3-4 URTE:
Jolasaren izena
|
“Txakolina edan
ezazu” abestia
|
Iturria (nondik lortu den jolasa)
|
Ahozko
transmisioa
|
Helburuak
|
Abestia buruz
ikastea oroimena lantzeko eta erritmoaz baliatuz ahozko eta mugimenduzko
koordinazioa lantzea.
|
Haurren adina
|
3-4 urte
|
Partaide kopurua
|
Taldeka, gela
osoarekin egin daiteke
|
Materiala
|
Ezer ez
|
Deskribapena
|
Abestia:
“Txakolina edan zazu
o, o, o, o lara lilio
Ondo dantzatzeko o lara, kuku, kuku
Eta sagardo ederra
o lara lilio
Ondo kantatzeko” o lara, kuku kuku
o lara lilio
o ara kuku kuku
o ara lilia o
Azalpena:Abesten den
bitartean eskuekin honakoa egin behar da:
-
Aurrena izterretan jo
-
Ondoren txalo egin
-
Azkenik behatzekin
kriskitina egin
Lehenengo
estrofan, musikaren erritmoa jarraituz, behin eta berriro errepikatu behar
dira hiru mugimenduak.
Bigarrenean,
hasieran besoak luzatu eta ondoren mugimenduekin hasi: izterrean jo (o
esatean), txalo egin (lara esatean), kriskitin egin (kuku esatean) eta kuku
kuku esatean bi aldiz kriskitina jo.
Abestia nahi
adina aldiz errepika daiteke. baina, azkartzen joatea komeni da.
|
Jolasa praktikan jarri ondoren talde-hausnarketa (nola
irten den jolasa, egin daitezkeen moldaerak…)
|
3 urtekoen
gelan egin dugu eta asko gustatu zaie, nahiz eta mugimenduak nahastu
dituzten.
Moldaera:
orduan eta helduagoak izan haurrak, erritmoa azkartu daiteke.
|
Jolasaren argazkia/marrazkia
|
|
Jolasaren izena
|
Euliak
jaten aspertuta zegoen armiarmaren istorioa (ipuina)
|
Iturria (nondik lortu den jolasa)
|
Carrere
Joxe Mari. (2008).
|
Helburuak
|
Haurren
atentzioa erakartzeaz gain, beren arreta-ahalmena handituko da eta
beren hizkuntza aberastuko dute.
|
Haurren adina
|
3
urtetik aurrera
|
Partaide kopurua
|
Irakurlea
(irakaslea) eta entzuleak
|
Materiala
|
Ipuina
|
Deskribapena
|
Haurrak irakaslearen aurrean kokatu eta irakasleak
ipuina irakurriko du. Komenigarria da borobilean edo
irakaslea ondo ikusteko moduan eserita egotea haurrak. Helburuaren arabera,
ipuina kontatu aurretik, irakasleak arreta non jarri behar duten esango die.
|
Jolasa praktikan jarri ondoren talde-hausnarketa (nola
irten den jolasa, egin daitezkeen moldaerak…)
|
Konturatu gara ipuinak asko gustatzen zaizkiela, baina,
gero eta helduagoak izan, komeni dela ipuin berriak kontatzea, aspertu egiten
baitira beti berdinak entzuteaz.
|
Jolasaren argazkia/marrazkia
|
Jolasaren izena
|
Domino abanti
|
Iturria (nondik lortu den jolasa)
|
Urtxintxa. (2010)
|
Helburuak
|
Haur bakoitzak
bere gorputzeko atalak ikastea eta hauek erabiliz, motrizitatea lantzea.
|
Haurren adina
|
4 urte
|
Partaide kopurua
|
Taldeka
|
Materiala
|
Ezer ez
|
Deskribapena
|
Antzezpen
jolas honetan jolaskide guztiek biribil bat egingo dute, zutik. Erdian lagun
bat jarriko da, eta honek esandako eta egindako guztia errepikatuko dute
beste guztiek. Erdikoek antzeztu beharko dute abestiaren hitzek adierazten
dutena.
Abestia:
DOMINO ABANTI = besoak aurrera
luzatu, hatz lodia gora begira dagoelarik.
DOMINO PREGO = besoak jaso
bularrera. BURUA GORA = burua gora begira jarri. HANKAK OKERTU = belaunak
okertu, oinak barrualdera geratzeko moduan
IPURDIA KANPORA = ipurdia atzeraka
bota. BEGI BAT ITXI = begi bat itxi.
MINGAINA ATERA = mingaina albo
batera atera.
AURRERANTZ MUGITU = oinez aurrera
joan. TRIKITIXA, TRIKITIXA, TRIKITIXA XA XA = aurretik esandako guztia aldi
berean eginez, gorputza alde batera eta bestera kulunkatu.
|
Jolasa praktikan jarri ondoren talde-hausnarketa (nola irten den jolasa,
egin daitezkeen moldaerak…)
|
|
Jolasaren argazkia/marrazkia
|
Jolasaren
izena
|
Asmatu asmakizunak
|
|||
Iturria(nondik
lortu den jolasa)
|
Sainz, M. eta Olaziregi, I. (1984)
|
|||
Helburuak
|
Txandak errespetatzen ikastea, autokonfidantza lortzea,
erantzun okerra emateari beldurra galtzea eta hiztegi berria ikastea.
|
|||
Haurraren
adina
|
3 urte
|
|||
Partaide
kopurua
|
Taldeka
|
|||
Materiala
|
Kartoitxoak. Aldizkarietatik ebakitako irudiak nahiz
merkatuan dauden jolasen irudiak ere erabil daitezke.
|
|||
Deskribapena
|
Kaxa batean objektu desberdinen irudiak dituzten
kartoitxoak sartzen dira. Ikasleak, bat atera behar du eta haren izena
asmatu.
Jolas honetan bi talderen arteko lehiaketa egin daiteke
txandaka, lehenik batek eta gero
besteak kartoitxoak ateratzen
dituztela.
|
|||
Jolasa
praktikan jarri ondoren talde-hausnarketa (nola irten den jolasa, egin
daitezkeen moldaerak…)
|
3 urteko gelan txanda errespetatzea kostatzen zaie.
Hala ere, oso ondo atera da jolasa.
|
|||
Jolasaren argazkia/marrazkia
|
||||
Jolasaren izena
|
Zapata zurea da?
|
Iturria (nondik lortu den jolasa)
|
Sainz,M. eta Olaziregi,I.
(1984)
|
Helburuak
|
Jolasaren bitartez
esaldien egiturak ikastea, gainontzeko haurren izenak ikastea eta bakoitzak
bere gauzak identifikatzea.
|
Haurren adina
|
3-4 urte
|
Partaide kopurua
|
15 ikasle inguru
|
Materiala
|
Haurren zapatak
|
Deskribapena
|
Zaku batean haur
bakoitzaren zapata bana sartzen da. Gero haurrek, banan-banan, zapatatxo bat
aterako dute eta besteari eman;
-
Hau Josebarentzat
-
Hau Lorearentzat
Berea ez den zapata
edukiko du orduan haurrak ziurrenik. Beraz, jabea bilatu beharko du.
-
Zapata hau zurea da?
-
Ez, ez da nirea
|
Jolasa praktikan jarri ondoren talde-hausnarketa
(nola irten den jolasa, egin daitezkeen moldaerak…)
|
Jolas hau praktikan
jartzean haur batzuk arazoak izan zituzten baina irakaslearen laguntzarekin
oso gustura ibili ziren.
|
Jolasaren argazkia/ marrazkia
|
Jolasaren izena
|
Ikusi, ikusi han!
|
Iturria (nondik
lortu den jolasa)
|
Urtxintxa. (2010)
|
Helburuak
|
Elefanteari buruzko
hiztegia era dibertigarrian ikastea eta motrizitatea eta erritmoa lantzea.
|
Haurren adina
|
3-4 urte
|
Partaide kopurua
|
Gutxienez 2 partaide
|
Materiala
|
Ezer ez
|
Deskribapena
|
Kantua ordenagailuz
jarriko zaie.
Haurrek abestiak diona
keinuen bidez egin eta kantatu egin beharko dute.
Ikusi, ikusi han!
Teilatu gainean.
Kriston aberea triziklo
batean.
Tronpa du aurrean,
isatsa atzean.
Ja, ja, ja! Elefantea
da!
|
Jolasa praktikan jarri ondoren talde-hausnarketa
(nola irten den jolasa, egin daitezkeen moldaerak…)
|
Jolas honek ia
zailtasunik ez duenez praktikan jartzean oso ondo atera zen. Irakasleak egindako keinuen bidez erraz ikasi zutelako
kantua.
|
Jolasaren argazkia/marrazkia
|
Jolasaren izena
|
Zubiri- zubiri
|
Iturria (nondik lortu den jolasa)
|
Urtxintxa. (2010)
|
Helburuak
|
Hiztegia lantzea eta sozializazioa bultzatzea. Azkenean egingo den sokatiraren helburua bakoitzak bere indarra
kontrolatzea izango da.
|
Haurren adina
|
4 urte
|
Partaide kopurua
|
Taldeka
|
Materiala
|
Ezer ez
|
Deskribapena
|
Bi
lagun aurrez aurre jarriko dira, eskutik helduta zubia osatuz. Beste jolaskideek
ilara bat egingo dute, elkarri sorbaldetatik helduta. Zubia osatzen duen
bikoteak, besteek entzun gabe, bi gauzaren artean aukeraketa egin beharko du:
bi fruitu (sagarra ala udarea), bi kolore (gorria ala urdina), bi animalia
(zaldia ala zakurra)...
Ondoren,
denak abesten hasiko dira eta ilarako haurrak zubi azpitik pasatuko dira.
Abestiak "hemen geldituko dela" esaten duen unean, zubia osatzen
dutenek besoak jaitsiko dituzte eta ilarako haur bat harrapatuko. Aurretik
aukeratutako bi gauzen artean bat aukeratzeko eskatuko diote
harrapatutakoari, eta hautatutakoaren arabera zubiaren alde batean edo
bestean jarriko da, zubia osatzen duenari gerritik helduta.
Berriro
abesteari ekingo diote ilarako haur guztiak banan-banan harrapatu arte.
Bukaeran geratu diren bi taldeen artean sokatira moduko bat egingo dute:
elkarri gerritik helduta talde bakoitza bestea eramaten saiatuko da.
Abestia:
Zubiri- zubiri
nongori nongo nongo alkate zara zu? Frantziako erregearen seme-alabak gara gu zubi hon(e)tatik pasatzen dena hemen geldituko dela, hemen gelditukooo dela |
Jolasa praktikan jarri ondoren talde-hausnarketa (nola irten den jolasa,
egin daitezkeen moldaerak…)
|
Praktikan jarri dugun gelan haur asko zirenez, 22 hain zuzen ere, luzea
egin zaie denak harrapatuak izatea.
|
Jolasaren argazkia/marrazkia
|
Jolasaren
izena
|
Ping pong pilota
|
Iturria
(nondik lortu den jolasa)
|
Urtxintxa.
(2010).
|
Helburuak
|
Euskal hizkuntzaren arauak barneratzea. Esate baterako, kanta hau
ikasten dugunean barneratuko dugu izan (naiz) aditzarekin ni izango dela
subjektua eta ez nik. Bestalde, erritmoan salto egitea landuko dute.
|
Haurren adina
|
3 urtetik aurrera
|
Partaide
kopurua
|
Gutxienez 3 (hobe gehiago)
|
Materiala
|
Ezer ez
|
Deskribapena
|
Jolaskide
guztiak biribilean jarriko dira barrura begira. Korroaren erdian haur batek
abestia abestuko du salto egiten duen bitartean. Abestuz, UKITZEN BAZAITUT
esaldia esaterakoan, erdiko haurrak biribilean dagoen jolaskide baten burua
ukituko du eta bera ere saltoka hasiko da, abestu bitartean. Gauza bera
egiten da lagun guztiak saltoka jarri arte. Abesti bakoitzean, erdian saltoka
ari direnek lagun bana uki dezakete. Saltoka aritzerakoan ezin da beste
saltokarien gorputza ukitu.
Abestia:
NI PING PONG PILOTA NAIZ
ETA
SALTO SALTO SALTO
SALTOKA
ARI NAIZ
UKITZEN
BAZAITUT
SALTO
EGIN (E)ZAZU
UKITZEN
BAZAITUT
SALTO EGIN (E)ZAZU
|
Jolasa
praktikan jarri ondoren talde-hausnarketa (nola irten den jolasa, egin
daitezkeen moldaerak…)
|
Moldaera: Jolaskide guztiek, abestia abesten duten bitartean, salto
egin beharko dute batera. Gidari bat egongo da eta honek aginduko du nola
salto egin eta nola abestu. Adibidez: salto handiak egin, besoak altxatu
salto egiterakoan, kokorika saltoak egin, ozen abestu, azkar abestu, mantso
abestu...
|
Jolasaren
argazkia/marrazkia
|
Jolasaren izena
|
Korro jolasa
|
Iturria (nondik lortu den jolasa)
|
Urtxintxa. (2010)
|
Helburuak
|
Animali
bakoitzaren rolean sartzea beraien ezaugarriak ikasiz eta erritmoa jarraituz
dantzatzea.
|
Haurren adina
|
3 urte
|
Partaide kopurua
|
Taldeka
|
Materiala
|
Ezer ez
|
Deskribapena
|
Haur guztiak korroan jarriko dira elkarri eskutik
helduta eta abestia abesten duten bitartean bueltaka hasiko dira. Kanta
abestu ondoren, abestiaren hitzek adierazten dutena egin beharko dute, baina elkarri eskuak askatu
gabe eta bueltak ematen jarraituz. Bukatu ondoren, abestiaren kanta gero
eta azkarrago errepikatzen da
jolaskideak nekatu arte.
Abestia:
KOKORIKA
KOKORIKA OILARRA BEZALA: kokorika edo kukubilka jarri.
KORROKA
DANTZAKA DANTZAKA KORROKA KARRIKETAN KORRIKA: zutik biribilean mugitu.
SALTOKA SALTOKA
IGELA MODUAN: saltoak eman.
KOKORIKA
KOKORIKA OILARRA BEZALA: kokorika edo kukubilka jarri.
KORROKA
DANTZAKA DANTZAKA KORROKA KARRIKETAN KORRIKA: zutik biribilean mugitu
TXINGOKA TXINGOKA
FLAMENKOA BEZALA: hanka baten gainean ibili.
SALTOKA SALTOKA
IGELA MODUAN: saltoak eman.
KOKORIKA
KOKORIKA OILARRA BEZALA: kokorika edo kukubilka jarri.
KORROKA
DANTZAKA DANTZAKA KORROKA KARRIKETAN KORRIKAN:zutik biribilean mugitu
ATZERAKA ATZERAKA
KARRAMARRO MODUAN: atzeraka ibili TXINGOKA TXINGOKA FLAMENKOA BEZALA: hanka
baten gainean ibili.
SALTOKA SALTOKA
IGELA MODUAN: saltoak eman.
KOKORIKA
KOKORIKA OILARRA BEZALA: kokorika edo kukubilka jarri.
KORROKA
DANTZAKA DANTZAKA KORROKA KARRIKETAN KORRIKAN:zutik korroan aritu
|
Jolasa
praktikan jarri ondoren talde-hausnarketa (nola irten den jolasa, egin
daitezkeen moldaerak…)
|
Asko gustatu zaie
animalien rolean jartzea. Ikusi dugu rolean benetan sartu direla eta gogotsu
aritu dira.
|
Jolasaren argazkia/marrazkia
|
Jolasaren izena
|
Alferraren
astea
|
Iturria (nondik lortu den
jolasa)
|
Txorierriko
aldizkaria. (2008).
|
Helburuak
|
Asteko
egunak modu dibertigarrian ikastea eta erritmoa eramaten ikastea.
|
Haurren adina
|
4
urte
|
Partaide kopurua
|
Nahi
beste
|
Materiala
|
Ezer
ez
|
Deskribapena
|
Haur guztiak korruan jarri eta txaloka,
erritmoa eramanez, hurrengo abestia kantatuko dute:
Astelehena, jai ondoren alferra, ezer ez egiteko ez goaz lanera. Asteartea, euria goitik behera, busti egingo gara, ez goaz lanera. Asteazkena, osaba ezkontzen da eta jai hartzen badu, ez goaz lanera. Osteguna, amonaren eguna, festa hau ospatzeko, ez goaz lanera. Ostirala, haginetako mina, aspirina hartuta, ez goaz lanera. Larunbata, egun erdiko lana, egun erdiagatik ez goaz lanera. Igandea, lantegia itxita, lana egin nahi baina ezin joan lanera |
Jolasa praktikan jarri ondoren
talde-hausnarketa (nola irten den jolasa, egin daitezkeen moldaerak…)
|
3 urteko haurrekin jarri genuen praktikan eta zail egin zaie abestia
ikastea, hiztegia nahiko konplexua delako. Hala ere, haur gehienek asteko
egunen izenak barneratu dituzte, nahiz eta ez izan ordenean.
|
Jolasaren argazkia/marrazkia
|
5-6 URTE:
Jolasaren
izena
|
Pertsonak deskribatuz
|
Iturria
(nondik lortu den jolasa)
|
Txomin Aresti
Eskola.(Ekaina 16, 2010)
|
Helburuak
|
Pertsonen ezaugarrien izenak
bereganatzea, konparazioak egitea, deskribapenak egiten ikastea.
|
Haurren adina
|
5-6 urte
|
Partaide kopurua
|
Taldeka
|
Materiala
|
Pertsonai ezberdinen irudiak
dituzten txartelak (bakoitzetik bi). Deskribapenak egin ahal izateko gida
orrialdea.
|
Deskribapena
|
Pertsonaiak inprimatu eta
mahaian ahoz behera kokatu modu nahasian. Haur bakoitzari gida orrialdea
banatu. Jolasa azaldu: bikoteak egin beharko dituzte (irudi bera dutenak),
horretarako txartelak bikoteka altxatuko dituzte. Ezberdinak badira
bakarrarekin geldituko dira eta aukeratzen duten horren deskribapena egin
beharko dute. Txartel hori beraien alboan utziko dute ahoz gora, beraientzat
izango da. Bestea mahaian utzi beharko dute berriro ahoz behera. Pixkanaka
txartela gehiago edukiko dituzte eta bikoteak egiten joango dira. Bikote
gehien lortzen dituenak irabaziko du.
|
Jolasa
praktikan jarri ondoren talde-hausnarketa (nola irten den jolasa, egin
daitezkeen moldaerak…)
|
3 urteko haurrekin praktikan jarri dugu eta oso zaila egin zaie.
Irakaslearen laguntza behar izan dute, beraz, 5 edo 6 urteko haurrekin
lantzeko egokia dela iruditzen zaigu.
|
Jolasaren
argazkia/marrazkia
|
Jolasaren
izena
|
Aho-korapiloak
|
Iturria
(nondik lortu den jolasa)
|
Ahozko transmisioa
|
Helburuak
|
Hizkuntzaz trebatzea,
aho-korapiloen esanahia ulertzea, hizketarako erraztasuna lortzea,
azkartasuna lantzea eta informazioa partekatzea.
|
Haurren adina
|
5-6 urte
|
Partaide
kopurua
|
Banaka edo taldeka
|
Materiala
|
Aho korapilo desberdinak
|
Deskribapena
|
Hasieran irakasleak ozen esango
ditu eta haurrek errepikatu egingo dituzte. Zatika egingo da, hau da, aho korapiloa
zatitan banatu eta pixkanaka zatiak elkartzen joango da irakaslea guztia
osatu arte. Azkenean haurrek beraiek bakarrik buruz esan beharko dute,
akatsik ez egiten saiatuz.
Adibidez: Akerrak adarrak
okerrak ditu, adarrak okerrak ditu akerrak, okerrak ditu akerrak adarrak,
ditu akerrak adarrak okerrak, akerrak okerrak ditu adarrak, adarrak akerrak
okerrak ditu...
|
Jolasa
praktikan jarri ondoren talde-hausnarketa (nola irten den jolasa, egin
daitezkeen moldaerak…)
|
Praktiketan aho korapiloak erabiltzen ikusi dugu, batez ere, ahoskera
lantzeko “r” “tz” “s” eta arazoak sortzen dituzten hizkiak.
|
Jolasaren
argazkia/marrazkia
|
Jolasaren
izena
|
Asmakizunak
|
Iturria
(nondik lortu den jolasa)
|
Ahozko transmisioa
|
Helburuak
|
Pentsaraztea, lehenagotik
dakitenarekin loturak egitea, hausnarketa egitea.
|
Haurren adina
|
5-6 urte
|
Partaide
kopurua
|
Bakana edo taldeka
|
Materiala
|
Asmakizunen liburua
|
Deskribapena
|
Haurrak irakasleari begira
jarri eta irakasleak asmakizunak irakurri edo kontatuko dizkie behar adina
alditan.
Adibidez: zer da, nor da, bi
adar izan eta muuu egiten duena?
|
Jolasa
praktikan jarri ondoren talde-hausnarketa (nola irten den jolasa, egin
daitezkeen moldaerak…)
|
Praktiketan ikusi dugunaren arabera, asmakizuna gehienetan gelako argiena
denak ebatziko du eta gainontzekoei pentsarazteko aukera kenduko die. Beraz,
talde-lana lantzea zaila da asmakizunen bidez.
|
Jolasaren
argazkia/marrazkia
|
Jolasaren izena
|
“Hilabeteak” abestia
|
Iturria (nondik lortu den jolasa)
|
Urtxintxa. (2010)
|
Helburuak
|
Abestia errepikatuaz hilabeteak barneratzen joatea, ordena ikastea eta
bakoitzak bera jaio den hilabetea identifikatzea.
|
Haurren adina
|
6 urte
|
Partaide kopurua
|
Taldeka
|
Materiala
|
Ezer ez
|
Deskribapena
|
Borobil batean
jarri.
Eskuekin, abestian zehar beti joko berdina egin behar da. Besoak zabalik jarri eta ezker eskuko ahurra gora begira eta eskuineko eskukoa behera begira. Hiru mugimendu egin behar dira:
- Ezker eskuko
ahurra gora eta eskuinekoa behera, alboetakoen esku ahurrekin joz.
- Ezker eskuko ahurra behera
eta eskuinekoa gora, alboetakoen esku ahurrekin joz.
- Esku ahurrak
alboetakoekin jo, baina gora eta behera egin gabe, aldeka baizik.
Norbera jaiotako hilabetea esatean makurtu egin behar da eta horrela egon
abestia amaitu arte. Bigarren aldiz abestean, makurtuta jarraitzen dugu, eta
norbera jaiotako hilabetea esatean zutitu egingo gara.
Abestia:
Urtarrila lehenengo, bigarren otsaila Hirugarren martxoa, gero apirila Maiatza jakin ezazu da bosgarren hila Seigarren ekaina ondoren uztaila Abuztua denontzat hilabete ona Iraila eta urria gora udazkena Azaroa nola den hamaikagarrena Azkena abendua hamabigarrena |
Jolasa praktikan jarri ondoren
talde-hausnarketa (nola irten den jolasa, egin daitezkeen moldaerak…)
|
|
Jolasaren argazkia/marrazkia
|
Jolasaren izena
|
Dastatzen
|
Iturria (nondik lortu den
jolasa)
|
Sainz, M eta
Olaziregi, I. (1984)
|
Helburuak
|
Zentzumenen
bidez ( kasu honetan dastamena) jakia identifikatzea eta izena ere jakitea.
|
Haurren adina
|
5-6
urte
|
Partaide kopurua
|
5
ikasle inguruko taldeak
|
Materiala
|
Jangaiak
( gatza, azukrea, irina, kafea, ozpina, ura, limoia…)
|
Deskribapena
|
Haur
batek bazkaltzera deituko die besteei. Mahaikideak eseri bezain laster,
begiak estaliko zaizkie, eta bakoitzari dastatzeko zerbait eman ( gatza,
azukrea, limoia, ozpina, ura, kafea..). Haur bakoitzak dastamenaz asmatu
beharko du zer den, eta atsegin zaion ala ez, baita gozoa, geza, gazia,
garratza, ala mingotsa den.
|
Jolasa praktikan jarri ondoren
talde-hausnarketa (nola irten den jolasa, egin daitezkeen moldaerak…)
|
Moldaera: landu nahi den zaporearen arabera, jaki anitzak erabil daitezke
emaitza desberdinak lortzeko.
|
Jolasaren argazkia/marrazkia
|
Jolasaren izena
|
Kitto hitz
|
Iturria (nondik lortu den jolasa)
|
Urtxintxa. (2010)
|
Helburuak
|
Ahozko nahiz idatzizko hizkuntza eta hiztegia
lantzea.
|
Haurren adina
|
6 urte
|
Partaide kopurua
|
8 haur inguru
|
Materiala
|
Orri eta arkatz bana talde bakoitzeko.
|
Deskribapena
|
Hiru talde (lau pertsonakoak) beharrezkoak dira
jolastu ahal izateko. Talde bakoitzak orri bat eta idazteko arkatz bat
hartuko du. Denen artean bost hitz multzo aukeratuko dira eta talde bakoitzak
beren orrietan idatziko ditu. Adibidez: pertsona izenak, animaliak, koloreak,
herriak, janariak…
Talde batek hizki bat ozen esango du eta talde
guztiek idatzi beharko dituzte hizki horrekin hasten diren bost hitz. Hitz
horietako bakoitzak aurretik aukeratutako multzo batekoa izan beharko du.
Adibidez, U hizkia aukeratuz gero, honako hitz hauek idatz daitezke: Unai,
Untxia, Urdina, Urruña, Urrak…
Taldeak hitz multzo bakoitzeko hitz bana idatzi
orduko, "KITTO HITZ!" oihukatuko du eta gainerako taldeek ezingo
dute beste ezer idatzi beren zerrendetan.
"Kitto hitz" oihukatu duen taldearen
hitzak begiratu behar dira lehenik. Hitz bakoitzeko hamar puntu irabaziko
ditu, baina beste talderen batek hitz bera idatzi badu, hitz horrek soilik
bost puntu balioko du.
Jolasa errepikatzen da, baina beste hizki
batekin. Ehun puntu lortzen dituen lehenengo taldeak irabaziko du.
|
Jolasa praktikan jarri ondoren talde-hausnarketa (nola
irten den jolasa, egin daitezkeen moldaerak…)
|
Jolas hau ikasturtearen amaiera alderako egokia
iruditzen zaigu. Ordurako ikasleen gehiengoak hizkuntza idatzia menperatzen
duelako. Gainera, taldean elkar lagundu dezaketenez zailtasun handirik gabeko
jolasa dela uste dugu.
|
Jolasaren argazkia/marrazkia
|
Jolasaren izena
|
Zu arraina al zara?
|
Iturria (nondik lortu den jolasa)
|
Sainz, M. eta Olaziregi, I. (1984)
|
Helburuak
|
Galdera erantzunak nola egiten diren ikastea
jolasa bide izanik eta era berean irakasleari interesatzen zaion hiztegia
barneratzea.
|
Haurren adina
|
5 urte
|
Partaide kopurua
|
11 haur inguru
|
Materiala
|
Irudi jakin bat duten papertxoak
|
Deskribapena
|
Haur bakoitzak “papera” (irudi jakin baten papertxoa)
izango du. Ikasgelako haur bat katua izango da eta beste bat arraina baina “katuak”
ez du jakingo nor den “arraina”. Katua, beraz, gelara sartu eta arrain bila
hasiko da. Atzaparrak edozeinen gainean ipini eta honela galdetuko dio:
-
Zu arraina al zara?
-
Ez , ez, ni platera naiz!
-
Platera esan al duzu? Buaj
Beste bati:
-
Zu arraina al zara?
-
Ez, ez ni itsasoa naiz.
-
Itsasoa! Aja! Orduan zure ondoan egongo da arraina!
Beste bati:
-
Zu, zu arraina al zara?
-
Ez, ez ni hodeia naiz
-
Hodeia? Eta zer egiten duzu hemen (haserre)
Hamar huts egin ondoren bere papera galduko du,
eta berriz hasiko da jolasa katutzat beste bat aukeratuz.
|
Jolasa praktikan jarri ondoren talde-hausnarketa (nola
irten den jolasa, egin daitezkeen moldaerak…)
|
Jolas hau nahiko ondo atera zen praktikan
jartzean. Baina, jolas berdinak iraupen luzea duenean aspertu egiten dira.
Hori dela eta, jolas egokia da adin honetako haurrentzat baina pixka-batean
jolasteko.
Moldaera: irakasleak landu nahi duen hiztegiaren
arabera, hitzak aldatu ditzake.
|
Jolasaren argazkia/marrazkia
|
Jolasaren izena
|
Hitzak lotu
|
||||||||
Iturria ( nondik lortu den jolasa)
|
Sainz, M. eta Olaziregi,
I. (1984)
|
||||||||
Helburuak
|
Esandako hitzak
dagozkion interesgunearekin lotzea, hiztegia aberastea eta hitzen sailkapenak
eta erlazioak egitea.
|
||||||||
Haurren adina
|
5-6 urte
|
||||||||
Partaide kopurua
|
15 ikasle inguru
|
||||||||
Materiala
|
Haurrei banatzeko papertxoak
|
||||||||
Deskribapena
|
Lehenik erreferentziazko
lau hitz (ahal bada interesgune zabalak izan daitezela) emango ditugu.
Adibidez: Hondartza- etxea- kalea- zirkoa. Gero, ikasle bakoitzari lau eremu
horiekin zerikusia duten papertxo bana banatuko dio. Irakaslea hitz solteak
diktatuz joango da (ikasleek papertxoetan dituztenak) eta hitz horiek goiko
lau hitzetako batekin lotu behar dira, horrela lau multzo osatuz. Orduan,
ikasle bakoitzak berak duen hitza entzun ostean jaiki eta dagokion multzoan
kokatu beharko du.
|
||||||||
Jolasa praktikan jarri ondoren talde-hausnarketa
(nola irten den jolasa, egin daitezkeen moldaerak…)
|
Jolas hau praktikan
jartzerako momentuan oso gustura ibili ziren haurrak jolasean. Horrez gain,
txandak ere oso ondo errespetatu zituzten.
|
||||||||
Jolasaren argazkia/ marrazkia
|
|
Jolasaren izena
|
Ikusi makusi
|
Iturria (nondik lortu den jolasa)
|
Urtxintxa. (2010).
|
Helburuak
|
Asmakizunen bitartez hitz berriak ezagutzea edo
jadanik ezagutzen ditugun hitz horiek zer esan nahi duten errepasatzea.
|
Haurren adina
|
5-6 urte
|
Partaide kopurua
|
Gutxienez 2
|
Materiala
|
Ezer ez
|
Deskribapena
|
Pertsona batek inguruan ikusten duen objektu
bat aukeratuko du eta besteei zer aukeratu duen esan gabe “ikusi makusi”
esango du. Besteek erantzun beharko diote: zer ikusi? Objektua aukeratu duen
pertsonak objektua ze letrarekin hasi eta bukatzen den esango du, modu
honetan: Ikusten ikusten… gauza bat …-z hasten dena eta …-z bukatzen dena.
Besteek zein objektu den asmatu beharko dute eta igartzen duenak proposatuko du hitz berria.
Adibidea:
Hitza proposatzen duenak: Ikusi
makusi
Besteek: zer ikusi? Hitza proposatzen duenak: Gauza bat m-z hasten dena eta a-z bukatzen dena Igartzen duenak: Mahaia! |
Jolasa praktikan jarri ondoren talde-hausnarketa (nola irten den jolasa,
egin daitezkeen moldaerak…)
|
3 urteko
gelan jarri dugu praktikan eta oso zaila egin zaie. Irakaslea izan da hitzak
proposatu dituena eta lehenengo hizkia esan ordez lehenengo silaba eta
batzuetan bigarrena esan behar izan diegu. Hitzaren azken letra esateak, adin
honetan ez die balio. Haurrak ez dira
gai izan esandako hitzaren hasiera bakarrik esateko, hitz osoa esaten zuten.
|
Jolasaren argazkia/marrazkia
|
Jolasaren
izena
|
Hilabeteak
saltoka
|
Iturria
(nondik lortu den jolasa)
|
Urtxintxa.
(2002).
|
Helburuak
|
Helburu nagusia haurrek hilabete
edo asteko egunak barneratzea da. Izan ere kanta bidez errazago barneratzen
dituzte gauzak haurrek.
|
Haurren adina
|
5 urtetik
gora
|
Partaide
kopurua
|
5 gutxienez
(hobe gehiago)
|
Materiala
|
Soka bat
|
Deskribapena
|
1.
Bi taldekidek sokari xixare moduan eragiten dioten bitartean, besteek ilaran itxarongo
dute. Abestiarekin batera banan-banan eta jarraian salto egin beharko dute.
2. Hilabete bakoitza aipatzen
denean lagun bat sokan sartuko da, salto bat egingo du eta atera egingo da.
Hurrengo hilabetearekin ilaran bere atzean zegoen haurrak gauza bera egingo
du: salto bat egin eta atera. Honela hilabete guztiak aipatu arte.
|
Jolasa
praktikan jarri ondoren talde-hausnarketa (nola irten den jolasa, egin
daitezkeen moldaerak…)
|
Moldaerak:
Bost urte baino gutxiago duten
haurrek ere jolas egin dezakete, baina hilabeteak esan ordez asteko egunak
abestuz, esaterako. Doinua berarekin, abestia horrela geratuko litzateke:
Astelehena, asteartea, asteazkena, osteguna, ostirala, larunbata, igandean
festa!
Sei urte baino gehiago badituzte,
soka xixare moduan mugitu ordez bueltak emanez mugitu dezakete eta horrez
gain, zailtasun bat gehiago jar dezakegu: azkeneko hilabetearekin batera
salto egiten duenak, saltoka jarraitu beharko du hilabete guztiak azkar-
azkar aipatzen diren bitartean. Sokari geroz eta azkarrago eragingo zaio
saltoka ari denak huts egin arte.
|
Jolasaren
argazkia/marrazkia
|
Jolasaren izena
|
Eskubidubidu
|
Iturria (nondik lortu den jolasa)
|
Satarka ikastetxeko irakasleak. (2010).
|
Helburuak
|
Euskarazko
onomatopeiak lantzea eta haur bakoitzak bere gorputzaren atal bakoitza
identifikatzea.
|
Haurren adina
|
5 urte
|
Partaide kopurua
|
Pertsona bat gutxienez
|
Materiala
|
Ezer ez
|
Deskribapena
|
Borobilean zutik jarri eta kanta abestu bitartean,
aipatzen den gorputzeko atal bakoitzeko mugimendu desberdin bat egin:
Hankaren soinua: oinekin lurra bi aldiz jo
Eskuaren soinua: bi aldiz txalo egin
Belarriaren soinua: eskuekin belarriak mugitu
Sudurraren soinua: sudurra itxita abestu
Ahoaren soinua: ahhh esan
Ipurdiaren soinua: Ipurdia alde batera eta bestera
mugitu
Ilearen soinua: ilea ukitu
Eskeletoaren soinua: gorputz osoa mugitu
Eskubidubidu:
bira oso bat eman
Abestia: Hankaren soinua PLOF- PLOF
Hankaren soinua PLOF- PLOF
Hankaren soinua PLOF- PLOF
Eta ESKUBIDUBIDU
Eskuaren soinua PLAS- PLAS
Eskuaren soinua PLAS- PLAS
Eskuaren soinua PLAS- PLAS
Eta ESKUBIDUBIDU
Belarriaren soinua TILIN- TALAN
Belarriaren soinua TILIN- TALAN
Belarriaren soinua TILIN- TALAN
Eta ESKUBIDUBIDU
Sudurraren soinua MOK- MOK
Sudurraren soinua MOK- MOK
Sudurraren soinua MOK- MOK
Eta ESKUBIDUBIDU
Ahoaren soinua AHHHH
Ahoaren soinua AHHHH
Ahoaren soinua AHHHH
Eta ESKUBIDUBIDU
Ipurdiaren soinua POIN- POIN
Ipurdiaren soinua POIN- POIN
Ipurdiaren soinua POIN- POIN
Eta ESKUBIDUBIDU
Ilearen soinua ZZZIII
Ilearen soinua ZZZIII
Ilearen soinua ZZZIII
Eta ESKUBIDUBIDU
Eskeletoaren soinua KROK- KROK Eskeletoaren soinua KROK- KROK Eskeletoaren soinua KROK- KROK
Eta ESKUBIDUBIDU
|
Jolasa praktikan jarri ondoren talde-hausnarketa (nola irten den jolasa,
egin daitezkeen moldaerak…)
|
5 urtetik gorakoentzako
aldaera:
Eskubidubidu esan ondoren
jadanik egin ditugun soinu guztiak errepikatu eta irudikatu. Adibidez
ipurdiaren soinua egin ondoren, eskubidubidu esan eta honekin jarraitu:
plof- plof plas-plas
tilin-talan mok-mok ahhh poin-poin eta gorputzeko atal bakoitzaren mugimendua
egin.
|
Jolasaren argazkia/marrazkia
|
Jolasaren
izena
|
Hotsik atera gabe
|
Iturria(nondik
lortu den jolasa)
|
Sainz, M. eta Olaziregi, O. (1984)
|
Helburuak
|
Lehenago dakitenarekin loturak eginez, ezpainen
mugimenduarekin esaten dena zer den jakitea.
|
Haurraren
adina
|
5 urte
|
Partaide
kopurua
|
Taldeka
|
Materiala
|
Hitzen zerrenda
|
Deskribapena
|
Irakasleak edo haur batek hitz bat esaten du ezpainak
mugituz batere soinurik egin gabe. Besteek zein hitz den asmatu behar dute.
Hona hemen hitz posible batzuen zerrenda:
-Pinpilinpauxa
-Belardia
-Ezezaguna
-Eserlekua
-Perretxikoa
|
Jolasa
praktikan jarri ondoren talde-hausnarketa (nola irten den jolasa, egin
daitezkeen moldaerak…)
|
Moldaera: 5 urtetik gorako haurrek hitzak esan ordez
esaldiak esan ditzakete.
|
Jolasaren
argazkia/marrazkia
|
Jolasaren izena |
Piratak eta presoak |
Iturria(nondik
lortu den jolasa)
|
Sainz, M. eta Olaziregi, I.(1984)
|
Helburuak
|
Besteek emandako azalpenak ulertzea eta egitea.
|
Haurraren
adina
|
5 urte
|
Partaide
kopurua
|
Bi talde
|
Materiala
|
Zirkuituak egiteko materiala: makilak edo erratzak,
aulkiak…
|
Deskribapena
|
Piratek itsasontzi bati erasotzen diote. Marinelak
preso hartu eta beren gordeleku sekretura eramaten dituzte, baina begiak
itxita. Piratek bidea azaldu behar diete presoei:
- Aurrean enbor erori bat dago, salto handi bat egin,
eup!
- Kontuz zulo bat dago hor!
- Har ezazu makila hau (makila bat eskaintzen zaio) zure
aurrean suge borrokalari bat dago eta.
- Orain ibaia zeharkatu behar duzu (hotsa atera).
- Ia, iritsi gara gordeleku sekretura, geldi hor!
- Makurtu atetik sartzeko.
- Etzan zure ohean lotu egin behar zaitugu eta.
- Tori, edan suge-salda hau, oso gozoa dado eta.
|
Jolasa
praktikan jarri ondoren talde- hausnarketa (nola irten den jolasa, egin
daitezkeen moldaerak…).
|
Praktikan jarri ondoren ikusi dugu haur batzuek oso
ondo ulertu dituztela arauak, baina beste batzuek aldiz ez.
|
Jolasaren
argazkia/marrazkia
|
Jolasaren
izena
|
Txakurra eros ezazu
|
Iturria(nondik
lortu den jolasa)
|
Sainz, M. eta Olaziregi, I.(1984)
|
Helburuak
|
Arrazoiak ematen, konbentzitzen eta entzuten ikastea.
|
Haurraren
adina
|
6 urte
|
Partaide
kopurua
|
Binaka
|
Materiala
|
Ezer ez
|
Deskribapena
|
Ikasle batek bestea konbentzitu beharko du zerbait erosteko. Erosleak ez
dio baiezkorik emango hasieratik, eta azalpenak eskatuko dizkio.
Adibidez txakur bat saltzeko:
Saltzailea: begira zein txakur polita. Merke-merke
salduko dizut.
Eroslea: Alde, alde. Abereak ez dira etxean edukitzeko.
|
Jolasa
praktikan jarri ondoren talde-hausnarketa (nola irten den jolasa, egin
daitezkeen moldaerak…)
|
Zaila egin zaie batak besteari arrazoiak ematea.
|
Jolasaren
marrazkia/argazkia
|
Jolasaren
izena
|
Hitz giltzarria
|
Iturria
(nondik lortu den jolasa)
|
Ahozko transmisioa
|
Helburuak
|
Hitz giltzarria aurretik dakiten hitz batekin
erlazionatzea eta erantzuna azkar ematea.
|
Haurraren
adina
|
6 urte
|
Partaide
kopurua
|
Taldeka
|
Materiala
|
Erreferentziazko hitzak
|
Deskribapena
|
Ikasleak zutik jartzen dira korruan eta irakaslea
korruaren erdian pilota batekin.
Irakasleak hitz giltzarri bat esaten du. Haur guztiek
hitz horrekin erlazioa duten hitzak pentsatuko dituzte. Irakaslea, pilota
bati eta besteari pasatzen hasiko da. Haurrek pilota hartu, hitza esan eta
irakasleari bueltatu beharko diote. Honela hitzak bukatzen ari zaizkiela
ikusi arte.
Hona hemen erreferentziazko hitz posible batzuk:
-Negua
-Uda
-Mendia
-Itsasoa
-Azoka
-Oporrak
-Herriko jaiak
-Jantziak
Hitz giltzarria soilik
esan beharrean, galderak ere egin daitezke.
|
Jolasa
praktikan jarri ondoren talde- hausnarketa (nola irten den jolasa, egin daitezkeen moldaerak…)
|
Hitz bat bestearen atzetik azkar esatea kosta egiten
zaie.
|
Jolasaren
marrazkia/argazkia
|
No hay comentarios:
Publicar un comentario