua: gutxienez 12 eta gehienez 30.
|
||||
Materialak: begiak estaltzeko zapiak.
|
||||
Deskribapena: haurrak talde txikitan banatuko dira, 6-7 partaide ingurukoak, elkarri
sorbaldatik eutsirik bata bestearen atzean, zizare bat osatuko balute bezala.
Atzeko haurrak bakarrik ikusi ahal zango du, gainerakoek begiak estalita
edukiko dituzte. Begiak irekita dituen haurrak, bere taldekideei ukitu baten
bidez zein norabide jarraitu adieraziko die: eskuineko sorbaldan ukitu batek,
eskuinetara mugitzeko adieraziko du, ezkerreko sorbaldan ukitu batek
ezkerretara mugitzeko, buruan ukitu batek aurrera jarraitzeko eta buruan bi
ukituk atzeraka mugitzeko. Horrela, mezu hori batak besteari helaraziko die,
aurrean dagoen partaideari iritsi arte. Talde bakoitzaren helburua, beste
zizareekin lotzea izango da, amaierako emaitza bezala zizare bakar bat
osatuz. Beraz, begiak irekita dituen haurrak, bere kideak beste zizareak
dauden tokira mugiarazi beharko ditu, aurrean dagoenak beste zizareko azken
partaidea uki dezan eta horrela zizare guztiak elkar daitezen, zizare bakar
bat osatuz.
|
||||
Jolasa
praktikan jarri ondoren talde-hausnarketa: jolasa nahiko ondo atera da, baina mezuak bidaltzerako
orduan zenbait gaizki ulertu egon dira, ondorioz zailtasunak izan dituzte
beste zizareekin lotzeko. Begiak estalita izateak, isiltasuna mantentzea
oztopatu du, ikasgelan zarata handia sortu baita. Hala ere jolasa gustatu
zaie eta gustura ibili dira.
|
||||
EGIN
DEZAGUN DORRE BAT!
|
||||
Iturria: praktiketako eskolatik hartua,
|
||||
Helburuak:
·
Taldekideen
arteko elkarrekintza eta lankidetza sustatzea lehiakortasuna alde batera utziz.
·
Partaideen
autoestimua eta segurtasuna indartzea.
·
Partaidetza
sustatzea talde-giro ona sortuz.
|
||||
Partaide kopurua: gutxienez 6 eta gehienez
20.
|
||||
Materiala: edozein ikasgelatan dagoen materiala.
|
||||
Deskribapena: haur guztiek batera, dorre
bat eraiki behar dute, gelan dagoen materiala erabiliz. Horretarako,
lehenengo haurrei galdetuko zaie, ea ba al dakiten zer den dorre bat eta ez
baldin badakite, azaldu egingo zaie. zer egin behar duten jakiteko. Haurrak
borobilean kokatuko dira eta banaka esango dute beraiek zer nahi duten ipini
dorrean eta gauza hori hartu eta jarriko dute. Kontutan hartu behar da,
dorrea ezin dela jauzi eta norbaitek jarritakoarekin jauzten bada, denen
artean ikusi beharko dute zer egin; pieza hori behean ipini edo beste bat hartu
edo beraiek erabakitzen dutena. Bukatutakoan, banaka bakoitzak gauza bat
hartu beharko du eta beste ezer jauzi gabe kenduko du, gero bere lekuan
utziz.
|
||||
Jolasa praktikan ipini ondoren talde hausnarketa: haurrak oso gustura haritu
dira jolas honetan, denek hartu dute parte eta hasieran ulertzea pixka bat
kostatu zaien arren, berehala dorre bat egitea lortu dute, nahiz eta, bidean
zailtasunen bat izan duten. Batzuetan dorrea jauzi denean, laguntza behar
izan dute konpontzeko. Beraz, irakasleak galderen bidez lagundu behar izan die,
adibidez: “hori zer da handia edo txikia eta handia bada non ipiniko duzue
dorrea ez jauzteko?” eta antzeko gauzak. Eta txandak errespetatzea ere
kostatu zaie, beraz irakasleak esan behar izan du noren txanda den.
|
||||
LAKU SORGINDUTIK
IBILALDIA
|
||||
Iturria: praktiketako eskolatik hartua.
|
||||
Helburuak:
|
||||
Partaide kopurua: gutxienez 6 eta gehienez 30.
|
||||
Materiala: uztaiak.
|
||||
Deskribapena: jolastu behar den lekuan,
uztaiak sakabanaturik utziko dira nahi den bezala. Uztai hauek, lakutik
irteten diren harriak izango dira eta gainontzekoa ura. Ezin da ura ukitu,
bestela bihotza izoztuta geratzen da eta haurra ezin da leku horretatik
mugitu. Haurrak uztai batetik bestera mugitu behar dira eta norbait lakura
erortzen bada, izoztuta geratuko da erori den lekuan bertan. Berriz ere
mugitzen hasteko norbaitek muxu bat edo besarkada bat eman behar dio.
Taldearen helburua inor izoztuta ez egotea da.
|
||||
Jolasa praktikan ipini ondoren talde hausnarketa: batzuetan nahiz eta ikusi
norbait geldituta dagoela, ez dira geratu muxu bat edo besarkada bat ematera,
orduan, gogoratu egin behar izan zaie jolasaren helburua zein den.
Dibertigarriago egiteko, gauza bera, baina musikarekin egin daiteke, alaiago
egiteko.
|
TXIKLEAREN JOLASA
|
Iturria: Garaigordobil, M. (2002ko urria).
|
Helburuak:
|
Partaide kopurua: gutxienez 6 eta gehienez 30.
|
Materiala:
|
Deskribapena: partaide bakoitza, txikle
zati bat da eta gelan saltoka dabil hanka biak elkarturik, “ñam-ñam” esanez.
Txikle zati batek, beste bat ukitzean, elkartu egingo dira, azkenean denek
txikle handi bat osatu arte.
|
Jolasa praktikan ipini ondoren talde hausnarketa: haur batzuk astakilo samarrak
dira eta batzuei mina eman diete saltoka zebiltzanean, hauei lasai jolasteko
esan behar izan zaie.
|
EZ DADILA GLOBOA ERORI
|
Iturria: praktiketako eskolatik hartua.
|
Helburuak:
|
Partaide kopurua: gutxienez 5 eta gehienez 30,
5 partaideko taldeetan banatuta.
|
Materiala: globoak.
|
Deskribapena: partaideetako batek, globo
bat airera botako du eta globoak ezin du lurra ukitu. Horretarako, denen
artean globoa gorantz bota behar dute, lurra ez ukitzeko. Baina ezin dute
globoa eskuetan hartu, golpeak emanez bota behar dute gorantz.
|
Jolasa praktikan ipini ondoren talde hausnarketa: haurrek oso ondo pasatu dute
globoekin jolastuz, baina batzuk eskuarekin helduz bota dute gorantz,
gogoratu egin behar izan zaie hori ez dela egin behar.
|
AULKI JOLASA
|
Iturria: praktiketako eskolatik hartua.
|
Helburuak:
·
Taldekideen
arteko elkarrekintza eta lankidetza sustatzea, lehiakortasuna alde batera
utziz.
·
Enpatia
sustatzea, bestearen egoeran jartzeko gaitasuna lortzen saiatzea.
·
Partaidetza
sustatzea, talde-giroa sortuz.
|
Partaide kopurua: gutxienez 6 eta gehienez 30.
|
Materiala: aulkiak eta musika.
|
Deskribapena: betiko aulki jolasaren
aldaera bat da. Lehenengo aulkiak borobilean jartzen dira (partaideko bat)
eta musikarekin batera haurrak aulkien inguruan bueltaka dantzan hasten dira.
Musika geratzean, partaide bakoitza aulki batean eseri behar da. Ondoren,
aulkiak banan-banan kentzen hasi behar da. Aulki baino partaide gehiago
egongo direnez, batzuek beste batzuen gainean eseri beharko dira, azkenean
denak aulki baten gainean eserita geratu arte.
|
Jolasa praktikan ipini ondoren talde hausnarketa: batzuetan haur batzuei esan
egin behar izan zaie non eseri, erabakitzea pixka bat kosta zaielako. Baina
gainontzean oso ondo joan da. Kontuz ibili behar da inor erori ez dadin,
sustoren bat egon da, denak aulki berean eserita zeudenean.
|
BESARKADEN JOLASA
|
Iturria: praktiketako eskolatik hartua.
|
Helburuak:
·
Taldekideen
arteko elkarrekintza eta lankidetza sustatzea, lehiakortasuna alde batera
utziz.
|
Partaide kopurua: gutxienez 6 eta gehienez 30.
|
Materiala: musika eta koloretako txartelak.
|
Deskribapena: haurrei txartel bana emango zaie, txartel bakoitza kolore batekoa izango
da. Musika jarrita dagoen bitartean, haurrak gelatik dantzan ibili behar dira
eta gelditzean ondoan duen pertsonari besarkada eman behar dio. Elkarri
txartelak erakutsiko dizkiete eta kolore berekoak badira, elkarrekin geratuko
dira jolasa bukatu arte, desberdinak badira berriz, bere bikotearen bila jarraitu beharko dute. Berriz ere
musika ipiniko da eta gelditzean, lehengo berdina egin beharko dute. Eta
horrela guztiak bere bikotearekin egon arte.
|
Jolasa praktikan ipini ondoren talde hausnarketa: askotan haurrak beti berdinarekin besarkatu dira,
aldatzeko esan behar izan zaie. Batzuetan beraien bikotea ez badute aurkitu,
haserretu egin dira eta hauei lasai egoteko esan behar izan zaie, denek
aurkituko baitute beren bikotea.
|
ANIMALIAREN BIKOTEA OSATU
|
Iturria: Udalekuetan
ahozko transmisioz jasoa.
|
Helburuak:
|
Partaide kopurua: gutxienez 6 eta gehienez 20.
|
Materiala: Begiak estaltzeko zapiak.
|
Deskribapena: Partaide bakoitzari animalia zehatz baten rola
betetzeko esango zaio eta animalia bakoitzeko bi pertsona egongo dira.
Guztiei begiak estaliko zaizkie eta bakoitza bere animaliaren hotsa imitatzen
hasiko da, bere bikotea bilatu arte. Jolasa, guztiek beren bikotekidea
bilatutakoan amaituko da.
|
Jolasa praktikan jarri ondoren talde-hausnarketa: Haurrek jolasa ondo ulertu dute. Ikusi ditugun zailtasunak
honakoak dira: zenbaitek animalia berdina izan arren soinu desberdina egin dituzte,
bakoitzak bere irudimena erabiliz. Beraz,
kasu hauetan nahasketak egon dira. Jende kopurua handia izan denez,
zailtasunak egon dira bikoteak elkartzeko, soinu handia egon baita eta batak
bestea ez du entzun.
|
KORAPILOA ASKATUZ
|
Iturria: Hezkuntza
kooperatiborantz lehenengo urratsak ematen. (2010, maiatzak 13).
|
Helburuak:
|
Partaide kopurua: gutxienez 8 eta gehienez 30.
|
Materiala: Ez da materialik behar.
|
Deskribapena: partaide guztiak borobilean jarriko dira begiak itxita. Ondoren, taldea
borobilaren erdira hurbilduko da eta begiak zabaldu gabe eskutik helduko dute
ondoan topatzen dutena. Behin denak loturik egonda; sortutako korapiloa
askatzen saiatu behar dira, eskuak askatu gabe, hasierako borobila osatuz.
|
Jolasa praktikan jarri ondoren talde-hausnarketa: Jolasa ondo irten da. Haurrak asko dibertitu dira,
asko gustatu zaie jolasa. Dena dela, gehienek alboan dutenari heldu diote
eskutik, ondorioz ez da korapilo handirik sortu. Hau dela eta,
dinamizatzaileak hartu du parte korapilo handiagoa sortzeko. Korapiloa
askatzeko momentuaren hasieran ere, dinamizatzaileak haurrak gidatu ditu,
askatzeko modua zein den ikusi
dutenean berriz, beraien kasa askatu
dira.
|
ITSASONTZIA
|
Iturria: Garaigordobil, M. (2005).
|
Helburuak:
|
Partaide kopurua: gutxienez 10 eta gehienez 30.
|
Materiala: Tamaina handiko alfonbra edo tela gogor bat eta arrainak ordezkatuko dituzten 10
objektu.
|
Deskribapena: Taldea bitan banatuko da, batzuk arrantzaleak eta besteak marrazoak
izango dira. Gelako lurrean (itsasoan), 10 arrain sakabanatuko dira.
Arrantzaleak itsasontziaren barruan kokatuko dira, hau da, itsasontzia
irudikatzen duen alfonbraren gainean eta hau gelaren hertz batean egongo da
kokaturik. Arrantzaleak, uretara bota behar dira arrainak harrapatzera, kontu
izanez inguruan dabiltzan marrazoek ez harrapatzeko. Marrazoek arrantzale bat
harrapatuz gero, marrazoa arrantzale bihurtuko da eta arrantzalea marrazo,
hau da, rolak aldatuko dira. Uretara bota den arrantzale batek marrazoak
harrapatzea ekidin nahi badu, uretan dagoen beste arrantzale bat besarkatu beharko
du. Jolasa arrain guztiak itsasontzian biltzean bukatuko da. Jarraian, rolak
aldatuko dira eta berriz hasiko da jolasa.
|
Jolasa praktikan jarri ondoren talde-hausnarketa: Jolasa ulertzea kosta egin zaie. Beraz, hasieran
jolasaren simulazio bat egitea pentsatu dut, arau eta helburu guztiak argi
gelditzeko. Simulazioan arazo batzuk egon dira baino jolasaren helburua
ulertu dutenean oso gustura aritu dira.
|
TXANPONAREN BIDAIA
|
Iturria:
Udalekuetan ahozko transmisioz jasoa.
|
Helburuak:
|
Partaide kopurua: gutxienez 4 eta gehienez 30.
|
Materiala: Txanpon bat.
|
Deskribapena: Haurrak lurrean etzanda jarriko dira gora begira errenkada bat osatuz.
Lehenengoari txanpona jarriko zaio sabelean eta errenkan azkena dagoenari
iritsi beharko zaio. Txanpona ezin da lurrera erori eta eskuekin ere ezin da
ukitu, beraz, txanpona bata besteari pasatzeko modurik onena, txanpona ez
duenak txanpona duenaren gainean jartzea da eta gero buelta ematea. Txanpona
lurrera erori edo ukitua izanez gero, berriz ere hasieratik hasi beharko da.
|
Jolasa praktikan jarri ondoren talde-hausnarketa: Jolasa asko gustatu zaie. Jolasaren azalpena azkar
ulertu dute, baina lehengoari txanpona sabelean jarri zaionean, ez du jakin
nola pasa ondoko lagunari. Beraiei pixka bat pentsatzen utzi eta gero esan
diegu nola mugitu behar ziren txanpona pasatzeko. Pista hori emanda txanpona
iritsi da azkenekoarengana. Hainbat alditan erori denez txanpona, berriz ere
hasieratik hasi beharrean, erori den lekutik hasi gara, jolasa asko luzatzen
ari baitzen. Haur asko zeudenez, bi errenkada egin ditugu, ez zitezen denbora
luzez zain egon.
|
KOLORETAKO PILOTAK
|
Iturria: Garaigordobil, M. (2005).
|
Helburuak:
|
Partaide kopurua: gutxienez 5 eta gehienez 20.
|
Materiala: Lau kolore desberdineko kaxak: berdea, urdina, gorria, horia; 25 pilota,
bost kolore bakoitzekoak eta soka bat 5 haur hanketatik lotzeko luzera
egokiarekin.
|
Deskribapena: partaideak 5 haurreko taldetan banatuko dira eta hankak soka batez
lotuko zaizkie. Gelaren pareta batean lau kolore desberdinetako kaxak jarriko
dira. Aldi berean, 25 pilotak gelatik banatuko dira. Jolasaren helburua,
lurretik dauden pilota bakoitza bere koloreko kaxara sartzea da, hori
lortzeko haurrak beraien artean ondo koordinatu beharko dira. Horretarako,
talde bakoitzak denbora tarte bat izango du. Jolasa txanda desberdinetan
burutuko da, hau da, talde bakoitzak bere denbora izango du jolasteko, eta
gainontzeko taldeak bitartean begira egongo dira. Taldeak bere denbora
bukatzean, jasotako pilota kopurua kontatuko da eta berriro ere lurretik
sakabanatuko dira hurrengo taldea jolasten has dadin.
|
Jolasa praktikan jarri ondoren talde-hausnarketa: Jolasa asko gustatu zaie. Izan duten zailtasuna,
beraien artean koordinatzea izan da. Talde bati asko kostatu zaio eta haserreak
egon dira beraien artean, taldeko bat oso konpetitiboa baitzen eta ikustean
beste taldeek beraiek baino pilota gehiago jaso dituztela haserretu egin da
taldearekin. Hau gerta ez dadin, hasiera batetik aipatzea komeni da taldeen
artean ez dela lehiarik egon behar, helburua taldea osatzen duten partaideen
artean kooperazioa egotea dela.
|
ARKATZA BOTILAN SARTU
|
Iturria:
Udalekuetan ahozko transmisioz jasoa.
|
Helburuak:
|
Partaide kopurua: gutxienez 2 eta gehienez 8.
|
Materiala: Arkatza, haria eta botila bat.
|
Deskribapena: Arkatz bati luzera berdineko hariak lotuko zaizkio. Partaide kopuruaren
arabera hainbat hari lotuko dira. Bakoitzak hari bati heldu eta tinko eutsiko
dio, luze-luze, arkatzaren inguruan hariekin borobil bat osatuz. Helburua,
arkatza botilaren barruan sartzea da. Zutik edo eserita egin liteke.
|
Jolasa praktikan jarri ondoren talde-hausnarketa: Hasierako saiakeran jolasak ez du arrakasta handirik
izan, segituan sartu baitute arkatza botilan. Baina bigarrengo aldiz egitean,
ariak puntatik eusteko esan diegu. Horrela, zailtasun gehiago izan dute eta
denbora gehiago eman dute botilan ezin sartuz.
|
BIKOTEKIDEAK
|
|
Iturria: Garaigordobil, M. (2005).
|
|
Helburuak:
|
|
Partaide kopurua: gutxienez 8 eta gehienez
40.
|
|
Materiala: kartak, imitatu
beharreko pertsonaien eta hauen bikotekideen izena eta irudiekin.
|
|
Deskribapena: partaideek bi hilera
ostatuko dituzte, bi hilera hauek elkarri begira jarriko dira. A hilerakoei,
pertsonai batzuen izenak eta hauen irudiak agertzen diren kartak banatuko
zaizkie. B hilerakoei berriz, A hilerakoei banatu zaizkien pertsonai horien
bikotekideen izenak eta irudiak irudikatzen dituzten kartak banatuko zaizkie.
Partaide bakoitzari dagokion karta banatu ostean, denak borobil batean
eseriko dira. Jarraian, A hilerako partaideak banan-banan borobilaren
erdigunera aterako dira tokatutako pertsonai hori imitatzera. Bitarte
horretan, B hilerako partaideak arretaz begiratu beharko dute, beren
bikotekidea hori den hala ez asmatu beharko dute eta. Esaterako, motorzale
bat imitatzea egokitu zaionari, motorra arrankatzearen akzioa burutuko luke,
bitarte horretan motor baten irudia kartan duenak, hura dela bere bikotekidea
antzeman beharko du.
Hona hemen, proposa daitezkeen bikoteak:
suhiltzailea-sutea, ama-umea, irakaslea-liburua, txirrindularia-bizikleta,
gidaria-bolantea, arrantzalea-arraina…..
|
|
Jolasa praktikan jarri
ondoren talde hausnarketa: jolasa ondo irten da.
Haurrak asko dibertitu dira, dena dela, erdiko pertsonaia zein ote den asmatu
nahiak haurrak asko urduritu ditu eta zenbaitetan iskanbila handia sortu da,
dinamizatzaileak parte hartu behar izan du haurrak lasaiarazteko.
|
|
MARRAZTU ITSU-ITSUAN
|
|
Iturria: Garaigordobil, M. (2005).
|
|
Helburuak:
|
|
Partaide kopurua: gutxienez 6 eta gehienez
36.
|
|
Materiala: DIN A-3 neurriko orri
bat, arkatz bat partaideko eta manley pinturak, (taldeko kaxa bat).
|
|
Deskribapena: jolas honetan, hiru
partaideez osatutako taldeak antolatuko dira. Talde bakoitzari DIN A-3
neurriko orri bat, pintura kaxa bat, eta partaideko arkatz bat banatuko zaie.
Jarraian, talde bakoitzari orrialdearen goiko aldean beraien izenak idazteko
eta buru bat eta lepoa marrazteko eskatuko zaie. Burua, pertsona batena,
munstro batena, animali batena eta abar. izan daiteke. Talde bakoitzak ezingo
du beste taldearen irudikapena ikusi. Denek burua eta lepoa marrazteaz eta
koloreztatzeaz amaitzean, orrialdearen goiko alde hori, burua irudikatuta
dagoena hain zuzen ere, tolesteko
eskatuko zaie, modu honetara lepoa bakarrik ikus daiteke. Ondoren, talde
guztiek beren marrazkiak trukatuko dituzte eta beste taldearen marrazkia
irudikatzen jarraituko dute, oraingo honetan sorbaldetatik gerrira arte. Atal
hau amaitzean, berriz ere orrialdea tolesteko eskatuko zaie, aurrez
pintatutakoa ezingo da ikusi. Berriz ere. beste taldeekin trukatuko dira
marrazkiak eta kideen marrazkia irudikatzen jarraituko dute, oraingo honetan
gerritik behera oinetaraino. Denek marrazkia amaitzean, talde bakoitzak
eskuan duen marrazkia zabalduko du eta guztion parte hartzearekin
irudikatutako pertsonaia ezagutuko dute.
|
|
Jolasa praktikan jarri
ondoren talde hausnarketa: jolasa oso ondo irten
da. Haurrak asko dibertitu dira, bereziki beraien marrazkiaren azken emaitza
ikustean. Eztabaida txikiren bat egon da talderen batean, marrazkia egiterako
unean norberak bere erara egin nahi baitzuen baina berehala konpondu dira
dinamizatzaileak parte hartu behar izan gabe eta marrazten jarraitu dute.
|
GUSTUKO DITUZU ZURE AUZOTARRAK?
|
Iturria: Garaigordobil, M. (2005).
|
Helburuak:
|
Partaide kopurua: gutxienez 10 eta
gehienez 35.
|
Materiala: aulkiak, gauden
partaide kopurua baino bat gutxiago.
|
Deskribapena: partaideak aulki batean
eseriko dira borobilean, bat izan ezik, hau borobilaren erdian zutik kokatuko
da. Borobilaren erdian dagoen partaideak bere kideetako bati honako galdera
hau egingo dio: gustuko dituzu zure auzotarrak, Aitor? Eta honek honako hau
erantzungo dio, bai oso gustuko ditut, baita Irene eta Asierren auzotarrak
ere. Izendatuak izan diren (Aitor, Irene eta Asier) partaideen ezkerraldean eta eskuineko
aldean dauden kideak zutitu eta korrika beste eserleku bat aurkitu beharko
dute, baita jolasaren hasieran borobilaren erdialdean zegoen partaideak ere.
Eserlekurik gabe geratu dena, borobilaren erdian zutik jarri beharko du eta
aurreko partaidearen rol bera bete beharko du.
|
Jolasa praktikan jarri
ondoren talde hausnarketa: jolasa dibertigarria
izan da. Haurrak momentu oro jolasean kontzentratuta egon dira urduritasun
txiki batekin, ea beraiei tokatuz gero eserlekua bilatzea lortuko ote zuten,
edo beren kideak korrika ikustean nor geratuko zen eserlekurik gabe.
|
GAUR GOIZEAN ESKOLARA ETORTZEAN HONAKO HAU IKUSI
DUT
|
Iturria: Garaigordobil, M. (2005).
|
Helburuak:
|
Partaide kopurua: gutxienez 4 eta
gehienez 35.
|
Materiala: ekintza, pertsonai,
objektu, animali…. ezberdinak irudikatzen dituzten marrazkiak edo argazkiak.
|
Deskribapena: partaide bakoitzari
ekintza, pertsonai…. irudikatzen duen fitxa bat banatuko zaio. Norberak bere
fitxa izatean, borobilean eseriko dira. Partaide bakoitza banan-banan
borobilaren erdira aterako da eta tokatu zaion, pertsonai, ekintza….imitatuko
du honako esaldi hau esanez: gaur goizean eskolara etortzean honako hau ikusi
dut, eta jarraian tokatutakoaren irudikapena egingo du. Bitarte horretan
gainerako partaideak zein ekintza, pertsonai… den asmatu beharko dute.
Horrela behin eta berriz partaide guztiak borobilaren erditik pasa arte.
|
Jolasa praktikan jarri
ondoren talde hausnarketa: jolasa ondo irten da.
Orokorrean pertsonai, ekintza… guztiak azkar asmatu dituzte guztien
ekarpenekin, nahiz eta bat edo bestek zailtasun gehiago ekarri dizkieten eta
egoera horretan haurren bat edo beste asmatu egin nahi eta ezin, haserretzera edo jolasaz interesa galtzea
iritsi den. Dena dela, zailtasunak eragin dizkien hori asmatzea lortu ostean,
poza handia izan dute eta hurrengoekin gustura jarraitu dute.
|
BIKOTEAK MUGIKORRETIK HIZKETAN
|
Iturria: Garaigordobil, M. (2005).
|
Helburuak:
|
Partaide kopurua: gutxienez 4 eta gehienez
30.
|
Materiala: orri bat eta boligrafo
bat bikote bakoitzeko. Bi mugikor plastikozkoak edo beste edozein objektu
mugikor bat irudikatzen duena.
|
Deskribapena: partaideak bikoteka
antolatuko dira. Bikote bakoitzak gustuko dituen bi pertsonai aukeratu
beharko ditu. Jarraian aukeratutako bi pertsonai horien arteko elkarrizketa
hipotetiko bat asmatu beharko dute, beti ere elkarrizketa horretan pertsonai
horietako bakoitza identifikatzen duten datuek adierazten saiatuko dira. Izan
ere, bikote bakoitzak bere elkarrizketa osatzean, gainerako kideen aurrean
elkarrizketa hori imitatu beharko dute eta gelakideek elkarrizketa hori zein
bi pertsonaien artean ematen ari den asmatu beharko dute.
|
Jolasa praktikan jarri
ondoren talde hausnarketa: jolasa ondo irten da.
Aukeratutako pertsonaiak denentzat oso ezagunak ziren eta osatutako
elkarrizketetan ere pertsonai horien inguruko datu nabarmenak ematen ziren,
beraz arazorik gabe asmatu dute pertsonai bakoitza zein zen. Haurrak asko
dibertitu dira.
|
NIRE BIKOTEKIDEAREN BILA
|
Iturria: Garaigordobil, M. (2005).
|
Helburuak:
|
Partaide kopurua: gutxienez 4 eta gehienez
20.
|
Materiala: begiak estaltzeko
zapiak.
|
Deskribapena: partaideak bikoteka
jarriko dira. Jolasaren gakoa, partaide bakoitzak bere bikotekidea kontaktu
fisikoaren bitartez soilik, hizketarik egin gabe, bilatzea izango da.
Horretarako, jolasarekin hasi baino lehen, partaide bakoitzari bere
bikotekidearen bereizgarri fisikoetan arreta jartzeko eta ukitzeko eskatuko
zaio. Hau burutu ostean, partaide guztiak gela osoan zehar sakabanatuko dira,
begiak estalita. Dinamizatzaileak jolasarekin hasteko adieraztean, denak
gelan zehar mugitzen hasiko dira beren bikotekidearen bila. Beraien bikotea
aurkitu dutela uste dutenean,
begietako zapia kenduko dute eta asmatu badute jolasetik irtengo dira. Aldiz,
ez bada horrela, bikotearen bila jarraituko dute berriz ere begiak estaliz.
|
Jolasa praktikan jarri
ondoren talde hausnarketa: jolas honetan haurrak
oso urduri jarri dira. Begiak estalita eramateak urduritasun edo ziurtasun
eza handia eragin die. Batzuk asko dibertitu eta gustuko izan duten arren,
beste zenbait begiak estalita eramateak asko estutu ditu, jolasaz ez dute
horrenbeste gozatu. Kasu horietan dinamizatzaileak partaide horiei jolasa
utzi nahi duten galdetu die, honela inor behartua ez sentiaraziz.
|
ORBAN BATEAN
OINARRITUTAKO MARRAZKIA
|
Iturria: Garaigordobil, M. (2005).
|
Helburuak:
|
Partaide kopurua: gutxienez 2 eta gehienez
30..
|
Materiala: orri bat orbanaren
irudiarekin eta arkatz bat partaideko.
|
Deskribapena: partaideak bikoteka
jarriko dira. Bikote bakoitzari, orbana irudikatuta dagoen orrialdea banatuko
zaioa. Jolasaren gakoa, orban horretan oinarrituz marrazki bat osatzea izango
da. Horretarako, bikote bakoitzari, marrazten hasi aurretik 15 minutuko
tartea utziko zaio, egin nahi duten horretaz hitz egiteko. Denbora tarte hau
amaitzean bikote guztiak beren marrazkia egiteari ekingo diote. Bikote
guztiek beren marrazkia amaitzean, gainerako gelakideen aurrean egindako hori
aurkeztu beharko dute, modu honetara guztiek denen sorkuntzak ikusi ahal
izango dituzte.
|
Jolasa praktikan jarri
ondoren talde hausnarketa: jolasa oso ondo irten
da. Haurrak oso kontzentratuta egon dira beraien irudikapenetan. Bikoteak oso
ondo komunikatu dira elkarrekin eta asko gozatu dute kidearekin marrazten eta
irudi bat sortzen. Guztion artean bikote bakoitzaren irudiak ikusteko unea
ere oso atsegina izan da. Denek gustu handiz erakusten zuten beren
marrazkiak, egindakoa azalduz.
|
AIRATZE KOOPERATIBOA
|
Iturria: Garaigordobil, M. (2005).
|
Helburuak:
|
Partaide kopurua: gutxienez 7 eta gehienez 35.
|
Materialak: manta bat eta pilota bat talde bakoitzeko.
|
Deskribapena: zazpi edo zortzi jokalariz osatutako taldeak egin beharko dira. Jokalari
guztiak mantaren inguruan jarriko dira, mantari eutsiko diote bakoitzak ertz
edo zati batetik eta erdian pilota bat jarriko dute. Jolasaren ardatza pilota
mugiaraztea da, denon artean pilota aireratu behar da pilota lurrera eror ez
dadin ahaleginduz. Hainbat ariketa egin daitezke:
-
Berotze
lanetan, taldeak airera bota dezake pilota, gero berriz ere mantarekin
hartzeko.
-
Talde
batek pilota bota dezake eta besteak jaso. Gero talde horrek aurrenekoari
bota diezaioke pilota, berriro ere.
-
Talde
batek pilota bertikalki gorantz bota dezake, toki horretatik berehala kendu
eta beste taldea jar daiteke azpian, mantarekin pilota hartzeko.
-
Talde
bakoitzari, bere pilota eman diezaiokegu eta aldi berean batak besteari bota
diezaioke, nork bere mantarekin hartzeko. Horretarako, aldez aurretik
hitzartu beharko da keinu, soinu edo agindu jakinen bat.
|
Jolasa
praktikan jarri ondoren talde-hausnarketa: oso gustura egon dira, nahiz eta talde batzuei hasieran
kosta egin zaien pilota bota ondoren guztien artean mantarekin hartzea. Baina
behin eta berriz errepikatu ondoren segituan harrapatu dute jolasaren gakoa.
Gainera, haur batzuk itsu-itsuan joaten ziren beraien pilotaren bila,
ingurura begiratu gabe eta txokeren bat edo beste egon da.
|
EGILEAK:
Laida Rekalde
Leire Makazaga
Eneritz Larreta
Ihintz Manzisidor
No hay comentarios:
Publicar un comentario