JOLAS KOOPERATIBOAK
NON DAGO ZURE BIKOTEA?
|
|||
Helburuak:
Jolas honekin lortuko ditugun helburuak ondorengo hiru
eremuetan landuko ditugu.
|
|||
Garapen sozio-afektiboa
|
-
Baloratua sentitzea.
-
Taldekideak euren artean ezagutzea.
-
Entzumen aktiboa lantzea.
-
Taldeko kide sentitzea.
-
Elkarlanean aritzea.
|
||
Garapen
kognitiboa
|
-
Arreta mantentzen ikastea.
-
Entzuna izatearen sentsazioa bizitzea.
|
||
Garapen
psikomotorra
|
-
Espazioan orientatzeko gaitasuna garatzea.
-
Ikusmenaren bidez norabidea ezagutzea.
|
||
Jardueraren
deskribapena:
Kolore
ezberdinetako kartoi mehe kopuru bat daukagu, kopuru hori jolasean parte
hartuko duten haurren erdia izango da. Kartoi mehe bakoitza erditik mozten da
forma ezberdinak emanez, eta taldekide bakoitzari kartoi mehe zati bat ematen
zaio. Jokalariek kolore berdineko kartoi mehearen beste zatia duen kidea
aurkitu beharko dute. Behin bikoteak aurkitu direnean, hiru galdera egingo
dizkiote elkarri: (proposamena) “Zein jolas gustatzen zaizkizu? Noiz betetzen
dituzu urteak? Zein da zure kolore gustukoena?...” Ondoren, taldekideak borobilean
ipiniko dira, eta pertsona bakoitzak bere kartoi mehe bikotea aurkeztuko du
talde osoaren aurrean honek eman dion informazioarekin. Helduak galdera
ezberdinak proposatuko dizkie euren artean egiteko, galdera horien erantzunak
izango dira gero talde handian aurkeztuko direnak.
|
|||
Materiala:
Bikoteka: Kartoi mehea forma
ezberdinekin moztuta.
|
Denbora:
20
minutu
|
Talde
egitura: Talde txikia- talde handia.
|
|
Iturria:
Garaigordobil, M. (2007)
|
|||
DANTZAKO
BIKOTEAK
|
|||
Helburuak:
Jolas honekin lortuko ditugun helburuak ondorengo hiru
eremuetan landuko ditugu.
|
|||
Garapen
sozio-afektiboa
|
-
Dantzatzean plazera sentitzea.
-
Elkartzeak, besarkatzeak eta besarkatua izateak sortzen
duen plazera sentitzea.
-
Dantzaren bidez erlaxatzen ikastea .
-
Entzumen aktiboa lantzea.
-
Mugimenduen koordinazioa lantzea.
-
Taldeko kide sentitzea.
|
||
Garapen
kognitiboa
|
-
Arreta mantentzen ikastea.
|
||
Garapen
psikomotorra
|
-
Gorputz eskema lantzea.
-
Ikusmenaren bidez norabidea ezagutzea.
|
||
Jardueraren
deskribapena:
Parte
hartzaileek zenbaki bat eramango dute paparrean itsatsita 1etik 5era eta
musikarekin dantzatuko dute. Momentu puntualetan helduak musika geldituko du
eta ozen esango du “besarkadak _ zenbakiari!” eta 1etik 5erako tartean
dagoen zenbaki bat esango du; orduan zenbaki hori duten haurrak gelaren
erdian kokatuko dira eta beste haurrek besarkatu egingo dituzte. Hau
errepikatu egingo da taldeko haur guztiak besarkatuak izan arte.
|
|||
Materiala:
Irratia
edo musika aparatua eta CD bat musika animatuarekin. Tamaina handiko etiketa
itsaskorrak 1etik 5erako zenbakiekin.
|
Denbora:
20
minutu
|
Talde
egitura:
Talde
handia
|
|
Iturria:
Garaigordobil, M. (2007)
|
|||
IBAI MAGIKOA
|
|||
Helburuak:.
Jolas honekin lortuko ditugun helburuak ondorengo hiru eremuetan landuko
ditugu.
|
|||
Garapen sozio-afektiboa
|
-
Inpultsoen autokontrola lantzea.
-
Arauak errespetatzen ikastea.
-
Besteekiko enpatia sentitzea.
-
Autokontzeptua-autoestimua garatzea.
-
Baloratua sentitzea.
-
Entzumen aktiboa lantzea.
-
Laguntzazko harremanak sortzea.
-
Konfiantza sustatzea.
|
||
Adimen
garapena
|
-
Sinbolizaziorako gaitasuna lantzea.
-
Arreta mantentzen ikastea.
|
||
Garapen
psikomotorra
|
-
Koordinazio dinamiko orokorra lantzea.
-
Mugimendua eta
ikusmena koordinatzen ikastea.
-
Oreka mantentzea.
-
Ikusmen bidez
espazioan orientatzea.
-
Gorputz eskema lantzea.
|
||
Jardueraren
deskribapena:
Lehenengo
espazio jakin bat mugatuko dugu zeina ibai magikoa izango den. Horretarako
klarionarekin espazio zabal bat markatuko dugu, eta bere barnean bata
bestearengandik distantzia batera uztai batzuk marraztuko ditugu, hauek harria
sinbolizatuko dute. Ibai magikoa da eta inork ezin du ura ukitu. Norbaitek
ura ukitzen badu izoztu egingo da. Jolasa, uztai batetik bestera salto
egitean datza, uretara jauzi gabe. Uztai batetik besterako distantzia, adin
horretako haurrek salto egiteko modukoa izan beharko da. Haurren bat uretara
erortzen bada, izoztu egiten da eta zain egon behar da beste haurren bat
izoztu egin dela konturatu arte eta
berari laguntzera etorri arte. Horretarako laguntzera doan haurra,
izoztua dagoen beste haurrarengana joango da, eskua emango dio bera ere
harrira igo dadin, eta behin biak harri berdinean daudela, besarkada eta muxu
bat emango dute, horrela berriz jolasten jarraitu dezake izoztuta zegoenak.
Jolasa atzetik musika lasai bat dagoelarik egingo da. Heldua iratxo bihurri
bat izango da zeinak noizean behin uztailak leku batetik bestera mugituko
dituen.
|
|||
Materiala:
Erdi-tamainako
uztai batzuk (gutxienez jokalari kopuruaren uztai erdiak)
|
Denbora:
20
minutu
|
Talde
egitura:
Talde handia
|
|
Iturria:
Garaigordobil, M. (2007)
|
|||
GURE ARGAZKIEKIN PUZZLEA
|
|||
Helburuak:
Jolas honekin lortuko ditugun helburuak ondorengo hiru eremuetan landuko
ditugu.
|
|||
Garapen sozio-afektiboa
|
-
Laguntzak eta lagundua izateak sortzen duten plazera
bizitzea.
-
Baloratua sentitzea
-
Niaren auto-baieztapena garatzea.
-
Entzumen aktiboa lantzea.
|
||
Garapen
kognitiboa
|
-
Arreta mantentzen ikastea.
|
||
Garapen
psikomotorra
|
-
Mugimendua eta ikusmena koordinatzen ikastea.
-
Espazioan orientatzeko gaitasuna lantzea.
-
Zatiak-osotasuna harremana ezartzea.
-
Espazioan orientatzen jakitea.
-
Lateralitatea
lantzea.
|
||
Jardueraren
deskribapena:
Jolas
honetan taldeko partaideek kooperazioan euren lau argazki berreraikitzea eskatzen
da. Lau pertsonako taldeak osatu ondoren, taldekide bakoitzari gutun-azal
bana ematen zaio barruan hiru argazki ezberdinen zati banarekin. Ondoren arau
hauek ematen dira: Taldean arituz, gela honetako haurren argazkiekin
puzzlea osatu behar duzue. Lau gutun-azal ezberdinetan banaturik, puzzlea
osatzeko behar dituzuen lau zatiak egongo dira, argazki hau bezalakoak (eta
argazki-modeloa erakusten da) izango dira. Bakoitzak bere aurrean argazki bat
eraiki beharko du, baina jolasa taldekide guztiek argazkia eraikitzean
bukatuko da. Horretarako, taldekideei zuek dauzkazuen zatiak eman beharko
dizkiozue eta haiek euren zatiak. Gainera ondorengo arau hauek bete beharko
dituzue: zuen gutun-azalean dauden zatiak zuen taldekideei eman ahalko
dizkiozue behar badituzte eta zuei ere eman ahalko dizkizuete. Ezin da inori
piezarik kendu. Norbaitek zuk behar duzun zatia badauka, eska diezaiokezue
baina zain egon beharko zarete lehenengo berak eskaintzeko. Oso adi egon
beharko zarete ikusteko zein zati ez duzuen zuek behar eta behar duenari eskaintzeko.
Bukaeran taldekide guztiek puzzleak behatuko dituzte.
|
|||
Materiala:
Taldeka:
lau taldekideen lau koloreetako argazki, DIN A4 tamainan. Orri bakoitza hiru
zatitan moztuko da eta lau gutun-azaletan sartu.
|
Denbora:
30
minutu
|
Talde
egitura:
Talde txikia.
|
|
Iturria:
Garaigordobil, M. (2007)
|
|||
APOARI
MUXUA
|
|||
Helburuak:
Jolas honekin lortuko ditugun helburuak ondorengo hiru
eremuetan landuko ditugu.
|
|||
Garapen sozio-afektiboa
|
-
Errepresentazio gaitasuna lantzea.
-
Antzezpen dramatikoaren bitartez emozioak adieraztea.
-
Entzumen aktiboa lantzea.
|
||
Garapen
kognitiboa
|
- Arreta
mantentzen ikastea.
-
Sinbolizaziorako gaitasuna lantzea.
|
||
Garapen
psikomotorra
|
-
Mugimendu bidez adierazten jakitea.
-
Entzumen aktiboa lantzea.
-
Espazioan orientatzeko gaitasuna izatea.
|
||
Jardueraren
deskribapena:
Haurrak
borobilean zutunik ipintzen dira. Jolasaren lehenengo zatian, ipuinean
agertuko diren animalia ezberdinak erakusten dira, animali hauekin jolastuko
dute geroago: apoa, hartza, eulia, dortoka, trikua, katua, igela eta arraina.
Ipuina irakurriko duen helduak, talde osoari animali horien argazkiak
erakutsiko dizkio eta denen artean erabakiko dute zein soinu egiten duen
animaliak eta nola mugitzen den, animalien ezaugarriei buruz hitz egingo dute.
Ondoren, haurren artean animalien rolak banatuko dira, batzuei dortoka,
besteei apoa, etab. Jolasaren bigarren zatian, taldeko haurrak borobilean
eseriko dira lurrean eta heldua “Apoari muxua” ipuina irakurtzen hasten da.
Helduak, aurretik aipaturiko animaliaren bat esaten duenean, animalia hori
irudikatzen duten haurrak, zutundu eta animalia horren mugimendua eta soinua
egin beharko dute segundo batzuetan. Ondoren, helduak ipuina irakurtzen
jarraitzen du. Bestalde, helduak “putzua” hitza esaten duenean denak zutundu
eta euren buruaren baitan buelta bat eman beharko dute eta ondoren berriz
eseri.
|
|||
Materiala:
Animalien argazkiak:
apoa, hartza, eulia, dortoka, trikua, katua, igela eta arraina.
|
Denbora:
20minutu.
|
Talde
egitura:
Talde Handia.
|
|
Iturria:
Garaigordobil, M. (2007)
|
|||
APOARI
MUXUA IPUINA
|
Bazen behin putzu
batean bizi zen apo txiki bat. Apoa zoriontsu eta pozik zegoen,
behar zuen guztia zeukan: gurpil zahar batean eginiko ohe bat eta ur garbi
asko.
“Apo batek ez
du ezer gehiago behar” pentsatzen zuen, baina egun batean... zuhaitz bateko
zuloan, muxu ematen zuten bi urtxintxa ikusi zituen!
“Ai! Zelako
polita!” pentsatu zuen apoak eta bat-batean oso bakarrik sentitu zen.
“ Nik ere nahi dut norbaitek niri muxu ematea!” esan zuen, eta segituan
norbait horren bila hasi zen.
Basotik
hurbil hartz bat ikusi zuen.
“Zelako
polita den!” – pentsatu zuen apoak- “Hain indartsua eta horrelako azal
leunarekin! Baina ez da egokiena niri muxu emateko. Ni baino bi metro
altuagoa da. Muxu ematerakoan txikituko nau!”
Orduan euli
batekin aurkitu zen.
-Itxoin!-
esan zuen apoak- Muxutxo bat ematea gustatuko litzaidake.
-Ergela
naizela uste duzu?- garrasi egin zion euliak- Zuk jan egin nahi nauzu,
esan egia! Baina ez dizut utziko! Ni baino ergelagoa den norbait aurkitu
beharko duzu!
Eta
eulia hegan joan zen.
Apo
txikia triste sentitzen hasi zen, baina ez zen garaitutzat eman.
“Noizbait
muxu bat eman nahi didan norbait aurkituko dut” – pentsatu zuen- “eta
liluragarria izango da!”
Orduan
dortoka bat ikusi zuen.
“Agian
berak emango dit muxua? Ai ez, zaharregia da niretzako, 105 urte dauzka.”
Geroago,
trikuarekin aurkitu zen lurreko hostoen artean.
“Ze
barregarria den, sudur luze horrekin!”- pentsatu zuen apoak- “Baina
arantza horiekin! Zenbat arantza! Gizajoa! Nori emango dio horrek ba muxu!”
Halako
batean, katu bat aurkitu zuen saguen etxe aurrean.
“Ze
polita den!” –pentsatu zuen- Oraingoan bai!”
-
Zuri muxu ematea gustatuko litzaidake - esan zion.
-
Muxu bat?- galdetu zion katuak- Horretarako
hogei sagu txiki ekarri beharko dizkidazu. Badauzkazu?
-
Ez – esan zuen apoak.
-
Orduan, agur maitea.
Apoa bere
putzura bueltatu zen. Harri batean jesarri zen eta urari begira geratu
zen.
“Inork
ez dit nahi muxu eman” pentsatu zuen triste. Orduan, bere burua ispilu batean
bezala ikusi zuen uretan. Eta bat-batean ideia bat otu zitzaion: “Nik neure
buruari emango diot muxu!”
Apoa bere aurpegi erreflexuarengana uretara hurbildu zen
momentuan eta ur azala musukatzera zihoala, arrain bat agertu zen bizkor- bizkor igerian eta… mua!! Gertatu da!!
Arrainak pentsatu zuen zorri bat
zegoela uretan. Jan egin nahi zuen!
Apoak pentsatu zuen arrainak
muxu eman ziola. Zelako pozik zegoen! Putzuaren
inguruan saltoka ibili zen oihu eginez!
“Muxu
eman dit! Muxu eman dit!”
Apo
txiki gizajoa!
Gau
horretan, apoak oso pozik lo egin
zuen bere gurpil zaharrean oso pozik sentitzen baitzen. Gauerdian igel bat hurbildu zen bere ohera. Igelak
apoa maite zuen orain dela denbora
askotik, baina lotsatiegia zen apoari ezer esateko. Baina egun horretan, apoa hain zegoen dotore, igela berarengana hurbildu zela eta
muxu eman ziola.
“El
ratón, el sapo y el cerdo” Erwin Moser-ren ipuinaren egokitzapena.
|
MARRAZKI
KOLEKTIBOA (2)
|
|||
Helburuak:
Jolas honekin lortuko ditugun helburuak ondorengo hiru
eremuetan landuko ditugu.
|
|||
Garapen sozio-afektiboa
|
- Marrazkiaren bitartez, emozioak, esperientziak eta
fantasiak adieraztea.
- Bakoitzak egindako lana baloratua izatea.
-
Elkarlana sustatzea.
|
||
Adimen
garapena
|
- Sormen grafiko-figuratiboa lantzea.
- Gai bat eta irudia asoziatzeko pentsamoldea garatzea.
|
||
Garapen
psikomotorra
|
- Mugimendua eta ikusmena koordinatzea.
|
||
Jardueraren
deskribapena:
Taldeak
egiten dira (ez da komeni sei pertsona baino gehiago egotea talde
bakoitzean). Talde bakoitzak ilara bat sortuko du, talde bat bestearen
ondoan. Aurrean mahai gainean A3ko paper zuri bat eta arkatz bat egongo da
talde bakoitzarentzako. Arduradunak gai bat esango du ozenki eta ilarako
lehenengoa papera dagoen tokira joango da marrazkia egitera. Arduradunak
"listo" esaten duenean marrazten ari denak arkatza mahai gainean
utziko du eta ilaran dagoen hurrengoa joango da marrazkiarekin jarraitzera,
eta marrazten ari zena ilararen atzean jarriko da. Bukaeran marrazki guztiak
ikusiko dira eta horri buruz hitz egingo da.
|
|||
Materiala:
Arkatza
(4), DIN A3ko papera (4)
|
Denbora:
20
min.
|
Talde
egitura: Talde Handia –Talde txikia
|
|
Iturria: www.marianistas.org/juegosnº1
|
|||
SORPRESA
OPARIA
|
|||
Helburuak: Jolas
honekin lortuko ditugun helburuak ondorengo hiru eremuetan landuko ditugu.
|
|||
Garapen sozio-afektiboa
|
- Emozio positiboak aktibatzea.
- Frustrazioaren kudeaketa lantzea.
-
Jokaera prosoziala lantzea: partekatzea.
- Taldeko
kide izatearen emozio positiboak sentitzea.
|
||
Adimen
garapena
|
- Irudimena garatzea.
- Arreta mantentzea.
|
||
Garapen
psikomotorra
|
- Mugimendua eta ikusmena koordinatzea.
|
||
Jardueraren
deskribapena:
Jolasean
hasi aurretik, pertsona helduak pakete handi bat egin behar du. Barnean, kaxa
txikiak handiagoen barnean sartuz. Kaxa bakoitza oparitarako bildu beharko
da. Lehenengoaren barnean opari txiki bat sartu beharko da, baina denen
artean partekatzeko modukoa- esate baterako, gailetak, puxikak, margoak,
txokolatea - Taldeko haurrak biribilean eseri beharko dute, eta esan behar
zaie sorpresa oparia dutela, eta musika entzuten den bitartean soilik mugitu
behar dela paketea. Beraz, musika entzuten duten bitartean, paketea eskutik
eskura joango da haurren artean, baina musika gelditzean, eskuetan duen
haurrak paketea desegiten hasi beharko du, harik eta berriz musika jotzen
hasten den arte. Orduan, berriro hasi beharko dute paketea eskutik eskura
mugitzen. Azken kaxa irekitzen duen jokalariak taldeko kide guztien artean
banatu beharko du oparia.
|
|||
Materiala:
Tamaina
ezberdinetako kaxak. Oparia biltzeko papera eta gailetatxo batzuk. Musika.
|
Denbora:
15
min.
|
Talde
egitura: Talde handia
|
|
Iturria: Garaigordobil, M. (2005)
|
|||
MUSIKAREKIN ERLAXATZEN
|
|||
Helburuak: Jolas honekin lortuko ditugun helburuak ondorengo
hiru eremuetan landuko ditugu.
|
|||
Garapen sozio-afektiboa
|
-
Autokontzeptua lantzea.
-
Emozioak adieraztea.
-
Ahozkoa komunikazioa
lantzea.
|
||
Adimen
garapena
|
-
Sormen grafiko-figuratiboa
garatzea: originaltasuna, adierazkortasuna.
|
||
Garapen
psikomotorra
|
-
Hatzen trebetasuna
lantzea.
-
Ikusmenaren bidez espazioa
hautematea.
|
||
Jardueraren
deskribapena:
Jarduera
honetan musika pieza lasai bat jarriko da, ez oso ozen. Jokalariak borobilean
eseri eta begiak itxiko dituzte. Bakoitzak pelikula edo amets bat sortuko du
musikak irauten duen bitartean. Hau bukatzen denean bakoitzak marrazki batean
bere pelikula edo ametsa marraztuko du. Azkenik, marrazki hori gainontzeko
kide guztiei azalduko zaie ozen eta banan-banan.
|
|||
Materiala:
Musika
lasai eta erlaxatzailea, papera eta margoak.
|
Denbora:
15-20
minutu
|
Talde egitura:
Talde
handia
|
|
Iturria: Garaigordobil,
M. (2005) moldatua.
|
|||
ANTZEZLEAK GARA
|
|||
Helburuak:
Jolas honekin lortuko ditugun
helburuak ondorengo hiru eremuetan landuko ditugu.
|
|||
Garapen
afektiboa
|
-
Emozioak adieraztea
dramatizazioaren bitartez.
-
Baloratua sentitzea.
|
||
Garapen
soziala
|
-
Ahozko komunikazioa
lantzea: entzumen aktiborako eta erabakiak hartzeko ohiturak hartzea.
-
Haurra taldeko kide
sentitzea.
|
||
Adimen
garapena
|
-
Sormen dramatikoa lantzea:
originaltasuna, adierazkortasuna, lotura, fantasia.
-
Sinbolizaziorako gaitasuna
lantzea.
-
Arreta mantentzen ikastea.
|
||
Garapen
psikomotorra
|
-
Koordinazio dinamiko
orokorra eta gorputz eskema kontrolatzea.
|
||
Jardueraren deskribapena:
Irakasleak zenbait antzerki aurkeztuko dizkie ikasleei.
Antzerki horiek ikasten ari diren gaiarekin harremana izan dezakete.
Antzezpen hori egin nahi duten haurren artean talde txikiak egingo dira
(antzezpenean dauden rolen araberakoak). Ondoren, taldekideek aipatuko dute
zein diren gehien gustatzen zaizkien antzerkiak, eta gero, guztien artean bat
aukeratu eta antzeztuko dute. Aukeratze lan hori adostasunean oinarriturik
egingo dute; hau da, denek onartzen dutena aukeratuko dute, edo bestela,
gehiengoari erreparatuta; esan nahi baita, taldekideek gehien aipatzen duten
ipuina aukeratuko dute. Gero, rolak banatuko dituzte eta antzezpenerako behar
dituzten materialak edo mozorroak prestatuko dituzte, eskura dituzten
osagaiekin. Azkenik, talde bakoitzak txandaka-txandaka gainerakoen aurrean
antzeztuko du lana; eta jakina, gainerako horiek ikusle lana egingo dute.
|
|||
Materiala:
Antzerkiak eta mozorroak egiteko materialak.
|
Denbora:
30
minutu
|
Talde egitura:
Talde
txikiak- talde handia
|
|
Iturria:
Garaigordobil, M. (2005) moldatua.
|
|||
ANIMALIA BIKOTEAREKIN TOPAKETA
|
|||
Helburuak:
Jolas honekin lortuko ditugun
helburuak ondorengo hiru eremuetan landuko ditugu.
|
|||
Garapen sozio-
afektiboa
|
-
Dramatizazioaren bidez
emozioak adieraztea.
-
Haurra
taldeko kide dela sentitzea.
-
Interpretazioa
lantzea.
|
||
Adimen
garapena
|
-
Sormen dramatikoa lantzea.
-
Sinbolizaziorako gaitasuna
lantzea.
-
Arreta mantentzen ikastea.
-
Elkartasunean aritzea.
|
||
Garapen
psikomotorra
|
-
Koordinazio dinamiko
orokorra lantzea.
|
||
Jardueraren
deskribapena:
Haur
bakoitzari karta bat emango zaio. Bertan animalia bat agertuko da: tximua,
igela, oilarra, ardia, sugea, eulia, lehoia, txoria… Haur guztiek karta
bereko bikote bat izango dute. Helburua bikote hori aurkitzea izango da. Horrela
ba, irakasleak “bat, bi eta hiru” esatean haur guztiek tokatu zaien animalia
hori imitatuko dute eta beren bikotea aurkitu. Bikotearekin topatzean elkarri
besarkatu beharko diote.
|
|||
Materiala:
Animalia bikoteak dituzten kartak.
|
Denbora:
15 minutu
|
Talde egitura:
Bikoteak-
talde handia
|
|
Iturria:
Kometako ikastarotik eskuratua.
|
|||
PUZZLE KOOPERATIBOAK
|
|||
Helburuak:
Jolas honekin lortuko ditugun helburuak ondorengo hiru eremuetan
landuko ditugu.
|
|||
Garapen
Sozio-
afektiboa
|
-
Baloratua sentitzea.
-
Ahozko komunikazioa
lantzea: entzumen aktiborako ohiturak hartzea.
-
Laguntza jokaerak
bultzatzea.
-
Talde barneko kohesioa
sustatzea.
-
Estrategien garapena
lantzea.
|
||
Adimen
garapena
|
-
Arreta mantentzen ikastea.
-
Laburbiltzeko gaitasuna
lantzea.
|
||
Garapen
psikomotorra
|
-
Mugimendua eta ikusmena
koordinatzea.
-
Ikusmen bidez hautematen
jakitea.
-
Zatiak-osotasuna
harremanari erreparatzea.
-
Espazioan orientatzea.
-
Lateralitatea lantzea.
|
||
Jardueraren
deskribapena:
Ikasle
guztiak bost jokalariz osatutako taldetan banatu behar dira. Talde bakoitzak
puzzle bat izango du. Puzzleko piezak taldekide guztien artean banatuko dira,
eta jokalari bakoitzak 10 pieza izango ditu. Jolasaren helburua guztion
laguntzarekin puzzlea osatzea da. Taldea bera izango da jarduera egiteko
antolakuntza finkatuko duena (piezak jartzeko modua aurretik hitzartuta, edo
nahieran; hau da, bere tokian jartzeko pieza bat bilatu orduko bakoitzak hura
jartzea…)
|
|||
Materiala:
Talde
bakoitzeko 50 piezako puzzle bat
|
Denbora:
20
minutu
|
Talde egitura:
Talde
txikiak
|
|
Iturria:
Garaigordobil, M. (2005) moldatua.
|
|||
BETAURREKO MAGIKOAK
|
|||
Helburuak:
Jolas honekin lortuko ditugun helburuak ondorengo hiru
eremuetan landuko ditugu.
|
|||
Garapen
sozioafektiboa
|
-
Auto-kontzeptua eta
autoestimua lantzea.
-
Baloratua sentitzea.
-
Ahozko komunikazioa
lantzea.
-
Talde kohesioa sustatzea.
-
Norberarengan eta
besteekiko konfiantza lortzea.
|
||
Garapen
kognitiboa
|
-
Hizkuntza lantzea
(adierazpena eta ulerkortasuna).
-
Arreta mantentzen ikastea.
|
||
Garapen
psikomotorra
|
-
Norabide nozioa lantzea.
|
||
Jardueraren
deskribapena:
Haur
taldea borobilean eseriko da. Egun horretan arduraduna den haurrak betaurreko
magikoak jantziko ditu. Altxa eta bere lagun batengana joango da eta zerbait
positiboa esango dio (adibidez, oso ondo marrazten dituzu etxeak). Mezu
positiboa jaso duen pertsona altxatuko da oraingoan eta beste haur batengana
gerturatuko da beste mezu positibo bat esanez. Ezingo da pertsona batengana
bi aldiz joan, helburua denei mezu positibo bat iristea baita.
|
|||
Materiala:
Betaurreko batzuk
|
Denbora:
15 minutu
|
Talde
egitura:
Talde handia
|
|
Iturria:
Altzoko herri eskolako
irakasleak azaldua.
|
|||
ETXE BILA
|
|||
Helburuak:
Jolas honekin lortuko ditugun helburuak ondorengo hiru
eremuetan landuko ditugu.
|
|||
Garapen
sozio-afektiboa
|
-
Autoestimua lantzea.
-
Baloratua sentitzea.
-
Emozioen adierazpena
lantzea (marrazki bidez).
-
Entzumen aktiboko ohiturak
lantzea.
-
Portaera prosozialak
sustatzea ( laguntza eman eta laguntza eskatu eta jasotzea).
-
Talde kohesioa sustatzea.
|
||
Garapen
kognitiboa
|
-
Sormen grafiko-figuratiboa
lantzea.
-
Arreta mantentzen ikastea.
|
||
Garapen
psikomotorra
|
-
Gorputz eskema, entzumen pertzepzioa,
mugimenduen azkartasuna eta erreflexuak, ikusmen pertzepzioa lantzea.
|
||
Jardueraren
deskribapena:
Lehenik
eta behin gela osoan zehar uztaiak banatuko dira (uztaien kopurua haurren
berdina izango da). Haurrak gela
osotik ibiliko dira, oso mugitua den musika baten erritmoan (bestela
irakasleak abes dezake). Nahi duten eran mugituko dira gelatik, eta baldintza
bakarra uztaiak ez zapaltzea izango da. Helduak musika deskonektatzean (edo
isiltzean) eta “ETXEA” hitza esatean, haur guztiak uztai baten barruan
sartuko dira. Ekintza hau bi edo hiru aldiz errepikatuko da. Ondoren zenbait
uztai kenduko dira eta zenbait jokalari etxe gabe geratuko dira. Hauek
bizilagun bat bilatuko dute eta baimena eskatuko dute etxe horretan sartu
ahal izateko. Hasieran jarritako uztaien laurdena geratu arte errepikatuko da
jolasa. Uztai barruan daudenei ezingo zaie ez bultza ezta bertatik atera ere.
Uztai batetik gertu ere ezingo da egon, gela osotik mugitu beharko dira.
Ondoren, marrazki bat egingo dute beraien ametsetako etxea margotuz. Azkenik, marrazkia azalduko dute denen
aurrean.
|
|||
Materiala:
Uztaiak
(ikasleko bat). Papera eta margoak.
|
Denbora:
30
minutu.
|
Talde egitura:
Talde
handia
|
|
Iturria:
Garaigordobil, M. (2007)
|
|||
HIRUKIEN GAINEAN
MARRAZKIAK EGITEN
|
|||
Helburuak:
Jolas honekin lortuko ditugun helburuak ondorengo hiru
eremuetan landuko ditugu.
|
|||
Garapen
sozio-afektiboa
|
-
Auto-kontzeptua lantzea.
-
Baloratua sentitzea.
-
Entzumen aktiboko ohiturak
ikastea.
-
Talde kohesioa sustatzea.
|
||
Garapen
kognitiboa
|
-
Sormen grafiko-
figuratiboa lantzea.
-
Hizkuntza adierazkortasun
eta ulerkortasuna lantzea.
-
Arreta mantentzen ikastea.
|
||
Garapen psikomotorra
|
-
Koordinazio ikusmotorea, ikusmen
pertzepzioa, antolatze pertzepzioa sustatzea.
|
||
Jardueraren
deskribapena:
Jokalariak
bikoteka jarriko dira. Bikote bakoitzak hiruki bat marraztua duen folio bat
jasoko du. Jokalariei esango zaie hirukia daukan marrazki bat egin beharko
dutela. Bikoteko kideen artean komunikatzeko tarte bat hartu beharko dute
bakoitzak bere ideiak azal ditzan. Ondoren, erabaki duten marrazki horren
prozedura adostuko dute, hau da, modu kooperatibo batean marrazkia nola
egingo duten. Marrazki guztiak bukatu ondoren erakusketa bat egingo da denen
marrazkiak ikusi ahal izateko.
|
|||
Materiala:
Hirukia
marraztua duten orriak, arkatzak eta margoak.
|
Denbora:
25
minutu
|
Talde egitura:
Bikoteak
|
|
Iturria: Garaigordobil, M. (2007)
|
|||
o
MATERIALIK
BEHAR EZ DUTEN JOLASAK
BILBORA BIDAIA
|
|||
Helburuak:
Jolas honekin lortuko ditugun helburuak ondorengo hiru
eremuetan landuko ditugu.
|
|||
Garapen sozio-afektiboa
|
-
Baloratua sentitzea.
-
Antzeztearen plazera
sentitzea.
-
Entzumen aktiboa lantzea.
-
Parte-hartzea sustatzea.
|
||
Adimen
garapena
|
-
Sinbolizaziorako gaitasuna
lantzea.
-
Arreta mantentzen ikastea.
|
||
Garapen
psikomotorra
|
-
Koordinazio dinamiko orokorra
lantzea.
-
Ikusmen aktiboa lantzea.
|
||
Jardueraren
deskribapena:
Haurrak
zutunik gelaren erdian ipintzen dira. Helduak bidai bat egitera doazela Donostiatik Bilbora eta horretarako
garraiobide desberdinak erabiliko dituztela esango die: hegazkina, kotxea,
globoa, patinak, bizikleta, motorra, trena, itsasontzia, patinetea... Bidaia
hasi aurretik, esango zaie garraiobide ezberdin horiek antzeztu beharko
dituztela. Bidaia hasten da eta helduak dio: “Donostiatik Oriora joateko
hegazkina hartuko dugu” eta denek hegazkina izango bailiran bezala arituko
dira gela osotik segundo batzuetan. Ondoren dio: “ Orain Oriotik Zarautzera
trenean joango gara”, eta denak trena izango bailiran egingo dute trenaren
soinua eginez, eta gela osotik ibiliaz. Orain berriz dio helduak “Trena
utziko dugu eta Zarautzetik Debara joateko motorra hartuko dugu”... “Deban,
hondartza ondoan dagoen parkera joango gara eta bizikletan buelta bat emango
dugu”... Eta horrela egingo da jarraiki Bilbora heldu arte, bidaian haurrek
ezagutzen dituzten garraiobide ezberdinak erabiliz.
|
|||
Materiala:
Ez
dago
|
Denbora:
20
minutu
|
Talde
egitura: Talde handia
|
|
Iturria:
Garaigordobil, M. (2007)
|
|||
ILUNPEKO
BESARKADAK
|
|||
Helburuak:
Jolas honekin lortuko ditugun helburuak ondorengo hiru
eremuetan landuko ditugu.
|
|||
Garapen sozio-afektiboa
|
- Elkartzean, besarkatzean eta besarkatua izatean
emozioak adieraztea.
- Laguntzean eta lagundua izatean enpatia lantzea.
- Segurtasun eza eta beldurrarekin loturik dagoen frustrazioa
kudeatzen ikastea.
-
Laguntzarako jarrerak lantzea.
|
||
Adimen
garapena
|
- Entzute aktiboa lantzea.
|
||
Garapen
psikomotorra
|
- Ikusmenezko erreferentziarik gabe espazioan
orientatzea.
|
||
Jardueraren
deskribapena:
Bikoteka
egiteko jolasa da honako hau. Taldeko kideak binaka jarri ostean, pertsona
helduak bi bikote aukeratu beharko ditu. Lau jokalariei begiak estali, eta
gainerako taldekideek osatutako biribil erraldoiaren barneko espazioan
sakabanatuko ditu. Helburua jokalari bakoitzak bere bikotea aurkitzea, eta
aurkitzen duenean maitasunez betetako besarkada bat ematea da. Borobil
erraldoian dauden haurrak barruan dauden kideei bere bikotea aurkitzen lagundu
behar die "beroa", hurbiltzen denean esanez, eta "hotza"
urrutiratzen denean esanez. Helduak emango du hasierako abisua. Bikoteak
aurkitzen direnean gainerako guztiek txalo beroa emango dute. Parte hartu
dutenak borobilean eseriko dira eta beste bi bikote aterako dira jolasera.
Hala jardun beharko dute, bikote guztiek parte hartu arte.
|
|||
Materiala:
Begiak
estaltzeko zapiak
|
Denbora:
15
min.
|
Talde
egitura: Bikoteka – Talde handia
|
|
Iturria:
Garaigordobil, M. (2005)
|
|||
KORAPILOA
|
|||
Helburuak: Jolas
honekin lortuko ditugun helburuak ondorengo hiru eremuetan landuko ditugu.
|
|||
Garapen sozio-afektiboa
|
- Taldekide guztiekin lotzean ondo pasatzea.
- Entzumen
aktiborako ohiturak hartzea.
- Elkarlanean
aritzea.
|
||
Adimen
garapena
|
- Irudimena garatzea.
|
||
Garapen
psikomotorra
|
- Gorputz eskemaren atal ezberdinak koordinatzea.
|
||
Jardueraren
deskribapena:
Jokalariak
borobilean jarriko dira eskutik emanda. Jolasaren helburua eskuetatik askatu
gabe elkar gurutzatuz, hanka azpitik, beso gainetik, etab. giza korapilo bat
sortzea izango da. Korapiloa egin ondoren helduak ea gai diren askatzeko
eskatuko die, eta elkar komunikatuaz poliki-poliki askatzen saiatuko
dira.
|
|||
Materiala:
Ez
dago
|
Denbora:
10
min.
|
Talde
egitura: Talde handia
|
|
Iturria:
Kometa-Intered (2012-11)
|
|||
GOOFI
|
|||
Helburuak: Jolas
honekin lortuko ditugun helburuak ondorengo hiru eremuetan landuko ditugu.
|
|||
Garapen sozio-afektiboa
|
-
Emozioak kontrolatzea eta segurtasun ezarekin eta
beldurrarekin lotutako sentimenduak kontrolatzea.
-
Beste gizaki batzuen egoera emozionalekiko enpatiarako
gaitasuna sustatzea.
-
Talde guztia gidatzean autokontzeptua eta autoestimua
garatzea.
- Komunikazioan
entzumen aktiborako ohiturak hartzea.
- Taldeko
kide sentitzea.
- Gainerakoenganako
konfiantza garatzea.
|
||
Adimen
garapena
|
- Irudimena eta arreta lantzea.
|
||
Garapen
psikomotorra
|
- Ukimen bidez hautematea.
- Ikusmenezko erreferentziarik gabe espazioan
orientatzea.
|
||
Jardueraren
deskribapena:
Taldean
aritzeko jolasa da. Guztiak begiak itxita edo estalita eramango dituzte.
Taldeko bat Goofi izango da baina inork ez daki zein den. Helburua Goofi
aurkitu eta bere bizkarrera lotzea izango da. Goofi aurkitzeko modu bakarra
topo egindako kideari “Goofi, Goofi” esatea izango da eta honek “Goofi”
erantzunez gero Goofi ez dela esan nahi du, Goofi mutua baita. Goofi
aurkitzen dutenek atzean kokatuko dira, bizkarretik helduaz eta Goofi
bihurtuko dira, hau da, mutu. Jolasa antolatzen duenak guztiak Goofi
bihurtuko direla ikustean, begiak ireki eta zein zen Goofi ikusteko eskatuko
die.
|
|||
Materiala:
Ez
dago
|
Denbora:
20
min.
|
Talde
egitura: Talde handia
|
|
Iturria:
Kometa-Intered (2012-11)
|
|||
TXINGOMA
JAUZILARIA
|
|||
Helburuak
Jolas honekin lortuko ditugun helburuak ondorengo hiru eremuetan landuko
ditugu.
|
|||
Garapen sozio-afektiboa
|
- Mugitzeak, jauziak eta gainerakoekin elkartzeak
sortzen dituen emozioak adieraztea.
- Elkarlana sustatzea.
- Taldeko
kide sentitzea.
|
||
Adimen
garapena
|
- Irudimena eta arreta lantzea.
- Zatiak uztartuz eta osotasuna eratuz laburbiltzeko
gaitasuna garatzea.
|
||
Garapen
psikomotorra
|
- Koordinazio dinamiko orokorra eta oreka lantzea.
|
||
Jardueraren
deskribapena:
Jolas
honetan jokalari bakoitza txingoma likatsu bat izango da. Saltoka, bi oinen
gainean, “ñamñamñam” esanaz esandako eremuan batera eta bestera ibiliko da.
Jokalariak beste kide bat ukitzerakoan elkarrekin besotik heldu eta saltoka
jarraituko dute. Horrela guztiak txingoma erraldoi bat bihurtu arte.
|
|||
Materiala:
Ez
dago
|
Denbora:
15
min.
|
Talde
egitura: Binaka- Talde Handia
|
|
Iturria:
Garaigordobil, M. (2005)
|
|||
MAITE ZAITUT
|
|||
Helburuak:
Jolas honekin lortuko ditugun
helburuak ondorengo hiru eremuetan landuko ditugu.
|
|||
Garapen sozio-
afektiboa
|
-
Auto-kontzeptua eta
autoestimua lantzea.
-
Baloratua sentitzea.
-
Ahozko komunikazioa
lantzea.
-
Talde kohesioa sustatzea.
-
Norberarengan eta
besteekiko konfiantza lortzea.
|
||
Adimen
garapena
|
-
Hizkuntza lantzea:
adierazpena eta ulerkortasuna.
-
Arreta mantentzen ikastea.
|
||
Garapen
psikomotorra
|
-
Norabide nozioa garatzea.
|
||
Jardueraren
deskribapena:
Jokalariak
aulkietan eseriko dira biribil bat osatuz. Jokalari bat, berriz, erdian
geratuko da zutik. Nahi duen laguntxoarengana gerturatu eta zergatik maite
duen esango dio; adibidez, “maite zaitut kamiseta urdina duzulako”. Jarraian,
kamiseta urdina duten pertsona guztiak aulkitik altxa eta beste aulki batean
eseriko dira. Horrela, erdian beste pertsona bat geratuko da. Azken hau beste
batengana gerturatu eta beste haur bati zergatik maite duen adieraziko dio.
|
|||
Materiala:
Aulkiak
|
Denbora:
15
minutu
|
Talde egitura:
Talde
handia
|
|
Iturria:
Eskolan ikasia.
|
|||
KOLOREEN SORGINA
|
|||
Helburuak:
Jolas honekin lortuko ditugun
helburuak ondorengo hiru eremuetan landuko ditugu.
|
|||
Garapen sozio-
afektiboa
|
-
Baloratua sentitzea.
-
Ahozko komunikazioa
lantzea: entzumen aktiborako ohiturak hartzea.
-
Talde barneko kohesioa
sustatzea.
|
||
Adimen
garapena
|
-
Arreta mantentzen ikastea.
-
Elkartasuna
lantzea.
|
||
Garapen
psikomotorra
|
-
Ikusmena eta mugimendua
koordinatzea.
|
||
Jardueraren
deskribapena:
Haur
taldea horma batean kontra kokatuko da eta sorgina izango den haurra
lehenengo jarriko da. Sorginak kolore bat esaten duenean, kolore hori
daukaten ume guztiak korrika aterako dira eta beraien artean musu edo
besarkada bat eman beharko dute. Horman jarrita daudenean honakoa
errepikatuko dute:
-
Sorgina: Tok, tok
-
Taldea: Nor da?
-
Sorgina: Koloreen sorgina
-
Taldea: Eta zer kolore nahi duzu?
-
Sorgina: Gorria.
Haur
guztiak sorgina izatea izango da helburua. Horregatik, sorgina izan den
pertsona ilararen bukaerara joango da eta lehenengo geratzen den hori izango
da sorgin hurrengoan.
|
|||
Materiala:
Ez da materialik behar.
|
Denbora:
15-20
minutu
|
Talde egitura:
Talde
handia
|
|
Iturria:
Aseginolaza, O.; Olabarri, A.; Delgado, M.; Etxeandia,
Z. (2008) moldatua.
|
|||
ESKULTOREA ETA ESTATUA
|
|||
Helburuak:
Jolas honekin lortuko ditugun helburuak ondorengo hiru
eremuetan landuko ditugu.
|
|||
Garapen
sozio-afektiboa
|
-
Baloratua sentitzea.
-
Gorputz adierazpena
lantzea.
|
||
Garapen
kognitiboa
|
-
Sormen dramatikoa lantzea
(originaltasuna, adierazkortasuna).
-
Sinbolizaziorako gaitasuna
lantzea.
-
Arreta mantentzen ikastea.
|
||
Garapen
psikomotorra
|
-
Gorputz eskema eta ukimen
pertzepzioa lantzea.
|
||
Jardueraren
deskribapena:
Taldea
bikotetan jarriko da. Bikoteko kide bat eskultorea izango da eta bestea,
berriz, estatua. Jolasaren helburua eskultoreak estatuaren gorputza
moldeatzea izango da. Estatua zutik, lurrean, belauniko… moldeatu daiteke eta
eskultoreak besoak, hankak, gorputza… mugituko dizkio. Bukatzean, argazkia
ateratzen dutela egingo dute itxura. Azkenik, eskultore guztiek euren estatuak
erakutsiko dizkiete gainontzeko eskultoreei.
|
|||
Materiala:
Ez da
materialik behar.
|
Denbora:
10
minutu
|
Talde
egitura:
Bikoteak
|
|
Iturria:
Garaigordobil, M. (2007)
|
|||
ROBOTAK
|
|||
Helburuak:
Jolas honekin lortuko ditugun helburuak ondorengo hiru
eremuetan landuko ditugu.
|
|||
Garapen
sozio-afektiboa
|
-
Baloratua sentitzea.
-
Entzumen aktiboko ohitura
hartzea.
-
Elkar laguntzea.
|
||
Garapen
kognitiboa
|
-
Sormen dramatikoa lantzea
(originaltasuna).
-
Sinbolizaziorako gaitasuna
lantzea.
-
Arreta mantentzen ikastea.
|
||
Garapen
psikomotorra
|
-
Espazio-ikusmen orientazio
eta norabide nozioa lantzea.
|
||
Jardueraren
deskribapena:
Jokalari
guztietatik bi aukeratuko dira mekanikoaren lana egiteko. Rol hori
txandakakoa izango da. Robotak izango diren jokalari guztien artean ados
jarri beharko dira soinu bat aukeratzeko garaian; adibidez, mec mec. Guztien artean soinu
ezberdinak proposatuko dituzte eta gehien gustatzen zaiena aukeratuko dute.
Soinu hau mekanikoaren laguntza behar
dutenean egingo dute. Irakasleak jolasari hasiera ematen dionean robot
guztiak gelatik mugitzen hasiko dira marra zuzen batean (ezin dute alboetara
jiratu). Robotak gelako oztopo batekin topo egiten duenean (pareta, aulkiak,
ikasgelatik dauden objektuak…) geldirik geratuko dira eta aurretik adostutako
soinua egingo dute laguntza eskatzeko. Mekanikoa bertara gerturatuko da eta
robotaren posizioa aldatuko du robota desblokeatzeko eta aurrera jarraitu
ahal izateko. Mekanikoaren rola txandakatuko da denek laguntza eman eta
lagunduak izateko sentimenduak esperimentatu ahal izateko.
|
|||
Materiala:
Ez da materialik behar.
|
Denbora:
20
minutu
|
Talde egitura:
Talde
handia
|
|
Iturria:
Garaigordobil, M. (2007)
|
|||
LAGUNEN PASILLOA
|
|||
Helburuak:
Jolas honekin lortuko ditugun helburuak ondorengo hiru
eremuetan landuko ditugu.
|
|||
Garapen
sozio-afektiboa
|
-
Auto-kontzeptua eta
autoestimua lantzea.
-
Baloratua sentitzea.
-
Ahozkoa eta ahozkoa ez den
komunikazio gaitasuna lantzea.
-
Talde kohesioa sustatzea.
-
Norberarengan eta
besteekiko konfiantza lantzea.
|
||
Garapen kognitiboa
|
-
Hizkuntza lantzea
(adierazpena eta ulerkortasuna) .
-
Arreta mantentzen ikastea.
|
||
Garapen
psikomotorra
|
-
Norabide nozioa barneratzea.
|
||
Jardueraren
deskribapena:
Taldeko
kide guztiak bi ilaratan jarriko dira, aurrez aurre pasillo bat osatuz.
Txandaka, jokalari bakoitzak pasilloa zeharkatuko du eta gainontzeko ikaskide
guztiek zerbait atsegina esango diote (adibidez: atsegina zara, jostailuak
uzten dizkidazu, eskuzabala zara... ) edo modu batera edo bestera sinpatia
adieraziko diote (musu bat, besarkada bat, edo bururatzen zaien edozein
gauza).
|
|||
Materiala:
Ez da
materialik behar
|
Denbora:
20 minutu
|
Talde
egitura:
Talde
handia
|
|
Iturria:
Garaigordobil, M. (2007)
|
|||